2023/01/29


 

                              AUKERA TAKARRA

Genero-estereotipoak, oso presente daude oraindik gure sozietatean eta horren ispilu, hezkuntza sisteman aurkitzen dugu. Gaur egun, feminismoa eta berdintasuna modan jarri dira eta zorionez eta/edo zoritxarrez politikoki zuzenak diren diskurtsoak, itxurak eta jarrerak (beti azaletik) mozorrotze aldera,  ez dira  begi bistan agertzen  baina ezkutuko curriculum sexista gure imajinarioetan eta gertuko imajinarioetan ere, indarrean jarraitzen du. Beharbada, modu labainkorragoan bada ere.

Gaur egun ere, genero-rol eta estereotipoetan hezten jarraitzen da, eta rol eta estereotipo horiek etengabe baldintzatzen dituzte hartzen diren erabakiak eta ekintzak.  Oraindik, curriculum esplizituak androzentrikoa jarraitzen du izaten emakumeek garaturiko konpetentziak gutxietsita direlarik eta emakumeek egindako ekarpenak isilarazita mantenduz   

Curriculum ezkutuan sexismoaren pentsaera, komunikazio hizkera sexistan hedatzen da era inkontzienteki, neska eta mutilekiko espektatiba eta itxaropen bereiziak jarriz, lan arduren banaketa ez parekidea mantentzen eta hezkuntza sisteman  ere (bai, bai) antolakuntza, partaidetza eta botere espazioetan kristalezko sapaiaren distirak argi indarra erakusten dute.

Curriculum baliabide hezkidetzaileak txertatzeko zailtasun handiena curriculuma ahalbideratzen duten agente, profesional eta azken finean pertsonen sinesmen eta borondatean aurkitzen da.

Teorikoki gero eta urrunago goaz, legeen bermea ere gero eta zabalagoa egiten da baina teoria eta praktikak abiadura desberdinak izaten dituzte teoriarena erbia bezain arina izanik eta praktikarena dortokarena bezain nagia.

Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarria” aipatzekotan:

ü  Gure inguru hurbileko errealitatea ezagutzea eta aztertzea da gure testuinguru hurbilaren kontzientzia hartzeko. Kontzientzia aktiboa.

ü Testuinguruaren ahulguneak eta indarguneak ezagutzea eta hausnartzea lehentasunezko helburu eraldatzaileak  denon artean  adostuz.

ü   Helburuen xedeak aztertu.

ü   Adostutakoak  planifikatu eta ikaskomunitate mailan  konpromezuak hartu.

Metodologiak elkar eraginkorrak eta partaidetza sustatzendituztenak aniztasuna bere barne aintzat hartzen dituztenak. Ikasle bakoitzaren izaera propioa, errespetatatuz eta aniztasunaren aberastasuna indartuz. 

Afektibitate heziketa dun garrantziari lekua eman, besteen balorazioa berdinatsunezko harremanak, gatazken trataera baketsua eta elarrekiko errespetuan oinarritatko heziketa afektibo sexualean hezi.

Baliabide materialei arreta berezia eskaini behar diogu ere.

Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak hauek azalduko  nituzke:

  • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
  •  Estereotipoak gainditu eta ikasle neska eta mutilen gaitasunak garatu.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea
  • Parte hartze parekidea sustatzea
  • Lanbidearen izatearen garrantzia indartzea
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez -estereotipatuak aurkeztea.

 

*Aurreko ikasturteko post-a  aukeratu dut gaia ederki laburbiltzen duelako eta proposamen ugari jorratzen dituelako, ea gustokoaduzuen.

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktiko_23.html

ILARGIRAINO.....ASKE IZAN NAHI DUGU!

 

    Aurreko ikasturteko post hau aukeratu dut, datu interesgarri asko eskeintzen dituelako, eta datu hoien bitartez, neska-mutilek egiten dituzten aukeraketak (ikasketak, lanbideak,…), ez dutela biologiarekin zerikusirik fragatzen delako. Beraz, ia behingoa apurtzen dugun horrelako esaldiekin: “Biologikoki desberdinak gara”, “zeozer badago, jaiotzetik desberdinak garelako”, etabar luze bat. Nire ustez gaur egun holako esaldi hauek erabiltzen dutenek ez daude hausnarketetarako irekiak, edo aitzaki moduan erabiltzen dute. Askotan galdetzen diot nire buruari: Zergaitik daukagu holako esaldiak botatzeko beharra? Askotan gainera emakumeengandik entzunak dira.

    Badago behintzat gai bat, soldata arrakala, ezin diogula biologiari atzikitu. Orain dela hilabete pare bat artikulu honetan argitaratu zuten bezela, gaur egun oraindik soldata-arrakala existitzen da, nahiz eta legeak, egon badaude, soldata-arrakala ez emateko. Artikuluan, arrakala ekidetzeko irtenbideak zeintzuk izan daitezken ere aipatzen ditu; besteak beste, curriculum itsua ezartzearena.

https://factorialhr.es/blog/brecha-salarial-genero/

    Aste honetanko irakurgaia eta materiala aztertu eta gero, datuak irakurri eta gero, ondo ikusten da alde biologikoaz ahaztu egin behar garela eta benetako aldaketak nahi baditugu, gizarte hetereopatriarkalak ezartzen dizkigun arauekin apurtu behar dugula behingoz. Eta bide bat, orientazio hezkidetzailea eskeintzearena da. Gazteek Curruculumak bialtzen dutenean, zelan irakurri edo zertan fijatzen diren ezin dugu kontrolatu, baina badago gauza garrantzitsu eta ezinbesteko bat eskeini ahal dieguna: orientazio hezkidetzailea; hau badago gure esku, eskolen esku.

    Eta orientazio akademiko hezkidetzailerako erronka nagusien artean, hauek aipatuko nituzke:

-          - Lanbide guztiei balioa eman eta bistaratu: zaintza eta etxeko lanak besteak beste.

-          - Amelia Barquienek dioen bezela, haurrak intersexualak balira bezela begiratu.

-          - Aurrekoarekin lotuta, oso garrantzitsua espektatibak; ikasleengan sinistu behar dugu, beraietan eta beraien gaitasunetan; eta nahiak eta gustuak kontutan izan.

-          - Neskak ahaldundu eta mutilei protagonismoa besteei uzten lagundu.

-          - Emozioak eta sentimenduak balorean jarri.

-          - Ereduak eskeini: asko eta anitzak.

    Azken erronkarekin lotuta, Jone Arriola Elgoibartarrak bere gradurako aurkeztu zuen lanaren inguruko elkarrizketa hau oso interesgarria iruditzen zait. Ikus-entzunezko komunikazioan graduatua da eta ikasketa amaierako proiektuari esker, Tabakalerak antolatzen duen bideo lehiaketan sari bat eskuratu zuen. 

Berak dioen moduan, “Emakumearen figurari jartzen dizkioten filtroak kendu eta benetako emakumea erakutsi nahi izan dut”. Hona hemen bideoa:



2023/01/28

Handira jokatu!


 


Denetik aurkitu dut asteko irakurketetan, gazitik eta gozotik. Oso interesgarriak iruditu zaizkit PISA frogen emaitzen analisitik egindako hainbat zehaztapen: pozik hartu dut zientzietan eta matematiketan genero arrakala gutxitzen doala jakiteak eta zer pentsatua eman dit berresteak batetik, neskek porrotari dioten beldurra eta bestetik, mutilek eskolan okerrago ibilita ere ausartago jokatzen dutela ondorengo ikasketak aukeratzean. Okerrena da batxilerreko gazteek ez direla diferentzia horren jakitun eta gustu kontua besterik ez dela defendatzen dutela (Emakunderen ikerketa, 2016).  Ustez libre egiten dituzten hautuek etorkizuneko lan eta bizi baldintzetan izango duen eraginetik hain dira urruti! 

Etsigarria da jakitea zein goiz otzantzen gaituzten, 4 urterekin genero estereotipoak barneratuta omen ditugu eta 6 urteren bueltan neska askok eta askok bere abildade eta ahalmenen gaineko duda egiten dute. Kantuz hausnartu dute guztiaren inguruan bertso saioan lau emakumek.




  

Gaitasun handiko nesken eta mutilen jarrerak ere zeharo desberdinak dira Pikara aldizkarian argitaratutako  “QuerĆ­a saber mĆ”s y resultaba odiosa” artikuluan esaten denez.  Mutilengan anbizioa ondo ikusia dagoen bitartean neskak ez dute lizentzia hori eta ez nabarmentzeko ahaleginak egingo dituzte besteok jarritako ikasle finaren etiketapean.


Eskerrak azterketa horietan guztietan baden argi-izpirik. Egoeraren analisian sakondu eta gero badakigu eskola dela, familiarekin batera, funtsezko eragilea. Horregatik orientazio akademiko-profesional ez-sexista ezartzeko autoritatea aitortu zaio eta tresna bat eskaini:  II. Hezkidetza Plana, Berdintasunaren eta Tratu Onaren Bidean.  Tratu onak dira:

·        Hezkuntza afektiboa lantzea eta orain arte oso onartuak izan ez diren neska kontu eta moduak balioan jartzea eta mutilek gonbidatu praktika ditzaten.

·         Etxeko lan eta zaintza eremuei denbora bat eskaintzea eskolan. 

·         Irakasle bakoitzaren egin beharra espektatiben teoriak gidatzea. Teoria horren arabera haurrek heziketan aurrera egiteko gakoa autoestimua da, eta espektatiben teoriak argi dio: irakasleak ikaslearenganako espektatiba onak baldin baditu, bete egingo dira, eta berdin espektatiba txarrekin.  “Coach” izan gabe aurkituko ditugu ikasle bakoitzean hainbat indargune, eskainiko dizkiogu gaizki egin eta zuzentzeko abaguneak eta lagunduko dugu bere burua ezagutu eta maita dezan.

Ez ditut neuk Marian Morenok baino hobeto zerrendatuko orientazio ez-sexistarako gakoak; samurrak izan gabe batzuk errazago eramango ditugu aurrera. Gure eskolan gaur egun erronka nagusiena mutila izateko modu hegemonikoa ezbaian jarri eta mutilen konplizitatea lortzea dela esango nuke.  Hezkidetza usaina duen edozein jardueraren aurrean badira hainbat mutil atezuan, deseroso sentitzen direnak. Ikastaroak aurrera darrai eta galderak ez du erantzun errazik, Eta mutilekin zer?  

 

Bitartean gero eta gehiago dira eskoletan zuzendaritza karguak hartzen dituzten emakumeak, indarrez beterik daude beraien ekintzak atzetik datozen neska ikasleengan duen eragina ezagututa. Bejondeiela! 

 Aske erabaki, aske bizitzeko postako izenburuak harrapatu nau, postak labur eta argi azaltzen ditu aste honetakoak.


2023/01/27

ERABAKITZEKO AUKERA


Atal honetan zehar orientazioari buruz gogoeta egin behar izan dugu. Datuek erakusten dutenez, STEAM arloarekin erlazioa duten erdi-mailako eta goi-mailako ikasketetan emakumeen presentzia (nahiz eta pixkanaka aldatzen doan) gizonezkoenarekin alderatuta baxuago izan ohi da. Lorena FernĆ”ndezek (U. de Deusto) dionez,  “Neskek mezu ugari jasotzen dituzte, zientzia haientzat ez dela pentsarazten dietenak".

Gainera, matrikulatutako ikasleen artean gehiengoa diren emakumeen presentzia lausotu egiten da kategoriaz igo ahala. Joera hori larriagotu egiten da STEM diziplinetarako (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, ingelesezko siglen arabera). Gradu horietakoren batean matrikulatutakoen % 36 baino ez dira emakumeak, tesien % 37 emakumeek irakurtzen dituzte, irakasle eta ikertzaileen % 30 betetzen dute eta % 23 baino ez dira katedradun izatera iristen.

Lehen oztopoa gainditu eta zientziarekin erlazionaturiko ibilbidea burutu nahi badu emakumezko batek, bigarren oztopoarekin egiten du aurrez aurre: diskriminazioarekin.

Emakume ikertzaileen egoera eta bizi dituzten zailtasunak argi azaltzen ditu Victoria Lópezek, albaitaritzan doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Albaitaritza Fakultateko genetikako katedraduna dena, segidako bideoan: 



Berak dioen moduan, ezinbestekoa da berdintasunerako hezkuntzan denbora inbertitzea eta ahaleginak egitea. Gaur egun oraindik emakumeak zientzia munduan duen diskriminazioa izugarria da. Adibidez, zientzia biomedikoetan emakumeen erdia baino gehiago lanaldi osoko ikertzaileak izan arren, % 15 baino ez da katedraduna izatera iristen.

EHUko datuak erakusten duten moduan, gurean ere joera berdina da.  Nahiz ikertzaileen kopurua antzekoa izan emakume eta gizonen artean, postuak igo ahala, nabarmenki jaisten doa emakumeen presentzia. Hau da, “garrantzia akademiko” eta soldata baxueneko baina ezegonkortasun handiagoko postuetan (irakasle atxikia) emakumezkoak dira nagusi, baina titulartasuna lortu ahala, gizonezkoen kopurua nabarmenki handiagoa da.

                     

KATEGORIA

EMAKUMEAK

GIZONAK

Unibertsitateko katedraduna

88

247

Irakasle titularra

366

448

Eskolako irakasle titularra

74

90

Irakasle agregatua

420

353

Irakasle atxikia

314

244

Ikertzaile iraunkorra

34

32

Ikertzaileak

656

603


Aurreko edizioetako NONDIK NORAKO KONTZIENTZIA posta gomendatu nahiko nuke. Ikaskideak dioen moduan “inork EZ du aukeratzen EZER inolako KANPO eraginik gabe” eta hori da hain zuen ere nire ustetan, orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusiena: gizartearen (guraso, senide, irakasle, lagun…) aurreiritziak eta genero rolak. Horiekin apurtzea ezinbestekoa da eta horretarako lanbide ezberdinetan eta postu ezberdinetan dabiltzan erreferenteak izatea beharrezkoa da.


2023/01/23

BALIOZKO BIDEAK

 



    Ezin dugu Curriculum hezkidetzaile bat izan, ez baditugu baliabide eta metodologia hezkidetzaileak erabiltzen. 
Eta zailtasun batzuk baditugu bidean:
- Erresistentziak: Alde batetik, nahiz eta eskolak metodologia parte hartzailea eta umea erdigunean jartzen duenaren alde egin, oso zaila da zihurtatzea gela barruan zer egiten den. Eta bestetik oraindik askotan entzuten diren esaldiak entzun beharra:gauzak asko aldatu dira, berdintasuna dago, biologikoa da, jaiotzetik ikusten da zelakoak diren neskak eta mutilak,.......
- Zama guztia hezkidetza arduradunen gain uzten da; Eta ordu asko behar dira gauzak antolatzeko, materiala aztertzeko,...eta gainera, tutoreak, aholkulariak,....ere bagara.
- Formazio falta: hezkidetza arduradunek antolatuta ez bada, ez da formakuntzarik eskeintzen.
- Nahiz eta gaur egun aukera gehiago euki, materiala oraindik oso sexista da eta denbora asko behar da egokia aukeratzeko, moldatzeko, hausnartzeko,....
- Komunitate osoaren inplikazioa beharrezkoa da hezkuntza hezkidetzailea nahi badugu eta esparru guztietara heltzea zaila da.

    Aurreko edizioetako post hau aukeratu dut, guztiz ados nagoelako esaten duenean teoria eta praktika ez dela gauza bera, nahiz eta legea eta teoriak hezkidetzari begira egon, errealitatea ez da berdina, Amelia BarquƬn-ek dioen bezela. Eta "superlola"ren bideoa, aurretik ezagutzen banuen ere, oso baliogarria iruditzen zait aniztasuna balioan jartzeko eta estereotipòekin apurtzeko.

      Baliabide hezkidetzaileak aukeratzeko estrategia bat (gehienak edo behintzat nire esku daudenak aipatu dira bai irakurgaian eta baita aurreko post-etan) “inbertsio teknika” erabiltzea izan daiteke egoera batzuen aurrean; edota ipuinen aukeraketan ipuin hezkidetzaileen gidak begiratu. Edo gabonak gertu daudenean, jolas-jostailu- ipuin aukeratzeko gidak begiratu familiekin elkarbanatzeko.Gu aurten eskolan adibidez hausnarketarako bideo hau bidaltzea pentsatu genuen.





Ikustezina

 Hona hemen euskaratu eta moldatutako baliabidea; audioa, kontaketa, ez zait oso ondo atera, baina...tira!