2020/12/21

KOMUNIKAZIO HEZKIDETZAILERANTZ!

Hizkuntza eta komunikazioa gaia honetan, konturatu naiz euskera hizkuntza ez sexista izan arren, gure pentsamendua oraindik sexista da, genero estereotipoetan erortzen den pentsamendua daukagulako. Hala ere, gaiari esker, nire hizkeran begirunea jartzeko baliagarria izan zait, eta nire hizkera zein pentsamendua gero eta hezkidetzaileagoa bihurtzeko.

Gaiarekin jarraituz, EMAKUNDEk 2008an argitaratutako Hezkuntzan erabiltzeko hezkuntza-jarraibideak dokumentua hartu dut oinarritzat. Dokumentuan agertzen diren bi jarraibide hartuko ditut kontuan. Alde batetik, singularrak eta pluralak. Singularra erabiltzen dugunean, profesor, adibidez, ez ditu emakumeak kontuan hartzen eta profesora erabiltzen badugu, ordea, ez ditu gizonak aintzat hartzen. Hori dela eta, plurala erabiltzea gomandatzen dute. Beste alde batetik, forma generikoa. Azken honek ez du genero markarik, beraz, alumnado edo profesorado hitzak, emakumeak zein gizonak barnebiltzen ditu.

Aurreko urteko POST hau aukeratuko dut, hizkuntza inklusiboaren inguruan mintzatzen da. Horretaz gainera, adierazten du hizkuntzen itzulpenei buruzko ondorio batzuk txertatu ditu, horien artean, nahiz eta itzultzaile kopuru handiagoa izan emakumeena gizonezkoena baino, itzultzaile ezagunenak gizonezkoak dira.

Azkenik, hezitzaileek zein jendartean dauden ERRONKEN artean hauxe da nire ustez, garrantzitsuena:

  • Txikitatik barneratu ditugun ideiak zein edukiak aldatzea zaila da. Gainera, sistema heteropatriarkalak horiek biziratutea eta erreproduzitzea du helburu, beraz, horien kontra egitea ez da erreza.

EMAKUME HITZA IRAULTZA BIZI ITURRI


Herria isilarazi nahi izan zuten,
bitza kendu,
mintzaira eragotzi.
eta iraultza sortu zen.
emakumea isilarazi nahi izan zuten,
mutu bíhurtu, enoratu, baztertu,
eta orduan HITZA jaio zen, Emakume hitza,
iraultza, bizi-iturri.

 
Laura Mintegi

 

 

 

 

 


 Hizkuntza da komunikatzeko erabiltzen dugun tresna nagusia, berari  komunikatzen gara. Komunikazioa horretan zuzenean eta zeharkako mezu asko bidaltzen ditugu .

Nire ustez, hizkuntza ere gaur egungo jendartearen lekukoa da, eta horren isla da.

 “Hizkuntzek ez dute beren egituragatik diskriminatzen. Hizkuntzak kultura jakin baten isla dira.” (Begoña Muruaga)

 

Aurreko urteetako post bat aukeratzeko orduan AnabelenV idatzitakoa aukeratu dut.

Hizkuntzak sexistak dira? 

Post  ean oso ondo kokatzen ditu sexismo linguistikoa eta sexismo soziala, bertan ematen dituen bitarteko, proposamenak egokiak iruditzen zizkit. 

 

Nola diozu? Genero-ekitatean oinarritutako komunikaziorako gida. MUGARIK GABE.

Gida aukeratzerako orduan  NOLA DIOZU?    aukeratu dut.

 Gida honetan oso ondo azaltzen da komunikazioa ematerakoan kontutan hartu beharreko arlo ezberdinak. Hizkuntza, irudiak, edukiak eta metodologiak. Oso praktikoa dela iruditzen zait.

Nire ustez , eremu  hezitzailean Irudien lanketa eta Hizkuntzaren mezuak landu beharrekoak dira.

Gaurko jendartean Irudiz eta imajinez inguratuta daude. Izatez hauek ez daude hizkuntza batean, hau da, irudiak ez dira euskarazkoak , gaztelerazkoak, ez dute hizkuntza bat , baina asko komunikatzen dute. Eta mezu asko ematen dituzte.

 Inguratzen diguten irudietan, betaurreko moreak jarri eta sexismoa identifikatu eta  salatu behar dugu.

Eskuetan ikurriña zuela, titiak erdi agerian zituen neska bat agertzen da. Etxeak saltzeko emaztearen irudi sexista erabiltzen da. 

Irudi honen kontra agentzia horren aurrean hainbat pertsona elkartu ziren.

 

Era berean irudien bidez ematen diguten mezuak ere kontutan hartu behar ditugu. Edertasunarena adibidez. Komunikabide guztietan, emakumeen edertasunaren inguruko idealak jartzen dizkigute adibide moduan. 


Neskak  ezinezko horren bila ibiltzen dira, eta frustratuta sentitzen dira, zorigaiztokoak. Gainera, mutikoek, etengabe horrelako publizitatearen menpe egonik, gogor epaitzen dituzte benetako emakumeak, erakusten zaien perfekzio-eredua lortu nahi baitute.


Gidan irudiak lantzeko eta aukeratzeko egiten diren proposamenak eremu hezitzailean kontutan hartzeko egokiak iruditzen zaizkit:
  • Genero rol tradizionalak ez eszeneratu.
  • Emakumeak eta haien beharrak ikusarazi Emakumeak irudikatu, eta ez gizonen prismatik irudikatutako emakumea.
  • Zenbakizko oreka islatu.
  • Emakume eta gizonen irudien tamaina kontuan hartu, irudiaren lekua, planoa...
  •  Adin, jatorri, gorputz eta sexu orientazio aniztasuna eta heterogenotasuna irudikatu
  •  Irudietan ere emakumeak pertsona aktibo bezala irudikatu.
 

Aipatu dudanez, hizkuntzaren erabilera ez sexista ere eremu hezitzailean landu beharrekoa ikusten dut.  
Itxuraz, euskara ia genero gabeko hizkuntza dela esaten da, baina horrek ez du genero aldetik ekitatez jantzitako hizkuntza dela esan nahi. 
Egia da gaztelerarekin alderatuta Euskaran beste neurri bateko arazoen aurrean aurkitzen garela, baina kontutan izan behar dugu sexismoa hizkuntzaren gainean egiten dugun erabilerarekin lotura estua izango duela, batez ere hizkuntzaren bidez errealitatea proiektatu eta itxura ematen diogulako.
 
Ondorengo bideoan oso ondo aztertzen  du Pilar Kaltzadak Euskararen sexismoa.

 

 Nire ustez , sexismoari erreparatzea   hizkuntzan nola transladatzen den aztertuta , landu beharreko erronka da. Hau da,  generoak jendarteak sortzen du eta hizkuntzak birsortu egiten du.

 Hizkuntza ez sexista nahi badugu hiztun ez sexistak behar ditugu. Hizkuntzak ez du errealitatea sortzen , baina errealitate horren gainean dugun mundu  ikuskera ematen du, eta horretan dago gakoa. Hizkuntza erabiltzean hautua egiten dugu. Eta hautu hori bozgailu morez egitean datza erronka.

 

 

#ALAITZ

 

2020/12/20

IZENAK ETA IZANAK

Izena badu, bada, dio pertsonaia mitologikoen inguruan dudan liburu baten izenburuak. Esapide honek bi esanahi izan ditzake. Alde batetik, esaten edota aipatzen ez dena ez dela. Bestetik, esaten duzuna egi bilakatzen dela, mendeetan zehar irauten duela. Euskararen erabilera sexistak badu bietatik zerbait; badu ez aipatzeagatik ezkutatzen dena, baita gehiegitan aipatu izanagatik hegemoniko bilakatu duena ere. 

