2018/12/16

Ez dut errealitatea aldatuko, ez badut hizkuntza aldatzen






Gure gizartean berdintasunaren bidean nabarmen aurrera egin dugun arren, kultura sexista eta androzentrista batean hezi eta bizi gara; ondorioz, errealitate hori hizkuntzaren  erabileran azaltzen da, generodun edo genero-gabeko hizkuntza erabilita ere.
Hizkuntzak, errealitatea izendatzeaz gain, interpretatu eta sortu ere egiten du eta hemen egin nahiko nuke azpimarra, kontziente izan behar dugu hizkuntzaren bitartez errealitateren ikuspegia alda dezakegula eta kasu honetan batez ere, emakumeen presentzia eta erreferentzialtasuna bistaratu dezakegula. Hala ere, aipatu nahiko nuke, hiztunen ekoizpenetan hautemandako sexismoa gehienetan hizkuntzaren erabilpenean dagoela eta ez hizkuntzan bertan. Hiztunok beraz, eta hezitzaileok bereziki, adierazteko modua aukeratu dezakegu eta erabilera egokia egin; hizkuntzak ez digulako modu desegokian adieraztera behartzen.

Iazko post-en artean Loinaz Lekuonarena aukeratu dut egiten dituen hausnarketagatik, Alda Facio edo Jessica Murillo hitzekin aberasten du idatzia eta erronkak ere ugariak ditu.  

Hizkuntza inklusiborako giden inguruan, Amelia Barquinek Emakunde-rentzako egindako gida aukeratu dut Euskararen erabilera ez sexista. Nahiz eta euskara generodun hizkuntza ez izan, generoan azterketa burutzen du, eta, sexismo edo androzentrismoa nola adierazten den azaltzen du, adibide ugari jartzeaz gain.
Steei eilas-en  Komunikazio inklusiborako gidan  bada atal bat “komunikatzeko bestelako aldagaiak” oso interesgarria iruditu zaidana (15. orrialdean). Bertan, gizon eta emakumeak komunikatzean ditugun desberdintasunak adierazten dira, hala nola, lexikoan, gaiak antolatzerakoan, elkarrizketetan eta abar.
 


Gida hauetatik lehenesten ditudan bi alderdi ondorengoak dira.
1. Genero femeninoa sartzea, hau da, emakumeak bistaratzea alor guztietan.
2. Ikonografia ere asko zaintzea, idatzitako baino lehenago sartzen zaigulako iruditan ikusten duguna.

Eskolan eta jendartean ondorengo erronkak nabarmenduko nituzke:

  • Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartzea, androzentrismoa agerian jarriz. Adibideak jartzerakoan kontua edukiz, zein lanbidetan edo zein esparrutan kokatzen ditugun bi generoak.  
  • Erabiltzen ditugun material didaktikoak berrikustea, emakumeen inbisibilizazioa saihestuz. 
  • Irakasleak formazioa jasotzea ezinbestekoa da, hizkuntzaren garrantziaz jabetzeko. Nire kasuan, Teresa Meana SuĆ”rezen hitzaldi bat entzutea inflexio puntua izan zen, gaiarekiko sentsibilitatea handitu eta idatzi guztietan moduak zaintzeko. Beheko bideo honetan pasioa kontagiatzeaz gain, umorez jorratzen du gaia Teresak. 



  •  Jendarteari begira komunikabideetako profesionalei formazioa ematea ere oso garrantzizkoa ikusten dut, askotan beraien berriekin eta emateko moduekin pertsonen pentsamoldea alda dezaketelako.


Ondo izan

HATOR NESKA TXAPELA JANZTERA!!!!!






 Errenteria udaleko   Hizkuntza eta irudiakegoki erabiltzeko aholkuak gida aukeratu dut. Oso argia eta erreza lantzeko androzentrismoak eta sexismoa hizkeran, testuetan eta baita irudietan ere.
Bi alderdi garrantzitsu aipatzen dira bertan:
Alde batetik irudia, gaur egun dena begi-bistatik sartzen zaigulako, beraz era erreza sexismoa borrokatzeko irudien bidezkoa da.
Beste aldetik androzentrismoak, hau da gizonaren ikuspuntutik azaltzea mundua borrokatu behar dela ere uste dut, denok egiten dugulako konturatu gabe.

