2020/03/16
TRATU ONAK DENONTZAT!
Aurreko edizioetako post hau partekatuko dut. Bertan egiten dituen ekarpenak interesgarriak direlako eta baliabide gisa jarritako bi bideoak erabilgarriak direlako ere.
Tratu onak: autoestimua, enpatia eta tolerantzia
Aste
honetan tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz gisa aurkeztu
dira. Gai honek hausnarketa sakona eta luzea egiteko aukera eskaintzen du, hona
hemen hausnarketa horretatik ateratako leloa:
Lehendabizi,
autoestimu positiboa eta ona izatea ezinbestekoa dela uste dut, hau da, norbere
burua maitatzea eta bere buruarengan konfiantza izatea beharrezkoa da
ingurukoekin harreman sanoa eta begirunetsua izateko. Eta bestalde, badira
beste bi balio oinarrizkoak direnak enpatia eta tolerantzia. Besteen lekuan
kokatzea eta begirunez onartzea (tolerantzia) ezinbestekoa da, boterekeria eta zapalkuntza
gainditzeko.
Aurreko
edizioetako ikastarokideek gai honen inguruan egindako post ezberdinak irakurri
ondoren, Andoni-rena aukeratuko nuke. Hasierako hausnarketa oso da,
irakurlearen hausnarketa deitzen du. Gainera DBH-rako eta Batxilergorako bi
proposamen egiten ditu, nire iritziz interesgarriak eta erabilgarriak direnak. Gainera
zentzuzko erronkak proposatzen ditu.
Baliabideei
dagokionez, Haur Hezkuntzako irakaslea naiz eta orain dela bi ikasturte
laburmetraiak erabiltzen hasi ginen. Hauen bidez, ikasleek hainbat balio
deskubritzen dituzte eta hausnarketarako baliabide interesgarriak dira.
- Autoestimua:
- Ikaskideak:
- Maitasuna:
Hau
guztia hezkuntzan edota jendartean lantzeko erronkei dagokionez, hurrengo hauek
direla uste dut:
- Autoestimua indartu, garatu. Autoestimu positiboa eta norbere onarpena bultzatu.
- Maitasun erromantikoaren mitoa aztertu, eta uko egin.
- Bake eta indarkeri-ezaren kultura sustatzea.
- Harreman parekideak eraiki: errespetuan eta tratu onetan oinarrituta.
TRATU ONA, DENONTZAT BIZITZA ONA¡
Zein garrantzitsua den, pertsona guztiei tratu ona ematea, horretarako harremanak modu positiboan sustatu behar ditugu horrekin pertsonen bizitz kalitatea hobeagotuko dugu, horretarako ere norberaren ongizate pertsonala garrantzitsua izango delarik.
Hau lortzeko beharrezkoa izango da kanpora begiratzeaz gain gure barrura begiratzea, besteekin eta inguruarekin: bizipenak, esperientziak eta hartuemanak.
Izaki sozialak gara, eta zori txarrez egunero jakiten dugu tratu txarren berri.
Erantzunkidetasuna da tratu onak sustatu eta bide on bat.
Hori helburu eginez:
Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:
●Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
●Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, curriculumari dagokionean …) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...)
●Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
●Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
●Bake eta indarkeria-eza kultura.
Interesgarria honoko datuak eta elkarrizketa:
Gaur 8 Naiz.
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2016-03-05-06-00/hemeroteca_articles/emakumeak-gizonaren-rola-hartu-du-lan-merkatuan-baina-gizonak-ez-du-bere-egin-emakumearena-zaintzan-eta-etxeko-lanetan
«Emakumeak gizonaren rola hartu du lan merkatuan, baina gizonak ez du bere egin emakumearena zaintzan eta etxeko lanetan». Amagoia Mujika Telleria.
"Maskulinitate ereduak deseraikitzen ari direla diozue. Feminitate ereduak ere etxetik hasita deseraiki beharko dira, ezta?
Zalantzarik gabe. Batez ere zaintzaren eremuan ikusten da deseraikitzeko beharra. Etxeko lanetan apurka-apurka ari gara malgutzen, baina ikusten da emakumeen identitatean zaintzak sekulako pisua daukala oraindik.
Bai dudik gabe aurrera eginez bagoaz ere asko dugu egiteko, bereziki zaintzetan emakumearen identitateak oraindik karga ikaragarria duelako. Zaintza lanak, etxeko lanak, baloratu bistaratu eta prestigiatu behar ditugu. Lortzeko dugu ¡
Zaintza eta denboren inguruan hausnartzeko liburu gomendagarria:
"Qué hacemos para las diversas formas de trabajar sean coherentes con nuestras necesidades y no sea el mercado quien decide qué y cómo es el trabajo" (2016), Alkai.
