2017/02/20

Hegoak ebaki banizkio

1. Astean zehar jorraturiko ideia garrantzitsuenekin akrostiko hau osatu dut:


Identitateei buruz hausnartzean, Artzek osatutako eta Mikel Laboak musikatutako poesia hau etorri zait burura. Uste dut aste honetan landu dugun gaiarekin lotura zuzena duela, norbera den bezalakoa izatearekin lotura duelako, alegia. Denak ezberdinak garelako, eta aniztasuna bere adiera osoan positibo senti eta pentsa dezagun. 



"Hegoak ebaki banizkio, neuria izango zen, ez zuen alde egingo

Baina horrela, ez zen gehiago txoria izango

Baina horrela, ez zen gehiago txoria izango"





→ Iazko ikastarokideen postetan hurrengoa aukeratu dut: 

→ Heziberri 2020 aztertzen:


Heziberri 2020 Gidatik Edukiei buruzko pasarte bat aukeratu dut. Identitatearen garapenarekin zerikusia duela iruditzen zait, azken finean, eta aste hotan landu dugun moduan, identitatearen eraikuntza, norberaren ezaugarrietatik hasita, eraikuntza sozio-kulturala ere badelako. Hau kontutan hartzen badugu, ezinbestekoa dugu klasean erabiltzen ditugun edukien garrantzi sozio kulturalaz konturatzea. Edukiak, berplanteatu egin behar dira etengabe, gizartean sortzen diren aldaketen isla izan behar dute, eta era berean, gizartean ikusi nahi dugun eraldaketa sortzeko bide ere izan behar dira. Erreferente eta kolektibo anitzen presentzia beharrezkoa da horretarako.

Garrantzi sozio‐kulturala: edukiak zalantzan jarri behar dira aldizka, eta eguneratuz joan kultur ondarearen jakintzak, eraldaketa sozialek eskatzen dituztenak eta ikaslea gizarteratzen laguntzen dutenak. Edukiok zer gizarte‐ testuingurutan irakatsiko diren, halaxe aukeratu behar dira, gizartean bertan ere garrantzia izan behar baitute. Komunitate bakoitzaren arazo larrienak ulertzen lagundu behar digute, bai eta norbera gizarte horretako kide aktibo izaten ere, gizon‐emakumeon bizimodua hobetzea eta kultura sortzeko ahaleginean aurrera egitea helburu hartuta.



→ Nire inguru hurbilean genero-identitateari buruzko jakintza edo ideiak, bakoitzak norbere experientziaz ikasi dituenetan laburtzen dira. Hau da, honi buruz eskolan -Hezkuntza Afektibo Sexuala ematera datozen sexologia taldeak kenduta- edo familian ez da asko hitz egiten. Badirudi gizarte oso berdinzale batean bizi garela. Baliteke, orohar, gizartean dagoen 'genero-berditasun' ezaz ohartzea. Azken finean, zeinek aitortzen, esaten du, ahots altuan, bera ez dagoela berdintasunaren alde? Denok omen gaude berdintasunaren alde, ez litzake politikoki zuzena horren kontra azaltzea... Baina, hontaz ohartzea, lehen kaparaino iristea litzateke, ez besterik. Hau da, teorikoki oso tolerante dugu geure burua, eta praktikan? Gazteizen grabatutako bidio hontan islatzen da errealitate hau:



Benetan toleranteak izateko, kontua kapa gehiagotan sakontzea da. Eta aste hontan landu duguna, genero-sistema bitarrak identitatearen eraikuntzan duen pisua eta LGTBI koletiboarekiko eta orokorrean gure gizartean aniztasunari ematen zaion trataera, ez da gizartean orokortua dagoen, 'politikoki zuzena' den, iritzi zabalduaren bitartez hautamaten den 'kontua', ez da hausnarketa sakonik gabe irits zaitezkeen kontua. Halere, esan behar dut, adinean gora egin ahala, identitateak osatzen joan ahala, sentsibilizazio haundiago batera heltzeko gaitasuna ere lortzen goazela, eta dogmatzat ikasi ditugun hainbat eta hainbat kontu desikasiz hasten da prozesu hau.