Hizkuntza bat ez da beste bat baino sexistagoa, hiztunok egiten dugu bere erabileraz matxista edo queeragoa. Hizkuntza komunikazio tresna bat da; hau da, ez da bere horretan helburu, zerbaiten bitartekaria da. Zerbaiten baino, akaso, hobe norbanako batzuen esatea. Hiztunok hizkuntza ez sexista egiteaz gain, entzuleok ere belarriak garbitu beharko ditugu.



Gida guztien artean, hau da niretzat interesgarriena, ez sexista izateaz gain, bestelako zapalkuntzekoki inklusiboa izateko helburua duelako: Euskararen erabilera inklusiboa, EHU eta Pikara Magazinen artean elkarlanean eginikoa.


Zapalkuntzen intersekzionalitatearen harira, Hizkunza, generoa eta beste menderakuntza batzuk -
Euskara eta Femisnimoa ekarri nahiko nuke hona, lehengo hilean egindako hitzaldia.  


Jardunaldietan hitzaldi ezberdinak egon zire, youtuben dituzue guztiak eskuragarri. 

Hizkuntza inklusibo baterantzko bilakaeran erronka nagusiak hurrengoak dira nure ustetan:
  • Hizkuntza oinarrizko komunikazio tresna denez, oharkabean hamaika esapide zapaltzaile erreproduzitzen ditugu; hauetaz guztietaz ohartzea izango litzateke lehengo erronka.
  • Elebidunak garenez, gazteleraren erabilera sexista eta euskararena uztartzen ditugu, bi zapalkuntzaz batera askatzea ez da lan makala.
  • Benetako hausnareta bat egin beharrean, orain arte partxe txiki batzuk jarri dira, baina ez lanketa sakonik egin. Horrek, askotan, gainditutako zerbait dela ustearazte digu, hala ez den arren.
  • Euskara hizkuntza ez sexista dela usteak, hiztunengan honen erabileraren ardura itxuragabetzen du.
  • Ikastetxeei dagokienez, klasutro mailako hausnarketa falta eta lankide batzuren ajolagabekeria nabarmendu nahiko nituzke.
Lehengo urteko posten artean, biziki gustatu zait Bego Arregiren 

Sexismoaren aurka ere aho eta belarri prest! 



HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA ZERTARAKO??


 Aste honetan hausnartu dugu hizkuntza-sexista, hizkuntza-baztertzailea, komunikazioa hezkidetzatik. Hizkuntzen eta komunikazioaren bidez hezitzen gara. Jendarteak bide desberdinetatik hainbat ezagutza jasotzen ditu: irudiak, jarrerak, isiltasunak, hizkerak, hizkuntzak, komunikazio-informazio-bideak. Pentsakera eraikituz goaz eta pentsamoldeak transmititzen ditugu. Beraz, konszienteak izan behar gara non murgiltzen garen eta zer nahi dugun irakatsi. Pertsonen garapenean pentsakerak, emozioak eta ekintzak tartean daude. Hizkuntza, nire ustez bada akzioa. Eta beti presente dago. Ez dagoenean ere badago komunikazioa.

https://youtu.be/B03sB4fhfNQ

Sistémiko paradigman, komunikazio arloko oinarri eskola bada “la Escuela de PALO ALTO”. Ondorengoa komunikazio axiomak azaltzen diren bideoa jarri dut:

Ze erronka ote dugun hizkuntza dela eta hezkidetzan?:

Hizkuntza eta komunikazioaren bidez errealitatea aldatu .

Berdintasuna erdigunean jarri eta bazterkeriak utzi.

Errealitateak ezagutu, errespetatu eta ikasi.

Nola?:Ahozko hizkeran  eta komunikazioan adi egon erabilitako doinu eta  gorputz jarrerari guztiekiko begirunea adierazteko eta inor bazterturik sentitu ez dadin.

Geletan edo jardueretan neska eta mutilen parte-hartzea aztertu: Denbora berdina erabiltzen dute? Aukera berdina dute? Arreta eta erantzun berdinak ematen dizkiegu?...

Emakumeen (neska,nerabe,gazte,heldu eta nagusien) esperientziak eta interesak diskurtsoan eta ikasgaietan barneratu, gizon-emakumeen garapenerako egindako ekarpenak erakutsi eta beren burujabetze eta  askatasuna lortzeko egindako borroka inkorporatu.

Aukeratu dudan gida: www.ehu.eus/e-makumeak/docs/eusk_gida_eu.pdf

Nire ustez oso garrantzitsua da “Asimetria mezuetan” buruan izatea eta konszienteki baztertzea. Beste aldetik,  atsotitzak eta esaera zaharrak: askotan erabilita eta askotan kulturara dela eta bermatuta. Baztertzeko jarrera zabaldu behar dugu. Jadanik bidean gaude!.

 Pasa den urteko blog-ekarpenen artean  Ana Belenena aukeratu dut bere hausnarketa pertsonalagatik:https://www.blogger.com/profile/12827779071258156294

Hizkuntzak ez dira sexistak, baina euren erabilera bai. Guztiz sartu sartuta dugu eta nahi gabe sexismoa ateratzen zaigu...geratzen diren moduan geratu nintzen ni, eta erantzuna eman arte ez nintzen ezta konturatu. Ordutik aurrera buruan dut sexismoarena eta saiatzen naiz ahalik eta hezkidetzailea izaten.

2020/12/19

HIZKUNTZA EZ DA INOZOA!

 

Hizkuntzak duen indarraz ohartzeko hainbat esaldirekin geratuko nintzateke aste honetako ekarpenean:


“...hizkuntzek gure munduko pertzepzioa baldintzatzen dute eta, are gehiago, gure jokabidea modu zehatz batera orientatzera eraman gaitzake” Maria Luisa Calero


“Hizkuntza herri batek edota pertsona batek bere burua ezagutu eta ulertzeko zein gainerakoak ezagutarazteko sortzen duen bitartekoa da”


Hau dela eta, garrantzitsua da diskurtsoa eta hizkuntza bera begirada feminista batetik aztertzea, hau da, betaurreko moreak jartzea. Hizkuntzan ere gizarte heteropatriarkalaren zantzuak aurki ditzakegu kulturala den heinean. 


 

Hizkuntzaren erabilera sexista denaren aldekoa naizela esango nuke, “kultura/errealitatea da sexista, eta hori aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko da.” Hala ere, gizartea aldatzen den heinean hizkuntzan ere begirada morea txertatzen joan behar gara, errealitate guztiak barnebilduz eta bazterretan dauden identitateei izena eta ahotsa emanez.


Hauxe da komunikazioa inklusiborako aukeratu dudan gida. Steilas sindikatuarena da eta komunikazio ez sexistarako hainbat baliabide zabaltzea du helburu, labur, argi eta batez ere erabilgarri.


 

Hizkuntza geldi ez dagoen sistema bat da, egunero aldatzen doana eta gizartea aldatzen doan heinean eta errealitate berriak agertzen diren heinean beraiek izendatzeko eta ahotsa emateko moldatzen dena. Garrantzitsua iruditzen zait bide horretan hezitzaileok hurrengo irizpideak kontuan izatea:


- Erreferenteak garen heinean gure hizkuntza sexistaren erabilera aztertu eta ekidin.

- Betaurreko moreak jarrita izatea hizkuntzaren erabilera sexistak identifikatzeko.

- Baliabideak izan erakargarriak diren hizkuntza alternatibak planteatzeko.

- Denon artean hizkuntza eraldatu errealitatea eraldatzeko.


Euskara aberatsa, inklusiboa eta bizia sortu!


 

Amaitzeko #Jarrillera- ren sarrera aukeratu dut, berriro ere Maria Luisa Caleroren beste esaldi honekin geratzen bainaiz.


 


2020/12/18

HIZKUNTZAREN ERABILERA ERALDATU

 



Aste honetan landutako gaiekin aukera izan dut hizkuntzaren erabilerak hezkidetzan duen eta izan dezakeen eragina ikusteko. 

Hizkuntzaren bitartez balioak transmititu eta errealitatea izendatzen

eta interpretatzen ikasten dugu, beraz erabiltzen dugun hizkuntza, eta hizkuntzaren erabilera behatu eta aztertu behar dugu.

 

Bide batez, garbi ikusi dut egunerokoan bai etxean, kalean nahiz ikastetxean asko dugula egiteke, oso ohikoak ditugun hizkuntza ohiturak nahiz irudiak, pixkanaka hezkidetzaileagoak izan daitezen.

Horretarako, Euskararen erabilera ez sexistaren gida hau proposatuko nuke dut:

​

http://www.ehu.eus/e-makumeak/docs/eusk_gida_eu.pdf


Bertako testu zati bat hartuz: hizkuntzak sexistak izan daitezke? Hizkuntza batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? ….……..Hiztunak, beraz, adierazteko modua aukeratu ahal du eta erabilera egokia 

egin dezake; hizkuntzak ez du desegoki adieraztera behartzen.

 

Ideia berarekin lotu nahi dut aukeratu dudan iazko posta ere:  Patricia Oregiren  ZER DA ZURE USTEZ SEXISTA? HIZKUNTZA ALA ERABILERA? ; egindako ekarpen aberatsengatik eta tartean bere esteka batean topatu dudan  Jesus Marìa Garcìa Saenz hizkuntzalariak dioena ekarri nahi izan dut gogora:  “hizkuntzaren erabilera ez-sexistatik politikoki zuzena den hizkuntzara pasatu behar gara eta sexismoaren aferarekin batera, arrazismoa, klasismoa eta homofobia bezalako tratamendu diskriminatzaileak ere deuseztatu behar ditugu gure hizkuntzatik” Berarekin bat bainator hizkuntzak mundua aldatzeko duen indarra ikusarazten baitu. Hizkuntzaren erabilera nolakoa halako mundua osatuko dugu.


Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak nire ustez honakok 

dira:


  • Gure elkarrizketak BEHATU eta AZTERTU, egunerokoan erabiltzen dudan hizkuntza sexista da?

  • Hizkuntza nola erabiltzen dugun HAUSNARTU, kritikotasuna.

  • Erabiltzen ditugun hitzak, hiztegia ZAINDU, hizkera inklusiboa ez baztertzailea.

  • Hizkuntza ERABILERA ohiturak ALDATU, inoiz ez da berandu gizartea beharrean jendartea erabiltzen hasteko adibidez.

  • Txikienen, gazteagoen nahiz aldamenekoen EREDU IZAN.

  • IRUDIAK ere ZAINDU.


Erronka hauek lantzeko erabilgarria izan daitekeelakoan beste gida bat:


HIZKUNTZA, HITZAK BAINO  ZEOZER GEHIAGO HIZKUNTZAREN ERABILERA 

EZ-SEXISTARAKO PROPOSAMENAK



Bukatzeko, Alaia Martinek Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan botatako   bertsoak aipatu nahiko nituzke Askotan agertzen duzu zure iritzia publikoki:  zure jarduna dela eta zure kontrako pintadak agertu dira. 


HIZKUNTZA, HITZAK BAINO GEHIAGO

 


Hizkuntzak ez dira hitzen konbinazio bat soilik, hizkuntzek islatzen dituzte mundua ikusteko dugun modua, daukagun kultura eta gizartearen pentsamendua eta, horrela, errealitatea mantentzen edo eraldatzen laguntzen dute. 

Teresa Meanak dioenez, "Hizkuntzak errealitatea islatzeaz gain, errealitatea sortu edo argitzen edo iluntzen edo makillatzen du"... "Komunikatzeko modu bat izateaz gain, gizarte-produktu bat ere bada"… "Hizkuntzaren bidez aurreiritziak, estereotipoak, balioak, jarrerak, ideologia, sexismoa ikasten ditugu"… "Maskulinoa gizakiaren neurritzat hartzen da"… "Hizkuntzaren bidez, emakumeok izendatuak izan behar dugu eta gizonek bezalako lekua izan behar dugu".


Hizkuntza batek genero gramatikalik ez izateak ez du esan nahi sexista ez denik. Edozein hizkuntza era desegokian erabil daiteke, baztertzaile eta sexista bihurtuz. Edozein hizkuntzak isilaraz eta/edo gutxiets dezake emakumea.

Bea Ugarte Maiztegik dioenez, "euskara ez da sexista dena, erabilera baizik".

Beraz, nahiz eta euskarak ez duen genero gramatikalik, modu sexista erabil daiteke. 

 




Hizkuntza "ez-sexista" ez da lortzen hitzak maskulinoan eta femeninoan errepikatuz soilik. Hizkuntzak estrategia asko ditu erabilera sexista saihesteko, bizia eta dinamikoa da, eta hizkuntzarekin errealitate berriak adieraz daitezke, adibidez, hitz berriak sortuz eta onartuz.




"UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabileraez-sexistarako gida" aukeratu dut. Oso gida osoa da, hizkuntzaz gain, irudien sexismoa aztertzen du eta generoaren ikuspegitik euskararen erabilera txarraren adibide asko ematen ditu. Gainera, irtenbide asko planteatzen ditu emakumea ikusezin bihurtzen eta gutxiesten duen hizkuntza saihesteko.


Gidan agertzen diren alderdietatik bi hauek aukeratu ditut:

 1.    Aipatzen dituen kontzeptu-premisak hizkuntza eta irudiak era ez-sexista erabiltzeko:

      1. premisa: hizkuntza pertsonek errealitateari buruz duten pertzepzioaren isla da.

2. premisa: sexismoa hizkuntzan androzentrikoa da, baztertzailea eta gainera egoera edo                                             izen neutroei sexu biologikoa eransten die.

3. premisa: genero gramatikala eta generoa kategoria analitiko bezala ez da gauza bera.

4. premisa: irudiak era ez-sexistan erabil daitezke.

  

2. Aipatzen dituen hizkuntza eta irudiak artez erabiltzeko argudioak. Komunikazioan izaten diren erabilera sexistak aztertzeko eta aldatzeko proposamenek ez dute beti mundu guztiaren onespena jasotzen. Alderantziz, askotan kontrako iritziak eta portaerak sortzen dituzte. Atal horretan argudio horiei aurre nola egin azaltzen da. Hona hemen gidaren argudioen adibide bat:



    Eta hona hemen aurkako argudioaren adibide erreal bat:





II. Hezkidetza planaren helburuetako batek planteatzen ditu hainbat erronka aztertutako gaiarekin lotuta daudenak: "Irudien eta hizkuntzaren erabilera inklusiboa egitea, bi sexuen irudi plurala bermatuko duena, genero-rolak eta -estereotipoak alde batera utzita. Generoan ez ezik kultura edo sexu-aukera bezalako alderdietan diskriminaziorik sortzen ez duten hizkuntza eta irudia erabiltzea hezkidetza-eskola sortzeko funtsezko urratsa da." 

Aste honetako irakurgaian oso ondo azaltzen dira helburu hori lortzeko zenbait proposamen (17. orrialdea):


Bukatzeko, gomendatu nahi dut “Unknown”-ek blogera egindako ekarpena. Asko gustatu zait ikuspuntu oso pertsonaletik idatzita dagoelako.