2019/02/20

ZER DA NORMALA IZATEA?



GURUTZEGRAMA



HAUSNARTZEN

Azken hamarkada honetan teoria feministak bai generoa baita sexua ere eraikuntza sozio-kulturala direla baieztatu du. Egungo jendartea, ordea, EMAKUME/GIZON eredu dikotomikoaren gainean eraikita dago, bai zientzia, komunikabideak edo hezkuntzari esker.



Haur bat jaiotzen denetik sexua ezarri egiten diogu: gizonezkoa edo emakumezkoa da. Eta ahaztu egiten dugu Trans kontzeptupean biltzen den eta genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea. Alegia, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.

Horrek sorrarazten duen diskriminazioaren aurren beste normaltasun eredu bat eraiki beharrean gaude. Identitate guztiek bere lekua izan dezaten.

Zentzu honetan erabilgarriak diren honako baliabideak luzatzen ditut:


TRANSEXUALITATEA HAURRETAN (UR HANDITAN)

Haur transgenero baten lehen eskuko bizi-esperientzia:

 


GENERO ETA ANIZTASUN SEXUALERAKO GIDA (STEILAS, 2015)


LGBTIQ pertsonak jendartearen osagai diren heinean curriculum guztietan modu inklusiboan txertatzeko gomendio erabilgarri sorta luzatzen ditu gida honek. Planteatzen dituen estrategien artean hauek iruditu zaizkit aipagarrienak:

1. Egun esanguratsuak ospatzea:


Maiatzak 15. Familien eguna. Tradizionalki familia mota jakin baten gaineko lanketa egin izan da soilik.
Maiatzak 17. LGTBIQfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
Ekainak 28. LGTBIQ askatasunaren Nazioarteko Eguna. Tradizionalki Gay harrotasunaren eguna deitu izan zaio.
Urriak 18. Transen despatologizazioaren eguna.

Maiatzean Aniztasun Afektiko Sexualaren Astea garatzeko aukera dugu: familia, langile eta ikasleak anitzak gara gure ikastetxean, eta LGTBIQ fobia gaitzesten dugu, beraz, aprobetxatu nazioarteko bi egunak gaiari osotasunean heltzeko.

2. Arloen trataera LGTBIQfilikoa:

Atzerriko hizkuntzak. Erabili LGTBIQ pertsonaiak «role play» ariketetan eta landu LGTBIQ aniztasuna jorratzen duen testuak.

Euskara eta Gaztelania. Analizatu hizkuntza ez baztertzailea eta irain sexisten atzean dagoen ideologia.

Heziketa fisikoa. Generoaren araberako segregazioa oso ohikoa da tamalez kiroletan, ikastetxe gehienetan lan handia egiten da hori borrokatzeko, baina jarraitu behar da. Kontu handiz ibili behar da transikasleekin, batez ere aldageletan. Halaber, kiroletan hain ohikoak diren irain LGBTIQfobikoak saihestu behar dira.

Historia. Ikertu nola aldatu den LGTBIQ fenomenoaren ikuspegia historian barrena eta kultura ezberdinetan. Pertsonaia LGTBIQren biografiak aztertu.


Literatura. Idazle LGTBIQren biografiak aztertu eta ikusi honen eragina beraien lanetan. Esaterako, Lorca, Cernuda,Virginia Woolf, Wilde, Safo, Shakespeare, Hans Christian Andersen, Rimbaud… Literatura homoerotikoa landu

Matematika. LGTBIQ pertsonaiak eta familia homoparentalak erabili buruketetan sortzen diren egoeretan. Bide batez, landu ikerke tetan agertzen diren LGTBIQ datuak kalkulu estadistikoak egiteko.

Plastika eta teknologia. Ikasleak animatu LGTBIQ askapen mugimenduarekin lotutako ikurrak egiteko (historikoak eta berriak). Mugimenduaren banderaren historia eta koloreen esanahia.


EREMU HEZITZAILEETAN ETA JENDARTEAN LANTZEKO ERRONKAK

- "Normala" - "ez normala" bereizketa gainditzea sexu eta gorputz aniztasunari dagokionean.

- Sexu-genero sistema eta heteronormatibitatearen ordez aniztasuna ardatz duen espazio sinboliko-kulturala eraikitzea.

- Aniztasuna erakusten duten erreferenteak curriculum-ean txertatzea eta gelako egunerokotasunean beste eredu hegemonikoetaz gain LGTBIQ+ kolektibokoak ere bistaratzea.

- Hezkuntza komunitatearen formakuntza eta inplikazioa lortzea.

- Ikastetxea gune seguru eta askea dela bermatzea bihurtzen hastea, LGTBIQ+ kolektibo kideei laguntza eta babesa eskainiz eta haiekiko tolerantzia jarrerak sustatuz. 

-Aniztasuna aberastasun iturri gisa ulertzea.


IAZKO POST-A

Iazko post-en artean Irati Gaztelurrutiaren Gorputz Ikusezinak izenekoa hautatu dut, gorputz-anitzei buruzkoa. Oso interesgarria iruditu zait bertan aipatzen duen bere gradu amaierako lana: “XL TAILADUN EMAKUMEAK: EDERTASUN ESTEREOTIPOAK HAUTSI DITUZTEN EMAKUME GAZTEEN BIZI ISTORIOAK”. Aipatzen duenaren arabera, 42 taila janzten zuten 18 eta 30 urte bitarteko emakume euskaldunen bizi istorioak biltzen ditu bertan eta denen ezaugarri komuntzat jotzen du, beraien bizitzako uneren batean, autoestimu oso baxua izan izana ispilu aurrean ikusten zutenak eraginda.




2019/02/18

IDENTITATEAK LANTZEN




Aurreko edizioetako ikastarokideen pos HAU uzten dizuet! identitatea nork bere modua sentitzeko askatasuna duelako! 

Identitateen garapenaren inguruan islatzen duen esaldiren bat hautatu. Zein dira hori betetzeko curriculum ezkutuan kontuan hartu beharrekoak?

"Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza‐eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera‐berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak". 

Hezkuntza-eskubidea denek izan behar dute inolako bazterkeriarik gabe. Ezintasun ekonomiko, kultural, sexualak, politikoak, etnia edo pertsonalak direlarik. Hau bermatu beharra dago. 


Aipatu itzazu zure inguru hurbilean genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak. Ze sinesmen faltsu desikasi behar izan dira?

 Inguru hurbileko batzuk genero-identitatearen inguruan eman diren aldaketak ez dira handiak izan, beste inguru hurbileko jende militantean aldiz bai. Segun eta non kokatzen zaren aldaketa batzuk nabarmenagoak izango dira besteak bano, nik ez nituzke denak zaku berean sartuko. 

Denak ez dutelako pentsatzen izakia produktu kulturala dela eta determinatutako sozializazio baten arabera moldatzen dela. Batzuek, oraindik oso biologizistak dira eta ez dute diskurtso hori barneratu.
Gizarte guztira ez da heldu diskurtso hau eta askori ez zaie komeni zabaltzea, beraien interes propioen aurka doalako. 

Ikastaroan osagarria dagoen txostenean parrafo honekin geldituko nintzen 

 "Denok jaiotzen gara kultura, hizkuntza, historia baten barruan. Hortik abiatuta, aurreko gaietan ere aipatutako prozesuan (eraiki-desegin-eraiki) hezkuntzak zeregin handia du, ikasleek eta irakasleek subjektuen eraikuntza-abentura horretan. Abentura bai, identitatearen eraikuntza ez delako inoiz amaitzen, identitatea, bizitza bezala, aldakorra delako, alde batetik, eta anitza, bestetik. Bizitza-momentu berean identitate ezberdinak osatutako identitatea dugu eta etorkizunean ez dakigu nor izango garen. Abentura ederra, benetan. Identitateen garapena prozesu sortzailea da, eta sortzailea den aldetik zalantzan jartzen ditu kultura-modu batzuk, tartean eskolarenak. Identitateen garapenean askatasunaren alde apustu egitea ez da soilik tolerantzia eta identitate anitzen inguruan dauden sinesmen faltsuak desegitea eta zapalkuntza-jarreren kontra jotzea, horren instituzionalizazioa haustea ere bada. Apustu politikoa da".


Artikulo HAU uzten dizuet hemen! Ondo segi!!

 "Pertsona transexual adina transexual izateko modu daude. Horrek sortzen duen logika erabat duala da, gorputza eta psikea banatzen dituena. Ikuspegi horren arabera, zure gorputza nahastuta dago". 

"Nire ustez, gorputzak ez dira nahasten, gizarteak eta euren genero erregimenak nahasten dira. Emakumeak eta gizonak oposizioz definitzen dituzte erregimen horiek, eta bi marka sexual horietan sartzen ez garen gorputz guztiok, gatazkaratuak gaude. Gure gorputzek pairatzen dituzte gizartearen arauen min kolateral horiek".

"Niretzat hor dago koxka. Zein da gure gorputzen beste esanahi batzuk sortzeko modua, gure bizitzak bizigarriagoak eta jasangarriagoak egingo dituena? Nola sortu benetan gorputzaren autodeterminazio bat, non bakoitzak ahal eta nahi duen moduan kudeatuko dituen bere genero nortasuna, bere orientazio sexuala, eta bere praktika sexualak?" 

HEZKIDETZA DA BIDEA...





Askok pentsatuko lukete agian emakume eta gizonezkoak eremu berdinean ikastearekin berdintasuna bermatuta dagoela. Hau da, eskola ez segregazionistak izatearekin nahikoa dela. Edonola, berdintasunean aritzen garenok jakin badakigu ekimen handia egin behar dela gure ikastetxeetan berdintasuna noizbait lortu dezagun, horregatik, hain zuzen ere, ezinbestekoak dira hezkidetza planak, proiektuak eta unitate didaktikoak genero ikuspegitik lantzea. Ez dezagun ahaztu Emakumezkoak oraindik soldata baxuagoak ditugula, bortizkeria pairatzen dugula eta genero-hierarkia baten pean oinarrituriko jendartean bizi garela. eta desoreka hori gure eskoletan ere baduela bere isla.  Hori dela eta, irakasle moduan gure eskuetan dago egoera honi aurre egitea eta eredu izatea sistema bitarra alde batera usteko eta anitzarekin bat egiteko.

Heziberri 2020k proposatzen duen curriculuma aztertzea garrantzitsua da. Bi zeharkako konpetentziekin lotura dago.


Abiapuntua da Elkarbizitzarako konpetentzia: “Giza eskubideen printzipio etikoetan oinarritutako jokabideak: pertsona guztiek eskubide berberak dituzte, haien sexua, arraza, etnia, jatorria, hizkuntza eta kultura edozein dela ere (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 1. artikulua).
Norbera izaten ikasteko konpetentzian esaldi hau agertzen da: “Gaur egungo kulturaniztasun-testuinguruan, pertsona errealizatuen inguruko eredu bat baino gehiago dago, baina ziurgabetasunaren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da 
gizabanakoei baliabideak ematea beren nortasuna eraikitzen laguntzeko. Horrela egiten ez baldin bada, pertsona alienatuak garatzea bultzatuko da, erabakiak hartzeko irizpide pertsonalik gabekoak, gainerako pertsonek egiten dutena egitera mugatzen direnak”.

Hezkuntza komunitateak zerbait egin behar du egoeraren azterketatik abiatzeko. Lehenengo zeregina izan behar da aztertzea zertaz ari garen, zein hutsune egiten dugun gure eguneroko jardueretan, gure lanean, zeri ez diogun erreparatu, baina zuzendu nahi dugun; zer nolako ondorioak dituen esku-hartzeak edo axolagabekeriak... azken finean gure betebeharra ez ezik, gure zeregina ere bada aniztasunean , hau da, Elkarbizitzako konpetentzian eta izaten ikasteko konpetentzian oinarritutako hezkuntza ematea. Hezkuntzan ez dago esku hartze neutrorik, hots, egiten (ez) dugun guztiak bere ondorioak ditu.

Pasadan urteko hausnarketa bat berreskuratu nahi dut, hau da, Irati Mendiguren  bere blogan egin zuena: 
Genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak oraindik orain xumeak eta txikiegiak direla iruditzen zait. Batez ere sistema honek zuzen zuzenean garamatzalako etiketak ezarri eta alde bateko edo besteko jende multzotan kokatzera. Emakumea zara ala gizona zara, garaitua ala garailea, zakila edo alua izan...eta horren arabera sortuko zaizkizu espektatiba batzuk ala beste batzuk, eta eraikiko duzu/dute zure nortasuna zein identitatea. 

Zoritxarrez, pertsonak diren bezala etiketarik gabe onartu eta aitortzeko zailtasun eta oztopo ugari ditugu oraindik.  Ez al dago pertsonak adina identitate? https://www.blogger.com/profile/13260067957925830321 IRATI MENDIGUREN

Honosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak orokorrean lotsa, atsekabe eta sufrimendu hitzen parean jarri izan da gure ikastetxeetan eta gure gizartean.  Iratik esan duen bezala aurrerapauso txikiak eta xumeak eman dira bisibilizazioan ,onarpen mailan eta lege-berdintasunean, beraz, oraindik lan asko dago egiteko aniztasuna era positibo batean baloratzeko.
Hori dela eta, hezkuntza sistemak aldaketarako eragile aktiboa izan behar du.  Hau lortzeko lehenik eta behin, ikastetxeen giroa zaindu behar dugu, ezin dugu ahaztu gure geletan mugitzen direla beren sexualitatea eta genero identitatea garatzen ari diren gazteak eta guri dagokigu bere ingurua babestea.  Ikasleak eskubidea osoa dute askatasunean bizitzeko eta agertzeko, zoriontzu izateko eta heldutasunera ailegatzeko modu normal baten barruan.




Hemen dituzue bideo interesgarri batzuk ...

The Science of being transgender


What is transgender?




What does Queer really mean..?

Gogoratu nahi dut ere Freddy Mercuryren abestia  "I want to break free" eta bereziki abesti honen bideoa.... 


Identitateak!









Aurreko ikasturteetako post batzuk irakurri ondoren honekin geratzen naiz, hasieratik gustatu zait izenburua irakurtzean, Glaukoma taldearen Gure kaiola abestiaren zatia baita. Gainera, bertan, bi sexuen prozesu-garapena egiten du, baita hirugarren sexu bat eskatu, Podemos-en eskaera aipatuz. Jarraian, etorkizunaz hitz egiten hasten da, gaur egungo umeak aniztasun sexualaren inguruan hezitu behar direla.

Heziberri 2020 aztertu ondoren esaldi hau aipagarria edo azpimarratzekoa iruditzen zait: "Emakumeei eta gizonei esleitutako portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera”.

Dena ondo joateko, lehen pausua, curriculumean idatzita egotea da, baina horrekin ez da nahikoa. Baliagarria izateko martxan jarri behar da, eta hau prozesu bat da, egun batetik bestera ezin dena aldatu. Horregatik, aurreiritziak, estereotipoak eta rolaz ezabatzeari garrantzia eman behar zaio, eta honela ikasle guztiak aske hezi eta haziko dira.


Nire inguruan, pentsatzen dut edo pentsatu nahi dut, genero-identitatearen inguruan aldaketak edo aurrerapenak egon direla, baina, oraindik lana dago eta gauza asko ditugu desikasteko. Gainera, gai honi buruz informatutako jendeak badaki, baina besteek oso gutxi, orduan konturatzen gara nahi duenak dakiela eta besteeri berdin zaiela edo ez diotela garrantzia handirik ematen. Desikasitako hainbat adibide aipatuko ditut: bi genero baino gehiago daudela, generoa eta orientazioa sexuala ez dela gauza bera, generoa sexu biologikoarekin ez dagoela lotua…

Identitate anitzak ezagutzen, ikasteko aitortzen





Jendarteari  identitateari buruz galdetzean, aukerak binarismo batera mugatuko dizkigute askok, emakume edo gizon eta genero femenino eta maskulinoekin uztartuko dute orokorrean. Biak modu kontrajarrian eta ondorioz hierarkikotasun batean (gizonek makro-nortasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatuz eta emakumeek aldiz, bere burua gutxietsita, autoestimu txikiarekin eta autokontzeptu negatiboarekin).
Baina identitateen inguruan irakurtzen eta sakontzen hasten garenean gaiaren konplexutasunaz ohartzen gara. Sexu identitatea errazago ulertzen bada ere (emakume, gizon, intersexuala), genero identitatea azaltzen hasten garenean gaia konplikatu egiten da eta bien konbinazioak identitate desberdinak sentitzeko ia aukera amaigabea ematen dute. Honi identitatea prozesu irekia dela eta bizitzan zehar etengabeko eraikuntzan dagoela gehitzen badiogu, pertsonak oso anitzak garela onartzea besterik ez zaigu geratzen.

Zuriñe Baztanek genero identitatea irudikatzeko erabiltzen duen adibidea oso ona iruditu zait. ”Soka baten mutur batean gizonak daude eta bestean emakumeak. Ulertuko bagenu continuum bat dagoela eta ez dugula zertan bazter bat edo bestea izan, izango bagina gai konplexuagoa dela ikusteko… Batzuk erdian egongo ginateke, edo bazterrean, edo inguruan... eta sigi-saga ere egin dezakegu gainera”. Sokaren irudiarekin denok femeninotik eta maskulinotik dugula irudikatzea errazagoa egiten da eta gure ikasleei argitzeko modu baliagarria iruditzen zait.
Ondorengo bideo honek ere identitate desberdinak ulertzeko argibideak ematen dizkigu.

Ume txikiei azaldu behar badiegu, gaztelerazko honek errazago azaltzen du:

Iazko sarreren artean, Iosune de La Peñaren “Utzi nazazu nire identitatea garatzen” aukeratu dut. Gaiaren argibideak azaldu eta filosofiak historian zehar subjektuaren eraikuntza askea burutzen ez duela lagundu aipatzen digu.
Heziberri 2020-ri dagokionez, identitatearen garapenari lotua dagoen genero kontzeptuari buruzko esaldi honekin gelditzen naiz, Balio Etikoen atalean, helburuen artean ondorengoa dago (239 orrialdean):
“Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai eta, genero- eta kultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan jarri behar dira kultura-, genero- eta sexu-nortasunagatik desberdintasuna sustatzen duten ereduak".
Oso esaldi egokia iruditzen zait baina kontziente naiz ezkutuko kurrikulumean, hamaika erronka dauzkagula egoera ideal honetara iristeko gainditu behar direnak. Nagusiki, eskolan lan egiten dugun langileria osoaren sentsibilizazio eta formazioa, borondatea eta nahia beharko genituzke eta aurrekontu egoki batekin osatu; modu honetara genero-identitate eta sexu-identitate eredu desberdinak aurkeztu eta lantzeko aukera izango genuke, espazioak, jarrerak, metodologiak eta baliabideak aldatuz beharrezkoa izanez gero.
Genero-identitateen inguruan, aurrerapen esanguratsuak ari dira ematen. Ezin ukatu gaur egun, identitate desberdinak daudenaren kontzientzia errotzen ari dela jendartean, bereziki “alua duten mutilak eta zakila duten neskak” leloa barneratzen hasi garela dirudi, normaltasunez aitortzeko oraindik asko falta bada ere. Baina sexu-genero-espresio identitateak lelo hortatik haratago doazen hamaika modu daudela ulertzea falta zaigu. Gizonezko-emakumezko binarismoari, leloko bi aukerak gehitu dizkiogu, baina hau lehenengo urratsa besterik ez da, askoz gauza malguago eta askeago batean sinisten eta pentsatzen hasi behar dugu, gure ikasleei aurkezteko.
Amaitzeko, Gasteizen izan zen “Diversidad sexual e identidades de genero en las políticas de igualdad” mahai inguruaren bideoaren lotura eransten dut. Miquel Misse eta Gerard Coll-Planas-ek identitate desberdinak azaltzeaz gain, jasaten dituzten jazarpenak argitzen dituzte eta horiei aurre egiteko erabili beharreko estrategian inguruan gogoeta egin arazten digute.

identitateak



http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/pertsonak-adina-identitate.html Irati Mendigurenen hau aukeratu dut, neuk ere Jule Goikoetxearen hitzak oinarri hartzen ditut, gaia borobiltzeko, hots, “ genero-sexu sistema gizonezkoa eta maskulinitatea bikaina, eta emakumezkoa eta feminitatea desbideratze eta gabetasuna dela pentsatzen duen sistema da” bien arteko aldea zenbat eta haundiagoa, orduan eta desmokratizazio sakonagoa. Heteropatriarkatuak gizakien identitateak definitzeko eta sailkatzeko duen genero-sexu sistemak lotura zuzena duela jendarte - ereduarekin.

Galdera interesgarriak ditugu erantzuteko aurretik, zer nolako jendartea nahi dugu? Pertonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?




Heziberri 2020 dagokionez, identitatearen garepenari lotua dagoen genero kontzeptuari buruzko esaldi honekin gelditzen naiz: “Genero aniztasuna: Gizarte-konstrukto bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna”.
Eskola inklusibo eta aniztasunaren atalean egiten da aipu hau, aurretik azpimarratuz “…baliotsua aniztasun positiboa da, gizaki izateko aukeren ispilu izateaz batera aberastu ere egiten gaituelako. Gizarte-talde guztiak izaten dira anitzak, eta horrek ikasteko eta hobetzeko aukera ematen digu” .

Ezkutuko kurrikulumean ordea, badaude hamaika erronka egoera ideal honetara iristeko gainditu behar direnak. Nagusiki, esango nuke, bertan lan egiten duten profesionalen formazioarekin, borondate eta nahiarekin eta aurrekontu egoki batekin gainditu daitezkeenak; genero-identitate eta sexu-identitate eredu desberdinak aurkeztu eta landu, binarismoa saihesten ahalegindu, genero rol eta estereotipoak landu, espazioak, jarrerak, metodologiak, edukiak honen arabera aldatu etab.



Duela aste batzuk bideo hau elkarbanatu nuen eta aste honetako irakurgaia lantzean ari nintzela berriz   egiteko beharra sentitu dut!


Aste ona pasa!