Aste honetako gaia Amaia Perez Orozcok askotan aipatu digun interdependentziaren ideiarekin lotu nahiko nuke. Hau da, pertsonok harremantzera, besteekin bizitza konpartitzera "derrigortuak" gaudela. Bizitzako momentu askotan behar baitugu zainduak izan, beraz, ezin ahaztu dugu besteek ere zainduak izateko beharra izango dutela bizitzako momentu ezberdinetan.
Gainera, bestelako ideia honi garrantzia handia eman nahiko nioke: Zoriontasuna konpartitua denean da benetakoa. Hau da, interdependienteak izatea positiboa, polita, ona da guztiontzat.
Baina noski, nola, nondik eta zer lortzeko sortzen ditugun harremanak, oso garrantzitsua izango da.
Beraz, goiko kartelean ipini dudan moduan, NIK neure burua zaintzea (norberak) eta ondo sentitzea, BESTEAK lanketa berdina egitea, eta ondoren ELKARREKIN konpartitzea izango da harreman osasuntsuak edukitzeko modua. Nik ez badaukat lanketa egina ezingo naiz modu osasuntsuan besteekin harremandu, eta alderantziz.
Honekin lotuta, lehengo urteko ikaskideen artean honakoa aukeratu dut. Bertan konpartitu dituen material ezberdinen artean, "Harremonak" bideoa oso interesgarria iruditu zaidalako.
Ikasleekin Harreman osasuntsuen inguruan aurrera eramateko materialen artean honako ekarri nahiko nuke:
-Zizuzrkilgo Pedro Maria Otaño herri eskolako web orria luzatzen dizuet, bertan harreman osasuntsuen plan bat dute martxan:http://pedromariaotanolhi.blogspot.com/p/hh.html
-Argiako honako artikulu hau: https://www.argia.eus/albistea/harreman-osasuntsuak-helburu
-Kaieran web orriko artikulu hau: http://www.kaiera.eus/2018/10/19/seme-alabek-harreman-osasuntsuak-izateko-jarraibide-batzuk/
-Anaís Isarreren liburu hau:
Ingurua begiratuz eta gaur egun daukagun indibidualismoa kontuan hartuz, erronka nagusitzat KOMUNIDADE BIZITZARA pixkanaka itzultzen joatea dela uste dut. Interdependienteak garela onartzea, zaintzak erdigunean jartzea, eta lehenagoko konbibentzia komunalagoetan berriz ere esperimentatzen jartzea: lurra landuz, zainduz, elkar elikatuz, elkar zainduz, bizitzako erritmo naturalagoetan biziz, eta gauza xumeei, pertsonei eta inguruari garrantzia gehiago emanez.
Ezer baino lehen
momentuko egoera pertsonala aipatuko nahiko nuke, aste honetan etxea hankaz
gora dut, obretan nabilelako bertan eta ez dut nahi adina denbora dedikatzerik
izan lan hau egiteko.
Gaiari helduta,
“mikromatxismoei” behar adinako garrantzirik ez niola aitortzen konturatu naiz.“Mikro” hitzak zerbait sotila dela adierazten du,
askotan ez mutilak eta ez neskak nabaritzeko moduan esan eta egiten diren jarrerak
direla baina horregatik ez dira garrantzi txikiagokoak. Aldiz, horien bitartez
emakumeen ahultasuna eta ziurtasun-eza sustatzen da, auto-estimuan eta
emozioetan kalte eginez. Matxismoaren dominazio prozesu konplexuaren parte dira,
eta horregatik hezitzaileok arreta berezia jarri beharko genuke horiek
detektatzen eta ikasle eta gazteei ere horiek detektatzen eta baztertzen
erakutsi beharko genieke.
Nire
buruari galdetzen diot, zergatik
ditugu gizonok horrelako erresistentziak berdintasunean ez garela bizi onartzeko?
eta eraso fisiko eta erailketa ez den, eraso mota asko daudela onartzeko? Otutzen
zaizkidan arrazoi bakarrak, batetik, egoera berriak sortzen digun
ziurgabetasuna da, “betiko moduek” ez dute balio, zein dira modu berriak? Eta bestetik
gure pribilejio anitzak galtzeko beldurrak, azken finean status quo hau mantentzeak
onura asko ekartzen dizkigu: zaintzen ardura txikiagoa, errekonozimendu sozial
handiagoa, …
Iazko sarreren artean, Janire
Castillo-ren “Indarkeria
matxistak gainditzen” lanean, ondorengo esaldia deigarria egin zait, “Indarkeria matxistaz aritzen garenean,
arreta emakumeengan jarri izan da. Baina heldu da begirada zabaltzeko eta
arreta gizonengan jartzeko sasoia”. Erabat ados nago, berandu bada ere, begirada
eta ardura gure gain hartzen hasi behar dugula gizonezkook eta horretan
laguntzeko 27 zapataren “Gizona gizon
izango bada” bideoa lagungarri izan daiteke. Eta gizon erasotzaile eta
matxiruloei bere lekuan jartzeko eta beldurra
bandoz alda dedin, modu originala eta inpaktatzailea da Iruiñean 2014ean
emakumeak egin zuten kale okupazioa.
Lelo honekin Autodefentsa feministak
nesken ahalduntzen eduki dezakeen indarra adierazi nahi dut, gizonok ardura
handia dugu, gu garelako erasotzaileak, baina neska ahaldunduek gure lekuan
jartzea erraztuko dute. Gure jarreraz ohartuz, gure pribilejioak ez errespetatuz
eta berdintasuna aldarrikatuz, borrokan aurre-pausuak azkarrago joango dira.
Beste bideo honetan Irantzu Varelak
autodefentsa zer den argitzen digu:
Gai hau
lantzeko hainbat erronka ditugu:
Batetik
arazoaren dimentsioaz jabetu behar gara, eta autodefentsa feministan tailerren eskaintza orokortu behar da emakumeentzat.
Indarkeria egoerak nola ekidin edo aurre egin erakutsi behar diegu neska eta
emakumeei:
·Autoestimua landuz, beren buruaz harro senti
zaitezen eta nahi dutena espresatzeko edo egiteko gai izan daitezen.
Autokonfiantza eta segurtasuna eraikiz.
·Burujabetasuna: Zenbait trebetasun eta eskubide
landu: “EZ” irmotasunez esateko ahalmena, hitza hartzekoa, espazioa betetzekoa,
gustuko duen eran janztekoa, nahi duen moduan ibiltzekoa, pribatutasuna
izatekoa, sexu-harremanak izateko edo ez izatekoa, nahi duten eran eta nahi
duenekin.
·Emakumeen
arteko ahizpatasuna, elkartasuna, babesa
eta konplizitatea indartuz.
·Erasoei
aurre egiteko tresnak bereganatu eta martxan jarri: ez isildu, salatzeko eta
defentsarako eskubideak aurrera eraman.
·Fisikoki defendatzeko erremintak eskuratu: bestelako
estrategiak nahikoak ez direnean, defentsa fisikoa martxan jartzea beharrezkoa
da.
Mutil eta gizonezkoeidagokionez:
·Maskulinitate eredu berriak sustatzea, ereduak erakutsiz,
ezagutaraziz. Gizon taldeak bide horretan lagungarri izan daitezke.
·Mikromatxismoak identifikatzen eta albo batera uzten ikastea, errekurtso hori ez dadin onargarria izan.
·Matxirulo eta jarrera erasotzaileen aurrean planto, konplize izan gabe eta gure desadostasuna
adieraziz.
·LGTBIQ+fobien aurka, aniztasun
ereduak ezagutu eta baloratzen erakustea.
Lan
eskerga honen aurrean, bada lelo bat ikaragarri gustatzen zaidana eta notizi
etsigarriak entzuten ditudanean buelta ematen laguntzen didana.
Indarkeriaren manifestazio SOTILAK nire egunerokotasunean bizi direla
Hizkera sexista (txiki, mona…)
mikomatxismoa
Emakumearen Kontrola
Umore eta txiste matxistak
publizitate sexista
BEHAR DITUGU....
MASKULINITATE BERRIAK
Gero eta gizon gehiago ari dira maskulinitate heterosexual hegemonikoa zalantzan jartzen eta maskulinitaea eta biolentziaren arteko elkarketa desegiten= EMOZIOAK💕💓💝💔💚💙💛💜💞💟💝
HEMEN DAUKAGU HORREN INGURUAN BIDEO INTERESGARRI BAT....
1 DBHko eta 2 DBHko ikasleekin landuko nuke. Adin horretan nerabezaroan sartzen dira eta “beldurra generoa” daukala konturatzen dira. Hau dela eta, hezkidetzaren aldetik Autoestima eta Burujabetasuna lantzea oso garrantzitsua da idarkeria matxistari aurre egiteko.
Oraingo honetan Ana Extramianak egindako posta hau aukeratu dut oso ondo laburtuta eta adierazita dagoelako aste honetako gaia.
Laburbilduz esango nuke….
Ezinbestekoa da erronka aldetik
Indarkeria matxistaren aurka jarrera aktiboa sustatzea nahitaezkoa da.
Emakumeen ekarpenak jasotzen dituzten hezkuntza-materialak (zientzia, literaturan…) erabiltzea.
Mikromatxismoak identifikatu, salatu eta landu irakaskuntza eremuan.
Maskulinitate eredu berriak landu emozioen arloarekin batera. Sentimenduak eta emozioak adieraztea zilegi dagoela ulertzea.
Emakumeen ahalduntze indibidual eta kolektiboa lortzeko estrategia feminista da bide bakarra.
Neskeen beldurra desagerraraztea autoestima eta burujabetasunaren bidetik.
Aste honetako gaiak ideia asko ordenatzeko balio izan dit, fuen pisuaren dimentsioa zein haundia den ikusiaz, arazoa desglosatzeko giltzarriak emanez.
Beraz, indarkeria matxista, gizonek eragiten dute eta emakumeenganako zein emakumeen ezaugarriak , genero estereotipoari lotutakoa, erakusten dituen edozeinek pairatu ahal dituela eta matxismoa dagoela bere
Irudi hau benetan erabilgarria iruditu zait, edonori azaltzeko, ikasle zein heldu, indarkeria matxistaren manifestazio guztiak biltzen dituelako.
Silvia Federiciren hitzak jartzen ditut hemen: “ beharrezkoa dugu emakumeen kontrako bortizkeriaren kontram misoginiaren kontra, estatuek emakumeen gorputzeieragindako erasoen kontra....gizonezkoek ere borrokatzea...”
Hori dela eta, indarkeria matxistarik gabeko jendartea sustatzeko maskulinitate berriak eraiki eta autodefentsa feminista ezinbestekoak izango dira.
Iazko Post hau aukeratu dut motzean ideia guztiak laburbiltzen dituelako, gainera “la historia de Pepa y Pepe” bideoa ikasleekin lantzeko aproposa iruditzen zait.
Indarkeria matxista lehen hezkuntzako 3.n zikloan lantzeko leloa hauxe da:
Bideo hau ere DBHeko eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko interesgarria iruditzen zait:
Eremu hezkidetzailean landu beharrekoak labur-labur:
- Indarkeria matxista ongi definitu zer den, manifestazio guztiak. Izeberg-a
- Maitasun erromantikoaren mitosk hautsi
- Mikromatxismoak definitu eta aurre egin
- Maskulinitate eredu berriak aurkeztu
- Autodefentsa feministari dagokion lekua eman
Eider Oleagak iaz egindako post-a aukeratu dut.
Bertan aurkeztu zituen bi bide oso interesgarriak eta erabilgarriak iruditzen
zaizkit. Horietako batean, 4. DBH-ko ikasleekin lantzeko, Maialen Lujanbioren
kopla batzuk proposatzen ditu: “beti bezperako koplak”.
Postaren atal batean, galdera hau egiten du: Eta
zein da gizonen papera arazo hau konpontze aldera?
Galdera hau aprobetxatu nahiko nuke, gaiaren inguruko hausnarketa egiteko. Lehenengo blokean,
“Genero Indarkeria” gaia landu genuenean komentatu nuen bezala, egon ezin
handia sortarazten dit gai honek.Agian,
etxean bizitako garai bateko gogorapenak izango dira. Bizi duenak bakarrik daki
zer sentitzen den. Zorionez, anaia eta biok (amarekin batera, noski), behin
adin batera ailegatuta, aurre egin genion egoerari, eta kontua bukatu egin zen.
Baina, zer gertatzen da egoera pairatzen dutenek defenditzeko aukerarik ez
dutenean, gazteegiak direlako, ahulak direlako, inolako laguntzarik ez
dutelako…?
Urte asko pasatu dira, baina oraindik ere, gogorapen
horiek burura etortzen zaizkidanean, tristezia eta egonezina dira nagusi.
Badakit, hainbat esparrutan, eragina izan duela nigan, askotan txarrerako.
Bestalde, ziurrenik, gaiarekiko kontzientzia izateko balio izan zait.
Horregatik,ezin dut ulertu gaur egungo
gizon askoren jarrera gai honekiko. Ez dut, zuzeneko bortxakeriari buruz hitz
egiten ari (oso grabea izanik), baizik eta egunerokotasunean gertatzen diren
gertaera guzti haiengandik, non gizonok oinarriak jartzen ditugun, gero
gertaera tamalgarriak emateko.
Gaiaren analisi
bat egiten duen Prezi bat aurkitu dut sarean:
Euskaratuz gero, horrelako zerbait izan zezakeen: “Matxirulo, zulo baten sar zaitez!!
Ezinbestekoa da erronka
aldetik
ØHaurren partaidetza sustatuz, tratu onak
eta enpatia lantzea, zer den eta zergatik den garrantzitsua adierazteaz gain,
hori lortzeko tresnak eta baliabideak eskaini behar zaizkie.
ØIndarkeria matxistaren jatorria eta
motak azaldu.
ØEmakumeen ekarpenak jasotzen dituzten
hezkuntza-materialak erabil daitezke.
ØMikromatxismoen identifikatu eta salatu.
ØMaskulinitate eredu berriak eta autodefentsa feminista landu.
Aste honetan neure buruari galdetu diot indarkeria zenbatetan jasaten dudan (dugun) astero-astero. Kontatzen hasi eta 1, 2, 3... kontua galdu dudan arte. Honako irudiek egunerokotasunean *emakumeok emakume izate hutsagatik jasan behar izaten ditugunak irudikatzen dituzte.
Mikromatxismoei buruzko zenbait bideo interesgarri plazaratu zituen Ernai Gazte Antolakundeak duela lau urte:
Bideo eta irudi hauetan ikus daitekeen moduan, indarkeria oro ez da fisikoa eta ez da bisuala, asko oharkabean gertatzen baitira, txiki-txikitatik normalak direla erakutsi baitigute.
Pasa den urteko ikaskideen postak irakurri ostean, Patricia Oregiren Izan gaitezen indarkeria matxistaren arerio izeneko posta hautatu dut. Bertan, Patriciak argi azaltzen du eraso guztiak ez direla esplizituak, honako bideo honek ere azaltzen duen moduan:
DBH1 edota 2ko ikasleekin lantzeko honako argazkia benetan esanguratsua iruditzen zait:
Argazkia erakutsi eta eurei utziko nieke hitz egiten, nik ere elkarrizketa bideratuz.
Nire ustez, guzti hau eremu hezitzailean nahiz jendartean landu beharra dago, zoritxarrez egunero-egunero jasan behar izaten baititugu mota honetako erasoak.
Aste honetan ikastaroan eta ikaskideen lan, hausnarketa eta postetan irudi, informazio, mezu, hitz, bideo, baliabide, ikasgai, hausnarketa... interesgarri bukaezinetan murgildurik ibili naiz. Denahartu , partekatu, gogorarazi, erakutsi beharrekoa iruditu zait!!!!! Dena!
Horrengatik nire hausnarketa laburpen eta biltze honetan utziko dut.
Hori bera, ikasleekin landu nahiko nukeen leloa bihurtu zait ,ohar gabean. 5.mailatik goitiko ikasleekin lantzea erabakiko nuke, adin horretan ulermen eta kontzientzia maila aproposa dutelakoz, beren herentziaeta mundu berriak uztartzeko une interesgarrian egonez. Aurkezpena erabiliz, solasaldi, sketxak, galdetegiak, irudikatzeak eginen nituzke ikasleekin. Lehenagoko ikastarokideek egindako posten artean Ana Extramianak egindako hau aukeratu dut arras osatua dagoelakoz ,erakargarria eta baliabide eta informazioz beteta.