Ikastetxeko erronkak honen inguruan:
Ikastetxean karteletan, ikurretan lantzen ditugu irudiak, baina gure ikasgaietako materialetan? Hor erronka handia dugula denok uste dut. Ez nabil liburuz  soilik hitz egiten, guk egiten ditugu ariketetan, adibideetan, materialetan azalpenetan zeintzuk irudiak erabili eta planteatzen ditugu?.
Familiak, langileak eta  kaleko jendea adibide batean planteatzean aditzen diogu honi? Edo interesatuago gaude transmititu nahi ditugun edukietan?
Adibidez langileak irudikatu nahi ditugu, feministak gara eta berdintasuna aldarrikatzen dugunez emakume-langile kopurua gizonen parekoa jarri nahi dugu, baina zein irudia aukeratuko dugu?


Edo bigarrena?

 Ziur aski edukia irudia baino informazio gehiago ematen duenez gaiari buruz berdin zaigu, baina hainbat informazio azaleratzen dugu bigarrena aukeratuta, rolak apurtzen ditugu.






Eta androzentrismoak azaleratzea oso lan garrantzitsua eta zaila da bide batez. Azaleratzen androzentrismoak emakumeen diskriminazioa azaleratzen dugu.
Oso deigarria iruditu zait Frantziako iraultzaren adibidea eta beste dokumentuetan bilatzen zaitu naiz. Estatu batuetako independentzia aldarrian We hold these truths to be self-evident, that all men are created equal, that they are endowed by their Creator with certain unalienable Rights, that among these are Life, Liberty and the pursuit of Happiness.” Ikus dezakegu berdin gertatzen dela. Eta esaldi hau umeek txikitatik ikasten dute eskoletan!

Olatz Ucinen posta aukeratu dut iazkoen artean, Hizkuntzak aztertu, sexismoa baztertu. Berak planteatzen dituen erronkekin  bat nator eta tribuaren berbak bideoa oso argigarria dela ere deritzot.

Baina lan egiten ari da honekin amaitzeko? Bai adibidez BERRIZko udalean aurrera eraman duten ekimena, euskal-kantutegia aldatzeko.

Beste musika adibide bat, 2016an hatortxu rock jaialdiaren bideoklipean egindako hitzaren aldaketa, honekin gabon alaiak opa dizkizuet guztioi.


Ez dut amaitu nahi atzoko lorpena aipatu gabe: Onintza Enbeitaren txapela bizkaitar bertsolaritza aberastu du!!. Nire zorion agurrak emakume bertsolari guztiei!






2018/12/15

Ondo komunikatzen ikasten

Hasteko eta behin, hona hemen sortu dudan meme-a:
Iazko post-en artean Iosune de la PeƱarena hautatu dut, “Emakumeak hizkuntzan “sartzen”” izenekoa. Oso interesgarria iruditu zait Kike Amonarrizek Ibon Sarasolari egiten dion elkarrizketa, non hizkuntzen matxismoa gizartearen matxismoaren menpe kokatzen duen.
Bideo honetan ere horren adibide bat topa dezakegu, ikasle batzuek proposatutakoa:

Bestalde, irudien erabilpenarekin izan behar dugun kontua berarekin partekatzen dut erabat. Amaitzeko, oso izenburu egokia aukeratu duela esan behar dut. Izan ere, historikoki emakumeak hizkuntzetatik kanpo egon dira eta, jakina den moduan, horrek kontuan hartuak ez izatea dakar. Beraz, guztiz beharrezkoa da Emakumeak hizkuntzan sartzea.
Hau argi utzita, “Nola diozu? Genero-ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida” da gida desberdinen artean hautatu dudana. Oso interesgarria iruditu zait eta, gainera, irudien kasuan (ikonografikoa oso alderdi garrantzitsua iruditzen zait, komunikatzeko duen botere eta berehalakotasunagatik) argibide zehatz bezain baliagarriak ematen ditu, primeran etorriko zaizkigunak materialak prestatzen ditugunerako. Ematen diren aholku zein adibideen argitasunak material egokiak prestatzeko unean ezinbesteko laguntza emango digute.
Gainera, edukiak sortu behar ditugunerako ematen dituen aholkuak munta handikoak iruditu zaizkit ere bai.
Honek guztiak, sortu behar dugun material guztiarekin kritikoak izatea ahalbidetuko du, gure praktika hobetzeko ezinbesteko baldintza dena.
Era doituago batez komunikatzeko erronka nagusia, nire ustetan, jendearen kontzientzia astintzea da. Izan ere, ni barne, gai honekin kezka dugun asko, inolako asmo txarrik gabe, astakeria itzelak egiten ditugu arlo honetan, eta kasu gehienetan ezjakintasuna baino ez da.
Bukatzeko, Elena Simón Rodríguez gai honen inguruan egiten duen hausnarketa batekin nahi zaituztet utzi.