Gero, bestalde, inguru espezifikoak daude feminismoa zein transfeminismo bezalako mugimenduean murgilduta dagoen jendarte eta espazioak. Halako jendarte edo espazioei esker ematen ari dira aurrerapenak gaur egun identitate anitzen gaiean. Nabari da gai honen baitan lanketa geroz eta sakonagoa egiten ari dela, horrela gero eta gehiago mugitzan ari garela dagoen aniztasunari merezi duen erantzuna emateko.



Honen adibide gisa, pasa den hilabetean 'Salvados' programa ezagunean elkarrizketatu zuten 'Candela' fundazioaren lana dugu, zeinek, pertsona transexualentzako udalekuak antolatzen dituen.



-> Jarraian, gai honi lotutako hainbat material erabilgarri txertatu ditut, ea gustatzen zaizkizuen!

Maskulinitate eredu alternatiboak lantzeko artikulua, Berrian;

Identitatea osatzen duten aldagai ezberdinak, maiz nahastu ohi ditugunak (sexu biologikoa, genero-identitatea, orientazio sexuala -desira, aukera, preferentzia ere deitutakoa- eta genero adierazpena), azaltzen ditu bidio interesgarri hontan:




 

IDENTITATEA, ERAIKUNTZA ETENGABEA


Aste honetako identitatearen gaia aztertzeko orduan, beharrezkoa da honen inguruko  ideia nagusiak nabarmentzea;

IDENTITATEAREN IZAERA SUBJETIBOA,  norberak bere buruaren inguruan duen perzepzio subjetiboa da,  sentimenduen bidez definitzen joaten den eraikuntza pertsonala. kontuan izan behar dugu eraikuntza kulturala dela, bizi dugun kontextu sozialaren  eragina  ahaztu gabe.

EGOTEKO MODU BAT DA, beste pertsonengatik bereizten gaituen ezaugarria da eta aldi berean talde partaide izatea ahalbidetzen duen ezaugarri multzoa ere bada.  Identitatea produktu kultural bat da, gizartean egoteko modu bat da. Textuinguruaren erabera, egoteko modu hau ere aldatzen eta moldatzen joan daiteke, beraz, dinamikoa da.

JARRAIA ETA ALDAKORRA, identitatea, bizitza bezala, etengabeko aldaketa eta eraikuntza prozesuaren baitan dago. Aldakorra , dinamikoa eta anitza da, hots, ezin da bizitzan zehar amaitutzat eman. Prozesu SORTZAILEA dela barneratu behar dugu.



Iazko ekarpenen artean,  Agurtzane Goitiarena aukeratu dut, nahiko osatua iruditu zaitelako:


Heziberri 2020 dokumentuan honakoa da aukeratu ditudan parrafoak:


“Gero eta ardura eta autonomia handiagoz jokatzeko aukera ematen du konpetentzia sozial eta zibikoak, eta gizarte-egoerekiko ikuspegi kritikoa zorrozten du, egoera horietan alderdi hauek aintzat hartzean: elkarrizketa, elkartasuna, partaidetza aktiboa, enpatia, balio demokratiko eta zibikoak, justizia soziala eta dibertsitatearekiko begirunea. Horrela jokatuta, bere nortasunaren gaineko kontzientzia eta garaiko gizarteetako bidegabekeria eta desberdintasunekiko kontzientzia hartzen ditu ikasleak, arian-arian. Gizarte-gertakariak aztertzen eta ikuspegi sinplistak gainditzen laguntzen du konpetentzia honek, eta horrek guztiak gizakiek osatutako gizarteen konplexutasuna ulertzen laguntzen du. Balio eta jarrera pertsonalak lantzen ditu; hala nola, asertibitatea, ardura, autonomia, autokritika, pertseberantzia, norbere aukerez jabetzea, eta aukerak eta zailtasunak neurtzea arriskuak hartu baino lehen.”

“Pertsonei egokitutako testuinguru bat sortu behar da, desberdintasunei erantzuten diena eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes eta laguntza zehatzak emango dizkiena. Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.”




Identitatearen baitan, beste arlo batzuetan bezala, hezkuntzaren izaera inklusiboa bermatu nahi baldin bada ezinbestekoak diren lan tresnak aipatzen ditu , elkartasuna, elkarrizketa, balio demokratiko eta zibikoak eta nere ustez oinarrizkoa den ENPATIA. Ezinbestekoa da gure ikasleengan, inklusibitatearean baitan, enpatia ahalmena landu eta garatzen erakustea.

Ingurune hurbilari dagokionez, bagoaz, poliki bada ere genero identitate eta sexu aniztasunaren inguruan sakontzen. Ezagutza prosezu batetan gaude murgilduta eta maila honetan dauden errealitate desberdinen  inguruko formazio eta sentsibilizazioa ezinbestekoak dira. Gai hauen inguruan begiak irekitzen ari garenaren sentsazioa daukat, eta hezkidetzak esparru honetan ere  erronka handia dauka aurretik. 


PERTSONA ASKEAK IDENTITATE ANITZAK




Identitateak da aste honetako gaia eta irakurgaian ikusi dugun esaldia ekarri nahiko nuke plazara. "Uste dut identitatea garrantzitsua dela, nork bere burua baieztatzen ahalbideratzen duelako. Jendeak dion moduan, norbait zarenez ziur izateak indartu egiten zaitu eta borroka politikoaren beharra ikustarazten dizu. Identitatearen ezak merkatuaren produktu bihurtzen zaitu, merkatuan dabiltzan beste bat gehiago. Identitatea garatzea ezinbestekoa da gauzak eraldatzeko (...) (Epsy Cambell: 2001)
Normatibitatetik kanpo dauden identitateei bidea egiteak jazarpena baztertzera eraman gaitzake. Mundu bitarretik errealitate anitzago bat kolektiboan garatzeko aukera zabaldu beharra dugu ikastetxe zein kalean. Modu honetan pertsonak subjektu askeak izatea ahalbidetuko dugulako.



Iazko Anak (http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/02/identitate-etaorientazio-sexuala.html) egindako posta aukeratzen dut, baliabide asko eta lagungarriak eskaini dituelako.

  Heziberri 2020n agertzen diren konpetentzietatik Izaten ikasteko
          konpetentzia dakart hona: 

Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko.


Konpetentzia bera betetzeko eta curriculum ezkutuan eman daitezken kontraesanen inguruan hausnartzeko galderak hauek izan daitezke.


- Ikasleen gaineko balorazioak egitean ideia sexistak zehar lerrotan bultzatu ditzakegu?
- Pertsona eredugarrien bizitza lantzen dugunean anitzak dira gure aukerak?
- Tonoa edo mezua desberdina da neskei edo mutilei zuzentzen garenean?
- Inteligentzia emozionala lantzen dugu geletan?
- Gelako edo atsedenaldietako espazioaren behaketa eta antolaketa hezkidetzailea egiten  
  dugu?


Inguru hurbilean genero-identitateari dagokionez emandako aurrerapenak nahi baino txikiagoak izan dira, tamalez testuingurua nahiko heteronormatiboa da. Hala ere, testuinguru gertu edo zainduetan gero eta anitzagoak dira aukerak. Batzuk, lesbianak, besteak bisexualak...baina, oraindik ere irekitzen ari den esparrua da. Adibidez, ez dut koadrilan transexualik, edo intergenerorik. Sinismen faltsuak hainbat izan dira, adibidez naturaren kontrakoa den jarrera bat dela, gaixorik dagoen jendea dela, emakume den transexual batek ezin duela bere burua emakumetzat izan inoiz... Zerrenda krudela eta luzea da, ezezaguna aukera aberasgarria dela izan daiteke sinismen faltsu horiekin bukatzeko modu bat. Eta horretaz gain jarrera homofoboen kontrako jarrera praktikatzen jarraitu behar dugu etxean, familian, lagunekin, kalean, supermerkatuan, medikuan, polikiroldegian, watxap taldeetan...







Identitateen garapena. Gakoak


IDENTITATEEN GARAPENA. GAKOAK
      

         Aste honetan jorratu dugun gai hau ez da makala izan eta niretzat behintzat berriak ziren kontzeptu eta hitzak ezagutu eta ikasi ditut ( zisgener, zisexuala, hirugarren generoa , …).

         Identitatea ez da autokontzeptua ( nork bere buruaz duen sinesmen multzoa) , identitatea beste pertsonengandik bereiztea da, eta aldi berean talde baten partaide izatea ahalbidetzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokio. Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da (banakotasuna eta singulartasuna barneratzen ditu), baina baita eraikuntza soziala ere ( beste batzuekin partekatzen duena) haurtzaroan hasi eta nerabezaroan garrantzitsua bihurtzen dena eta bizitzan zehar jarraitzen du.


         Sistema hetereopatriarkalean sexu-generoa hartu izan da identitate pertsonala eratzeko oinarritzat eta honek kontzeptuzko hutsegite larria sortu du, pertsonen garapen globala erabat baldintzatu baitu eta sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatu (gizonezkoa da izaki normala eta emakumezkoa, berriz, zakilik ez duen izaki anormala).


      Ikasketa feministek identitateen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa mahai gainean jarri dute. Identitatea prozesu irekia, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da. Identitateak anitzak direnez kontzeptualizazioak ere anitza izan behar du : Zisgenero, zisexual, transgenero, transexual, trabesti, queergenero, hirugarren generoa, ageneroa, intergeneroa, androginoa, bigeneroa, genero jariakorra, poligeneroa, pangeneroa, sasi-gizona/sasi-emakumea, trans.


         Nire ustez, identitatearen eraikuntzak gizartean duen eragina kontutan hartu behar dugu. Identitateak ezinbestekoak dira gizartean bizitzeko , baina gizartea osatzen duten pertsonak sailkatzea eta estereotipatzea ekartzen du gaur egungo sistema patriarkal honetan. Identitatearen eraikuntza askea izan beharko luke gizarte anitza eta justua izateko.












          anIztasun
               aDierazpena
                  gEneroa
                       Nortasuna
                     perTsonala
                        sozIala
                     eraikunTza
                                izAera
                                 sorTzailea
                                       sExua
                                          gArapena
                                            asKeak


Iazko ikastarokideek egindako post-etatik honako hau aukeratu dut oso ondo landu eta laburbiltzen duelako aste honetako gaiko kontzeptuak: 

Heziberri 2020n “Eskola inklusiboa eta aniztasunaren trataeran” hurrengo aipamena aukeratu dut :
“Sexu-joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu-harremanak izateari dagokionez, pertsonak orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.”
Eskolan ikasle guztien eskubideak errespetatu behar dira, inor ez diskriminatzeko bere generoagatik, orientazio  afektibo-sexualarengatik, iritziengatik edo beste ezaugarri pertsonalengatik eta nork bere sexualitatea eta identitatea askatasunez bizitzeko tresnak eskaini behar dizkiegu, egiten ditugun ekintza eta jarduera guztietan aniztasuna errespetatuz. Gainera ikaslea besteekiko errespetuan hezi beharko dugu, berdintasunezko harremanak indartu eta sustatu, gure jarreren bidez balioa emanez baina bakoitza bere egoera pertsonaletik , bere ezaugarriekin. Aniztasunaren gaia modu kontzientean landu behar dela uste dut, ikasleen identitate garapen prozesuan nork bere sexualitatea eta identitatea askatasunez bizitzeko. 


Ingurune hurbilean genero-identitatearen inguruan emandako aurrerapauso garrantzitsuena, pixkanaka kontzientzia hartzen goazela dela uste dut. Identitate aniztasuna aldarrikatzeko gogoa eta beharra azaleratu da eta Hezkidetza proiektuarekin batera beste proiektu batzuk ere sortu dira identitate anitzak eta genero identitate ezberdinen aberastasuna ulertzeko lagungarri direnak (Gehitu, Hegoak, Berdindu, Nahiko, …).
         Bukatzeko bi bideo uzten ditut ikasleekin lantzeko oso egokiak iruditzen zaizkidanak:











Identitateen garapena

1.-Astean zehar landutako ideia garrantzitsuenekin egindako AKROSTIKOA:


                                   sub-Identifikazioa
                              genero aDierazpena
                                        Erakarpena
                        hirugarren geNeroa
                                        Trabesti
                                        Intergeneroa
                                         Transgeneroa
                                        Aniztasuna
                                subjekTua
  Eraikuntza soziala
  Ageneroa
                                     psiKodinamismoa



2.-Iazko ikastarokideek egindako postetatik honakoa aukeratu dut: Ana Extramiana Camenok idatzitako Identitateen garapena. Gaiaren inguruko laburpen bikaina egiteaz gain, ekarpen, datu eta web orri ugariren berri ematen duelako.

3.-Heziberri 2020ko proiektutik jaso identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat eta bere garapena bermatzeko, curriculum ezkutuan kontuan hartu beharko genukeena aipatu.

Hizkuntza-eta literatura-komunikaziorako konpetentziari buruz hau dio: "Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntza batean edo gehiagotan, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzeko. Horrekin batera, heziketa literarioa lantzean datza, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzen laguntzeko".

Hausnarketarako galdera batzuk, eta curricilum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak:

a) Hitzezko eta idatzizko hizkuntzak nolakoa izan behar du hezkidetza aldetik?

b) Irain sexisten atzean dagoen ideologia, zer-nolakoa da?

c) Gorputz adierazpenak generoek estereotipatuak al dira?

d) Ideiak, sentimenduak, nakiak... proposatzeko, askatasunik ba al dago?

e) Literatura arloan, historian zehar emakumeek egindako ekarpenak lantzen al dira?  Ikasleei eskaintzen zaizkien baliabideetan, identitate-aniztasuna islatu eta sustatzen al da?



4.-Nire inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak:

Ikastolan,  genero-identitateen inguruan aurrerapausoak eman dira:

-Sexu harremanak Lilima taldearekin DBH 2. eta 3. mailetan, 6 ordu talde bakoitzean. Bi zutabetan lantzen dituzte gaiak:
a) Identitatea: definizioa eta osagaiak (autokontzeptua, autoestimua eta pubertaroa).
b) Gizarteratzea: definizioa eta indibiduoaren eraiketa.
-Harremonak egitasmoa DBH 3. eta 4. mailetan, bakoitzean 5 saio: Tratu onen ikuspegitik lantzen da genero zapalkuntza eta sexualitatea.
-6. mailan hezkidetza lantzen dugu etika ordutan. Genero-identitatea eta sexu-biologikoa landu ditugu, baita identitate anitzak ere. Horretarako, bideoak ikusiz eztabaidak izan ditugu gelan; estereotipoen inguruan ere aritu gara. Familia anitzak direla-eta, gizonezko bat ekarri dugu gelara bere esperientzia kontatzera: bi gizonezko aita izan berri dira.

Halere:

Nahiz eta planak eta programak egon badauden, oso modu fokalizatuan egiten dira. Alegia, orain arazoa emakumeen aurkako indarkeria da, eta, orduan, horren inguruko programak egiten ditugu. Bitartean, ordea, sistemak zapaltzailea izaten jarraitzen du.
Beraz, prebantzio lana badago, baina sistematik beraien lekua onartzen ez diegun bitartean ikasleei, pertsona oso kontsideratzen ez ditugun bitartean, galdetzen ez diegun bitartean "zein dira zuen premiak?... beraiek obeditzen ikasten dute, eta barneratzen mezua da "handiagoa naizenean txikiago bat mendean hartuko dut". Orduan planen eta programen bidez adabakiak jartzen ari gara, baina muinari oraindik ez diogu heldu. Era berean, esan beharra dago adabaki horiek oso beharrezkoak direla, eta txalotzeko modukoa dela eskoletan nahiz familetan hartzen ari garen eta diren ardura.



2017/02/19

IDENTITATEA, BETI ALDAKOR

Astean zehar landutakoa bilduz:

                   anItzak
                    alDakorrak
                     dEsberdinak
                      Norberarenak
                 guzTionak
                     dIfusoak
                      Transgeneroak
             sozialAk
                     Transizioan
                    sExualak
              mugAgabeak
               aldaKorrak

Iazko post bat: SUBJEKTIBITATEA ETA SUBJEKTU FEMENINOEN ERAKETA (Maite Magisteritza). Osoa delako, borobila. Anitza. Txukuna.
 
HEZIBERRI 2020:
 
"(...) Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak, sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak".
 
           *Etxetik hautsi behar dira estereotipoak. Familiek formazioa behar dute, eskolekin bat sexu-    genero sistema bitarra hausteko eta hezkuntza-gizarte justuagoa eta errespetuzkoa eraikitzeko. Belaunaldiz belaunaldi isilean transmititzen dugun guzti horretaz jabetu eta aldatzeko. Patriarkatuak eragiten dituen zitalkeriekin bukatzeko.
           *Generoa edo genero identitatea ez da aniztasunaren adierazpen bat soilik, gizartearen egungo antolakuntzaren ardatza baizik. Hezkuntza horren isla da (materialak, espazioaren erabilera, nesken joerak, mutilenak, ogibideak, denbora librea, kirolak, jarrerak....). Dena baldintzatzen du.
           *Genero ikuspegidun betaurrekoak jarri behar ditugu denok!! Gazapoaren bila joateko!!!! Denok patriarkatuak eragindako zitalkeriaren bila!!!!! Aurkitzen duenak aldatzeko aukera irabazten du!!!! Jolas dezagun beste bizimodu bat eratzera. Gure identitateak guk geuk sortzera. Egunero. Aske.
 
GENERO-IDENTITATEA:
 
-Argia ikusten ari den gaia da, eta horrekin batera, sozializazio maila altuagoa
-Horrek kontzientziak astintzen ditu.
-Legeri berriak sortzeko abiapuntuak eratu egiten ditu
-Jendearen egitura arrazionala, induzitua, malgutu egiten du
-Elkartasuna eragiten du, sare sozialak adibide (iraintzeko ere balio dutenak, ikus Bimba Bosé)
 
Baina politikoki zuzena bilakatze horrek ez du sakonean aldaketa eragiten. Inork ez du nahi bere semea edo alaba egoera "normala" ez den batean ikusi beharra. Deserosoa da, zaila, konplexua, astuna, mingarria. Aldaketa sakonek denbora luzea eramaten dute, sakrifizio handia gutxi batzuen eskutik. Eta sufrimendu asko eragiten duten eremuak dira.
Resultado de imagen de trans
 
 
 

SUBJEKTIBITATEA ETA SUBJEKTU FEMENINOEN ERAKETAN



Identitateen garapenari dagokion irakurgaian murgildu ahala gero eta garbiago joan naiz ikusten aniztasunari buruz ari garela, berriro ere, neurri handi batean. Aniztasunarekiko errespetua, ezagupena eta onarpena direla gakoak; ezaugarri hauek guztiak idazteko errazak, baina, eguneroko bizitzan ikusten dugunaren arabera, errealitatea bihurtzeko oso zailak.

Azkenean, beste egoera batzuen aurrean pentsatzen dudan bezala, hemen ere norberak bere bizitza aurrera atera eta besteei, bakoitzari berea, aurrera ateratzen laguntzean, oztopoak saihesten eta panorama zabaltzen laguntzean, baita “bakean” uztean ere, kateak, edozein kate, haustean dagoela sekretua pentsatzen dut.  

Emakumeen genero identitatearen garapena dela eta,  ARTIKULU HONETAN  salatzen den bezala, estereotipoetan oinarritutako sistema bitar hau, neurri handi batean, erruaren sistema ere bada. Emakumeak eta gizonak era diferentzialean markatzen duen generoetan oinarritutako sozializazioan errua egitura egonkorra bihurtzen da pertsonen subjektibotasunean. Pertsona guztiek, emakumeek zein gizonezkoek esperimentatzen duten ziztada baldin bada ere, jendarteak markatutako “normaltasunetik” irten nahi duen edozeinentzat, sakonagoa da, suntsigarriagoa. Erruak  kontrol politiko garrantzitsua bezala funtzionatzen du, baldintzapean jartzen duelako egiten duguna, gure buruarekiko deseroso sentitzea eramaten gaitu mugatutako bidetik irteten saiatzen garen bakoitzean.  Erruak zizelkatzen ditu autoestimua eta identitatea, sentitzen duguna eta bai gure buruarekiko ta besteekiko erlazioen gainean pentsatzen dugun guztia. Horregatik iruditzen zait hain garrantzitsua familiaren babesa etxean eta zehar konpetentzien erabateko garapena ikastetxeetan identitatea bilatzen ari den edozeinentzat. 

HAR DEZAGUN PLAZA HETEROARAUA SUNTSITZEKO!! from Bazterretako Dantzariak on Vimeo.

Ereduak aldatzen hasteko, adibidez, hemen beste identitate batzuk garatzen laguntzeko baliagarria izan daitekeen proposamen bat : ¿POR QUÉ NO HACER DE ELLA FITZGERALD O MARIE CURIE LOS NUEVOS ÍDOLOS INFANTILES?

Berrian argitaratutako artikulu honetan GIZONA NOLA IZAN, HORTXE DAGO GAKOA   irakur dezakegun bezala, «Egun ere, oso markatuta dago mutil gazteen jokabidea nolakoa izan behar den, zer espero den haiengandik», argitu du Carmen Diez Mintegi antropologo feminista eta EHUko irakasle ohiak. «Ezaugarritze prozesu horiek genero sistemaren barruan kokatzen ditugu».
Sexu-generoek antolatutako gizarte honetan mutilek ere baldintzatuta ikusten dute beraien identitatearen garapenerako bidea: zer izan, nolakoa, arazoak eraginkortasunez konpontzeko estiloa. Ondorioz, sortzailea den heinean, identitatearen garapenak zalantzan jartzen ditu “betiko” sinesmenak, “betiko” egiteko moduak, eta apustu politikoa bihurtzen da, sexu edo generoen sailkapenetatik haratago doan erronka.


1.- Akrostikoa 
 2.- Iazko ikastarokideen artean  IDENTITATEEI BURUZ HAUSNARTZEN izenburupean Agurtzane Goitiak idatzitako jarduera iruditu zait osatuena, puntu ezberdin guztiak jorratzen ditu goitik behera eta, nire ustez, modu errealistan.

3.- Heziberri 2020 egitasmaoren barruan, eta hasieran esaten nuena gogoratuz, niretzat identitatearen eraketa eta garapena oso lotuta daudenez, 27. artikuluan agertzen den testu hau aukeratu dut:

“Hezkuntza jarduera orotan, aniztasunari aurre egiteko bi modu hartu behar dira aintzakotzat: erantzun positiboa, betetik, gizaki guztiok garen bezalakoak izateko dugun eskubidearekin lotuta; eta negatiboa, bestetik, bazterketa eta desberdintasun egoera ugarien kasua dena. Bi horietan, jakina, baliotsua aniztasun positiboa da, gizaki izateko aukeren ispilu izateaz batera aberastu ere egiten gaituelako.  Gizarte‐talde  guztiak izaten dira anitzak, eta horrek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu”.

4.- Inguru hurbilean emandako aurrerapenei dagokienez, urrats erraldoiak izan gabe ere, nik uste dut onartuz goazela denak ez garela berdinak, pertsonak bezain anitzak direla identitateak eta norberak ikusi behar duela norantz jo bere garapenean, beti ere errespetua erakutsiz eta errespetua eskatuz. 
Legedi aldetik eta Hezkuntza Saileko argitaratutako giden aldetik etorri dira, agian, aurrerapauso inportanteenak. Gehiago kostatzen ari dela iruditzen zait kulturan hain errotuak dauden irudikapenak haustea. Horretarako telesailetan edo pelikuletan eskaintzen diren ereduak eta egoerak ere inportanteak izan ari direla uste dut.