Elkarbizitza positiboaren bideoa "Axular institutukoa".
http://www.denbbora.eus/images/documentos/Familia_lana_ikerketa_longitudinala.pdf
Hitzaldi egokia gaian sakontzeko "Organizando la corresponsabilidad y el cuidado". Alba Artiaga eta Mariano Nietok bideratua (2016)
Aste honetan Unknown (2016), aukeratu dut " Tratu onak. Bai onak denentzat" https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=tratu+onak
Egiten duen balorazioa egokia iruditu zaidalako.
- Balorazioa.
"Nire ustez, elkarbizitza tratu onetan oinarritu behar da pertsonen ongizatea bermatu nahi bada. Gainera, bizitzako esparru ugariei on egiten dio bai pertsonalki bai sozialki. Horrez gain, zaintza aintzat hartu behar da eta jendartean behar duen espazioa eta gorespena eman behar zaio hezkitzailea den eskola bat sustatzeko. Baita maitasunezko tratu onetan oinarritutako harremanak sustatzeko bideak jartzen joan, maitasun erromantikoaren inguruko mitoak deseginez".
#Josune
#Tratu ona.
#Josune
#Tratu ona.
Tratu oneko zaintzak erdigunean, oraingoan bai?
"Tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz" gaiaren inguruan aritzerakoan, ideia batzuk landu ditugu:

Aurreko edizioetako “Erantzunkidetasuna
helburu” ekarpena azpimarratuko nuke, bai izenburuarengatik eta bereizki, ondoko
irudi honengatik; lanen partekatzea oinarrizkoa delako,
Gaur egun gertatzen ari den
egoera erreala da Ikasleekin lantzeko aproposa: Zein dira bizitza erdian jartzearen baldintzak? Nork zaindu behar du nor?
Zein dira pertsonen oinarrizko beharrak? Gozputzen zainketa, garbitasuna,
janaria, loa, osasuna, etxea, soldata duineko lana, besteekin bizitzea, elkar
laguntza, lagunak izatea, ikastea, jolastea…Groseko Asanbladak 2020ko martxoaren 15ean dion bezala, mezu indibidualistei aurre egiteko
elkartasuna da erantzuna:
Hona hemen ikasleek, etxean egongo direnez, jarraitu dezaketen proposamen polita #zaindugaitezen:
Zein dira jendartean lantzeko erronkak? Elkardependienteak garela
konturatzea, elkarren beharra dugula kontutan hartzea, inor ezin dezakegula
aparte utzi, eskubideak norbanakoak ere badirela eta zaintza sarea ezinbetsekoa
dela; ikas-sareak antolatzea ere ekimen interesgarria izan daitekela ikustea
eta haur eta gazteak ere ekimena izan dezaketela bere mailan.
Ez gara ari azken finean ikasleen
konpetentziak garatze bidean? Norbera izaten ikasi, elkarbizitzen eta
berdintasunean bizitzen ikasi, ekimena izaten ikasi, pentsamendu kritikoa izaten
ikasi, komunikatzen ikasi…
Ardura zerbait bada, komunitarioa da. Eta komunitatea antolatzen bada...
2020/03/15
Tratu onak "prestigiatzen"
Aurreko
edizioetako Maria Erostarben posta aukeratu dot gusta zaidalako baliabideen
artean erabilitako bideoak txikiekin gelan lantzeko.
Baliabideen
artean maskulinitate eredu berrien bideoak aukeratu ditut.
Tratu onen inguruko erronken artean hurrengo biak:
-
Zaintzen
garrantzia ikustaraztea eta “prestigioa” ematea. Zentzu horretan ez legoke
txarto ikastetxeetan garrantzia ematea
horrelako ekintzei. Oker ez banago badaude
herrialde batzuk (Finlandia besteak beste) etxeko zaintzak zelan burutu ikasten
dutela ikastetxeetan bertan, plantxa, garbitasunak, sukaldaritza… Modu horretan zaintzen garrantzia bultzatuko
genuke ikasle guztietan eta bide batez denok ikasiko zuketen oinarrizko lanak
etorkizunean autonomo izateko.
Marian Morenoren “Reto quincenal” izeneko
proposamena ere interesgarria ikusten dot ikastetxeetan bideratzeko.
-
Maitasun
erromantikoaren mitoa eta hezkidetza
afektibo sexuala lantzea. Neska
batzuk mutil “gaiztoengatik erakarrita sentitzen dira. Horren atzean zer dagoen
aztertu eta landu behar da.
TRATU ONAK HARREMAN ONAK
Harreman guztien oinarrian daude tratu onak. Lehenik eta behin NORBERARENGANAKO TRATU ONA; gure burua zainduz, gure burua ezagutuz eta errespetatuz soilik izango baikara gai besteak ezagutzeko, zaintzeko eta errespetatzeko.
Tratu onetan oinarrituriko harremanek KOMUNIKAZIOA ARGIA bermatu beharko dute. Entzun diezaigun gure buruari, gure desioei, gure nahi eta sentimenduei eta adierazi diezaegun argi eta garbi nahi eta desio horiek gurekin harremanak dituztenei.
Uknown-en Tratu onak bai! posta aukeratu dut batez ere tratu onei buruz eskaintzen duen dekalogoagatik:
1. Norbere burua maitatzea.
2. Ondokoak entzun eta zaintzea.
3. Beste pertsonaren pribatutasuna errespetatzea eta ez kontrolatzea.
4. Beste pertsonaren askatasuna eta izaera errespetatzea.
5. Genero estereotipo diskriminatzaileak alboratzea.
6. Genero desberdinasunaren kontra aritzea.
7. Lan domestikoak partekatzea eta elkarri-laguntzea.
8. Tratu txarrik ez ematea.
9. Beste pertsonak ez molestatu piropo nahiz beste akoso-moduekin.
10. Jarrera matxistak deuseztatzea.
Baliabideak:
TRATU ONAK: ONGIZATEAREN OINARRI ETA PREBENTZIO TRESNA
Gaiari
buruzko hausnarketatxoa eginez, BE FUNKY aplikazioa erabiliz
ondorengoa sortu dut:
Bai, hala da: TRATU ONAK ONGIZATEAREN OINARRI. Eta zer dela eta pizza baten barruan? Konparazio xume bat egiteko, alegia, pizza on bat egiteko ezinbestekoa da orea, kasu honetan ongizate egokia sortzeko, ezinbestekoak dira tratu onak.
Bestalde, aurreko edizioetako bat aukeratzekotan, #ItziarIrigoienen posta aukeratu dut. Beti bezala, izenburuak atentzioa eman dit, baita leloak ere. Horrez gain, ederto garatu du eta baliabide interesgarriak partekatu ditu. Hor doakizue:
Tratu onak lantzeko hainbat material dugu, bai hezkuntza mailan, bai jendartean lantzeko:
STEE-EILAS
NAFARROAKO GOBERNUA
Bestalde, BIZIKASI EKIMENEAN, 5-6 LHko ikasleei zuzendutako azken blokean, alegia, GURE ARTEAN ONDO KONPONTZEN blokean, TRATU ONEI erreparatzen zaie, behinik behin. Horra hor ebaluazio irizpide, lorpen adierazle eta helburuak:
Helburuak
- Tratu onak eta tratu txarrak bereiztea
- Tratu onak praktikatzea.
- Elkarren arteko zaintzaren ardura hartzea.
- Garapen morala garatzea.
- Eskubideak defendatzea eeta salatzea bereiztea
- Ongizate kolektiboa lortzeko erantzukizun eta konpromiso indibidualaren zein kolektiboa garatzea.
- Taldean “gu”aren kontzientzia positiboa lantzea.
- Harremanak erregulatzea.
Ebaluazio irizpideak
- Errespetua
- Lankidetza
- Kritikotasuna
- Enpatia
- Berdintasuna
- Konpromisoa
- Elkartasuna
Lorpen adierazleak
- Parte hartzen du dinamiketan
- Tratu onak eta tratu txarrak bereizten ditu
- Tratu onak praktikatzen ditu
- Elkarren arteko zaintzan ardura hartzen du.
- Badaki eskubideak defendatzea ez dela salatzea.
- Konpromisoa hartzen du ongizate kolektiboa bultzatzeko.
- Taldekidea sentitzen da
- Taldean harreman onak ditu
- Badaki jazarpenari aurre egiten ez dionean konplize bihurtzen dela.
Irakuragaiko ondorengoarekin geratzen naiz:
- Hezkuntzaren
erdigunean zaintza jartzea proposatzen dute Baglietto eta
Mendizabalek: gaur egungo hezkuntzak emaitzetan oinarritutako
ikasteko modua lehenesten
du eta badakite eurek bultzatu nahi duten ereduak –zaintza
erdigunean jarriz–talka egingo lukeela sistema horrekin, pertsonaren garapen osoa
aldarrikatzen baitute, eta arreta pertsonak dituen behar guztietan (zaintza, harremanak,
emozioak, alderdi soziala…) jartzea:“ Pertsona erdigunean jartzen badugu, berarengan konfiantza baldin badugu eta ikasten laguntzen badiogu, pertsona hori bere bidea egiteko gai izango da. Kasu horretan emaitzak ere hobeak izango dira, hobeto sentitzen delako, konfiantza daukagulako bere gaitasunetan, eta ikas-prozesuaren ardura ere berea izango delako. Egungo exijentziak eta kontrolak zenbaitetan pertsonaren dimentsio osoa galtzea dakar, eta egoera horretan pertsona ondo sentitzen ez bada, emaitzak ere okerragoak izango dira”.INDARKERIA MATXISTA NERABEZAROAN: TRATU ONAK PREBENTZIO TRESNA. 2.jardunaldia. Ondorioak eta balorazio orokorra klown ikuspegitik-BEATRIZ EGIZABAL OLLOKIEGI-
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)