Kaixo guztioi!
Gidoia jarraituz, nor naizen? Haritz. Algortan jaioa baina bizitza ia osoa
Donostian emana, azken hiru urteak Gasteizen nabil, oso gustura. Nire Euskal
Herriko tourr propioan antza jubilazioa Iruña partean emango dudala esango nuke
martxa honetan. Auskalo!
Eta zergatik nagoen ikastaro honetan? Doktoretza tesia egiten ari naiz hezkidetzaren inguruan eta ikastaro honek asko
lagunduko didala pentsatzen dut, gaian gehiago murgiltzeko eta hausnarketan
sakontzeko ere bai. Ikerketa pare batean lankide gisa ibili naiz tesia egiten hasi aurretik
eta horiek gaiak duen indarra eta beharraz jabetzeko aukera eman didate.
Ikasketaz
Antropologoa naiz baina baita ere Lanbide Heziketako irakaslea Gasteizen. Bai,
badakit arraroa dela, baina tira, gustura onartzen dut rara avis bat izatea. Soldadore lanetan urteak eman ondoren irakaskuntzan
hasi eta egun soldadura eta galdaragintzan tailer-irakaslea naiz. Oso gustoko dut irakasluntzan aritzea eta tailerra oso espazioa aberatsa dela pentsatzen dut ikasleen motibazioa pizteko. Pertsonekin lan egitea asko atsegin dut baina are gehiago gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonekin batera irtenbideak bilatzea. Genero arloan ere Lanbide Heziketa
oso eremu potentea da eta hori da hain zuzen landu nahiko nukeen
alorretako bat.
Talde-lanean
aritzeko izan ditzakedan bi ezaugarri onei dagokionean esango nuke besteekiko
jarrera irekia izatea baina aldi berean kritikoa izateko gaitasuna direla
esango nuke. Extra bezala esango nuke argi dudala ez garela inor besteen ezer epaitzeko
eta tira, ados egon edo ez aberasgarritasuna hor dago hain zuzen ere, desberdina
dena ulertzen saiatzeko prozesuan.
Besteekiko hori bera eskertuko nuke, jarrera irekia eta asertiboak
izatea, galdetzeko beldurrik gabe eta asmo eraikitzaileaz.
Nire kolorea urdina
da, baina elektrikoa edo, indartsua etaez iluna. Frida Kahloren etxe urdina bezalakoxea.
Oso gogoko dut zerua eta hodeiei begira egotea, agian horregatik izan daiteke,
auskalo! Animalia izatekotan txori bat izango nintzateke. Arina eta azkarra,
gora eta behera, alde batetik bestera. Oso gogoko dut natura, bai mendi-bizikletaz
baso eta mendietan barrena galtzea eta baita ere Deltaz hodei artean hegan egitea ere.
Musikan ezingo nuke
bat aukeratu, guztiok bezala ziur. Abesti gehienak gure iraganeko oroitzapenak
irekitzeko ate zuzenenak direla esango nuke, usaimena bezalaxe. Agian
horregatik nire abesti kuttunena haurtzaroan hainbestetan entzundako abestiren
bat izango litzateke. Haurtzaro zoriontsua izan nuenaren seinale; zein
garrantzitsua den haurtzaro zoriontsua izatea! Bat esatearren Haizearen Brodatzen ari nintzen. Txikia nintzela diskaren portada
hainbestetan begiratzen nuen harrituta: tentsio altuko kableak kitarra
batetatik abiatzen dira!
Ikastaroarekiko
nire itxaropen nagusia gaian gehiago sakondu eta janzteko aukera izatea izango
litzateke. Ez bakarrik nire tesiari begira, baita ere esan daitekeelako generoaren arazoa aurki
daitekeen arazo zahar eta zabalena dela eta badelako garaia hori sakon lantzea. Pertsona
obserbatzailea eta kritikoa naizela esango nuke eta oso gogorra egiten zait
emakumeek gizonezkoen aldetik jasaten duten jazarpen, tamalez normalizatua
onartzea. Ez dut gustoko zabaltzen diren genero ereduak onartu behar izatea,
egun hainbeste areagotzen ari direnak. Eta hori guztia heziketatik bakarrik
aldatu daiteke, behetik gora, eta horretarako bai emakumezko bai eta
gizonezkoen parte hartzea ezinbestekoa dela argi daukat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina