2023/02/27

  SEXUA NAHI, MAITASUNA ERE BA

                 

                                      

Pornografia sexu-hezkuntza berria bihurtu da, gazte eta nerabeentzako erreferentzia-esparru
nagusia izanik sexu afektibo hezkuntza hezigarri baten ezean. Indarkeriazko praktika batzuk
normalizatu dira harreman-eredu batean garatuz, non emakumearen gorputzarekiko dominazioa eta indarkeria normalizatu egiten dira.

Premiazkoa da hezkuntza sexu afektiboa, hezkuntza curriculumean sartzea indarkeria matxista eta sexu-indarkeria prebenitzeko tresna gisa, adin txikienetatik hasita. Gazteek eta nerabeek sexualitate askea eraikitzeko eta berdintasunezko, errespetuzko eta plazerezko harremanak bizitzeko eskubidea dutelako.

Baina sexualitate osasuntsu, errespetuzko eta sexuen arteko berdintasunean oinarritutako baten garapenean adingabeak hezi eta lagundu ahal izateko,  helduok geure gain hartu behar dugu lehenik eta behin, guk prestatzeko lana, eta horrek esan nahi du bizi dugun errealitate hori modu kritikoan ezagutu eta aztertu behar dugula eta azterketa kritikoa egiteko, ikuspegi feminista onartu behar da ezinbestean.

Heziketa afektibo sexualerako hezkuntza eskuhartzerako hainbat baliabideak:

  •        Gustora: dibertsitate funtzionala duten pertsonei eta haien inguruneari zuzendutako zerbitzua da. Helburu nagusia pertsona horien bizi-kalitatea hobetzea da, haien sexualitatea kontuan hartuta. Familia, gizarte, laguntza eta lanbide inguruneari ere zuzenduta dago, eta arreta berezia eskaintzen die interesa dutenei.

https://guztiok.eus/wp-content/uploads/2018/11/gustora-triptikoa.pdf  

·      “Eso no es sexo” , pornografiaren kontsumoari buruzko kontzientziazio-kanpaina nerabeentzat (bideoa): Pornoaren industriak harreman afektibo-sexualetatik sortzen duen distortsioari buruzko begirada jartzen du bideoak, osasungarria eta berdintasunezkoa den harremanetik urrun.                      

    https://www.youtube.com/watch?v=BImke6Dak60&t=90s        

 

·        (Eztabaidarako)

             Laburmetraia: "BiografĆ­a del cadĆ”ver de una mujer"  (Mabel Lozano)

                            Dokumentala: "Chicas nuevas 24 horas"  (Mabel Lozano)

                             Hitzaldia: “La vos de las supervivientes” (Amelia Tiganus)

                               https://www.youtube.com/watch?v=sBl8GCFbmBM 

  •              Liburuak:  Historia de una lucha (Komikia) Amelia Tiganus. Serendipia argitaletxea    2021             

                                                        

                                                            

Aurreko edizioetako aukeratutako bloga: HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUAL HEZKIDETZAILEA BAI ALA BAI. Gaiaren azterketa zakona egiten du eta hezkuntza mailan dauden erronkak ederki definitzen dituelako ere.

Sexua ikasi?


Hitz-hodeirako aukeratu ditudan kontzeptuetan saiatu naiz gaiaren alde positibo edo eraikitzaileak jasotzen. Izan ere, maiz ez dugu jakiten heziketa afektibo-sexualari nondik edo noiztik heldu eta, lotsa edo beldurragatik, azaletik edo bazterretik lantzen dugu.

Bide berberetik, gaiaren inguruko baliabideei dagokienez, abesti pare bat ekarri nahi ditut. Uste dut hurbileko erreferenteak behar dituztela haur eta gazteek, eta oso baliabide interesgarriak ditugu eskura azken urteotan, zorionez geroz eta gehiago, gainera. Adibide pare bat emateko, hona aukeratu ditudan bi abesti:

Haurrekin lantzeko (gure etxean gorrotatzeraino entzun behar izan dugu):


Nerabeekin lantzeko:


Hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusia, nire ustez, formazioa da. Oraindik ere ezjakintasuna da nagusi, bai gaiari dagokionez, bai lantzeko moduari buruz. Formazioak kalitatezkoa izan beharko luke, egiazki kontzeptu batzuk ikasten ari garela bermatzeko eta, aldi berean, aplikaziorako bideak errazteko. Horrez gain, heziketa afektibo-sexuala lantzeko erreferente onak edo praktika onak ezagutu beharko genituzke. Egon badaude eta ez dugu urrunera joan beharrik horien berri izateko. Hala eta guztiz ere, irudipena dut inguruan ditugun ekimen praktiko horietariko asko ez ditugula ezagutzen. Beraz, oinarrizko formazioaz gain praktika errealeko erreferenteak beharko genituzke. Horretarako bide egokia izan daiteke heziketa afektibo-sexuala berariaz lantzen duten kolektiboengana hurbiltzea. Hemen, adibidez, bada eskolarako proposamen zehatz bat:


Bukatzeko, aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean "Heziketa afektibo sexuala" aukeratu dut, lehendabizi, asko gustatu zaidalako lehen irudian txuriak ez diren gorputzak irudikatzea (hori gai zentrala ez den testuinguru batean). Gero, irakurtzen hasi naiz eta oso interesgarria iruditu zait baliabideen artean unitate didaktiko edo material zehatza eman beharrean artearen bidez gaia lantzeko proposamena luzatu izana. Zehazki, antzerkiaren bidez. Ez nuen ezagutzen postean aipatzen den antzezlana eta izugarri aproposa iruditu zait. Izan ere, pentsatuz gero, une oro, edonon, norbaitekin harremanetan ari garen momentutik ari gara heziketa afektibo-sexuala lantzen.

2023/02/26

SEXKIDETZA AFEKTIBOA


Heziketa afektibo sexualetaz pentsatzeak eta eskoletan landu beharko litzatekeenaz hausnartzean, aurreko bi gaiak datozkit burura. Sexua eta sexualitatea eraikuntza sozio kulturalak izanik, horrek ematen digu pista zer nolako hezkuntza sexuala eskeini behar diegun gure ikasleei. Alde batetik sexuaz aritu garenean intersexualitateaz ere aritu gara eta bestalde sexualitateaz aritu garenean, dauden errealitate anitzak ikusi ditugu (LGTBIQ+). Beraz, gure lana eraikuntza soziokultural hoiek zalantzan jarri, deseraiki eta desikasten laguntzea izan beharko lirateke; eredu heterosexual hegemonikotik aldenduz, ez heterosexualitatea zalantzak jartzeko baizik eta eredu hau ugalkortasunari lotuta dagoelako (oraindik ere eskoletan ugalketaz aparte ezer gutxi eskeintzen zaielako ikasleei) eta desberdindu beharko genukeelako ugalketa eta desirak- plazerra, benetako hezkuntza afektibo-sexual hezkidetzailea eskeintzeko.

Bestalde, pornoaren kuntsumoaren inguruan dauden estatistikak ikusita, argi geratzen da heziketa afektibo sexualaren beharra, gure ikasleen hezkuntza sexuala pornoan soilik geratu ez dadin. Egungo pornoak (nahiz eta hasi den beste porno mota bat eratzen) sistema heteropatiarkalaren ereduak erreproduzitzen ditu, bertan agertzen diren harramanak hierarkikoak dira, dominazioan oinarritzen direlarik askotan. Gainera, gizonezkoen plazerra da bilatzen dena, gehienetan harreman heterosexualak dira agertzen direnak eta koitalak. Eta…non daude klitorisak? Kontutan harturik emakumeek dugun plazerra lortzeko aparatua dela….berriro ere ezkutuan geratzen da.

            Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut bi arrazoiengaitik:

·        - Alde batetik guztiz ados nagoelako irakaslegoaren formakuntzaren garrantziarekin, eta post-ean aipatzen den moduan, administrazioak bai (handik eskeini behar digutelako formakuntza) baina irakasleok ere formazioa jasotzeko prest egon behar dugu. Eta ez hori bakarrik, formazioetan jasotakoa aurrera eramateko eta esku hartze egokia egiteko konpromezua hartu beharko genukeela ere uste dut.

·        - Bestalde, Psiko woman-en bideoa oso interesgarria iruditu zait Asexualtasunari bisibilizazioa emateko, asexualitatearen inguruan ez delako askorik hitzegiten nire ustez. Horregaitik, hausnarketarako eta bisibilizatzeko bideo egokia dela iruditzen zait.

Guzti honengaitik, nire ustez eskolan lantzeko erronka nagusienak hauiek dira:

·       *  Lehenik eta behin formakuntzak, irakaslegoari noski, baina familiei baita ere.

·        * Ikastetxeko erabakia izatea, programazioan eta IUP-ean txertatzea.

·        * Sexu aniztasuna islatzea.

·        * Gorputz anitzen irudiak eskeintzea.

·       *  Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta denari izenak ipintzea (ez dena aipatzen, ez da existitzen)

*         * Irakasleagoa, ugalketari zuzendua dagoen eredu heterosexual-koitaletik haratago begiratu beharko genuke.

·       *  Mundu guztiak zakilak egiten dakienez, genital desberdinak marrazten erakutsi, genital intersexualak eta aluak barne, klitorisari bere espazioa emanez.

Bukatzeko, iaz nire alabei erosi nien liburu bat gomendatu nahi dizuet, ikasleekin lantzeko aproposa iruditzen zaidana: “Sexo es una palabra dibertida”. Cory silverberg eta Fiona Smyth-en liburu bat da, ilustrazio dibertigarriekin eta irudietan aniztasuna presente.


Ipuin gordina baino askoz gehiago!

Oi sexualitatea, gorputza ez ezik, burua ere dantzan jartzen gaituena! 

Umetan “cunnilungus” hitzaren esanahia izkutuan irakurri beste heziketa afektibo sexualik izan ez zuten emakumeak sexuaz ari dira. Era gordinean aitortzen diote elkarri ez dutela txortaldi askorik behar izerdi trukaketan bikote dutenak zenbateraino asetzen duten, harremanak noraino eman dezakeen jakiteko. Hasierako bromak hizketaldi luzeari eman dio bide; gabeziak gabezi, xehe-xehe ari dira norbera “niago” egiten duen animalia apeta jostari eta, aldi berean, serioaz.  

Gehienoi umetatik ukatu zaigu sexualitatea eta hor gabiltza batzuk agindutako zer egin eta zer ez, noiz, norekin eta nola korapilotik askatu nahi eta ezinean;  beste asko, erositako espektatibak bete ez eta, frustrazioak itota. Bada bai, bide luzea egin ondoren, sexualitatea modu natural eta guztiz askean bizi duen jendartea. 

Aurrerapausuak eman dira baina norbere sexualitatea modu askean bizi ahal izateko herritik alde egin beharrak asko esaten du oraindik egiteko dugunaz. 2020an Save the Children GKEk argitaratutako SEXU-(DES)INFORMAZIOA: PORNOGRAFIA ETA NERABEZAROA  txostenak egoeraren analisiaz gain haur eta gazteen ongizatea eta garapen integrala zaintzeko proposamenak jasotzen ditu.

Hezitzaileok egiten ez dugunean ere egiten dugunez heldu diezaiogun behingoz Hezkidetzako  7. zutabeari: Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala. Hauek dira erronka behinenak:

  1. Aurreko txostena edo antzerakoen analisitik beharrak identifikatu.

  2. Klaustro osoaren eta familien inplikazioa lortu eta formazioa eskaini.

  3. Plan zehatza adostu, praktikara eraman eta ebaluatu.

Plan horretan ezinbestekoak lirateke, besteak beste,sexualitatearen inguruko mitoak humoretik suntsitzea, afektibitatea sustatzea, pornografia ikasleekin aztertzea, aniztasunaren balioa aldarrikatzea eta eskola gune segurua bihurtzea. 

Asko gustatu zait nerabeekin lantzeko Maialenek foroan ezagutzera emandako SER Buenismo bien  bideo sortan, Henar Fernandez-en gonbidapena gureaz hitz egitera.


Euskaraz, berriz, fin dabil Agurtzane Ormatxa Imaz Ahoz Ahoko atal batzuetan. Negutik oraindik atera gabe gauden arren horra bi proposamen: Uda magikoa da harremanak josteko eta Nola gozatu sexuak 55 urtetik aurrera

Aurreko urteetako post-en artean Irati B-k idatzitako hau aukeratu dut nerabe artean nabilelako eta haiei eskaintzeko baliabideak biltzen dituelako.

Afektoez ari garela ezin aipatu gabe utzi aspaldian ikusi dudan pelikula onenetakoa: CLOSE


Bukatzeko hona laster zinema aretoetan izango dugun 20.000 especies de abejas pelikularen inguruan Estibaliz Urresolak, filmaren zuzendariak, Berlinen egindako aurkezpenean esandakoak:

«Aniztasunaren balioa helarazi nahi dut filmeko adierazpen anitzetan: familiako erlauntza gorpuzten duten pertsonaia femeninoen aniztasunean; gu sostengatzen gaituzten sinesmenetan; sentitzeko eta maitatzeko moduetan; gure mugaren aberastasun linguistikoan. Lurrari eta naturari hain lotuta dagoen esparru honetan, transexualitatea bizitzaren aniztasunaren beste adierazpen bat bezala aurkeztu nahi dut. Eta hori guztia Luciaren bitartez eta planteatzen dituen eta entzuleei helarazten dizkien galdera erraz baina konplexuen bidez»

 


HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA GUZTIONA DA

Aste honetako gaia hezkuntza afektibo-sexuala izan da. Bideo bat proposatzen hastea gustatuko litzaidake

https://www.youtube.com/watch?v=skp5f6gA_5g

Bideoan Love Has no Labels (Maitasunak ez du etiketarik) diskriminazioaren aurkako kanpainaren ekitaldi bat erakusten da Santa Monica Californian. Bertan, jendea musuka, besarkadaka, dantzan ikusten dugu, baina haien hezurdurak baino ez ditugu ikusten, atzean zer ezkutatzen zen arrastorik gabe. Ezustea, bikoteak sexu berekoak, arraza ezberdinekoak, erlijio ezberdinetakoak, adinekoak zirela jakiten zenean iristen zen. Bideoak publikoaren erreakzioak erakusten ditu.

Gure ikasleei irakatsi behar diegu ez dagoela etiketarik besteekiko harremanetan. Denok gara hezurdura eta hezurdura guztiak berdinak. Baina nola lor dezakegu?

Irakasleen sentsibilizazioa eta prestakuntza funtsezkoa da gure ikasleen hezkuntza afektibo-sexuala positiboa izan dadin. Irakasleek onartu behar dute ezagutza-transmisoreak izateaz gain, bizitza-hezitzaileak garela. Irakasleok geure mitoak hautsi behar ditugu lehenik, ikasleei eurenak apurtzen laguntzeko. Eskolak ikasleen banakotasuna aitortu behar du alderdi guztietan, eta, horretarako, oztoporik gabeko eskola izan behar du: oztopo fisikorik, sexualik, sinesmenik gabea. Bai irakasleek bai ikasleek aniztasuna normalizatu behar dugu esparru guztietan.

Ikastetxe askotan irakurketa-planak daude gure ikasleen irakurtzeko gaitasuna hobetzeko. Horietako zenbatean eskaintzen dira sexu-ikaskuntzako liburuak? Gure liburutegietako zenbat apaletan aurkitzen dituzue gai horiei buruzko liburuak?

 Gogoko nuke liburu bat proposatzea gure liburutegietako apalentzat. Benetan hezkidetzako liburua dela uste dut.

 


Gure irakurketetan emakume garrantzitsuei buruzko liburuak sartzen ditugun bezala, emakumeek ikasgaietan izandako lorpenak ospatzen ditugu, eta ezin dugu hezkuntza afektibo-sexuala tutoretza-gai edo tailer espezifiko gisa bakarrik utzi. Hezkuntza afektibo-sexualak ikastetxeen eguneroko lanaren parte izan behar du.

 

 

 

 

2023/02/25

SEXHEZIKETA

Hona hemen astean zehar jorraturiko ideia edo kontzeptu garrantzitsuenekin sortutako hitz-hodeia.


Gaia lantzerakoan, konturatu naiz eredu heterosexistak presentzia handia izaten jarraitzen duela gaur egun eta horren eraginez mantendu egiten direla ikastetxe edota familia askotako hezkuntza afektibo-sexualean eredu normatiboak, estereotipoak, botere erlazioak, genero rolak eta abar. Gainera, gaur egun oraindik zenbaitzuei sexuari buruz hitz egiteak lotsa ematen die eta oraindik tabu asko daude gaiarekin erlazionatutakoak.


Lotsaz gain, familia eta irakasle askok gaia modu hezkidetzailean jorratzeko formazio falta izaten dute eta horrek batzuetan nerabeak sexuari buruz dituzten dudak pornografian argitzera bultzatzen ditu. Eitbko erreportajean agertzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoan, 12 urterekin hasten dira nerabeak pornografia kontsumitzen, eta ia hamarretik zazpik (% 66,5) gutxienez hilabetean behin ikusten dute pornoa. Honek erlazio sexualak zer diren eta izan behar direnaren ideia okerrak izatera bideratzen ditu askotan.


Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea ikasleengana hurbiltzeko, hainbat erronka ditugu:

§  Irakasleen zein familien formazioa

§  Tabuen apurketa, errespetu eta naturaltasunezko elkarrizketetan oinarritua.

§  Aniztasun afektibo-sexualarekiko sentsibilizazioa

§  Sexu aniztasuna normalizatu.

§  Sexualitatea eta pornografiaren inguruan hausnarketa


Heziketa afektibo-sexuala ikastetxeetan lantzeko lagungarriak izan daitezkeen pare bat gida eta web orri bat partekatzen ditut.

1)     LABek ekoiztutakoa

 

    2)   Burgoseko udaletxeakprestatutakoa:



3)     Nafarroako gobernuak Osasuna sustatzen duten eskolak programa barruan Lehen hezkuntzan bereziki gaia lantzeko dokumentazio ezberdina


Aurreko edizioetako ZUK, ETA ZUK BAKARRIK, AUKERATZEN DUZU ZURE SEXUALITATEAZ NOLA GOZATU posta gomendatu nahiko nuke,  baliabide egokiak plazaratzeaz gain agian hainbestetan jorratzen ez diren bi gai lantzen dituelako: dibertsitate funtzionala eta bisexualitatearen ikusezintasuna.


Dibertsitate funtzionalak gaiaren barruan,  sexu-laguntzaileen paperari buruzko eztabaida interesgarria sor daitekeela uste dut. Horren adibide dugu Telmo Iruretaren hitzek sortutako errautsa. Artikuluan azaltzen den moduan, aldeko eta kontrako ideiak daude gaiari buruz. Oso gomendagarria ere bera azaltzen den pelikula: La consagración de la primavera. Hemen uzten dizuet filmaren trailerra.





Azkenik, Kerobiaren abesti hau uzten dizuet: