Kaixo!
Patricia Oregi naiz, 23 (laster 24) urteko azkoitiarra.
Txikitatik irakasleenganako izan dudan begirunea eta hauek burutzen duten
lanaren miresmenaren ondorioz, neuk ere bide hori hartu eta irakasle izateko
ikasketak egitea erabaki nuen. Duela bi urte Lehen Hezkuntzako gradua (Hezkuntza Bereziko aipamenarekin) amaitu nuen
eta horren ostean, Haur Hezkuntzako gradua burutzeari ekin nion, aurreko
uztailera arte.
Dagoeneko unibertsitateko ikasketak amaitu
ditudan arren, beti ikasteko zerbait berria egon ohi denaren ustekoa naiz. Profesional
guztien etengabeko formakuntza garrantzitsua bada, zer esanik ez irakasleena;
hauek eduki berrien, teknologien eta abarrez gain, belaunaldi berrien ezaugarri
eta beharrak ere bildu behar baitituzte.
Honako hau jakinik, ikasturte honetan hainbat
ikastaro ezberdin egitea pentsatuta neukan, etengabeko formakuntza horretan murgiltzeko
asmoz. Ideia hori buruan jira biraka nuela, lagun batek ikastaro honen berri
eman zidan. Gaur egunean pil-pilean dagoen gaia izateaz gain, interes handikoa
egiten zaidanez, bi aldiz pentsatu gabe izena ematea erabaki nuen.
Ildo horretan, hezkidetzaren gaia askotan
entzun baina gehiegirik sakondu ez dudan gaia dela esango nuke. Hala ere, azken
hiru hilabeteak Peruko hainbat eskoletan pasatu ditut boluntario gisa eta egia
esan, harrituta geratu naiz bertako gizartean aurki daiteken normalizatutako
matxismoarekin. Horren aurrean, hainbat hizketaldi eta eztabaida izan ditut emakume
eta gizonezkoek gizartean duten rol edo paperaren inguruan eta lantzeko benetan
gai interesgarria iruditzen zait.
Hori dela eta, ikastaroko materialez gain,
gainerako ikaskideen iritzi zein zalantzak mahaigaineratu eta hauen inguruan mintzatuz,
hezkidetzaren inguruko jakituriak neureganatu eta horietan sakontzeko gogo
bizia dudala ezin uka nezake.
Bestalde, nire burua aurkezteko asmoz,
ameslaria eta pixka bat burugogorra naizela esango nuke. Beti erronka
ezberdinei aurre egiteko gura izan ohi dut, “ezina ekinez egina” delarik nire
bizitzako filosofia. Arduratsua eta langile fina naizen arren, gauzak azken
momentuan egiteko ohitura izugarria dut eta denbora pasa ahala, aldatzen ez
dudan zerbait da. Ea denbora pixkatxo bat gehiagorekin…
Gehiegi ez luzatzearren, betidanik gustuko
izan dudan abesti honekin uzten zaituztet:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina