Aste honetan egindako hausnarketaren inguruan, hurrengo hausnarketa egin dut: Irakurritako guztiatik antzematen da hezkidetzarako proiektuarentzako oinarri eta euskarri gisa balio dezakeen eta, aldi berean, aldi eta esparru guztiei, ikastetxearen kudeaketa barne, egokitzen zaion eredu baten beharra.
Zenbait pertsonentzt, eredu hori bikain adierazten da Begoña Salasek proposaturiko, egun Pentazitatearen ideian irudikatzen denean, eta EAEko ikastetxe desberdinetan ezarritako eskeman.
Begoña Salas berak onartzen du hasieran ereduak apllikatzeko arazoak zituel ez zegoelako gidatzat har zitekeen euskarririk, baina gaur egun arigtaratutako material ugari dago.
Ikastetxearen inplikazioa guztiz garrantzizkoa da, aurrerapenak ziurtatuta daude ikastetxe guztia inplikatzen denean. Hezkidetzak ez du pertsona gutxi batzuen eskuetan geratu behar. Ikastetxe-ereduak, izan ere aitortzen da ikastetxeo Hezkitza Proiektuak egin eta onartzea izan daitekeela ikastetxeak hezkidetza bere lehentasunezko helburu gisa hartzeko estrategiak antolatzeko formuletariko bat.
Aurreko edizioetako ikastarokideen egindako hurrego posta aukeratu dut: ERREFERENTE BALIOTSUAK.
Hurrengo bideoan ikus daitekeen bezala jaiotzetik genero
aginduak jasotzen ditugu. Guzti hauek txikitatik jasotzen ditugu eta horiekin
hazi eta hezi egiten gara.
Gure garapena baldintzatzen du eta rol batzuetara eramaten
gaitu: pasiboak izatera, arreta gutxiago deitzera, prestigio sozialetik ihes
egitera, lanbide feminizatuetara jotzea.
“Parte hartzeko baldintzak Equipo Claves (1994) taldearen
proposamena erreferentziaren arabera, bateratu beharreko hiru jarduera-ildoz
hitz egin dezakegu: Parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu
nahi izatea.”
Gure bizitzaren protagonistak izan behar gara. Mundua
aldatzeko eta berdintasuna lortzeko parte hartzea ezinbestekoa da.
Emakumeen parte-hartzea eta lidergoa politikan eta bizitza
publikoan, berdintasunean oinarrituta, funtsezkoak dira 2030a baino lehen
Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko, honela jasota dator link honetan.
Atletismo inguruan egindako ekarpenak gogorarazi didate
futbolean jokatzen hasi nintzenean ere oso emakume gutxi ginela eta nire ondoan
Espainako Liga eta Erregina kopa irabazleak bazeudela eta komunikabideetan ez
ziren azaldu eta gaur egun pixkanaka-pixkanaka tokia egitea lortu dugula.
Kirolarekin jarraituz aipatu nahiko nuke gaur egun
emakumearen kirolari eman zaion ikusgarritasunari. Gogoratzen naiz San Mames-en
egon nintzela lehehnengo aldiz emakumeen futbol partidua ikusten, Espainako
Ligako Txapeldunak geratu zirela eta hala ere ez ziren Gabarran atera… ondoren
Errealak Erregina Kopako partidu batzuk Anoetan jokatu zituen eta sarrerak
banatu zirela jendez betetzeko eta neskak animatzera zale pilo gerturatu ziren
ere. Baina Errealeko emakumeak ez dute irabazten gizonezkoak bezala, eta hau beste
kiroletan ere gertatzen da. Gure partaidetza beharrezkoa da zelaiak ikusleekin
betetzeko. Gure botereaz jabe gaitezen eta babestu gurea dena.
Hamar urtez futbol aretoko arbitroa izan nintzen eta emakume
bakarra nintzen arbitro lanetan, bazeuden beste emakumeak baina hauek aulkiko
epaile lana burutzen zuten. Tamalez gaur egun egoera ez da asko aldatu.
Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko
erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatu:
Aste honetako gaia parte-hartzea izan dugu... eta eskoletan haurren parte-hartzeari buruzko testu edo ahoz gorako hausnarketa hau partekatu nahi nuke zuekin:
Haur Hezkuntzako etapan, haurra bere nortasunaren eraikuntza garatzen eta osatzen ari den etapa honetan, eskaintzen diogunak edo eskaintzen ez diogunak berarengan eragina duela esan beharrik ez dago. Harri horretatik tiraka esango nuke, Haur Hezkuntzako dekretua oinarri hartuta Mugimendu Autonomoak eskoletan haurren benetako parte-hartzea txikitatik ahalbideratzeko aukera izan daitekeela.
Autonomoa? Autonomia? Erabakitzeko autonomia. Zerbait erabakitzeak halabeharrez dakar beste zerbaiten dolua kudeatzea. Bai eta erabakitako horren kontzientzia, konpromezua eta ardura hartzea ere. Ardurak norbere erabakia hartzen denetik garatzen denerainoko bide honetan bizipen, hausnarketa, erabakia, kontzientzia, akats zein lorpenak dakartza.
Aldi berean norbanakoak egiten du bide hau, indibiduoak. Baina inoiz ez ingurune huts batean eta eraginik gabe, aste honetan sakondu bezala. Barruak kanpoa ezagutzea eskatzen digu eta hark gugan eragina duenez, norbanako horrek berriz ere garapen eta kokapen konstantea dakar... hori delako bizitza:
Ni, zu, gu, ni...
Nik erabakitako bide eta zirrikituei esker lotzen naiz ingurunera. Zuk aukeratzen eta erabakitzen baduzu nire bidea, nekez bizi dezaket indibiduo bezala. Inguruneko profesionalek beraien betaurreko moreekin aukera hori ematen badidate, berez, naturaltasunez biziko dut bakoitza garena eta nigan zein nigandik jasotzen dudana.
Aurreko urte bateko post hau irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet, gaiaren kokapena egiteaz gain, eskoletarako proposamenak aurkezten dituelako:
Aste honetako gaia oso
interesgarria egin zait. Ikasleen parte hartzea eskoletan oraindik ere asko landu behar den gaia
dela iruditzen zait.
Jarrillerak idatzitako
post hau partekatu nahi dut zuekin emakumeak espazio publikoan lidertza izateko hainbat puntu aipatzen dituelako.
Eskola eremua oraindik ere
helduok zehazten eta antolatzen dugu gehienetan ikasleei benetako parte hartze
txikia uzten diegularik.
Helduon ikusmoldera eta
beharretara eraikitako espazio eta denbora antolaketak ditugu gehienetan. Sistema
bera martxan jarri zenetik oinarri oinarrian aldaketa gutxi egiteko egitura
zurrunak dauzkagu.
Legeak arautzen digunez
ikasleen parte hartzea sustatu behar dugula nolabaiteko moldaketak egiten saiatzen
gara eta ahotsa ematen diegu esparru murritz batzuetan baina niretzat ez da nahikoa. Emakumea ahaldunduaz bat haurra
eta gazteei hitza hartzen ahalduntzen lagundu behar diegu baina hor gure
begirada irekitzen hasi behar dugu lehenik.
Zenbateraino gaude prest
beraien parte hartzea handitzeko? Aukerak zabaltzeko? Entzuteko eta beharrei
erantzuna emateko?
Oinherri-k eginiko ekarpen
hau ekarri nahi dizuet. Parte hartzea ikuspegi feministatik nola eraiki
daitekeen proposatzen du liburuxka honetan.
Gure eskolan azken hiru
urteetan ikasle batzordea martxan daukagu. Bertan maila bakoitzetik bi arduradun joaten dira asanblada batera eta bertan klaustroko
eta zuzendaritzako arduradunekin eskolari dagozkion gai desberdinei buruz beren
geletan landutako gaiak, beharrak , iritziak ekartzen dira eta erabakiak
hartzen dira.
Lehenengo pausoa eman dugu
baina oraindik ere urrats asko ditugu emateko. Parte hartzea parekidea den ala
ez dugu hausnartu… aste honetako
lanketarekin badugu honetan lana…
Ikasle guztiak beraien ikaskuntza
prozesuan zehar noizbait bertatik pasatzeko sistema antolatu behar dugu.
Lanketarako gaiak eta
erabakiak hartzeko esparrua zabaltzen joan behar dugu.
Ahaldundu behar ditugu. Gure begirada zabaldu behar dugu.
Lelo horrekin hasi ginen Zarauzko Sorginak Gazte Asanbladako kideok hamaika ekintza feministetara herritarrak animatzen. Orduan ikusi genuen guk, parte-hartzen, parte-hartuz ikasten dela, ez dagoela besterik.
Duela hamar bat urte gurera gerturatu zen Pili Alvarez Moles soziologoa, ‘Gaztetxeak eta Generoa’ ikerketan parte hartu nahi genuen galdetzera. Berarekin saio asko egin ostean, ohartu ginen espero genuena baino botere-harreman gehiago zeudela guk kolektibo bezala parte hartzen genuen Zarauzko Gaztetxeko Asanbladan. Irakurri nahi izenez gero, hemen Piliri, ikerketa amaitzean egin zioten elkarrizketa. Eskerrak eman nahiko nizkioke hemendik Piliri, oso garrantzitsuak izan ziren berekin izandako hizketaldiak niretzat. Jarraian zati bat:
"Gauzak aldatuz joango direla uste duzu?
Ikerketa planteatzeagatik bakarrik pozik nago. Parte hartu duten neskek komentatu didate ikerketaren ondoren gai hauen inguruan hitz egiteko aukera zabaldu dela. Gaztetxeetan edo asanbladetan gai hauek ateratzea oso zaila da. Gehienetan arazoa ez delako identifikatzen, beraz horren inguruan berba egitea ez da lehentasuna. Badakit leku batzuetan debatea piztu dela.
Gaztetxeetan kultura feninista ez dago normalizatuta?
Oztopo piloa dago gaztetxe batean parte hartzeko, nahiz eta horrela ez duen izan behar. Gizarte honetan gaudelako, baina oztopoak daude. Guztiok daukagu heziketa bat, eta ez baduzu lantzen zure heziketa, ez baduzu horrekin apurtzen, rol sexistak eta diskriminazioa errepikatuko dituzu. Gaztetxe batean talde feministak parte hartzen badu egoera desberdinean biziko dira edota, behintzat, gauzak zalantzan jarriko dituzte."
Gazte mugimenduan bezalaxe, eskoletan ere parte-hartzearen gakoetako bat transparentzian dagoela iruditzen zait. Parte-hartze horren ondorioz egingo diren proposamenak eta ekintzak egin egingo direla, guztionak kontuan hartuko direla (eta ez batzuenak eta batzuetan). Hor dago, nire ustez, une honetan, eman gabekopausu konplexuenetariko bat. Helduok, oraindik, parte-hartze prozesuak gehiegi bideratzen ditugu (horrek ez du esan nahi, askatasun naturalaren alde egin behar dugunik, badakigu "naturalak", askotan, hegemonikoa esan nahi duela eta). Horren harira, hementxe duzue proposatutako letra-zopa:
Bestetik, gazteen parte-hartzearen inguruko dokumental txiki bat uzten dizuet jarrian. Bertan Kolombia eta Euskadiko gazteen prozesu batzuk biltzen dira, genero parekidetasunari atal bat eskaintzen diote:
Parte-hartzeak herritartasun kontziente eta eraldatzailearekin du lotura zuzena nire ustez. Eskubideak ditugula, baina baita bete beharrak ere. Indibidualismoa eta kolektiboaren mugak eta loturan uztartzen laguntzen digute prozesu hauek, entzun eta proposatzen, elkarrekin eraikitzen. Elkarrekintza horretan, derrigorrez, emakumeok egon beharko dugu, irakasleotatik hasita (ez dezagun ahantzi eskoletako organo erabakiorrenetan zein izaten den, gehiegitan, gure rola). Izan gaitezen ere gure eskoletako prozesuen burujabe, gure formakuntza jarraiaren burujabe, ikasle, familia eta herriarekin elkarlanean. Eskolan parte hartze prozesuak martxan jarri nahi baditugu, hezkuntza komunitate osoak egon beharko du bertan, guztiok ikusi behar dugu besteek ere parte-hartzen dutela, modu horizontalean. Hezkuntza da etorkizun parekideagoak sortzeko giltza, eta horretarako, dudarik gabe, parte-hartze eraldatzailea da gakoa, bestela, ez da jasangarria izango. Horretaz gain, eraldaketaren burujabe izango dira parte-hartzaile guztiak, propio sentituko dugu prozesua. Honen harira, Gorettiren post hau irakurtzea gomendatzen dut, aparta iruditu zait helduon askatzearen beldurren inguruan.
Ezinbestekoa da emakumeek
parte-hartze aktiboa izatea erabakiak hartzeko prozesuetan, maila
politikoan, sozialean eta ekonomikoan. Emakumeak ahalduntzeko,
herritar aktiboak sentitu behar gara, eta eskubidea izan behar dugu
zer eratan bizi nahi dugun eta zer aukera ditugun aukeratzeko.
Horretarako, ekitate-giroa sortu behar da bi generoen artean.
Parte-hartzearen kultura indartzeko helburua, non identitatea eta
autoestimua, lan kolektiboaren balioarekin batera, premisa bihurtu behar
diren.
Parte-hartzea
modu askotakoa bada ere, eta espazio bakoitzaren arabera aldatzen den arren, generoak
parte-hartzean eragin zuzena du. Hortaz, emakume izateak, hainbat
arrazoiengatik, parte-hartzea baldintzatzen du.
Emakumeen parte hartzea bultzatzeko nire ustez emakumeen ahalduntzea oso garrantzitsua da. Izan ere, emakumeen
ahalduntzearekin parte-hartzearen eraldaketa eta eraikitze feminista
etorriko direla uste dut.
Bide honetan oso interesgarria iruditu zait ERAGIN PLAZANDRE jardunaldietan egiten ari den lana.
Beste alde batetik, emakumeen parte hartzea ziurtatzeko emakumeok gure espazioak ere behar ditugu eta hauek eskuragarri izateko ERANTZUNKIDETASUNA beharrezkoa da.
Emakundek ERANTZUNKIDETASUNA BALIOA ETA GENEROA azterketan, argi gelditzen da eremu publikoan aritua ahal izateko eremu pribatuan ardurak utzi behar ditugula, eta horretarako gizonezkoen, eremu pribatuan lan banaketa eta parte hartze parekidea beharrezko dela.
Izatez, partaidetzak baduelako generoa, bai eremu publikoan zein pribatuan, horixe da sortutako hizki-zoparen izenburua:
Beste edizioetako post bat aukeratzerako orduan, Oihana Sanchez ena aukeratu dut. HERRITARTASUN AKTIBOA SUSTATU, BESTELAKO PARTAIDETZA BAT ERAIKITZEKO izenburua duena. Oso ondo azaltzen duelako parte hartzeko dimentsioak eta ze zailtasun edo oztopo izan ahal dituen emakumeen parte hartzeak.
Nire inguruan zinegotzia izanda, parte hartzeari dagokionez, politikan emakumeon parte hartzea nahiko zaila egiten dela ikusten dut. Goiko karguetan oraindik ere, gizonak daudela.
Partidu politikoen zerrendak legez emakumeon eta gizonezkoen kopurua markatuta badago ere, gero praktikan goi karguetan gizonezkoak dira gehienak.
Bideoan aipatzen den moduan, orain dela gutxi arte, politika gizonen mundua izan da eta aldaketak oso astiro doaz.
VIRGINIA WOOLF BASQUESKOLAK egindako DATU JASOTZE arabera, 2019ko hauteskundeetan hautetsien %46,13 emakumeak izan badira ere , aurreko legegintzaldian baino %4,63 gehiago, eta legeak eskatzen duen gutxienekoa gainditu bada ere, oraindik goi karguetan gizonezkoak dira nagusi.
Inguru hezitzaileetan partaidetzasustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabide bat HAURREN HIRIAREN PROIEKTUA da.
Izatez umeekin lan egiteko proiektu bat da, herri eta hiriarekin lotura duena eta umeen partaidetza sustatzen duena.
Proiektu hau eskolekin batera eramaten da aurrera, baina udaletan eragina du izatez.
Ekimen
honen helburua da, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei
entzutea eta protagonismoa ematea da.
Horretarako, haurren hiriaren proiektuak haurrei beren kezkak
adierazteko aukera eskaini nahi die. Hau da, hiria beren
bizi-ikuspegitik nola hautematen duten jakitea. Eguneroko bizipenetatik
abiatuta eta espazio publikoa ere erabiltzen dutela kontuan hartuta,
asko dute esateko eta ekarpenak egiteko.
Francesco Tonucci pedagogo ospetsuaren esperientzian oinarritua dago, "La
Cittá de i Bambini" proiektuaren bultzatzailea. Proiektuaren ardatz
nagusia haurren parte-hartze aktiboa da, espazio publiko hezitzaile,
inklusibo eta malguak sortzeko.
Parte hartzea hitza hartzea da; iritzia
plazaratzea eta espazio publikoa okupatzea. Aniztasuna errespetatzen ikastea da
eta izaera ezberdinak kontuan hartzea. Publikoki eragitea da parte hartzea eta
ikasgela batean hausnarketa propioak partekatzea. Eta, entzuten jakitea eta
dagokigunean isiltzea zer da? Hori parte hartzea da?
Ingurura begiratu eta emakume
askorekin partekatzen dudan errealitate batekin aurkitu naiz. Zenbat aldiz
aurkitu zarete ponentzia baten amaieran “galdera bat dut” esan eta euren
ibilbide akademikoa azaltzen duten pertsonekin? Zenbatetan partekatu duzue fokua
bereganatzen duen pertsona batekin espazio publikoa? Zenbat aldiz aspertu
zarete zuen kideen istorio amaiezinez?
Aipaturiko egoera horietan gehienetan
gizonezkoak izaten dira protagonista eta jada bada blog honetan entzuna izan den hitza “mansplaning”.
Testuan ikusi dugunez, Equipo
Claves (1994) taldearen proposamena arabera, parte hartzeari buruz hitz egitean
hiru ildo lantzen dira: Parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta
parte hartu nahi izatea. Nik planteatu nahiko nukeen galdera honakoa da:
isiltzen jakitea eta bestea entzutea parte hartzen jakitea da?
Nire irakasle batek zioen, emakumez
beteriko ikasgela batean, gizonen ahotsak zirela entzuten zirenak beti (60
emakume eta 10 mutil) eta horren aurrean neurriren bat hartu beharra zegoela.
Berak, ez zien gizonezkoei hitz egiten uzten, hiru emakumek hitza hartu arte.
Emakume bakar batek ere hitza hartu ezean, ez zuen inork hitza hartzen.
Ez dakit metodologia hau egokiena
den edo fruituak izango dituen, baina tresna hezkidetzaile bezala, oso interesgarritzat
jotzen dut. Uste baitut, emakumeek hitza hartzeko ahalduntzea izateaz gain,
gizonek ere isiltzen eta entzuten ikasi behar dutela.
Gai honi tiraka, aurreko
urteetako kideek utziriko materialen bila aritu naiz. Hala, Ainok
utziriko material bat partekatu nahiko nuk: Entzute
aktiboko teknikak.
Amaitzeko, orain arte bilduriko
ideien letra-zopa: