Eta zuk ni banauzu gustuko, akabo
komediak. Goazen (sukalde, mahai, komun, sofa, dutxa, bainera...)
ohera !!!!
Zertarako
eta zergatik baldintza gehiago?
Arbasoen idatziei erreparatuz, Aida eta
Itsasok sinatutakoa dakartsuet: Identitate
Eta Aniztasun Sexualei Buruzko Hausnarketa, Kattalin Minerren
“gizon-emakume kartzela” espresioa goian aipaturiko nire
esaldiarekin bat guztiz datorrelako, batez ere, eta proposatutako
bideoengatik (ikus itzazue, merezi du ta!).
Oraingo
honetan PantallasAmigas-eko bi bideo dakarzkizuet: lehenengoan Pau
(emakume trans-a dena) amomari esan nahi dio emakumeak gustuko
dituela, eta ez daki zelan. Eta amomak beti amoma, soka berak botako
dio.
Bigarrenean,
ikastetxe batean, ikasle batzuk “zerbait” ari dira prestatzen
lesbiana bikote batentzako. Zuk, zer egingo zenuke horrelako egoera
bat ezagutuko bazenu?
Eremu
hezitzailean eta jendartean zail daukagu epe laburrean erronka hau
gainditzea. Pertsonok memoria dugunetik hiltzen gara. Eta hainbeste
denbora pasatu den arren oraindik ere beldur diogu heriotzari.
Ez
ditugu inguru berri - ezezagunak gustuko. Beldur diogu klasifikatu
ezin dugunari. Eva Perez-Pons-ek nik baino argiago esaten du “Izenik
ez izateak ez du esan nahi betidanik existitu izan ez direnik”.
Publizitate inguruan Jarrillerak eginiko ekarpenak, zinez interesgarriak iruditu zaizkit.
Publizitateak potere itzela du eta "omniprestente" suertatzen da. Gu inguratzen gaitu, nonnahi aurki dezakegu: bus geltokian, garraiatzen ditugun poltsetan, gure umeek jaten dituzten gailetetan... Horretaz gain, nahita ez, gugan eragina du. Horregaitik, horretan fokoa jartzea, feminismoaren betaurrekoak jantzi eta pentsamendu kritikoa sustatzea funtsezkoa da.
Erronken artean, heziketa. Alde batetik, edukinetan eta bestetik hizkuntzaren erabileran.
ANIMADOS EN LA DIVERSIDAD
El cortometraje que mejor explica la orientación sexual y la identidad de género.
Aurreko urteko edizioko posta Uxanarena aukeratu dut baliabideen artean ezagutzen ez nuen filme laburra “Es cuestión
de gustos” interesgarria iruditu zaidalako.
Uste dut argiago geratu zaidala zer den genero identitatea eta zer, sexu identitatea. Argi geratu zait ere, sistema bitarra ez dela dagoen bakarra eta hori konstruktoa baino ez da. Munduan aniztasuna dago, baina patriarkatuak ez du aniztasun hori ikusten utzi. Beste jendarte batzuetan aniztasun hau, edo behintzat, parte bat, betidanik ezagutu da, hirugarren sexua deitua izan da. Antropologo batzuk laugarren sexua eta bostgarrena ere deskribatu dute. Bost sexu honen inguruan interesgarriak dira orain dela urte batzuk irakurri nituen amerikar natiboen inguruko artikuluak. Horrez gain, sistema patriarkalak proposatzen du eredu dikotomikoa, eta horren barruan harreman koital heterosexuala proposatzen da. Harreman horretako helburua ugalketa eta horrek markatzen du harremana "ona" ala "txarra" dela. Nire ustez, Hezkuntzak proposamen guzti horiek gainditu behar ditu. Benetan erronka handia da gizartean oraindik pertsona asko daudelako aniztasun hori ez dutelako ez ikusten ezta onartzen.
Erronka hori gainditze aldera, nire ustez, honako hauek kontuan behar dira :
Sexu-genero sistema anitza.
Heziketa afektibo-sexuala.
Aniztasunaren onarpena.
Heteronormatibitateari beste kulturak emandako erantzun desberdinak.
Errespetuzko elkarbizitza sustatzea.
Laguntza handiak dira hezkuntzan laguntzen dituzten elkarteak: Berdindu, Aldarte... Beraiek laguntzen dute hezkuntza komunitatea sentsibilizatzen eta mundu anitza erakusten. Horrela ditugu gaian proposatuko eskubideak:
Sentsibilizazioaren ondoren lanketa errazagoa izango da. Horretarako hainbat gida topa dezakegu:
Hainbat bideo ere, badaude gaia lantzeko. Adibidez hauxe, institutuan landu genuen eta oso lanketa interesgarria izan zen
Iazko sarreren artean, Yomareren "Normalitate auzian" sarreran egiten duen proposamena ez nuen ezagutzen eta gustatu zait.
Aste honetako post-a Simone De Beauvoiren aipu honekin hastea gustatuko litzaidake:
De Beauvoiren hitz hauek lehenengoz entzun nituenean erabat ukitu ninduten, batez ere azkeneko hitzek: beldurrik, inhibiziorik ezta obligaziorik gabe. Azken batean maitatzea hori izan beharko luke, askatasunean oinarritzea, gizakiaz maitemintzea azken baten. Pertsonaz, bere osotasunean, maitemintzea, izan ere, kanpoko ezaugarriez haratago jatea.
Aurreko edizioetako ikastarokide baten post-a aukeratu beharko banu, Argiñe Alacanorena aukeratuko nuke. Blog sarrera osoa eta hausnarketara bideratzen duena iruditu zait. Izenburuak harrapatu egin nau “kartzela”, gizon-emakume kartzelak zenbateraino mugatzen edo oztopatzen gaituen eta bera dinamitatzeko dugun gaitasunaz ere huasnartzera eramaten gaitu. Honetaz gain, Argiñek, hainbat baliabide baliagarri ere eskaintzen ditu.
Hona hemen, sentsibilizaziorako baliagarria izan daitekeen zenbait material:
Eligete. Bideoan zehar hausnarketa sakon bat bideratzeko hainbat galdera eta hausnarketa eskaintzen dira.
Giza eskubideen nazioarteko legerian sexu orientazioari eta genero identitateari buruzko gaietan aplikatzeko printzipioak Indonesiako Yogyakartan, 2006ko azaroaren 6tik 9ra adituek egindako batzarrean erabaki ziren.
Guztiok jakin behar dugu zer-nolako garrantzia duten printzipio hauek, zeren nabarmen adierazten baitute estatuak beharturik daudela giza eskubideak betearaztera. Eta, ondorioz, hezkuntzatik ere badagokigu sexu eskubideak sustatzea eta ezagutaraztea eta, horrekin batera, eskubideak indartzen jarraitzea.
Horietako batean oinarritu naiz irudi honetako ideia biltzeko: nortasun juridikoa edonon onartua izateko eskubidea, duintasunez eta askatasunez garatuz, inongo diskriminaziorik eta makurtu beharrik gabe.
Iruditzen zait sentsibilizaziorako printzipio hauek aztergai izatea, eskola komunitate osoko partaideekin, gainera, oso eraginkorrak izan daitezkeela. Gaur egun oraindik nahasmendu orokortua dago juridikoki nortasuna onartzeko zein baldintzen exijentzia ote dagoen. Erronketako bat dela esango nuke.
Bestalde, iazko ikastarokideek eginiko blog-sarreretatik Txetxu Urkijoren Aniztasun sexualei buruz hausnartzenhautatu dut. Alde batetik berak egindako gurutzegramak erakarri nau, nola egin ote zuen aztertzearekin batera, baliabide gisa interesgarria irudituta. Hementxe ariketaren zatietako bat:
Eta Txetxuk dioen bezala, aniztasun sexualak normalizatu behar ditugu, jendea sentikortu behar dugu: munduko pertsona guztiok garen bezala garatzeko eskubidea dugula eta aniztasun sexualak ikusgarri bihurtuz, jendartean gailendua den ikuspegi dikotomikoa desmuntatu eta elkarrenganako begirunea balioztatu uneoro.
Gai honek berebiziko garrantzia du nere ustez, izan ere, honen bueltan bizi ditugun korapiloak ez ditugu errez lantzen, lantzen badira...biziraupenetik zoriontasunarena doan bideaz ari gara...tamalez, batzuk, bidean gelditu dira...
Larunbatean bete dira bi urte Ekairen heriotzaz eta berri horren harira izan diren adierazpen batzuk jasotzea interesgarria iruditu zait.
Ekai Lersundi gogoan izan dute haren heriotzaren bigarren urteurrenean
Gaur [otsailak 15] bete dira bi urte Ekai Lersundi Martinez gazte ondarrutarra hil zela. Naizen Adingabe Transexualen Guraso Elkartearen ekimenez, omenaldi xumea egin diote eguerdian, Ondarroako Itsasaurre plazan, haren aldeko oroigarriaren aurrean.
Ederne Belamendia Naizen elkarteko kidearen hitzek eman diote hasiera ekitaldiari. “Horrelako ospakizunak ez lidake egon behar, ez luketelako existitu behar argi eta garbi. Ez luke gertatu behar duela bi urte bizi izan genuen otsaila”. Zoritxarrez, gazte transexualen artean suizidio kasu asko dagoela esan du Naizeneko kideak. “Badaude asko ezagutzen ditugunak, baina ziuraski askoz gehiago dira ezagutzen ez ditugunak. Gizarteak azkenean zapaldu egiten zaitu, eta nahikoa dela esan nahiko genuke. Denok aske eta libre bizi nahiko genuke”. Belamendiak agertu duenez, gehiago horrelakorik ez errepikatzeko beharrezkoa da gizartea aurrerapausoak ematen hastea. “Gizartean sekulako akatsak daude, eta gizarteak berak bultzatzen zaitu Ekairi gertatutako moduko egoeretara ere. Hori ez dago gure esku. Hori ez da dago familia eta lagunen esku, zoritxarrez ez dago gure menpe. Oso garrantzitsua da gizartea konturatzea zer gertatzen ari den, izan ere, horrelako suizidioak,suizidio sozialak bihurtzen dira”. . Gogorarazi duenez, Ekairi buruzko Mi pequeño gran samurai dokumentala otsailaren 24an estreinatuko dute Bilboko Arriaga antzokian.“Lan hori jende askori esker egin ahal izan da. Bakoitzak ahal duen modura lagundu du, eta hemendik denei eskerrak eman nahi nizkieke”. Gurasoek Naizen elkarteko kideek eskuz egindako opari batzuk ere jaso dituzte. Samurai baten estatua txikia jasotzeak zeharo hunkitu ditu Ekairen gurasoak. “Ekairen espiritua, indarra, kemena irudikatzen ditu honek, eta hortik jasoko ditugu aurrera egiteko behar ditugun indarrak ere”, gaineratu du Elixar Lersundik. Azpimarratu duenez, Ekairek hasitako borrokagaz jarraituko dute. “Normalean gurasoak hiltzean legatu bat uzten diete seme-alabei, baina kasu honetan kontrakoa gertatu da. Gure semeak legatu bat utzi zigun, eta hori lortzeko borrokan jarraituko dugu”. Mikel Laboaren Txoria Txori abestuaz amaitu dute ekitaldia. Ekitaldiaren bukaeran Belamendiak nabarmendu duenez, gaurko moduko ekitaldiak egitea garrantzitsua da. “Uste dugu gaurkoa bereziki familiarentzako egun gogorra dela, eta gu ondoan egotea garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Maitasun hori konpartitzea berebizikoa da; denon artean maitasuna eta babesa konpartitu, eta egun hau pixka bat arinago egiten saiatuko gara denon artean. Beste alde batetik, gainera, munduari hemen gaudela eta borrokan jarraituko dugula erakutsi nahiko genioke gaurko moduko ekintzekin”.
Xabier Sanchezek , Kattalinguneko koordinatzailea den sexologoak, hauxe aipatzen du "TRANSsexualitateak." liburuan:
Ekairi buruzko dokumentala: Mi pequeño gran samuráiizan daiteke sentsibilizaziorako primerako baliabidea
Camino Baro eta Irinaren bizi esperientziak entzutea ere sentsibilizaziorako baliagarria izan daitezke: