2017/10/12

ADIKZIOA AGIAN? Erronka niretzat

Ni ez naiz teknologia zalea, batere. Oinarrizkoa dena, edo, behintzat niri oinarrizko iruditzen zaizkidan sare sozialak erabiltzen ditut (Whats App – lanerako eta lagunen gora-beherentzako; eta bestetik, Facebook-a, zenbait eduki elkartrukatzeko, edo interesatzen zaizkidan taldeen informazioa jasotzeko). Ez ditut nire azken momentuko argazkia, pentsamendu edo sentimenduak partekatzen. 

Ez zaizkit sare sozialak gustatzen, egia da eta ados nago, zenbait erabilerarako oso egokiak direla, adibidez, kanpoan dugun (edo gu gaudenean)familia, lagun eta abarrekin harremana mantentzeko, edo sarritan ikusten ez dituzun lagunekin kontaktua mantentzeko erabilgarriak izan daitezke. Baina, bestela, nik ez ditut erabiltzen, ez zait gustatzen zenbait eduki sareen betirako egotea, edota zenbait eduki, edonoren eskura egotea. Beraz, nik, nahiago ditut aurrez aurreko harreman errealak.


Hori dela eta, ez dut nahi nire izaerarekin bat ez datozen ekintzak aurrera eramatea, ez dut nahi lan egin eta gero etxera heltzea eta sare sozial guztietan egunean egon behar, izugarrizko lana eta esfortzua iruditzen zait, nahiago dut, nire familia, lagun edo pisu-kideekin zuzenean hitz egitea.


Hala ere, egia da, teknologia berriak gero eta garrantzitsuagoak direla, eta gazteongan gero eta eragin handiagoa dutela, alde onak eta txarrak sortuz. Onartu behar dut, talde eta banakako ugari “ezagutzen” ditudala, egunero sekulako lana egiten dutela nolabaiteko kontzientzia aldaketen alde egiten dutenak. Nik oraindik ez dut ikusi horren beharrik, nahiz eta daudenei nire laguntza ematen diedan. Eragin handia dute gizartean, baina kalean ere egiteko lana dago, eta askotan ikusezina dena, izan ere, sareetan islatzen dugun izaera, ez da beti kalean bermatzen.


Hortaz, niretzako, izugarrizko erronka izango da edozein lan aurrera eramatea sare sozialen bidez, baina agian nire txipa aldatzea da, besterik ez, beraz, ulergarritasuna eskatzen dut alde horretatik.


Itxaso Perez

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina