2017/12/11

EMAKUMEEN EKARPENAK BIZTARATZEN!

Emakumearen presentzia eta ekarpenaren inguruko hausnarketa egin ondoren, nire akrostikoa aurkezten dizuet, garrantzitsuen iruditu zaizkidan kontzeptuak azaleratuz:



Aurreko ikastarokideek egindako postak irakurriz, Maialen Arregiren "Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnartzen"delakoa aukeratu dut, gaiaren inguruko laburpen oso zehatza egiten duelako eta argazkien bidez adibide oso argiak lortu dituelako. 





Emakume aintzindari moduan Julita Berrojalbiz aipatzea gustatuko litzaidake. 



Julia irakaslea, Bizkaiko ikastolen mugimenduaren bultzatzailea eta Loiuko Lauro Ikastolaren sortzaileetariko bat izan zen. Ajangizen (Bizkaia) jaio zen 1923ko otsailaren 19an eta 1998an hil zen Bilbon.

Eskutuan irakasle lanetan hasi zen, euskera era klandestino batean irakatsiz. Hemen klik eginez bere inguruko informazio gehiago irakurri dezakezue. 



Nire ustez, eremu hezitzailean emakumeen ekarpenak bistaratu ahal izateko erronkak hauek izango lirateke:

1.Emakumeen ekarpenak azaleratzea.
2. Testu liburu /curriculumean emakumearen ekarpenak txertatzea.
3. Etorkizuneko emakumeak ahalduntzea. 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina