2021/10/25

Patukoak pikutara!

Patu, Patu...Patukorik?

Leloa


Lehenik eta behin, ez naizela nahastu hizkuntzekin argitu nahi dut. Euskara, gaztelania eta aste honetako bideoan azaldutako istorio arteko hitz jolasa da.

Blog sarrea:

Maider Otxoa de Albaren sarrera aukeratu dut. 

Nik idatziko nukenaren oso hurbil dagoelako eta Maiderrek aukeratu zuen aurreko ikasturteko sarrera oso erakargarria egin zaidalako: idazleak erabiltzen duen ezizena, abestia oso ona da eta bideoa zoragarria (bai esku hartzea bai Aitaren papera).

Konturatu naiz..., nire jakin mina piztu du..,

Aipatutako bideoak "Binta y la gran idea" kontuarazi nau pertsona gehiagok kultura aldaketa nahi dutela,  Humberto Maturanak nire jakin mina piztu zuen eta guzti hau bat dator bere elkarrizketetan azalten dituen hainbat ideiarekin. Nire inguru hurbilean... bloga idazten ari naiz eta bideo partekatuko dut txakur paseoko kuadrilako kide batekin eta hau zuekin.


 

Lantzeko oztopoak: 

"Todo proceso de cambio cultural 

comienza por un proceso 

de transformación individual." 

(H. Maturana eta Matriztika)



Banakako transformazio-prozesua, gure aukera eta gure oztopoa da
 
Nola lortu dezakegun hezitzaile bakoitzak banakako transformazio-prozesua egitea?


2021/10/24

Sexu-generoa ulertzen

 


Gai honekin konturatu naiz sexu- eta genero-aniztasunari buruz ikasten hasi besterik ez dudala egin. Ezagutzen dut nire ezjakintasuna hitz berrietan, adibidez "queer". Sexu-aniztasunari buruz irakurtzeak horri buruz hausnartzeko balio izan dit, baina batez ere lagunekin hitz egiteko eta haien iritzia jakiteko. Ohartu naiz pertsona askok ez dugula ezagutzen sexua, generoa eta genero-identitatea ondo bereizten.
Uste dut beharrezkoa dela horri buruzko prestakuntza, izan ere, gaiaz hitz egin dudan pertsonekin bakoitzak ideia bat zuen. Nire iritziz lan handia egin behar da sexu-aniztasunaren inguruan, gizarte osoak uler dezan.


Lagunekin izan nituen elkarrizketan gustatu zitzaidana zera izan zen: badirudi gazteenek guk baino askoz argiago dutela dena, eta, oro har, helduagoek baino askoz ere irekiago daudela aniztasunera.
Eta benetako gizarte-eboluziora iristeko aurkitzen ditudan zailtasunen artean dago, lehen esan dudan bezala, terminologia ulertzeko dagoen nahasketa eta  etiketak hausteko zailtasuna.

Bestalde, iaz gaiari buruz egindako sarrera hurrengoa izan da nire gustokoa, ikusi dudalako ez naizela kontzeptuak bereizteko zailtasunak dituen pertsona bakarra.
Eta oinarrizkoa iruditzen zait.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/dikotomian-errotutako-sistema.html 

 

 


 


NIRE BAITAKO MUGAK HAUTSIZ

 Zenbat idei, galdera eta sentimendu  nire buruan  bueltaka dabiltza! 

Izenik ez duenak izanik ez duenez, aste honetan erronka handia izan dut  behar beharrezko hitz-kontzeptu berriekin.   Kontzeptu horiek   gogoeta hau egitera eraman naute; termino horiek pertsonen bizitzaren zati bat isladatzen dute beraz,   gure mundua,  gure errealitatea,  zer aberatsa eta anitza den! Hitzak hor daude: transexualitatea, transgeneroa, sexu-genero sistema, genero identitate bitarrak


Beste aldetik  jendartean suertatzen diren eta aldaketa bilatzen duten  mugimendu berriak izendatzeko erabiltzen diren termino potenteak hor daude:  transfeminismoa eta ikaragarri polita den intersekzionalitatea. Angela Davisek horrela dio: “arraza, genero eta klase kategoriak elkarri lotutako, uztartutako eta gurutzatutako kategoria gisa ulertzeko ahalegin intelektual organiko horren zentzuan ulertzen ditut nik intersekzionalitateari buruzko egungo ikuspegi feminista”

Edo Plateroren hitzat:Krisia aitzakia gisa erabiltzen ari dira politika sozialetan atzera egiteko eta jaenda zapaltzeko, eta horri aurre egitea dagokigu, gizon, emakume,haur, zahar, elbarriekin batera; intersekzioanlitateak aliantzak egiteko aukera ematen digu”.

Testuinguru honetan ezin ditut  Baumaren hitzak aipatu gabe utzi:Ideologiak belo trinkoak dira, ikusi gabe begiratzea eragiten dutenak”


Hau  behin jasota ezinbestekoa da  betaurreko moreak beti oso ondo jantzita eramateko beharra aldarrikatzea. . Jendartean transfeniminmoak eta  eskolan hezkidetzak,   genero ikuspegian oinarrituta azterketa kritikoak  egiten dituzte eta horrek  gizarte gisa aldaketa sozial batera bultzatzen gaitu.  


Sexu-genero sistemaz hitz egiterakoan zuok denok baliabidearen inguruan  eginiko ekarpenak izugarri estimatzen dut; guztiak aukeratu ezin direnez bi sarrera hauek   gomendatzera animatuko naiz, adierazten duten argitasuna eta ilusioa azpimagarria iruditzen zait eta. 

Estereotiporik EZ, Sexismorik EZ eta UTOPIATIK ERREALITATERA


Gai honekiko jakinminak Platero bezalako autoreek  esaten dutena ezagutzera eraman nau,  teoria eta praktikaren uztarketan gorpuzten dituztelako beraien ekarpenak. 


Eta bukatzeko hasierara  itzuliko naiz. Gure beldurrak dira  oztoporik handienak aurrera joateko, eta gugan  hain hertsiki ezarrita dauden hesiak gainditzeko. Beraz, modu zabal batean uler dezagun eta  errepika dezagun Euskal Herriko Bilgune Feministatik hartutako leloa: “Gure baitako mugak hautsi”


BINARISMOTIK ASKE, NORNAHI NOLANAHI!

 

BINARISMOTIK ASKE, NORNAHI NOLANAHI!

Sexu-genero sistema suntsitzen izenburupeko dokumentuan irakurritakoa eta jasotakoa barneratzea ez da goizetik gauera egin daitekeen kontua: itsaso zabala bezain sakona da.

Hainbat kontzeptu ikasteko parada izan dut, eta horrekin batera ekarpen mordoa ere bai; zein baino zein interesgarriagoak, gainera.

Sexu-genero sistema sistema bitarraren sexismoaren euskarria izatearekin batera, gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harremanen abiapuntua da.

https://www.youtube.com/watch?v=diIb78LLQkE

Gainera, sistema binarioan sexu-identitateak ez du biltzen existitzen den aniztasuna. Hori gutxi balitz, pentsaera bitarrak naturalaren eta artifizialaren artean bereizi du, eta araua ezarri: ‘normala’ zer den. Arautik urruntzen dena asmatutako normaltasunetik kanpo legoke.

Hori guztia eraikuntza soziala denez gero, deseraiki egin daiteke. Beraz, genero-ikuspegia integratuta; estereotipo femenino zein maskulinoak sakonki aztertuta; binarismoa salatuta; emakumeen ekarpenak bistaratuta; transfobiaren, lesbofobiaren, homofobiaren… aurka borrokatuta… https://www.youtube.com/watch?v=EyBLDSG1R9k esku hartze hezkidetzaileen bidez, deseraikitzea eta eraikitzea da bidea.

Hona hemen emakumeak baztertzeke Euskal Herriko historia zimenduetatik eraberrituta erakusten duen lan oparoa: https://www.youtube.com/watch?v=NuT4I3KIAQI.

https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Sexu-generoa sarrera aukeratu dut; izan ere, arreta eman dit haren esanak: “Izan ere, gure parean dagoena gizona ian arren, emakume gorputza duenean, nor sentitzen da deseroso? Gu”. Ez naiz sekula hala sentitu izan.

Amaitzeko,  adierazi nahi nuke hau guztia eremu hezitzailean lantzerako unean izan dezakegun oztoporik handiena SINBOLIKOAn daukaguna dela; burura “boteprontoan” datorkiguna, hain zuzen ere.


 

Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen

    Aste honetako irakurgaia oso baliagarria iruditu zait sexo, genero, sexismoa, sexu-genero, terminoak argitzeko. Askotan gaziki erabili ditut eta nahiz eta ideia orokorra izan, argitzea eta zehaztea zer esan nahi duen eta zer suposatzen duen termino bakoitzak ezinbestekoa iruditzen zait. 

    Coral Herrerak botere sinbolikoa zer den definitzen du eta zein den horrek ekartzen digun ikuspegia:
 “Botere sinbolikoa, hau da, sortuz bezala jasotzen ditugun sinesmenak eta mundu-ikuskerak objetibizatuta/naturalizatuta iristen zaizkigu eta kulturaren bitartez guztiengana iritsiko zaigu errealitate gorenarekiko ikuspegia: mundua den bezalakoa da eta guk egokitu behar dugu bertara, ez alderantziz “ .  
    Baina kategoria sinboliko hauek menpekotasunak eta zapalkuntzak ekarriko dituzte eta bakarrik gure eskuetan dago sexo-genero sistemaren tranpan ez erortzea.

    Gure eguneroko bizitzan sexu-genero estereotipoen iraunaldia hainbat alderditan ikus dezakegu. Hainbeste estereotipo ditugu barneratuta, ezen funtsezkoa baita betaurreko moreak egunero janztea zeintzuk diren eta nola baldintzatzen gaituzten antzeman ahal izateko. Ikaskuntza horiek guztiak deseraikitzen lan egin behar dugu eta horretarako identifikatzea funtsezkoa da indargabetu ahal izateko. Genero-estereotipoaz gain ezin dugu ahaztu indarrean dauden beste estereotipoak: jatorriagatik, maila sozioekonomikoagatik, sinesmenengatik, ezaugarri fisiko edo psikikoengatik, orientazio afektibo-sexualagatik, adinagatik eta abar. Eta hau guztia eraikuntza soziala denez deseraikitzeko aukera dago, eta horretarako ezinbestekoa da genero-ikuspegitik egitea, patiarkatuari eta androzentrismoari aurre egiten jarraitzeko. 

    Horren harira     Rosario Gonzálezek egiten duen hausnarketa oso interesgarria iruditu zait: 
    “Inor ez dago mugatua “arrazarengatik”, generoarengatik edo klase sozioekonomikoarengatik soilik, mundu guztia da, bere bizitzako une orotan, fenotipo batekoa, genero batekoa eta klase sozial batekoa, baita adin-talde batekoa ere, gorputz- edo funtzio-baldintza batzuk ditu, orientazio sexual jakin bat eta abar, eta ezaugarri horien intersekziotik osatzen da identitatea. Identitate-kategoria horien konbinazioak eragina du pertsonen esperientzietan eta norberaren buruaren zein besteen pertzepzioetan, eta pertsonak, metaforikoki esanda, zenbait diskriminazio mota gurutzatzen diren bidegurutze batean kokatzen ditu”.

 

    Bukatzeko ideia bat azpimarratzea gustatuko litzaidake: mundua ez da “den bezalakoa”, gu eraikitzen ari gara egunero eta gure esku dago bide berriak sortzea edo horren alde agertzea. Ondorioz funtsezkoa da eskuhartze hezkidetzailea izatea oraindik dauzkagun erronkeei aurre egiteko.



 

DESIKASTEN IKASIZ

Hezkidetza genero sistema suntsitzen irakurgaia eta honen inguruko gainontzeko aipuak irakurrita, konturatu naiz zenbat kontzeptu ditugun oraindik barneratuta guk geuk ere. Eta horretaz gain, beste post batean aipatzen den moduan, hezkidetza barruan dagoen hiztegi zabalaz ere ohartu naiz. Oraindik asko dut ikasteko!


Hainbat idazle eta autore aipatzen dira irakurgaian, eta denen artean Simon de Beauvoirrek zioen bezala “ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen baizik”. 1949.urteko esaldia dugu. Horretan hezkuntza eta ohitura kontua dela ere aipatzen du, bertan sexua eta genero maskulino eta femeninoaren estereotipoak aipatuz. 

Oinarrian, horretxek dira barneratuta ditugunak, eta nahiz eta norbere burua autokritikara eraman eta zalantzan jartzen saiatu,  ikasteko desikasi egin behar dugula uste dut; eraldaketa hor hasiko baita. Izan sexu-generoan, identitatean, genero ikuspegian… Ikasle kritikoak nahi baditugu, hezitzaileok ere hiritar kritiko bihurtu behar gara. 


Aurretiaz egindako eta aukeratu dudan post sarrera hau izan da: 


https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/sexu-genero-estereotipoak-bueltaka.html


Gogorarazi dit, orain dela urte batzuk, unibertsitatean irakasle batek doktoretza egin behar zuela eta orduko 13-14 urteko ikasleei genero ikuspegiaren inguruko galdera batzuk egin zizkien. Irakasleak esaten zigun zur eta lur geratu zela ikusi zituen erantzunekin. Zergatik? Garai hartako gazteek guztiz barneratuta eta normaltzat hartzen zituztelako urteetan zehar borrokatzen ibilitako eskubide, kontzeptu eta iritzi asko, denak genero identitatearekin, binarismoarekin eta orohar, hezkidetzan lantzen ari garen hiztegi zabalarekin zerikusia zutenak. Erantzun haietariko batzuk hauek ziren:


- Emakumea etxean geratzea normala da, gizonezkoa da lana egiten duena.

- Normala da nire bikoteak (mutila), nire telefono mugikorra ikustea.

- Emakumeak umeak izan eta berak zaindu behar ditu.

-


Aurretiaz aipatu bezala, gure bizitzan erroturik ditugun gai asko daude kontu honetan. Eta horiek denak konturatu gabe batzutan, ez digute uzten argi ikusten. Ondorioz, hezkuntza arlo formalean ezjakintasunak eta interes faltak oztopoak jartzen dizkigu.


Ondorioz, hezkuntza arloan behar beharrezkoa da hezkuntza inklusibotik heztea, eta denak askatasunean aritzea, errespetua oinarri hartuz. Goian aipatzen diren erantzunak berriro ere ez jasotzeko, ikasle kritikoak heztea eta bide horretan laguntzea tokatzen zaigu. 


Bukatzeko, hau da aukeratutako leloa:




Emakume sortzaileak nonahi sareetan ere bai!

Sare sozialak gizartearen islada diren momentutik, gizon txuri hegemonikoaren eragina izango du. Hau horrela izanda bide desberdinak hartu baditzazkegu ere, ahalduntze eta hezkidetzaren lanketa ezinbestekoa dela deritzot. Gazteak teknologia eta sareen esklabu direla konziente gara baina nor dago honetatik salbu? Maiz pentsatu dut sareek kalte besterik ez digutela egin baina pixkanaka ohartu naiz gauza guztiak bezala hau ere "Ying Yang" bat dela. Bi alderdiak daudela onartu dudan momentutik teknologia eta sare sozialen alderdi positiboa ikusteko gai izan naiz. Informazioa eskuratzeko tresna paregabea izateaz gainera, parte hartzeko eta begirada kritikoa garatzeko oso aberasgarriak ere badira. Ni haurra nintzenean eskolan gai bat landu eta gero ikasleok gure iritzia ematen genuen eta eztabaida bat sortzen genuen aldeko eta aurkako iritzien eraikuntza lantzeko. Hau bera egungo aktualitatera moldatu beharra dugu gure haur zein nerabeek beraien diskurtsoa landu eta defendatzeko sare sozialetan. Irakasle eta helduak ez gaude honetatik at eta horrexegatik gu eredu izanda beharrezkoa ikusten dut lanketa honekin hastea. Pentsatu dezakegu hauen erabiltzaile nagusiak gazteak direnez, beraiek markatzen dutela erritmo edo bertako arauak baina ezin dugu ahaztu sare sozialak gizartearen adar bat edo harremantzeko herraminta bat direla eta beraiei honen zama botatzeak arazoa ezkutatzea besterik ez dakarkigula.

Honen harira Emakumeok ere badugu zeresan handia. Feminismoan jarduteko ziberfeminismoaren sustapena ezinbestekoa da bizi dugun errealitatean. Gu gara gure hitzekin, iritziekin eta lanarekin iruditegi eta mundu berri bat sortu dezakegunak. Pertsona sortzailea bizirik dagoen pertsona bat da eta emakumeok beti sortu eta erein dugu bai bizitza zein gizartea (nahiz eta askotan ezkutuan egon). Orain dugu momentua gauzak ongi egiteko, gure ahotsa lau haizeetara zabaltzeko eta parekidetasunaren alde borrokatzeko. Sormenari askatasuna ematea gauza zoragarria da, hasi gaitezen bada sareetan ere gure arrastoa uzten!