2016/01/15

PARTAIDETZA PAREKIDEAren HAUSNARKETA

-       Partaidetza parte hartzeko prozesu bat da. Ahalmen hau gara daiteke eta era berean, boterearen dimentsio bat bezala uler daiteke. Eskumena da eta lege, hitzarmen eta konstituzio asko hori babestera datoz,  EAEko Estatutuak, Haur eta Nerabeentzako Plana lantzeko programa, “Ikasleen eskubide eta betebeharren dekretua”, Europako konstituzioa…esate baterako. Partaidetza sexu-generoarekin lotutako kontzeptuak dira. Izan ere, praktikan emakumeak ez daude parekotasunean biziko parte hartze alde desberdinetan. Horretarako, bestelako partaidetza modu desberdin bat eraiki beharra dago.

-       Interesgarria iruditu zait “Equipo Claves” taldeak parte hartzeko hiru baldintzak daudela esaten du:

·         Parte hartzen jakitea. Berariazko trebetasun batzuk garatzea, besteak beste, enpatia, asertibitatea, sormena, entzuteko gaitasuna, e.a. Antolaketari dagozkion alderdiak ere aintzat hartu behar direla, izan joko arauak, izan gizarte interakzioak…
·         Parte hartu ahal izatea. Uneak eta guneak izateko errazten eta sustatzean datza.
·         Parte hartu nahi izatea. Motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra…norbanakoarekin zerikusia dauka. Parte hartzeak  gizarte dimentsioarekin zerikusi zuzena dauka, talde batekin partekatzen ditugun ideiekin alegia.

-       Eskolan partaidetzarako agertzen diren zailtasunak asko eta ugariak dira:
o   Curriculumean emakumearen presentzia nolakoa den materialetan, baliabideetan, antolakuntzan eta erantzukizunen banaketan agerian gelditzen da gogoeta eginez gero. Horrela, mutilei arreta handiago eskaintzen zaie neskei baino eta espektatibak ere oso desberdinak dira. Prestigio sozial handia dituzten lanbideekin lotuta egoten dira mutilenak esaterako baina neskenak, berriz, lanbide eta mundu afektiboarekin zerikusi dituzte (ama izatea, ezkontzea…).

o   Esparru publikoan emakume eredu falta dago eta daudenak eredu maskulinoetara jotzen dute. Lidergo estiloak ez datoz bat emakumeenarekin. Honen adibide garbia Margaret Thatcher, Angela Merkel…ditugu. Urrutira joan gabe Euskalerrian bertsolaritza munduan agertzen diren emakumeen estereotipoak ez dira bat ere femeninoak. Baina bada, bertsolari bat hau horren estereotipoa hautsi duen neska bat: Alaia Martin.




o   Partaidetza kultura eskasa da. Azken urteotan emakumeen presentzia esparru publikoan areagotu bada ere, gizonen partaidetza esparru pribatuan ez da neurri berean aurrerapen hori eman. Bi esparru hauen artean dagoen aldea oso handia da oraindik ere. Inguru pribatuan ematen den partaidetza etxe barruko aldarrikapenetan sartzen da eta horretan zaila da eragina izatea, norbanakoaren esparru barruan gelditzen baita baina gizarte mailan kutsatzen diren joerak ere ikusten dira nahiz eta etxe barruko kontuak izan.


o   Erakundeen hierarkizazioa nabaria da baita hezkuntza ere. Izan ere, zuzendari karguak dituztenen emakume eta gizonen kopurua ez da proportzionala lanbide honetan dauden emakume eta gizon kopurua kontuan hartuta. Honek ere zerikusia du emakumeak boterea disimulatzearekin.

-       Nire ustez ikastetxean lantzeko erronkak neskak ahalduntzean datza gakoa. Honekin batera, beren presentzia nabarmendu, beraien iritziak, usteak,…aintzat hartu, egindakoa goraipatu, inoiz ez gutxietsi, esaten eta idazten diotenari balorea eman. Hots, mutilekin inkonzienteki egiten duguna neskekin egitea, alegia.
Estereotipo femeninoak indartu behar dira, bizitzako eremu desberdinetan dauden emakumeen ereduak azaleratu eta eredu bihurtu beharrean gaude. Curriculemean dauzkagun arlo guztietan emakumeak bisibilizatu behar dira eta prestigio eman. Hori da partaidetza areagotzeko ezinbesteko abiapuntua. 

http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/partaidetza-parekidearen-hausnarketa.html

Partaidetza parekidearen gainean hausnarzten

Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.

Partehartzearen gaiak garrantzi oso handia du baina maiz ez gara hortaz jabetzen. Hezkidetzan egoera hau gai ugariekin ematen da eta horietako batzuk landu ditugu ikastaro honetan. Atentzio konszientea jartzen ez badugu "normalak" iruditzen zaizkigu, hala nola, hizkuntza sexista, genero estereotipoak, emakumeen errepresentazioa eta ekarpenak eta nola ez, parte hartzea.
Parte hartzea ereduetan botere harremanak erreproduzitu egiten dira eta potere harreman horietan genero-rolak paper oso garrantzizkoa jokatzen dute.
Equipo Claves-en arabera, parte hartzeko baldintza batzuk eman behar dira:

  • Parte hartu ahal izatea. Parte hartu ahal izateko bidea prestatu behar da. Arauak, estrukturak, antolakuntza, metodologia eta bideak eskeini behar dira denon parte hatzea egi bihurtu ahal izateko.
  • Parte hartzen jakitea. Abilezi eta teknikak ikasi. Pertsonak gaitu behar gara nola parte hartu ikas dezagun.
  • Parte hartu nahi zatea. Pate hartzea bultzatu behar da, parte hartzea positibo eta eraikitzailea dela ikus dezagun. Motibazioa, gogoa  eta desioa sortu behar dugu.
Baldintza hauek bermatzea hezkuntzaren oinarrietako bat izan beharko litzateke eta emakumeen parte hartzea are eta gehiago bultzatzea egungo potere estrukturak iraultzeko.


Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.


Garrantzi handikoa deritzot aste honetako euskarri teorikoan  neskek parte hartzeko dituzten zailtasunak ikustaraztea eta bida batez proposatzen diren paradigma aldaketarako estrategiak aurrera eramatea.

Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin. 

Oso interesgarria iruditzen zaidan ekimen baten berri eman nahi dizuet, "Ban Bossy" kanpaina. Gai hau emakumeen partehartzearekin lotura zuzen-zuzen duela iruditzen zait. Mutiko batek era asertiboan hitz egiten duenean liderra izateko gaia duela esan ohi dugu, neskatxa batek berdina egiten duenean berriz, "bossy", "mandona", "matxarda" deitua izateko arrisku handia du. Horrela ko hitzek mezu garbi bat elarazten dute: ez alxa eskua eta ozen hitz egin! Horrelako jokabideekin batxilergorako neskak ez dute ardura publikorik nahi eta mutilak berriz ardurak hartzeko indartuak sentitzen dira.
"When a little boy asserts himself, he's called a “leader.” Yet when a little girl does the same, she risks being branded “bossy.” Words like bossy send a message: don't raise your hand or speak up. By middle school, girls are less interested in leading than boys—a trend that continues into adulthood. Together we can encourage girls to lead."

Kanpainaren inguruko artikulua ingelesez.

Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak. 


Atal honetarako ez dut inongo datu ofizialik erabiliko, azken urteetan ikusi dudan egoera bat zuekin elkarbanatu bahi nuke. Gure gizartean paradoja ikaragarria ematen ari dela iruditzen zait. Eskolaz kanpoko jardueretan, nesken presentzia mutilena baino askoz ere handiagoa da, hizkuntzak ikasterakoan, musika ikasketetan, dantza eta jarduera erritmikoak, esku lanak... Taldeko kirol tradizionaletan (futbola, eskubaloia eta saskibaloia) mutilen presentzia handiagoa bada ere neska askok bide hau hartzen dute, pelotan gizonezkoak ia jaun da jabe izaten jarraizten dute baino gainontzeko  jarduera gehienetan gehiengoa neskak direla esango nuke. Hau ez da bakarrik adin txikikoekin gertatzen, helduen artean egoera hau errepikatzen delako sentsazioa dut. Zinean, antzerkian, hizkuntza eskolan... gehiengoa emakumeak dira. Hausnarketa sakona merezi duen gaia dela iruditzen zait. 


Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak?

Alde batetik ikasleen parte hartzea indartzeko ahaleginak egin beharko gentuzkela iruditzen zait. Gure eskola sisteman parte-hartzea ez da bultzatzen. Gure eskoletan irakaskuntzako metodologia tradizionalak pisu handiegia jarraitzen du izaten, non jakinduri guztia irakaslearen esku dagoen eta ikasleek irakasleak edo liburuak diotena errepikatu besterik ez duten egiten.
Ikasleei parte hartzen irakatsi behar diegu eta horretarako espazio eta giro egokiak prestatu behar ditugu. Dena den parte hartzea bultzatzeak badu bete beharreko baldintza bat. Ideia berri horiek aintzat hartu behar direla eta gauzak birplanteatzeko prest egon behar dugula. Hau egin ahal izateko eskola eredua erruz aldatu beharko genuke, irekiagoa, malguagoa eta sortzaileagoa beharko genuke.
  • Metodologia kooperatiboak erabili beharko genituzke.
  • Genero rolak patehartzean duten pisuaz jabetu eta horiek gainditzeko estrategiak erabili.
  • Curriculumean emakumeen presentzia handitu.
  • Neskak ahaldundu eta parte hartzeko bideak erraztu.



PARTAIDETZA PAREKIDEA

Partaidetza azkenaldian eta batez ere hezkuntza alorrean oso entzuna den kontzeptua da. Partaidetza parekideak lotura handia dauka ikaskuntza prozesuarekin eta ikasleen garapen integralarekin, izan ere, ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren subjektu aktiboa izan ahal izateko, parte hartze aktiboari esker izango da. Baina zelan azalduko genuke parte hartzea? Hona hemen Gaztematikak “Gazte dinamizazioa klabe parte hartzailean” txostenean jasotzen dituen gako batzuk:



  • Parte-hartzea gure inguruarekiko inplikazio modu bat bezala ulertzen dugu, errealitatea sortu eta aldatzeko modu bat bezala eta boterearen erabilera bat bezala. Parte hartzen dugu eragiten gaituzten aspektuak aldatzeko, moldatzeko eta berauetan eragiteko. Horregatik parte–hartzeak erabakiak sortzeko eta berauek aurrera eramateko elementuren bat izan behar du. Ikuspuntu honetatik, boterea bidegabeki daukatenek, espazioak utzi beharko dituzte erabakiaren edukiak errealak izan daitezen.
  • Parte-hartzea eraikuntza kolektibo baliabide bezala, beste pertsona batzuekin lan egitea exijitzen du eta lan kolektibo hau dela eta, bestearekiko erlazio, komunikazio eta ulermen modu berriak sortzen dira.
  • Parte–hartzeak sortzen dituen komunikazio eta erlazio bide hauetatik abiatuz, parte hartzaile ezberdinek munduaren inguruko ikuspuntu ezberdinetan barneratzen gara. Besteen ezagutza eta iritzien bitartez, landutako aspektuen gure ikuspuntua aberasten eta konplementatzen da parte hartzaile ezberdinek egiten dituzten ekarpenen bitartez.Horrela, parte–hartzea bihurtzen da ere ikasketa eta aberaste prozesu batetan landutako gaiaren inguruko gure ezagutza garatzen den heinean eta berarekin gure pentsamoldea.

Partehartzeak generoarekin lotura estua du, izan ere, prozesu parte hartzaileetan genero ikuspegia txertatzen ez badugu, botere asimetriak partehartzean islatuko dira, parte hartzea ere desorekatua izanez. Gizartean partehartzeko emakumeok topatzen ditugun zailtasun batzuk honakoak dira:

  • Eremu pribatuarekin eta emakumeei egokitutako parte hartzeko moduak ez dira onartzen edo ondo ikusten eremu publikoan.
  • Esparru publikoan emakumeon ereduen falta dago
  • Eremu publiko-pribatu dikotomiaren logika dela eta, eremu publikoa gizonena izaten jarraitzen du
  • Gizona botere posizioan kokatuta egoten jarraitzen du
  • Erakundeen egitura hierarkikoak ez du emakumeen parte hartzea laguntzen
  • Emakumeon interesak eta beharrak ez dira kontuan hartzen
  • Hizkuntzaren erabilera sexista: parte hartzean hizkuntzaren erabilera oso handia da, hizkuntza diskriminatzailea izateak ez du emakumeon parte hartzean laguntzen.
  • Emakumeok parte hartzen ez dugun guneetan erabakiak hartzea.
  • Lan metodologiak, lidergo estiloak... ez datoz bat emakumeok erabiltzen ditugunekin.
  • Komunikabideetan eta bestelako baliabideetan egiten den emakumearen irudikapenarengatik.

Emakumeok parte hartzean ditugun muga horiek kontuan hartuta, parte hartzea parekidea lortzera bidean, parte hartze estiloa aldatu behar da guztiontzako baliagarria eta bidezkoa izan dadin. Eskolak zeregin handia dauka horretan, izan ere, parte hartzen ikasten da eta eskolan parte hartze estiloa transmititzen du. Ezin dugu ahaztu parte hartzea gizartea eraldatzeko tresna dela eta eraldaketa horretan inziditu behar dugu ahalik eta bidezkoena izan dadin, horrretarako parte hartzea parekidea izan behar da. Eskolan ere parte hartze eredu berri bat eraiki behar da, zelan egin dezakegu? Hona hemen gako batzuk:

  • Lan kooperatiboa sustatzea lankidetza eta sare lana eraikiz.Modu kolektiboan lan eginez harreman parekideak sustatuz.
  • Partaidetzan eragina izan dezaketen sexu-genero estereotipoekin apurtzea
  • Eremu publiko-pribatu dikotomiarekin apurtu. Lanak genero estereotipoak ekidinez elkarbanatu.
  • Taldeak osatzerakoan kuotak erabiltzea.
  • Emakumeon erreferentzia eta ereduak sustatzea
  • Jarduerak diseinatzerakoan nesken irteresak eta beharrak kontuan izatea
  • Ikasleak parte hartzeko gaitasuna dutela aitortzea eta parte hartzearen prozesuaren hasieratik amaierara modu aktiboan inplikatzea
  • Jardueretan parte hartzeko arauak eta metodologia zehaztea genero ikuspegia kontuan hartuz
  • Nesken ahalduntzea ahalbidetzea, boterea eskuratzea modu aktiboan ekin dezaten.
  • ...

Amaitzeko, haurren parte hartze parekidea sustatzen eta horrekin lanketa egiten duten elkarteen adibide batzuk:

  • Bestetik Tertangako etxea egitasmoaK aurrera eramandako proiektua. Etxean bertan hezitzaileek haurrekin batera jolasgunea diseinatu eta eraiki zuten.



2016/01/14

PARTAIDETZA PAREKIDEA

Partaidetza  edozein helburu hezkidetzaile planifikatu eta aurrera eramateko gakoa da. Parte hartzea eragitea da, erabakitzea, esku hartzea, iritzia ematea, iradokitzea,proposatzea, gogoz eta modu kontzientean prozesu ireki baten parte izatea ,eraldatzea eta autonomia pertsonala eta soziala sakontzeko eta horretarako aukera zabaltzeko.


https://www.google.es/urlsa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=1&cad=rja&uact=8&ved=0ahUKEwjB6fGDqKrKAhWJ1xQKHWEHCvwQFgghMAA&url=http%3A%2F%2Fwww.ondarroa.eu%2Feu-ES%2FZerbitzuak%2FBerdintasuna%2FDocuments%2FPartaidetza-web2.Pdf&usg=AFQjCNGIzNvvxBXalapxUdI5BrvpJgGNMA


Parte hartzea garatu daitekeen ahalmena da,  Equipo Claves (1994) parte hartzeko 3 proposamen planteatzen ditu; parte hartzen jakitea, parte hartu ahal eta parte hartu nahi izatea. Horretarako, enpatia, asertibitatea, sormena, ziurtasuna … moduko ezaugarriak garatzeko estrategiak eskaini behar dira, hauek  garatzeko giro, gune eta une egokiak sortuz, berdintasuna bermatzen dutenak eta orain arte ikusi izan dugun bezala emakumearen errepresentazioa, hizkuntza, presentzia ….. 2. plano batean egon da edota ez da egon. Beraz, nahiz eta emakumearen partaidetza handiagotzen joan den eremu batzuetan, horrek ez du esan nahi berdintasuna bermatzen duenik.
Parte-hartzea orekatua izan dadin,  guztien ahotsak entzunak izan daitezen estrategia egokiak sortu behar dira. Horretarako, antolakuntzari lotutako aldaketak eman behar dira eta maila sinbolikoa, gramatika kulturala, harremanak eta gizarte interakzioak egituratzen dituen arau sisteman trukeak eginarazteko errebisatu behar dira. Hierarkizazio gabeko gune eta harremanak bihurtuz , ikasteko eta irakasteko zabaldu behar gara denok baitaukagu zer irakatsi eta zer ikasi, norabide biko prozesua dela ikusirik, hau gerta dadin ezinbestekoa izanik rol banaketan genero eta sexu estereotipoekin apurtzea.
Osagai guzti hauei, motibazioa, beharra eta ilusioa piztu behar zaie beharrezkoa beraz, ikasleen interesak ezagutzea eta kontuan hartzea

Institutuan partaidetza orekatua lortzeko landu daitezkeen erronka batzuk:

Desorekak identifikatu eta ikasle guztien protagonismoa bermatu.
Rol banaketan genero eta sexu estereotipoekin apurtzea
Erabiltzen ditugun metodologiak aztertu, hausnartu eta metodologi parte hartzaileak eta kooperatiboak bultzatu.
Ikasleen interesengandik abiatutako gune parte-hartzaileak sortu.
Enpatia, asertibitatea, autoestimua garatzeko ariketak indartu.





PARTAIDETZA PAREKIDEAREN INGURUAN HAUSNARTZEN


Jendarte bateratu, dinamiko, kritiko eta demokratiko bat sortzeko, oinarrizkoa da denon parte-hartzea: haur eta heldu, gizon eta emakume…, denok parte hartu behar dugu herriaren eraikuntzan.
Parte-hartzea eraldaketarako ekintza metodologiko eta politikoa da. Norberaren izaeraren eraikuntzan, ezinbesteko ezaugarria da eta era berean, herri bat eraikitzeko oinarrizko tresna. Parte-hartzeak hiru dimentsio ditu:
-          Parte hartzen jakitea.

-          Parte hartu ahal izatea.

-          Parte hartu nahi izatea.

Sexu-genero estereotipoek eragina dute prozesu honetan.
Parte-hartzea harremanak demokratizatzeko bitartekoa da, ezin dugu parte hartzeaz hitz egin beraz, balioen hezkuntzaz eta hezkidetzaz eta feminismoaz hitz egin Gabe. Bi kontzeptu eta praktika horiek eskutik lotuta joan behar dute, balioen hezkuntza lortzeko biderik onena parte-hartzea dela jakinik.


Herri hezitzailea, eskola herritarra egitasmoa ildo honetatik sortu da, haurrek zer esana, eta erabakiak hartzeko gaitasun hori ere badutelako, gainera, hezkuntzaren parte garrantzitsua dira. Eragiten dieten gaiei buruzko iritzia emateko aukera eman behar zaie gazteei, eta erabakiak hartzean, haien iritziak zuzenean entzun eta kontuan hartu. Parte hartze prozesuak eratzen eta zabaltzen doaz, herri proiektu hezitzaileak martxan daude Euskal Herriko 8 herritan.  Ikusi: OinHerri
Jendarte-eredu desorekatu, inposatzaile eta baztertzaileari aurre egiteko, botere feminista eraiki behar dugu. Hezitzaileok, haurrok, familiok..., gu geu izango gara subjektu eraldatzaileak, hau da, boteredunak, feministak, sortzaileak eta ameslariak. Hezitzaileok alde batera utzi behar ditugu negatibotasunean planteatutako diskurtsoak eta helburuak… Haurrak parte hartzera, zirrarak azaleratzera, elkarbizitza sustatzera eta sexualitatea askatasunez bizitzera gonbidatu behar ditugu.
Feminismoaren eta parte-hartzearen erronkak beraz ondorengoak lirateke:
-          Jendarte-egituraren eraldaketa ahalbidetzea.
-          Emakumea subjektu aktiboak bihurtzea.
-          Pertsona guztien arteko harremanen demokratizazioa lortzea.
-          Gaur egungo dikotomia desagerraraztea.
-          Eraldaketarako prozesuak sortzea.
-          Pertsona guztien ahalduntzea ahalbidetzea.
-          Herri, auzo zein taldeetan kideen arteko harremanak demokratizatzea.
-          Zapalduei hitza ematea.  

PARTE HARTZEA, PARTE IZATEA DA

"Pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta berorren bidez, eragile edo subjetu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”. Parte hartuz elkartearen definizioa abiapuntu gisa hartuta, bertan agertzen diren kontzeptuek hausnaketa sakona eskatzen dute nabarmena da, parte hartzeak gisa- eskubideekin lotura estua duelako, hau da,  parte hartzea parte izatea delako.

Hau dela eta lege eta hitzarmen askok gizartearen kolektibo batzuen (emakumeak, haurrak, pobreak…) parte hartzea bermatu nahi izan dute. Baina, hori nahikoa da benetako partaidetza sustatzeko eta bermatzeko? Ezinbestekoa dena, genero ikuspuntua txertatzea da.

Azken urteetan emakume foro parteartzaileak garapen handia izan dute. Feminismoaren aldarrikapenei esker eta hauen bidez lortutako eskubideek, bidea ireki dute emakumeok subjetu partehartzaile bilakatzeko, errealitatean inplikatu gabe ez baitako errealitatea aldatzeko aukera.
Kontseiluak foro garrantzitsuak izan dira zentzu honetan, bertan, elkarrizketa, tresna eta helburu izan delako eta ahalduntze prozesu baten oinarriak ezarri dituztelako. Mugimendu sozial ezberdinak topagunea aurkitu dute kontseiluetan eta indarrak bateratu dituzte emakumeen ahotsa entzuna izan dadin, aldi berean mugimendu sozialen eta administrazioaren arteko harremanak sustatu dituzte. 


mujeres por la igualdad bilaketarekin bat datozen irudiak

Hala ere, kontseiluetan argiuneak eta itzalak aurkitu ditzazkegu. Kontseiluak eztabaida guneak izaten dira baina ez erabakitzeko guneak eta, hori dela eta, batzuetan sortzen diren beharrei erantzuna emateko zailtasunak eta oztopoak . Administrazioarekin harremana beti ez da erreza izaten, bertako eskaerak, ordutegiak eta kontseiluen autonomiaren kudeaketa askotan giza- eragileak hitotzen dituztelako.

Arlo lokala alde batera utzita, zer gertatzen da emakumearen partaidetzarekin goi-mailako politikan? Kuotak hor daude baina partaidetza ez da parekidea, emakumeak sistema normatiboaren arabera, hau da genero- sisteman oinarritutako politikan, jokatu behar dute.


https://www.youtube.com/watch?v=9stLIPV7l8


  Askotan emakumeen interesak ez dira ondo adierazten, emakumeen denbora eta espazioaren erabilera ez da kontuan izaten eta maiz beraien iritzia ez da haintzat hartzen; hortaz, legeria ez da nahikoa, gizartaren egituren aldaketaren beharra islatzen du argi eta garbi. Partaidetza parekidea izan dadin, estatuak mugimendu sozialei arreta eskaini behar die.


mujeres en politica bilaketarekin bat datozen irudiak

Baina, partaidetzaren kultura badugu? Parte hartzen badakigu? Gauza asko jakintzat ematen ditugu: begiratu, entzun, sentitu,e.a., baina hori ere ikasten da, beraz, hezkuntzak zeregin handia du arlo honetan. Benetako partaidetza sustatu nahi balin badugu oztopoak zeintzuk diren kontuan izan behar ditugu; adibidez:
-    Modu pertsonalean bizitzen ditugu oztopo horiek eta jatorri kolektiboa dutela ez dugu kontuan izaten.
-    Ageri zein ezkututako curriculumarekin eraikitzen dugula testuingurua.
-    Esparru publikoan emakume eredu falta.
-    Emakumearen rol aldaketari sistema patriarkalaren erresistentzia.
-    Partaidetza- kultura falta. 

Oztopoak identifikatu eta gero hiru hildo zehaztu ditzazkegu:

-    Parte hartzen jakitea, hau da, gaitasun honetan trebatzea.
-    Parte hartu ahal izatea. Horretarako aukera ematen duen foroa sortzea.
-    Parte hartu nahi izatea. Pertsonen interesak kontuan artesa.

Laburbilduz, gure ikasleak  partehartzaileak izateko, subjetu aktibo gisa aitortu behar ditugu, beraiek prozesu osoaren zehar protagonistak izan behar dira. Horretarako prozesua beren nahietan eta beharretan oinarritu behar da. Parte hartze hurbilak, etorkizuneko partehartze handiak, bermatu behar ditu. Eta bukatzeko, ezin dugu ahaztu haurren eta nerabeen partaidetzan oztopo handiena helduak izaten garela.



irrien lagunak bilaketarekin bat datozen irudiak 
https://www.youtube.com/watch?v=ojB01HePuH0irrien lagunak bilaketarekin bat datozen irudiak

PARTAIDETZA PAREKIDEA






LABURPENA ETA BALORAZIOA


    Era kolektiboan antolatu eta aldarri berarekin bat eginez mobilizatzen eta lan egiten duena bezala definitua zaigu partaidetza, parte hartuz elkartetik. Benetako mugimendu kolektiboa bermatzeko genero begirada ezinbestekoa dela azpimarratzen zaigu. Genero ikuspegia txertaturik egon behar du, jarduera kolektiboa parekidea izatea nahi bada. 
Boterearen dimentsio bat bezala ulertua da partaidetza. Indibiduala zein kolektiboa izan daiteke. Hausnartu, iritziak eman eta erabakiak hartzearen ekintzak ditu beregain parte hartzeak. Norberak bere buruarekin jabetzea eta zintzo izatea lehen apustua. Era kolektiboan partekatua izango den jabekuntza. 

    Parte hartzeko parte hartzen trebatuak izan behar gara. Norberak bere nahiak, interesak, iritziak kolektiboan plazaratzeko gune erosoak eta konfiantzazkoak egotea garrantzitsua bada. Eta ikuspegi anitzek kolektiboaren behar eta nahiak asetuko ditu; baita aberastu ere. Emakumeak eroso senti daitezen emakumeen ikuspegiak hitza eta ekintza beharrezkoa du. Horretarako, emakumeak testuinguru eta eremu desberdinetan egotearen garrantzia gogoratu behar dugu. 

    Partaidetza egiturazko gatazkak leuntzeko baliagarria da. Gerta litezkeen genero injustiziak ekiditeko bidea.  Partu ahal izatea, partu nahi izatea, parte hartzen jakitea. Horiek guztiak betetzeko trebatu gaitzake eskolak. Erreferenteak bagara, irakaslea partaidetzan trebatuak eta horietarako estrategiak bereganatuak izatea beharrezkoa dugu.

    Sexu-generoak partaidetzan muga ugari jartzen dituela ezin ahaztu. Eremu publiko eta pribatuen bereizketa eta genero identifikazio bakoitzari itsatsi ohi zaiona arrastaka eramaten dugula gogoratu nahi nuke. Eremu publikoetan eta boterea hartu eta erakusten duten emakumeak aitortuak eta errespetuz eta miresmenez onartuak izatea kosta egiten da gizartean. Emakumeak beraganatutako roletatik ateratzea eta inertzia hori haustearen beldurra handia ohi da. Hierarkia generoan dago oraindik ere: oraindik lanbideek markatzen duten desoreka handia da, handiegia.

IKERKETA: PROPOSAMEN BATZUK

    Eremu desberdinetan partaidetza parekidea izatea oso garrantzitsua da: esate baterako jaiak eremu sozial publikoak ditugu. Horiek gizartean gizarteak gizartearentzat eraikiak dira. Orain arte jaietako antolatzaile, koordinadore eta dinamizatzaile gehientsuak gizonak. Ondorioa, jaiak parekideak izateko zailtasunak. Inertziaren korrontean gizonentzako gizonek gizonentzat sortutako jai ereduak. Badira zorionez azken urteetan hainbat kolektibo eremu desberdinetan eragiteko asmoz eta genero ikuspegia txertatzeko asmoz sortuak. adibide gisa baditugu; SardiƱerak konpartsa Donostiako Aste Nagusiako Kofradien kasuan; Mamiki Bilboko Aste Nagusikoetan.



    Badira gero eta mugimendu gehiago, genero ikuspegia beraien mobilizazioan txertatua dutenak. Halere, horietako askoetan oraindik ere (baita instituzioetan ere) kopuru desorekatuetaz hitz egin dezakegu. Benetako parekidetasuna berma dadin, gizon zein emakumez osaturik talde orekatuak kopuruz eta jarreraz beharko lukete egon. Badira mugimendu sozial ugari feminismoa hitza atxikitua izan dutenak oinarrietan, baina kolokan aritua izan dena errealitatean. Feminismoa diskurtsu sozio-politikoa bilakatu da azken urteotan, hitzetan parekidetasuna aldarrian jarriz. Ekintzak eta egunerokoak dira eraginkorrak diren jarduerak, aldaketa posible bat bermatuko dutenak. 
Badira ostera,  bestelako errealitate batzuk, non eremu sozio-politikoetan partaidetza areagotzeko sortuak izan diren. Eta begirada feminista txertatua izan duten, ez adabaki bat bezala. 

    Horietako bat Joxemi Zumalabe Fundazioa.
https://vimeo.com/61563878


    Feminismoa esplizituki azpimarratzen dute. Pentsamendu feministaren emaria osoa handia dela adierazten da. Bizi ditugun aldaketa garaia bai krisia uleratzeko funtsezkoa dela azpimarratzen dute. Pentsamendu feministak lortu du begirada jartzea beste pentsamenduek jarri ez duten lekuetan. Begirada horrek herri mugimenduaren eraldaketan ekarri duen garrantzia azaltzen dute. Feminismoaren begiradak zentzuak hartzen du besteen begiraden desbideratzean. Herrigintzan edo ezker mugimendu erradikalean ari direnek kapitalarekiko eta lanarekiko gatazkan jarri dute begirada, Feminismoak berriz, kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazkan jarri ditu begirada eta arreta. Egungo gatazka ulertzeko arazoen funtsaren hondoraino joateko pentsamendu oso baliagarria izan daitekela agertzen dute. Etxeko atea irekitzerakoan eten moduko bat egon ohi da. Feminismoak etxera sartzen eta barruan zaudela zure jarduera politikoa jarraitzea planteatzen du. Feminismoa arlo politikoa ere pertsonala badela gogoratzen du. Herrigintza ikusteko ikuspegiarekin hertsiki lotua dago.

ONDORIOAK

    Badira, beraz, jendartean eragile izateko hainbat kolektibo. Badira, era berean, begirada feminista txertatu eta partaidetzea parekidea bermatu dadin saiatzen diren mugimendu eta taldeak. Parekidetasuna prozesu iraunkor bat da. Orain arte barneratutakoak desegin eta ikuspegi berriak eraikitzeko formazioa beharrezkoa da. Formazioa gizon eta emakumeen aldetik. Parekidetasuna eman dadin, gizon zein emakumeak formatu, kontzientziatu eta aldaketa horretan parte hartu behar dutela ulertu dut.

    Bestalde, emakumea orain arte egon ez den eremuetan lekua hartzeko bere partaidetza oso garrantzitsua da. Espazio publikoak gizonek bereganatutako espazioak izan direla eta etxekoak emakumeenak aipatu genuen. Horietan partaidetza parekidea eta orekatua eman dadin, bien arteko adostasunak bateratzea eta ahotsa alderdi orok izan dezan oreka bilatzea litzateke bidea.

ESKOLAREN ERRONKAK

  • Eredu egoki eta parekideak eskaintzea: sukaldean gizon-emakumeak, zuzendari emakumea, mantenimenduko langilea emakumea izatea, idazkari gizona, musikako irakaslea gizona, haur hezkuntzako irakasleen genero-oreka, haurtzaindegi zerbitzu eta zaintza zerbitzukoak orekatuak izatea. ... Bai zaila suertatzen zaigula!!
  • Irakasle ororen hitzak tartea izan dezala garrantzitsua dela uste dut. Ikasleen arteko partaidetza ziurtatzeko irakasleak horretan trebatu behar gara. Suerta daitezkeen gatazkak, oztopoak, egonezinak, sentimenak, frustrazioak etab gertutik ulertzeko.
  • Boterearen eta jabekuntzaren kontzientzia hartzen trebatzea.
  • Eremu publiko/pribatu dikotomiaz hausnartu; etapa bakoitzean nesken eta mutilen parte hartzearen inguruko diagnostikoa egitea egokia litzateke. Haur hezkuntzan esaterako, jolas sinbolikoan etxeko egoerak errepresentatzen direnean neskek partaidetza handiagoa dute mutilek baino. Egoera hori ereduen faltagatik eta gizarte eta etxeetatik jasotako estereotipoen eraginez dela ulerturik, inertzia hori haustea eskolaren eginkizuna da.
  • Nesken intereseko gaiak heltzea. Azpimarratzea. Orain artean itzalean egon direla ulertu eta merezi duten arreta ematea.
  • Kolektiboan lanean aritzeko beharrezko estrategiak eskaini. Harreman parekideak sustatu, guztion iritziei arreta eman, neska eta mutilen esanak jarraituz proiektuak sortu.
  • Ardura partekatuan gizonen parte hartzearen lanketa ezinbesteko gaia. Etxeko eremua aldatzen ez denean zaila suertatzen baita bestelakoetan aldaketak ematea. Barruko apalak txukuntzen hastea komenigarria da, eta eskolak gaiari arreta jarriz gero, gaiak bultzada hartuko luke. Emakumeengan lanbide eta etxeko arduren gehiegizko zamaren injustizia aldarrian jartzeko, eskolak txiki-txikitatik naturaltasunez har dezake gaia bera.
  • partaidetzak berean dakartzan ezaugarriak lantzea: inplikazioa, konpromezua, ardura, jabekuntza, konfiantza. Horietan nesken eta mutilen ametsak, gogoak eta beharrak tartea izatea. Eta kolektiboan parte hartzeko estrategiak garatzen laguntzea. Suerta daitezkeen gatazkei erantzuteko baliabide egokiak emanez, eta konfiantzazko giroak eskainiz, partaidetza parekidea ematen dela bermatuz.
    Ardura partekatuaren inguruko artikulu bat, Madalen Aldalurren hitzetan.

     Azkenik, gogora ekarri nahi nuke kolektibo bakoitzak era batean ala bestean lan egiten duela. Helburuak desberdinak izanik, helmugak ere ezberdintzen dituztelarik: esaterako, Emarock Elkartea Euskal Herriko musika eszenako emakumeak saretzea izan du helburuetako bat. Baita euskal emakume musikarien lanak aitortzeko eta ikusgarri egiteko. Edota klitto! atari digitala. Oinarri, bide eta helburua feminismoa duena. Sarean euskara hutsean eta ikuspuntu feministatik lantzen eta interpretatzen ditu albisteak. 


                                                                         Emarock