2019/03/13

HARTU ARDURA ETA EZ IZAN MATXISTEN KONPLIZEA


Indarkeria matxistaz aritzen garenean arreta normalean emakumeengan jartzen da; baina begirada zabaldu behar dugu arreta gizonengan jarriz. Beharrazkoa dugu gizonek ere borrokatzea. Horrexetarako bi estrategia landu behar dira: gizonen inplikazioa maskulinitate berriak eraikiz eta emakume ahalduntze indibidual eta kolektiboa autodefentsa feministaren bidez.

Indarkeria matxista desikasteko oso lagungarriak dira hiru lan-ildo hauexek:
  • Maitasun erromantikoaren mitoen eta ideologiaren deseraikuntza.
  • Mikromatxismoen identifikazioa eta salatu-gainditzeko esku hartzea.
  • LQTBIQ+ fobiak bistaratzea eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.
Eskola, gazteen sozializazioan elementu gakoa da, ondorioz, abantailazko gunea da gazteak inguratzen dituzten indarkeri ezberdinen sentsibilizazioan, prebentzioan eta hautematean lan egiteko. Errespetuzko eta hezkidetza kultura sustatzeko, ezinbestekoa da ikasgelatik indarkeriaren kontrako tolerantzia zeroko jarrera bultzatzea, ikasleria egoera hauen aurrean erantzuteko, hezteaz eta erremintaz eskatzeaz gain.

Iazko posten artean Amaia Chuecarena aukeratu dut “Erantzukizuna 'bandoz' aldatzeko garaia da" izenekoa. Bertan material interesgarri pila bat konpartitzen du.


Nik landuko nuke leloa 6. mailan ipuin batekin lagunduta “Arturo eta Clementina” Adela Turin.

Garaia azaroaren 25 izan daiteke edo komunikabideetan indarkeriarekiko berriren bat agertzen denean.

Helburua: Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikitzea.
Garapena: hausnarketak galderen bidez:
  • Nolakoa da Clementina? Pozik bizi zen? Zergatik?
  • Nolakoa da Arturo?
  • Clementina izatekotan zer egingo lukete?
  • Zer iruditzen zaie ipuinaren amaiera?
  • Zer da gehien gustatu zaiena?
  • Zer ondorioa atera daiteke ipuin honengandik?

Aukerako jarduerak:
  • Marrazki batekin irudikatu adierazgarriena.
  • Berridatzi taldeka ipuina berdintasuna eta tratu onak oinarriak izanda.
  • Jarraitu historioa asmatzen: non egongo da orain Clementina? Zer egiten? Nola sentituko da? Eta Arturorekin zer gertatu da? 



Ikasle nagusiekin mikroindarkeria lantzeko Carmen Ruiz Repullorena “La historia de Pepa y Pepe” ondo dago.


Maskulinitate berriak lantzeko GIZONOK ESAN eta EGIN kanpaina ezagutu behar da:




Bukatzeko hauek dira eremu hezitzailean lantzeko eta aipatu diren zenbait erronka:
  • Emakumeen arteko ahizpatasuna, elkartasuna, babesa, konplizitatea indartzea.
  • Emakumeak ahul eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.
  • Autodefentsa feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin irakastea, nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.
  • Maskulinitate eredu berriak sustatzea, ereduak erakutsiz, ezagutaraziz eta arazoa eurena ere badela mutilei ikusaraziz.
  • Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikitzea.
  • Mikromatxismoak identifikatzen eta aurre egiten ikastea. ratzen ikastea.
  • LGTBIQ+fobien aurka, aniztasun ereduak ezagutu eta balo




Ezaba dezagun indarkeria matxista

Aste honetan zehar irakurri, behatu, ikertu… dudan guztiak zenbait konturekin ohartzeko bidea eman dit.
Dudarik ez dago, indarkeria matxista egungo jendartean dugun arazorik larrienetakoa dela. Gizonezkoa naizen aldetik, askotan sentitu dut lotsa heldu zaizkit berriak zirela medio. Lan erraldoia dugu aurretik egoera iraultzeko, abina lan hori egin beharrekoa da, zeren eta egin ezean ondorengoei utziko diegun jenadartea ez baita sanoa izango. Ez dut ulertzen zelan zalantzan jarri daitekeen berdintasuna beharrezkoa dela bezalako ideia bat. Azken batean, feminismoak horixe aldarrikatzen du, ez besterik. Zoritxarrez, ezin da berdintasuna egin jendartearen zati handi batek beldurra sentitzen duen bitartean.
Egin beharreko lana, nire ustetan, sotila behar du izan, gutxika egingo dena, baina aldaketa sakonak eragiten dituena. Maskulinitate berriak ikastetxeetan lantzea ezinbestekoa da, beste eredu batzuk posible eta justuagoak direla bistaratu behar da, emakumeak eta baztertuta dauden pertsona guztiak ahaldundu behar ditugu. Ikasleei tresnak eman behar dizkiegu berdintasuna berma dezagun.



Neska-mutilekin emozioen lanketa oinarrizkoa da. Kontu handiz ibili behar dugu igortzen ditugun mezuekin, ez ditzagun indartu egoera honen errudunak diren estereotipoak: neskak ahulak dira, mutilek ezin dutela negar egin… Lanaren helburua ez da zertan izan behar arriskuan dagoenaren babesa, arriskua sor dezakeenaren kontzientziazioa baizik. Izan ere, arriskurik ez badago. ez da inor ezertaz babestu behar.
Iazko post-en artean nik “Indarkeria matxistak gainditzenJanire Itsaso Bilbao Timiraos-ek idatzitakoa aukeratu egin dut. Erabat ados nago egiten duen hausnarketarekin. Nire ustetan ere, bada garaia ikuspegia aldatzeko arazoari heltzeko orduan eta fokua gizonezkoengan jartzeko.
Argi dagoena zera da, inork ez duela zertan inongo egoeraren aurrean beldurra izan behar. Lana egoera hori eragiten dutenekin egin behar da, ez jasaten dutenekin.
Hona hemen ikasleekin lantzeko indarkeria matxistaren aurkako leloa:



Ideia 3. zikloan lantzea da, leloan erabiltzen ditugun kontzeptuak nahiko sakonak direlako. Gainean Aste Santuko oporrak ditugunez gero, planteamendua 3. hiruhilabeteko lehengo astean lantzea da. Ikasleei leloaren esanahia azaldutakoan, lau taldetan kokatuta zera eskatuko zaie: kontzeptua haien hitzekin azaltzeko aurkezpen bat presta dezaten. Honetarako, haiek sortutako testuak, irudiak edota bideoak erabiliko dituzte.
Honen guztiaren gaineko lanketa justifikatzeko ez da, nire aburuz, azalpen gehiegi eman behar. Batere justua ez den egoera bat ari da bizitzen jendartearen zati handi bat eta hori onartezina da. Ez hori bakarrik, ez ginateke jendarte duin bat izango, egoerari buelta emateko gure esku dagoen guztia egingo ez bagenu. Hasierako urratsak ahalik eta azkarren ematen hasi behar da eta horretan hezkuntzak zeresan handia du.
Landu beharrekoak argi baino argiago daude: gizonezkoen inplikazioa lortu egin behar da, maskulinitate berrien aldeko lanketa ezinbestekoa da, emakume zein zapalduta dauden bestelako kolektioben ahalduntzea gakoa da. Asko dugu egiteko eta, gainera, epe luzeko lana da, hortaz, has gaitezen lanean lehenbailehen.
Amaitzeko, bi ekarpentxo hemen uztea gustatuko litzaidake:
Alde batetik, lehendik ezagutzen nuen, baina ez era sakonean, artista baten kantu eder bat nahi dizuet oparitu: Artista Zahara da eta hona hemen aste honetan jorratu dugun gaia jorratzen duen kantu borobil hau.


Beste alde batetik, martxoaren 8a dela eta Bilboko metroan erabili duten kartela nahi dizuet hona ekarri, oso egokia iruditu zaidalako.



Kartelean irakur daitekeen bezala: “Berdintasuna da aurrera egiteko BIDEA”.

INDARKERIA MATXISTA

Gai honen inguruan hausnartzen  konturatzen naiz sekulako ezinegona sortzen didala gorputzean. Ez naiz gogoratzen zehatz mehatz noiz hasi zen nire gorputz eta izatearen erreakzio hau ematen, baina urteetan mantendu da. Neure buruari galdetu izan diot, eta oraindik galdetzen diot, ea nola den posible jendartearen erdiak (modu batean esateko) biolentzia sustatzea, eta beste erdiak (modu batean esaten jarraitzeko) nola begiratu dezakegun lurrera eta ez erreakzionatu. Hau da, nola onartu dezakegun indarkeria mota hau naturalizatzea.
Noski, jakin badakigu, nire hitz eta esaldi hauek inpotentzia horren isla badira ere, arazoa sakonekoa eta oso estrukturatua dela. Baina aspaldian bor bor darabildana beste ideia bat da: nola liteke oraindik pertsona asko eta askok arazoa ez ikustea. Egunero egunero entzuten dugu indarkeria matxista jasan duen emakumeren baten albistea, eta egoera latzenetan, hilketa. Terrorismo honen aurrean ezin uler dezaket gizon eta emakume batzuk, indarkeria egoera hauek "txoro batzuen gauza" direla pentsatzen jarraitzea.

Honekin jarraituz, eta noski, jendartearen kontzientziazioaren lanketan sakonduz, lehengo urteko ikastaro kideen artean honakoa aukeratu dut. Bertaz material ezberdin eta interesgarriak aurkitu ditudalako, adibidez "Ala bazan edo ez bazan...aldatu behar zan!" bideoa. Eta baita aspalditik ezagutzen nuen eta hona berrekarri nahiko nukeen La Otra abeslariaren "Se quemo" abestia ere. Bertan, egin dugun lehenengo jarduerako "Analogiak" ariketan bezala, umorea eta zentzugabekeria erabiltzen baititu egoera bat deskribatu eta indarkeria egoera batzuen legitimazioarekin amaitzeko.

Ikasleekin lantzerakoan, Maialen Lujanbiok planteatzen digun perspektiba erabiliko nuke:
Izan ere, askotan entzun dut inguruan jendeak "Beldurrak lekuz aldatu behar du" bezalako ekintzekin duen deserosotasuna. Asko kostatzen zaigu irudi gogor, ilun eta indartsu horiek indarkeriarekin amaitzeko herramienta bezala ikustea. Eta nire iritziz, zilegi da ekintza horiek gogoko ez izatea. Baina, askotan galdetzen diot neure buruari "orduan, indarkeriari gogortasunez erantzuteko aukera kentzen badugu, nola egingo dugu?". Honek autodefentsaren kontzeptura eta planteamendura naramalarik. Hau da, indarkeriak jarraitzen duen bitartean, geure ikasleei defendatu behar dutela irakasten jarraitu beharko dugu. Defendatu behar dute, erramientak lortu, jarrera aldaketa bat eman. Baina horretaz gain, geure ikasle "mutilei" ARDURA dutela argi utzi behar diegu. "Neskek" ez dutela defendatu beharra izango, "mutiletako" bat berak ere indarkeria erabiltzen ez duenean, denak errefusatzen dutenean, eta denok jendarte berri bat eraikitzeko benetan kontzientzia hartzen dugunean. Bitartean, ardurak lekuz aldatu beharko du, eta geure lana lekualdaketa hori bultzatzean egongo da. Fokoa nesken gan jartzeaz gain, mutileneraa ere lekualdatuz.  ARDURA  denona da, eta ardurarik egon ez den lekuan, lan handiagoa dago egiteko.
"Mutilak" ardura hartzen hasi beharko dira, "neskok" ahalduntzen, ardura haiei uzten.

2019/03/11

GATAZKEN TRATAERA





Iazko post-a “Gatazka Betaurreko moreekin begiratu” du izena eta Eider Oleagak idatzi zuen.


Bertan, gatazka kontzepturen sintesi bat egiten du. Gero Sudaneko Hegoaldeko gudan emakumeek jasandako zapalkuntza azaltzen duen bideo bat erakusten digu, gatazken alderdi ezberdinak erakutsita.
Emakume errefuxiatuen inguruko beste bideo bat aurkezten du eta beste bat Gipuzkoako zahar etxeetako langileen borrokaren ingurukoa, genero ikuspegi batetik abiatuta. Oso onak.
Irakasleak bizikidetzan trebatzeko materialak biltzen duen txosten bat aurkezten du. Eta bukatzeko bideoa oso dibertigarria izan da.

Hona hemen baliabide bat, gai honen inguruan:



Eremu Hezitzaileko erronka nagusiak, nire ustez:

  • ü  Irakasleei gatazkak konpontzeko estrategiei buruzko formazioa eskaini.
  • ü  Gatazketan generoak duen eraginaz jabetzea.
  • ü  Tratu ona eta elkarren zaintza norberarengan eta besteengan sustatzea
  • ü  Lehiakortasuna/konpetentzia ideiarekin amaitu, harreman sozialak kolokan ipini eta irabazleen eta galtzaileen eskema eratzen baitu, ez da berdintasunik emango lehiakortasuna sustatzen den jendarte batean.
  • ü  Gatazken trataera positiboa hedatu, bost eremu hauek landuz: kontzientzia hartzea, antolakuntza, partaidetza, banakako tutoretza eta curriculumaren aldaketa.


AURRERA MADIBA

Poster Generators-ek ez dit egiten, honegatik esaldiak hutsean jarriko ditut.
Resultado de imagen de bakea esaldiak


1.-“Bakea ez da soilik gerrarik eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean, zaila izango da bake-mundua lortzea.” Rigoberta MenchĆŗ

2.- Gatazka ez da ez negatiboa, ez positiboa. Positiboa edo negatiboa gatazka konpontzeko modua izango da



Aurreko edizioetako postak irakurri ostean, Iratik idatzi zuena aukeratu dut. Bertan, baliabide aproposak eta egokiak daudelako, eta gaiaren inguruan hausnarketa zehatza egiten duelako.

Pixarrek ikasleekin lantzeko hainbat bideo ditu, gehienak baloreetan oinarrituta. Horregatik, hauetako bat aukeratu dut gai honekin lotuta:

Baina, gai hau ez da atzean geratzen eta veste ia denak bezala bere erronkak ditu:

-Gatazkari erantzuna emateko errekurtsoak edukitzea.
-Ona eta txarra zein den burutik kentzea.
-Gatazketaz ikastea.
-Gatazkeen inguruan irakasleen formakuntza.
-Parekidetasuna.
-…

Gatazkak gorpuzten gaitu





Pertsonak, prozesua eta arazoa.
Hiru aspektu horien baitan gatazkaren ardatza analizatu behar da. Pertsonak aztertzerakoan beren interesak eta beharrak garrantzitsuak dira, neskenak zein mutilenak. Zein da gatazkaren testuingurua? Zergatik sortu da gatazka? Zein ondorio ditu? Zein aukera daude interes eta behar horiek betetzeko? Nolakoa da berain arteko harremana? Eta komunikazioa? Konpromisoak hartzeko jarrera dute?

Aurreko edizioetako blogeko sarrera HAU aukeratu dut. 
Gatazka ez delako ez negatiboa ez positiboa, garapenerako beharrezkoa da. Gatazkaren bitartez, batzuetan, ezkutuan dauden gauzak azaleratzen direlako eta hobe izaten da hauek konpontzeko.
Gai honek hezkuntzan duen garrantzia erakusteko ikerketa, baliabide edo proposamen adierazgarriren bat gomendatu.


Liburu hau gomendatuko nuke aportazio bezala, gatazka eta emakumearen papera agertzen da. 

 Zein da zure ustez egungo egoera eremu hezitzaileetan/jendartean? Zein erronka nagusiak?

Boterea azaleratuz eta gestionatuz. Antolakuntza ez hierarkikoa eta generoak eta sexuak gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea beharrezko pausuak dira.