2018/12/14

HIZKUNTZA EZ SEXISTA ETA INKLUSIBOA


Hizkuntza, errealitatea nola ulertzen dugun adierazteko modua da, edota errealitatearen inguruan dugun ikuspegia antolatzearekin batera, bakoitzaren interpretazioa gizarteratzeko baliabidea da. Hizkuntzaren bidez pentsatu, informazioa zabaldu, ezagutza hedatu eta gizartea sortu eta antolatzen dugu. Baina, nola erabiltzen dugu hizkuntza hori? Zer helarazten eta ulertzen dugu gure hitzekin?

Egunerokotasunean erabiltzen dugun hizkuntzan, estereotipo sexistak agerian gelditzen dira. Askotan ez gara horretaz ohartzen, gure pentsamenduan ideiak barneratuta ditugulako. Alvaro Garcia Meseguerren arabera, euskaren zama sexista %5 da, ingelesarena %15, frantsesarena %40 eta gaztelaniarena %80. Ikus daitekeen bezala, euskararena portzentajea txikiena da. Hala ere, horrek ez du esan nahi bere erabileran sexismoak agerian gelditzen ez direnik. BegoƱa Muruaga filologo eta Emakunde aldizkariko kazetariaren ustez, "euskara ez da sexista, hitz egiteko modua da sexista". Hori honela izanik, ezinbestekoa izango da, egunerokotasunean gure jardunean erabiltzen dugun hizkuntzari erreparatzea eta hau hezkidetzaileagoa egitea, guztion aukera berdintasunera heldu ahal izateko.

Ezin ahaztu hizkuntza ikonografikoa. Suposatzen da irudiak testua era neutral batean ulertuak izateko eginda daudela, baina ez da horrela izaten. Beraz, adi egon!




Beste hainbat alorren artean umorearekin egiten dugun arduragabeko tratamendua ere aipagarria da. Horren harira, Kike Amonarrizek Uxue Alberdi bertsolari eta idazleari Tribuaren berbak saioan egindako elkarrizketa entzutea merezi du. Elkarrizketa horrek umoreak duen garrantziaz jabetzea eta duen inzidentziaz ohartzea du helburu: 'Publikoki egiten den umorea ez da neutroa”.


“Ondorioz, publikoki emakumearen sexualitatearen inguruan plazetan hitz egitean, jendeak ez daki nola erreakzionatu, ez dagoelako eraikita”.



Gai honen inguruan sortutako gida ezberdinak aztertu eta gero, esan beharra daukat guztiak interesgarriak iruditu zaizkidala. Bi aipatuko nituzke: Gipuzkoako Foru Aldundiarena “Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako jarraibideak”  eta Errenteria Udalarena. Azken hau ez dago interneten eskura baina hau nire driverekiko lotura da. Aproposak iruditzen zaizkit lankidekin lantzeko orientabide erabilgarriak ematen direlako, modu laburrean azalduz.

Komunikazio eta hizkuntzaren erabilera ez sexista ikastetxean naiz jendartean lantzeko ondorengo erronkak azpimarratzen ditut:
  • Komunikazio eta hizkuntzaren erabileraren inguruan hausnarketa bultzatzea eta formazioa jasotzea.
  • Hizkuntzaren erabilera ez sexistaren inguruan sortuta dauden gidak aztertzea eta ikastetxerako honelako gida bat proposatzea eskola komunitate guztiari zabaltzeko.
  • Egunerokotasunean erabiltzen diren material eta baliabideetan helarazten diren mezuak aztertzea eta behar izanez gero horiek aldatzea, mezu hezkidetzaileagoen alde eginez.
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzearen alde egitea, erabiltzen ditugun txiste, umore eta brometan arreta jarriz.
  • Genero kutsadura saihestea, batez ere lanbideen inguruan barneratuta ditugun ideiak alde batera utziz.
Aurreko edizioetako ikastarokideen arteko posta aukeratzerakoan, Amaia Chuecaren "Esaten ez dena, ez da" aukeratuko nuke, hausnarketa sakona egiten duelako eta gainera, hainbat argazki eta bideo interesgarri aurkezten dituelako.


Aipamen bat egin nahi dut EHUko Berdintasun Masterrak 2017 Berdintasunerako Emakunde Saria irabazi duelako. Sortzaile guztioi NIRE ZORIONAK!!!

2018/12/12

Izenak duenak, izana dauka



Esaldi honetan laburbilduko nuke aste honetan lantzen ari garen gaia. Izan ere, hizkuntza bat sexista izan daiteke (bere idatzizko gramatika arau multzoa honela jasoa badago) baina, berez sexista ez den hizkuntza bat sexista bihur daiteke erabileragatik. Eta erabilera desegoki honek, hizkuntzaren gramatizazio sexista batera eraman gaitzake.  Beraz, izena duenak izana dauka, hitzek zentzua ematen diote errealitateari, eta inguruari buruz esaten denak bihurtzen du ingurua dena. 
Honek barne hartzen dituelarik: jeneralizazioak (pertsonak-gizonak, gizartea-jendartea, andereƱo-irakasle...), ezkutatzeak (aipatzen ez dena ez da esistitzen), apropiazioak (Frantziako iraultza garaiko lorpen handiena sufragio unibertsala izan zen...unibertsala? zein unibertso? zein jendarterentzat? gainontzekoak ez dira jende?...). Guzti hauei izena kenduaz, aipatuak izatearen aukera kenduaz, izana ukatzen baitiegu.

Lehengo urteko idatzietako bat aukeratzekotan, Artaldetik ATek eginiko hau aukeratzen dut. Bere diskurtsoarekin bat natorrelako, baina bereziki lehengo urteko bertso irabazlea berriz ere nirera ekarri didalako eta ez naizelako sekula aspertzen bertsolari handi honen hitzez:
 "beti ez du goitik behera egiten
tranmisioaren trentzak.
Guk behetik gora
ikasi dugu
ta zabaldu
muga ertzak." 

Maialen Lujanbio, 2017ko Bertso final nagusia.

Aurkeztu dizkiguzuen hizkuntza ez sexistarako gida guztien artean Emakundek 1988an ateratako Hizkuntza, hitzak baino gehiago gida aukeratu dut. Txundituta utzi bainau zein garaitan egina dagoen ikusteak. Batetik ez dira horren beste urte igaro, baina ni jaio baino 2 urte lehenagokoa dela kontuan izanik, asko harritu nau. Bertan agertzen diren adibide eta proposamenak, gaur egun guztiz aplikagarriak direla konturatu bainaiz, beraz, oraindik zenbat ez dugun lortu....
2018an gaudela kontuan izanik, lehentasunezko bi alderdi hauek ikusten ditut:
-Behingoz orokortzeekin amaitzea. Irudiak aldatu testuliburu edota hormetan: emakumezko medikuak, suhiltzaile emakumezkoak, igeltxero emakumeak, gizonezko garbitzaileak, zahar-zaintzaile gizonezkoak...
-Mari hitzarekin sortutako hitz konposatuak ezabatu. Oraindik ere askotan entzun beharra izaten baitugu ikastetxeetan: zein marisorgina zaren, marizikin, marimaistra.... goraipatu dezagun Mari, guztion sorgin, guztion amalur. 


Inguruan ditugun erronkak oraingoan ere asko direla iruditzen zait. Bagoaz gauza batzuk aldatzen, baina esan bezala, Emakundek eginiko gida 1988koa dela kontuan izanik...
-Aukera anitzak eskaini
-Hizkuntzan txertatu ikusgarria izatea nahi dugun hori
-Inguruko irakasleek hizkuntzaren erabilera sexista dutenean, gustoko ez dugula adierazi eta gaizki egina dagoela firmeki jakinarazi
-Erabiltzen dugun hizkuntzaz gehiago pentsatu eta jakin, aldaketa sakonagoa izan dadin
-Ez galdu begirada hezkidetzailea

Amaitzeko, Barbhijaputaren testu honekin uzten zaituztet.Bertan aipatzen diren RAEko adibide askorekin argi gelditzen baita hizkuntza bat sexista izan daitekeela, hizkuntza horren araudiaz eta jasotzeaz arduratzen direnak sexista eta matxistak badira:


SEXISMOA HIZKUNTZAN


Gure gizartean berdintasunaren bidean nabarmen aurrera egin dugun arren, kultura sexista eta androzentrista batean hezi eta bizi gara, eta errealitate hori isladatzen dugu hizkuntzaren erabileran. Euskarak, “genero gabeko” hizkuntza izanda, erabilera sexistarik sortzerik ote duen eztabaidatu da sarritan. Ezbairik gabea da erantzuna: bai! Hartara, oraindik ere, asko daukagu egiteko hizkuntzaren erabileran sexismoa eta androzentrismoa saihesteko.
Jarraian, Amelia BarquĆ­nek idatzitako eta Emakundek 2008an argitaratutako Euskararen erabilera ez sexista izeneko gida oinarri hartuta*, generoari dagokionez euskararen erabileran egon daitezkeen arazoak tratatzeko proposamenak egiten dira:

Hitanoa: Erreatzeari utzi iezaiok EZ - Erreatzeari utzi BAI.
Gizon generikoa: Gizon EZ – gizaki, pertsona BAI.

Giz- erroa: Gizarte, izadia, gizabidea, gizabidetsua, gizalegea, gizabanakoa... EZ – Alternatibak: “pertsona”, “laguna”, “jendakia”; “jendartea” edo “sozietatea”, “gizon-emakumeak”; “belaunaldia”; “jendetasuna”...
Gizona hitz elkartuetan: enpresa-gizonak EZ - enpresa-jendea BAI.
Generodun hitzak: Zenbat seme dituzu? EZ - Zenbat seme-alaba / ume dituzu? BAI.
Jausi semantikoa: Gelako haurrek ere portaera hori daukate askotan neskekiko Ez - Gelako mutilek ere portaera hori daukate askotan neskekiko BAI.
Androzentrismoa: Frantziar iraultzaren ondorioz sufragio unibertsala ezarri zen EZ - Frantziar iraultzaren ondorioz gizon guztientzako sufragioa ezarri zen BAI.
Atsotitzak: “Ahuntzak jaten den mahastia eta andreak agintzen duen etxea, antzeko” EZ.
Asimetria: Erakusketan Rodinen bi eskultura eta bere maitalea Camille Claudelen eskultura bat ikusi ahal izango dira EZ - Rodinen bi eskultura eta Camille Claudelen eskultura bat BAI

UFFFA!!! Badago oraindik zer aldatu!!
*Erreferentzia:

Iazko posten artean Artaldetik At!-ena aukeratu dut. Bi arrazoi medio:
1) Erreferentziatu zuen Gaztezulo aldizkariko artikulua interesgarria iruditu zaidalako: “Euskara, sexista ote?”.
2) Txertatu zuen Maialen Lunjanbioren bertso ederra.


GOMENDIOAK:

1. Bideoa.
Eta eztabaida sakonerako bideoa. Hizkuntza sexistaren aurrean RAE-ren erresistentziaren islada. Zergatik ez dira sexismoa ezabatzeko aldaketa linguistikoak azkarrago gauzatzen. Akademiaren argudioak: 
PuĆ©rtolas, Soledad: “¿Sexismo en el lenguaje?”




2. Bideoa.
Aurrekoari erantzuna.  
Mercedes Bengoechea: "La RAE y el lenguaje no sexista"