2019/10/26

DIKOTOMIAK, GIZA-KONTROLERAKO TRESNAK



Noiztik eman da sexu-genero sistema, zein da patriarkatuaren jatorria ?

Betidanik egin diot nire buruari galdera hau. Bideotxo hau prestatu dut, laburpen moduan.

Eta... zergatik mantendu da?

Sortu zen arrazoi berdinengatik.

Alde batetik, eta​  Monique Wiittig teorialariaren hitzak erabiliko ditut:  “sexuari ezarritako bitasuna sistema baten ugalketa helburuen zerbitzuan dago, eta sistema hori nahitaezko heterosexualitatea da”.

Ugalketa aitzakitzat hartuta, historian zehar emakumearen bilakerak jaiotze tasan izan duen eragina erabiliz eta hori interesen arabera erabiliz, hierarkizazio eta botero-harremanak mantentzeko, gutxi batzuen onerako.

Zergatiak eta ondorioak eskutik ebatuta datoz:

  • Sexu bateko pertsonak diskriminatzea.
  • Garapen globala eragoztea.
  • Dominazio-mendeko harremanak garatzea.
  • Aniztasunik ez existitzea.
  • Sexu-genero aginduak aurrera ez eramateak ondorio negatiboak izatea.
  • ...

HAU GUZTIA DESERAIKITZEKO BEHARRA DUGU!



Baliabideak:




2019/10/25

Hezkidetza Genero-Sistema suntsitzen, nik estereotipoak salatzen!!




ESTEREOTIPOAK SALATZEN

Sexu-genero sistemari buruz aritu gara aste honetan.

Aspaldiko partez gai honekin bueltaka ibili naiz, betidanik kezkatu nau eta beti karraskatu dit gauzak horrela izan beharrak. Are gehiago seme-alaba jaio zirenean ez nuelako horretan hazi ezta gutxiago hezi nahi.

Ezarritako dikotomiak eta hierarkiak gainera ni neu "neska" izanda (diotenez), galtzaile paperean uzten ninduen beti.

Gure sinbolikoak, kolektiboa dena, paper konkretu batzuk inposatzen dizkigu txanponaren alde batean edo bestean egonda. Saiatzen dira behin eta berriz egoera horien normalizazioa frogatzen: naturala delako, betidanik horrela izan delako, gure senan datorrelako....baina materialak irakurtzerakoan berriz birplanteatu naiz zelan den dena lotuta eta guztiz itxita duten sistema guztia mantentzeko, sistema hetropatriarkala-ekonomikoa.... "makivelikoa" deritzot eta egia esan erabat blindatutako engranajea mantentzen du. Beldurtzen nau benetan hain sistema korapilatsu eta iruzurtian murgilduta egoteak.


Materialean aipatzen den moduan: "Generoa estatus eta botere harremanak antolatzen dituen sistema soziala da. Genero sistemak lan egiten du bere sistema ekoiztu eta mantentzeko maila soziokulturalean, maila interakzionalean, eta maila indibidualean" (Crawford eta Chaffin).


Txikitatik (jaio baino lehenago be), sozializazio prozesuaren bidez sistemak eraikitakoak barneraten ditugu geure eraikuntza pertsonala osatzen, eta osaketa hori mugen barnean egon ala ez opariak (maitasuna, ospea, onarpena...) edota zigorrak (kritika, mesprestxua, isolamendua...) jasoko ditugu.


EHUk egindako bideoan argi uzten dira horrelako prozesuak nolakoak diren.

Harritzen nau gazte batzuen erantzunak sexismoari buruz, arrazoiak gustuetan oinarritzen.....ufff...fuertea.


Bideoa: https://youtu.be/odRwHfU6hW0



Baina argi dekot apunteetan aipatzen den moduan, mundua ez dela “den bezalakoa”, gu eraikitzen ari gara egunero eta gure esku dago bide berriak sortzea edo horren alde agertzea.


Esan dudan moduan aspaldiko partez nabil gai honekin eta textu desberdinak idatzi ditut, eskutitza formatuan batez ere jostailu eta ipuinen sexismoa eta estereotipoen transmizioa salatzen. Batzuk publikatu zizkidaten eta zuekin konpartitu nahi ditut nahiz eta batzuk erdaraz egon, hurrengo sarrera batean denak jarzteko asmoa dut, ia.


Nire asmoa Amelia Barquinen berbera da: "askatasunerako zirrikitu batzuk irabazten saiatuko ginateke egunero, arnas apur bat hartu ahal izateko...”


Aurreko edizioko Argiñeren sarrera gustatu zait: https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/10/zer-da-normala.html. Lotura pilo agertzen dira eta hausnartzeko zein eztabaida egiteko gai potoloa ikutzen du: normaltasunarena.


Ikasleekin lantzeko, niri hainbeste gustatzen zaidan publizitatea eta horrek transmititzen duenaren hausnarketa ariketak erabili ohi dut:
Aldizkari bateko iragarkia bilatu eta aztertu: mezua, kolorea, transmititzen dituen baloreak-mezuak, nori zuzenduta dagoen,....
Gabonetan jostailu katalagoen azterketak: neska eta mutilenn jostailuak, estereotipoen errproduzioa...


• http://www.pikaramagazine.com/2012/12/sexismo-en-los-catalogos-de-juguetes-jasone-zarate-emilio-analiza-los-roles-que-reproduce-una-casa-supuestamente-moderna-y-educativa-como-imaginarium/


• http://www.argia.com/astekaria/docs/2350/pdf/46.pdf


https://www.berria.eus/paperekoa/1741/038/001/2014-03-22/jostailuak_ez_dira_soilik_josteta.htm


Beste bat, erabili izan dudana ere,
ipuin klasikoen azterketa egin, sexismoa bilatu eta azkenean ipuina eraldatu.


https://www.pikaramagazine.com/2014/12/susaeta-eta-sexismoa/


Eta azkenik topa diztakegun oztopoei buruz, argi ikusten direla uste dut: publizitatea, mass-media, jostailuak, ipuinak, TBko serieak, musika, moda....jendartea orokorrean, ze era horretan sistema ez dugu zalantzan ezta kolokan jartzen, dena berdin mantentzen da, bakoitza bere lekuan lasai ezer kuestionatu barik eta jarritu dezkegu produkzioarekin, salmentarekin, binarismoan eroso (batzuk beste batzuk baino gehiago) betikolez.


Bukatzeko, kanta bat:










2019/10/24

Aurrera Hezkidetza! Baina... Zer da hezkidetza?

Hauxe galdera interesagarria guraso talde baten egitekoa. Eta holaxe bota nuen “Zuontzako, zer da Hezkidetza?” Eta nahiko izanda ez, mutil gazte (nilakoak) talde baten be bai.

Lehenengo taldean berrogeiak iadanik danak konplituta. Ia danak, bat ezik, etxez kanpoko langileak. Bestea barriz ikasten ari da, aita eta etxeko-andro da (zelan botatzen ditut garai haiek faltan). Hiru gizon gaude. Beste bi aitak kanpoan egiten dugu lan, baita.
Emakumeak bederatzi. Hauetatik sei, ama. Beste hiruak “aske eta libre”. Danek egiten dute lan kanpoan, eta etxean. Sukaldariak, postariak, irakasleak, bus gidariak, teknikariak, idazkariak, elektronikariak, abeslariak, dendariak... gara.


Bigarrenean mutil gazteak danak. Institutu garaitik ezagunak danak. Hamazazpi guztira. Aitak, alaba-seme bakoak, ezkonduak, ezkongabeak, bikotedunak, bikotegabeak, dibortziatuak, langileak, heteroak, homoak, kirolzaleak, nagiak, lodiak, argalak,... Hauei, internet ez erabiltzeko galdegin nien.

Eta tristuraz ikusi dut zer gertatu den.
Lehenengo taldeko erantzun gehienak erabat informalak izan dira, hau da, erantzuna zehaztu barik, galdera gehiago eginda baina euren eritzia benetan emon barik. Lauk “gaur egungo heziketa” aipatu dute. “Gizonak eta emakumeak elkarrekin heztea” beste bik.
Bigarren taldean hiru erantzun: “Heziketa kideen artean egitendenean”, “Genero arteko errespetuan heztea, heteropatriarkatuak ezartzen dituen jarrerekin kritiko” eta “Generoen arteko berdintasunean oinarritutako heziketa”. Aita dira hirurrak.

Beraz, nere lagunen artean, hezkuntzak garrantzia izango du, baina hezkidetza zer den edo emoten dan ez dago batere argi.




pertsona heziz gizartea hazi”


Aurreko urteetako post bat aukeratzekotan Agurtzane Goitia Lopezen “HEZKIDETZA IKUSPEGI BERRIA (Hausnarketa)” aukeratu dut. Umorearen bidez hainbat estereotipo apurtzen dituelako eta lanerako oso aproposa dalako umorea.

Eta hona HEZKIDETZA lantzeko nire bost arrazoiak:


- Genero indarkeriak desagertzeko
- Generoek potererik ez izateko
- Sentimenduak lantzen ikasteko
- Pentsamendu kritikoa sustatzeko
- Pertsonak pertsona sentitzeko




2019/10/22

ATZOKO "HEZKIDETZAN HAZTEN ETA HEZTEN" FALTA DENA


 ATZOKO "HEZKIDETZAN HAZTEN ETA HEZTEN" FALTA DENA....upppsss


Aste potolo ondoren azken momentuko presekin, gauaren logurearekin....lanaren erdia ahazuta uuppppssss.
Ia ondino konpontzebiderik dagoen.

Inkesta dela eta inguruan ditudan eguneroko lagun gehienak hezkuntzakoak edo feministak izanda....ez zegoen zalantza gehiegirik emaitza onak ateratzeko, horregatik txikitako koadrilarengana jotzea hobe izango zela pentsatu nuen.
Hantxe ere batzuk amak izanda edota sentsibilitate sozial puntu batekin.....baietz jakin zertan datza: berdintasunean heztea, aukera berdinak ematearen kontua,...
Beste batzuk eskola mistoan ondino kokatuta edo, "denak berdin" neskak zein mutilak berdin tratatu (homogenizazioan oinarrituta eta ez ekidadean....) eta espero nuenak....defentsan jarrita "zure kontu horiek OS/AS eta horrelakoak".
En fin.....errealitatearen islada: aliatuak, aurreko paradigmakoak zein erresistentzian daudenak.
Nik askotan azkenengo hauei esaten diedan bezala: "no vaya a ser que os lleguemos a cuestionar algo"





Pasa den kurtsoko sarreretan bilatzen asko gustau zait Ixar izeneko kideak egindakoa.
"3.astean Pentsatzen, Hausnartzen" lelopean eta ondorengo loturarekin:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/10/3-astean-pentsatzen-hausnartzen.html

Erakargarria lehenengo begiradan kolorea, irudia, dibertsitatea....baina gero irakurtzen ondino erakargarriagoa zabaltzen duen mezua.

Hona hemne lapurtutako bere Hezkidetzaren leloa:




INON EZ INOR MENPEKO

Hezkidetzaren inguruan ikusten ari garena geroz eta ugariago eta esanguratsuago egiten zaigun
prozesu honen ibilbidean kokatu behar dugu, izan ere, edonon topatzen ditugu, baita geure burua
ere, estereotipoetan murgilduta eta ai! berehala kuestionatzen esandakoa edota barnetik pasatu
zaiguna. 


Eta prozesu honetan zaude ala ez zaude! Hala ere, tarteko bat izan liteke, bidea egin nahi izatea.


Honela iritsi ginen ostiralean geure ekipo osoaren lan saiora. Inkesta egiteko hitzen hodeia  erabili
genuen www.menti.com aplikazioaren bidez kodea sortu eta kide bakoitzak bere mugikorretik
erantzun zuen.

Segidan Hezkidetza definizioa eta esanak bakarka eta, ondoren, bikote parekideetan (aurten ekipo parekidea dugu gurean!!) ideiak, erronkak eta zer gehiago jakin nahiko genukeen jaso eta partekatu genuen.


Ondorioen artean azpimarragarrienak:

  • Etengabeko prestakuntza beharra: hainbat kontzeptuen aurrean segurtasun falta
  • Mekanismo baztertzaileak identifikatzeko asmo sendoa (geure taldean bertan)
  • Erabiliko dugun lehen mekanismoa: Bestearen inguruko hizkuntza goxatzea
Eskertzekoa da dugun komunikazio maila, geure garapen pertsonalean eta profesionalean zein lagungarria zaigun. Hilean behin ostiral batez bi ordu eskaintzen jarraituko gatzaizkio geure hezkidetzaile ikuspegiari.

Leloaren inspirazio-iturri Mikel Laboak Joxean Artzeri eskatu zion “Martxa baten lehen notak” poesiatik dator: INON EZ INOR MENPEKORIKAN (eta elkartasunean guztiok lor dezagun).

Amaitzeko, aurreko edizioren batean egindako sarrera bat aprobetxatuko dut, izan ere, oso bat nator jasotzen dituen hezkidetza lantzeko 5 arrazoirekin. Eskerrik asko #Garazi

HEZKIDETZARI BURUZKO INKESTA XUME BAT




Nire inguruko bost gizoni honako galderak hauek egin dizkiet:

  • ·         Ezagutzen al duzu Hezkidetza terminoa?
  • ·         Zure ustez, zer da Hezkidetza?
  • ·         Zer edo zer egiten duzu Hezkidetza bultzatzeko?

Bere erantzunak aztertu ondoren honako ondorio hauek ateratzera ausartzen naiz:
Guztiek diote hitza edota terminoa ezagutzen dutela, baina definitzerakoan multzo batek hezkidetzaren garapena emakumeen esparruan bakarrik kokatu du eta beste multzo batek gizonok zer esan eta zer egin bageneukala azpimarratu du. Tamalez, esan daiteke batzuren ustez, oraindik Hezkidetza emakumeen erronka bat da.
Dena den, hezkidetzarekin zerikusia duten hitzak aipatzean, oinarrizko terminologia borobildu dute: berdintasuna, elkartasuna, askatasuna, erantzukizuna, estereotipo sexistarik ez…
Hezkidetzaren arlo praktikoa azaltzeko eskatu nienean, berriro bi ideia nagusi sumatu ditut, talde batek adierazi du Hezkidetza bidaia horretan gizonek emakumeak laguntzen dituztela eta beste talde batek aldarrikatzen dute guztion ardura dela.
Hori dela eta, nire lelo digitalean azken ideia horri indarra eman nahi diot:



Hau dena kontuan hartuz, uste dut  badaudela arrazoi ugari Hezkidetza lantzen jarraitzeko:

  • ·         Gizon askok erronka hori ez da gure borroka pentsatzen duelako.
  • ·         Egunerokotasunean emakumeekiko portaera eta jarrera desegoki dezente ikusten direlako.
  • ·         Emakumeen kontrako biolentziaren datuak oso kezkagarriak direlako.
  • ·         Hainbat kasutan berdintasunean hezteak gure kontraesanak azaleratzen dizkigulako.
  • ·         Mundu hobe batean bizi nahi dudalako.


#jmpn
HEZKIDETZA


HEZKIDETZAN HAZTEN ETA HEZTEN


Hezkidetzari buruz hausnarketa egiterakoan foroan saiatu naiz nire definizio propioa eraikitzen beraz ez naiz berriro horri buruz ibiliko honetan. Norbaitek interesatuta agertzekotan hara jo dezan.

Mari José Urrozola, Marian Moreno Llaneza, Carmen Ruíz Repullo, Marina Subirats, Amparo Tomé eta beste hainbeste hezkidetzako maistrak eta erreferente aipa ditzakegu izugarrizko definizioak eta erreflexioak egiteko.

Pedagogia feminista eta arlo bereko ezagutzei esker garrantzizko ekarpenak jaso ditugu genero eraikuntzei, mekanismo batzertzailei, hierarkiei, androzentrismo eta pentsaera heteropatriarkalei buruz besteak beste; eta hori dela eta neska zein mutilen garapen osoa, integrala, askea, genero-estereotipo sexistarik at bide bila gabiltza Hezkidetzaren bidez.

Teoriatik praktikara saltoa emateko komunitate osoaren inplikazioa lortu beharko dugu, aliatugaz hasita....pixkanaka pixkanaka besteak gureganatzen guztion artean bidea eraikiz. 
Horretarako informazioa, prestakuntza, hausnarketa, egoeraren jabekuntza,....sakoneko aldaketetarantz abiatzeko desegiten-eraikitzen-desikasten-ikasten-berikasten prozesuan etengabe abiatuz guztion artean gure leloa posiblea bihurtzen:




Horixe izan beharko litzateke gure HEZITZAILE HEZKIDATZALE leloa.

Honako arrazoiengatik baten bat aipatzearren:

 




                      



2019/10/21

ZER DAKIGU HEZKIDETZARI BURUZ? Hezki zer?


Hezkitza zer den jakiteko asmoz, inkesta txiki bat egin diet 8 lagun eta senideri whatssap-en bidez. 

Aurreikusi nuen zerbait egiaztatu dut: pertsona askok ez dakite hitz honen esanahia, eta dakitenean askotan eskolarekin lotzen dute, ez familiarekin.

  • Javirentzat, enpresa kudeatzailea, haurrak ikastetxeetan zein familietan hezteko ardura da.
  • Marianorentzat, sektore publikoko erretiratua, haurrek eskolan elkarrekin hezteko duten eskubidea da, bereizketarik gabe.
  • Begoñarentzat, administraria, berdintasunean heztea da, baina hori soilik  eskolan egiten da, familietan ez.
  • Elenaren ustez,garbitzailea, bizitzaren alderdi guztietan berdintasunean heztea. Guztiok eskubide eta betebehar berberak ditugu.
  • Margarentzat, irakaslea, berdintasunean heztea da, sexuaren arabera diskriminatu gabe.
  • Arantzarentzat, irakaslea, berdintasunean heztea da, denek batera jolastea euren generoagatik mugatu gabe, eta aukera berberak ematea beren etorkizuna aukeratzeko.
  • Soniarentzat, langabetua, eskolan egindakoa da, baina gizartean ez da berdintasunean hezten.
  • Ikerrentzat, zerbitzaria, hori da orain eskolan egiten dena, haurrak berdin-berdin heztea.






Aurreko urteko sarreraren artean #Uxanarena atentzio deitu dit. Hezkidetza lantzeko sexismoren diagnosiari garrantzia ematen diolako.  Hezkuntzako hainbat eremu hausnartu behar direla esaten du, liburuen edukiak, espazioen erabilera, hizkuntza… 
Lan hau egin eta gero, gure inguruko sexismoa ezagutuz, aldaketak egiten hasi gaitezke Hezkidetzara hurbilduz, errealitatean oinarrituz.

Nire 5 arrazoi hezkidetza lantzeko hauexek dira:

1. Hezkidetza landu behar dugu, gizonak eta emakumeak zoriontsuagoak izan daitezen, genero-estereotipoen kortsetik aske.

2. Haurrak benetan diren bezala garatu ahal izateko, beren benetako nortasuna garatu ahal izateko.

3. Mundu justuago egiteko, desberdintasun gutxiagoarekin.

4. Mundu ez hain bortitz eta seguruagoa egiteko, bakean bizi ahal garen tokia bihurtuz.

5. Pertsona guztien talentuak ahalik eta gehien garatu.




Ziberaktibatu zaitez 2.0#Josune

MUGITU ZAITEZ SARE SOZIALETAN, partekatu zure ikuspegi hezkidetzailea lankide, lagun edo familiarekin, zuk nahi duzunarekin. 
Baina oroitu hezkidetza sustatzeko zubi lana eta zubi laguna izatea beharrezkoa da, animatu parte hartzera¡¡¡
Ni ere hasi berria naiz bide honetan, eutsi goiari denak garrantzitsuak gara eta. ZU ERE BAI¡


                                                                                           
IRAKASLE HEZKIDETZAILEAK bilaketarekin bat datozen irudiak
GAFAS COEDUCATIVAS bilaketarekin bat datozen irudiak

ASKE HEZI, ASKE BIZI!


NOLA IKUSTEN DUTE NIRE INGURUKOEK HEZKIDETZA?

Hezkidetzaren inguruko hausnarketa honetarako, Google galdetegi bat prestatu eta whatsapp bitartez zabaldu dut, 16 pertsonek erantzun dutelarik.

Galdetegia erantzun dutenen artean adin ezberdinetako jendea dago 20 urtetik hasi eta 61etik gorakoak ere egonik. %37,5ak hezkuntzan lan egiten du eta %81,3a emakumeak dira.

Hezkidetza zer den galdeturik, batek ez zekien zer den, gainontzekoek bazekiten edo entzuna zuten eta honako hauek dira hezkidetzarekin lotzen dituzten hitzak:




Gehienek hezkidetza zer den jakin arren, jarduera ildoak zehazterakoan zailtasunak izan dituzte, hala ere, gehien errepikatutako jarduera ildoa hurrengoa izan da, “Berdintasunean heztea genero desberdintasunik gabe”.

ETA NIK?

Nik neuk, Hezkidetza esaldi batean definitu beharko banuke, hurrengoa litzateke:


Hori horrela, nire inguru hurbilean hezkidetzaren beharra eta honen lanketa justifikatzeko bost arrazoiak hurrengoak dira:


Bukatzeko, 2017an, #Garazi -k egindako sarrera azpimarratu nahiko nuke, modu original batean Hezkidetzari egindako poema biziki gustatu baitzait.



HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga: HEZKIDETZA GURE HELBURUA

HEZKIDETZA GURE HELBURUA


INKESTA 

Aste honetan hezkidetza zer den jakitea tokatu zaigu eta honekin batera zein diren jarduera -ildoak.
Nire inguruko pertsonei inkesta egin ondoren, erantzunak oso era askotakoak izan dira. Baina den samar komunean dutela esan badaiteke, hezkidetzari buruz berba egiten dugunean hezkiketaz eta berdintasuna hitz egitea da.

Beste puntu bat kontuan hartzeko da, gehienak hezkuntzaren munduan edota alabak zituztenak. Beraz galdetzen diedanean zeintzuk izaten diren ildoak, gehienak bazekiten zeri buruz berba egin nuen. Hori dela eta bere erantzunak ziren: Berdintasuna, orientazio akademiko askatasunez aukeratzea, pertsonei errespetua izatea,.....

Beste batzuk, ordea,  aitortu behar dut beste batzuek ez zeukatela ezta ideiarik ere zeri buruz berba egin nuen. Baina txarrena ez da hori , baizik eta nire adinekoak ziren . Haien erantzuna izan zen: Zeri buruz berba egiten duzu?

Hori dela eta hona hemen nire leloa: 

Zergatik da hain garrantzitsua hezkidetza lantzea?

Hau dela eta nire 5 arrazoi hezkidetza lantzeko hauek dira: 
1.- Gizartea inplikazioa behar dugulako
2.- Emakumeak edozein motatko bortzikeria gehiago ez jasatzeko
3.- Jendeen artean berdintasunaren balioak zabaltzeko
4.- Maskulinitate berriak gero eta ugariagoak izatea
5.- Askatasunez bizitzeko eta maitatzeko

Berdintasunaren aldeko hezkuntzak duen garrantzia ikusteko, Europako 10 herrialdetan egindako azterlan baten datu batzuk emango ditugu ezagutzera:
1.- 15 eta 19 urte bitarteko emakume gazteen% 30 indarkeriaren biktimak dira harreman afektibo-sexualetan.
2.- 18-27 urteko emakumeen% 19,7tik% 52,2ra bitartean gutxienez sexu-biktimizazioko intzidente bat izan dute.
3.- 15 urteko emakume europarren% 35 indarkeria fisikoaren eta sexualaren biktima izan dira.
4.- 15 eta 22 urte bitarteko emakumeen% 21ek esan zuen psikologikoki, sexualki eta fisikoki abusatu zutela.

Has gaitezen bideo honekin:



Unitate didaktiko honetan abesti gehiago ditugu abestuz lan egiteko:

Hautu libreak

Adituen testuak irakurtzen hasi baino lehen nire inguru hurbilenetik abiatzea erabaki dut "Hezkidetza" terminoaz dakitena nirekin partekatu dezaten. Anonimotasuna ziurtatu nahian, Google inprimaki bat sortu eta inguruko hainbat ate jotzea erabaki dut, norbaiten  erantzuna jasoko dudalakoan... Eta poztu egin naiz. 

Alde batetik, jasotako erantzunak uste baino askoz gehiago izan dira. Ingurukoen %88ak ezagutzen du hitza (kontuan izanik gurasoei zein hezkuntza eremuan ez dabilen baten bati ere bidali diodala, esanguratsua egin zait). Euren hitzetan "beharrezkoa", "justizia", "hezkuntza ereduaren aldaketa", edota "desikasi" hitzak aurkitu ditut, eta, batez ere, egungo errealitatea aldatzeko ilusioa somatu dut, utopiarekin lotu ahal izango genituzkeen hitzak aurkituz: "pertsonak askatasunez hautu libreak egiteko ahalduntzea litzateke hezkidetzaren ardatza":


Eta esku artean lan handia dugunaren sentsazioa izan dut, hautu libreak egiteko, askatasunean erabakitzeko, ezinbestekoa baitugu jakintza, ezagutza. Abiapuntua Feminismoaren historia ezagutzea izan beharko luke (hitzaren konnotazioak, injustiziaren sustraiak eta gaur egungo errealitatea ezagutzeko arrazoiak barneratuz). Horretarako, erreferentzia pare batekin buka dezakedala pentsatu dut, gure lanaren hasiera honetan:

Nuria Varelaren "Feminismo para principiantes", ohiko liburu zein komiki formatuan.
Chimamanda Adichie: "Todos deberíamos ser feministas". Idazlearen hitzaldia eta liburuari buruzko bideo motza ere bidaltzen dizkizuet, abiapuntu gisa.




HEZKIDETZA LAU HAIZETARA!!!!!


Whatsappez, 10 kontaktuei bidali nien galdera, sexu, adin eta ikasketa maila desberdinetakoak:



Ateratako ondorioak:
- Goi mailako ikasketak dituztenenen eta ez dituztenen arteko diferentzia handia nabaritzen da kontzeptua definitzerako momentuan.
- Emakumeek interes handiagoa erakutsi dute erantzuteko garaian.
- Orokorrean, ez da kontzeptua ezagutzen, beraz:

 GUREA DA ZABALTZEKO ERANTZUNKIZUNA!!!!








BA AL DAKIGU ZER DEN HEZKIDETZA?


Nire inguruko jendeari galdetu diot whatsapparen bidez zer den hezkidetza. Galdera irakasleak
dauden hainbat taldeetan bota dudan arren, oso jende gutxik erantzun dio galderari, batez ere
hainbesteko konfidantza ez dagoen taldeetan. Nere ustez, hanka sartzearen beldurrez izan dela
edo gaiari buruz gutxi jakitearen lotsarengatik. Egia da nahiko harrituta gelditu naizela, baita pixkat
kezkatuta ere. Nola egingo diogu aurre egoerari ez baldin badakigu zer den?.
Baino buruari buelta batzuk eman eta gero hauxe pentsatu dut: batzutan gauza baten izena ez
jakin arren, denok dakigu zer den edo zertan datzan, beraz, pentsatu nahi det, erantzun ez dutenek
ere badakitela zerri buruz ari garen. Hala ere, lan handia dugu aurretik egiteko jendearen erantzunak
ikusita, nahiko termino ezezaguna suertatu baitzaie. Eta ezin degu ahaztu, hezkidetza denon ardura
dela eta erantzunkizun handia ela, pertsonen garapen integrala jokoan baitago!!!
Hona hemen erantzun dutenen hitzak:


  • “Generoari erreparatu gabe , hau da rol diskriminazioarik egin gabe, elkarbizitza edo heziketa.”
  • “Nik ere generoari erreparatu gabe heziketa Neska/trans-queer)/ mutilen kopuruari erreparatu gabe hezitu.”
  • “Ba eztakit, hitz gutxitan, berdintasun bermatzen duena. Gero berdintasuna zer dan esan beharko litzateke.”
  • “Zer da hezkidetza? Generoaren ikuspuntua kontuan izanik egiten den hezkuntza hurbilpena dela esango nuke. Jarduera ildoak asko dira! Genero identitatea, estereotipoak, genero rolak, diskurtsoa, hizkuntza sexista, matxismoa, genero indarkeria e.a”
  • “Buff, galdera sakona… parekidetasunean hezitzea?”
  • "Coeducación sería una educación sin tener en cuenta el género no?"


Hona hemen nire lelo digitala:




Aurreko urteko sarrerak irakurtzen egon naiz eta batek deitu dit atentzio, batez ere jarri duen
logoarengatik.  #andoni, HEZKIDETZA
Gero ere, inkestarekin antzeko gauza bat gertatu zaio. Irakasleak ez direnak ez dakite zerri buruz
ari ginen ta irakasleak diren beste batzuk ere pixkat galduta ikusi ditugula...Beraz, Andonik esan
bezala, lan handia dago oraindik egiteko!!!!
Eta azkenik, aukeratu duen Argiñeren sarrera ere oso interesgarria iruditu zait, eta eraikitzeaz gain,
lehenengo zenbait gauza des-eraiki beharko ditugula.


Bukatzeko, hezkidetza lantzeko 5 arrazoi aipatuko ditut, aunitz diren arren:

  1. Indarkeria matxista behin betirako desagertu dadin.
  2. Emakumeak poterezko postuetan ikus ditzagun.
  3. Neska eta mutilak aske garatu daitezen, nahi dutena izanez.
  4. Denentzako benetazko aukera berdinak bermatu daitezen.
  5. Pentsakera kritikoa garatzeko eta honen ondorioz, inorren bazterketa ekiditu ahal izateko.