2018/11/10

FEMINISMOAK BARNERATZEN!



Aurreko edizioetako Marivi Fernandezen posta aukeratuko nuke bi arrazoiengatik: ikastetxean landu beharko genituzkeen arlo ugari aipatzen dituelako eta esateagatik feminismoa gizonezkoentzat ere onurak ekarri dituelako.


Zein dira hezitzaile bezala jorratu beharreko gai feministak? Inguru hurbila aztertu ondoren hauexek aipatuko nituzke:

1. Emakumeen kontrako indarkeria. Oso gai kezkagarria da. Gai hau oso lotuta dago beste birekin:
  • Mikromatxismoak: patriarkatuaren eraginez oso barneratuta ditugulako eta identifikatzea batzutan zaila egiten zaigulako.
  • Amodio erromantikoaren mitoa: desparekotasun eredua da, nagusitasun/sumisio harremanak errepikatu eta zirkulu perbertso bat sortzen duten estereotipo, genero-arau, itxaropen… eta abarrez betetako eredua da. Emakume bezala zure kabuz erabakitzeko ahalmena kentzen dizun eta zenbat eta zure buruari uko gehiago egin betetasun handiagoa “segurtatzen” dizun amodio perfektu bat lortzean errealizatuko zarela pentsatzea. Beraz, kontuz ikasgeletan lantzen ditugun ipuin, abesti, pelikula etabarrekin.

  • 2. Maskulinotasun berriak. Egin beharreko bide honetan gizonezkoekin batera egin behar dugu eta ezin dugu ahaztu beraiek egoera berrietara egokitu behar direla, hau da gizona izateko modu berriak eraiki behar dituzte. Hemen dituzue bi bideo interesgarri. Hitzaldiaren Izenburua: "Maskulinitate Berriak". Miguel Ángel Arconada. LASARTEko BG (2017-02-02)


  • https://www.youtube.com/watch?v=-kFDENIh-mU

    Aukeratu dudan emakume feminista esanguratsua Dolores Ibarruri izan da. Ni Barakaldokoa naiz eta bere herria hurbil dago. Niretzat ezagutu nuen lehen emakume borrokalaria izan da. Gallartan jaio zen, 1895ean eta Madrilen hil zen, 1989an. Bizkaitar politikari komunista nabarmena izan zen. Euskal Herrian sortutako politikari handienetakoa eta mugimendu komunistako emakumerik ezagunenetakoa izan da. Esaldi ospetsuak ditu:
    “No pasaran” - “Más vale morir de pie que vivir de rodillas


    Bideo motz honetan bere biografia dago.


    2018/11/09

    Denok irabazi ahal badugu... zergatik ez?

    Hasteko, hona hemen sortu dudan kartela: 

    Bestalde, hauxe da aurreko edizioko hautatu dudan  post-a. Miren-ek plazaratzen dituen ideiak oso onak iruditu zaizkit. Lehenik eta behin izenburu bera, "Erre gintuen su berbera gara", oso egokia iruditu zait. "Transfeminismoaren kontzeptua ere erakargarria iruditu zait eta, berak dioen moduan, "Emakumeak ez garelako berdinak, mota ezberdinetako feminista asko daude eta denontzako lekua eta denon mugimendua izatea da helburua"

    Aurrera egiteko asmoarekin, jarraian hiru pertsonen artean egin dudan inkestatxo baten emaitzak partekatuko ditut zuokin. Lankide bat, arreba eta lagun bati eskatu egin diet euren ustez zein diren jorratu behar diren gai feministak. Taula honetan bildu ditut euren erantzunak:



    Jorratu beharreko gaiak
    Zergatia
    Lankidea (Eskolako idazkaria)
    Emakumeak ahalduntzea, eurek lortutakoak agerian jarriz
    Gaur egun oso inportantea da daukagun egoerari buelta ematea. Hezkuntza daukagu lan hori burutzeko tresnarik eraginkorrena. Belaunaldi berriekin egin behar da lan, guztiontzako etorkizun hobea lor dezagun.
    Familiakoa (Arreba)
    Bidezko betebeharren banaketa
    Familia bat osatzen denean, proiektu partekatua da, hortaz, proiektu horrek eskatzen dituen zereginak bidezko eran banatu behar dira. Guztion konpromisoa behar da.
    Laguna
    Biolentzia matxista bistaratzea
    Dagoeneko onartzerik ez dagoen gaia da hau. Orain arte egindakoa ez da, ez nahikoa, ez zuzena. Dena biktimen bizkargainean utzi egin da. Zelan eska dakioke egoera salatzeko erabat jota dagoen pertsona bati?


    Bukatzeko, Kasilda Henaez anarkista eta feminista zizurkildarra hautatu dut bere bizitza interesgarriari buruz hainbat aipamen egiteko.
    (naiz: kaseta.eus 2015-03-07ko aletik hartua)

    Anarkista eta feminista ezaguna izan zen Soledad Kasilda Hernaez Vargas. Hori bai, Kasi edo Miliziana goitizenekin egin zen ezagunago. 1914ko apirilaren 9an Zizurkilen jaio zen Kasilda, eta, borrokari eskainitako 78 urteren buruan, Biarritzen zendu zen, 1992ko abuztuaren 31n.

    Fraisoroko umezurztegian jaio zen Kasilda, ezkongabeko amak eta umezurtzak jasotzen zituen Zizurkilgo etxe ezagunean. Ama familia anarkista eta bohemio bateko kidea zen, eta, amona, Nafarroako ijitoa omen zuen –batzuek jatorri inka zuela zioten–. Kontuak kontu, askatasun giroan hezi zen Kasilda eta berak ere balio horiek oinarri hartuta eraiki zuen bere izaera.
    Haurtzaroa Zizurkilen igaro ondoren Donostiara joan zen bizitzera Kasilda, bertako Egia auzora zehazki. Egian sortu zen, hain zuzen ere, Kasildak bizitza osoan bidaide izango zuen grina borrokalaria. Emakumeen eskubideen aldeko borrokak eta bere sinismen zutabe ziren balio sozialek gidatu zuten etengabe grina hori.
    1931tik aurrera, CNT eta Gazte Libertarioak erakunde anarkistetako kide izan zen. Kartzela emakumeak bakarrik kontratatzen zituen enpresa batean greba deialdi bat bultzatzeagatik ezagutu zuen lehen aldiz. 1934an, lehergailuak eta propaganda anarkista garraiatzen harrapatu omen zuen Poliziak eta 29 urteko espetxe zigorra jaso zuen.
    Jaizkibel mendian kokatutako Guadalupeko gotorlekuan preso egon zen lehenik, eta, handik, Alcala de Henaresera eraman zuten. Lekualdaketa hura biziki presente izan zuen Kasildak bizitza osoan zehar, izan ere, Madrilera trenez eraman zuten, eta, Donostia zeharkatzerakoan, ehunka herritar hurbildu ziren trenbidera Kasildari animo mezuak helaraztera. 1936ko otsaileko hauteskundeen ondorengo amnistia baliatuta, askatu egin zuten Kasilda. Orduan ezagutu zuen bizitza osoan bidelagun izango zuen Felix Likiniano Heriz Liki anarkista ezaguna.
    Gerra Zibilaren hasieran Likianorekin batera Aiako Harrien eta San Martzial mendiaren defentsan hartu zuen parte Kasildak. Behin Errepublikaren aldeko indarrek Irun galduta, Lapurdira joan zen, eta, Ipar Kataluniatik barna, berriz itzuli zen Estatu espainolera. Madrilen defentsan aritu zen lehenengo, eta Aragoiko frontean ondoren. Emakumeak frontetatik erretiratzeko erabakiaren ondorioz, Bartzelonara joan eta milizianoentzako arropak josten zituen tailer batean aritu zen lanean.
    Behin Errepublikaren aldeko indarrek gerra galduta, La Jonquerako muga zeharkatu zuten Kasildak eta Likinianok. Saint-Cyprien kontzentrazio-esparruan sartu zituzten biak preso. Aske geratu ondoren Bretainiako Lorient hirian bizi izan ziren, euren etxebizitza erresistentzia frantseseko kideen aterpe bihurtuz. 1943an, baina, Biarritz hartu zuen bikoteak bizileku. Ipar Euskal Herriko euren etxea ere alemanen kontrako eta frankismoaren aurkako operazio gune bilakatu zuten.
    Errepublika garai gorabeheratsurako ere erabat aurrerakoia zen Kasilda eta donostiar bat baino gehiago aho zabalik eta erabat eskandalizatuta utzi zituen Groseko Zurriola hondartzan nudismoa praktikatzeagatik. Emakume iraultzaile hau erabat ezaguna egin zen Donostiako langile mugimenduan eta auzoetan. Egiako bizilagunek, adibidez, presente dute oraindik Kasildaren eredua eta «Kasildak baino potro gehiago dituzu!» esaera bizilagun askoren ahotan da oraindik ere.

    Erre zenituzten sorginen arima ez da galdu!




    Mugimendu filosofiko, kultural eta ekonomiko baita!!!!

    Hau da aurreko ikasturteetatik gehien gustatu zaidan post-a izenburutik hasita, Denok irabazle. Gainera, hezkuntzan jorratu beharreko lanak ondo azaltzen eta argudiatzen ditu, bere hitzekin eta bideoekin. Irantzu Valeraren bideoa asko gustatu zait eta oso gomendagarria iruditzen zait Hembrismo, Machismo eta Feminismo terminoak ondo azaltzen ditu eta, adibideak emanaz.

    Nire ingurukoei hezkuntza arloan bi gai feminista lantzeko zeintzuk izango ziren egokienak galdetu dut eta bi gai baino gehiago atera dira:
    -Feminismoa nondik datorren eta historian zehar egindako borroka eta prozesua. Gaur egungoa jakitea erraza da, bana beti dator ondo jakitea nondik datorren mugimendua eta nola izan da prozesua. Ez da inoiz ahaztu behar nondik gatozen.
    -Emakumeen edertasun patroiak suntsitzea, emakumea ez delako objektu bat eta bakoitza den bezalakoa delako, norbera maitatu behar da eta.
    -Emakume ezagunak eta feministak gehiago azaltzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar, bestela beti gizonezkoak ikasiko dira eta hauek bakarrik egingo dira ospetsuak. Emakume gabe historia erdia falta da, eta hauek ere merezi dute gaur egungo gazteen “idoloak” edo erreferenteak izatea.
    -Mikromatxismoak detektatzen hastea, hauek gizartean asko daudelako eta nahi gabe mina egiten delako, horregatik, hauek detektatu eta apurtu egin behar dira.


    Emakume feminista esanguratsuak pentsatzerakoan burura hainbat etortzen zaizkit: Angela Davis, Frida Kahlo, Marie Curie, Eva Peron…denak antzinakoak, horregatik, gaur egungo bat aipatuko dut, EMMA WATSON.
    Emma Watson-i buruz ezer idatzi gabe uste dut nahiko dela hurrengoko hiru bideoak ikustea. Hala ere, bere ekarpen edo postu batzuk aipatzeko, "embajadora de buena voluntad ONU Mujeres" eta #HeForShe iniziatiba feminista sortu zuen. Proiektu honek, alde batetik, gizonezkoak genero berdintasunaren borrokan inplikatzea eta, beste aldetik, emakume eta gizoneren gizarteko estereotipoak apurtzea bilatzen du. 




    Iazko edizioko Fionaren "erre gintuen su berbera gara" izeneko posta gustatu zait.Feminismoaren definizio garbia eta mugimendu honekin izandako esperientzia pertsonalak plazaratzen dtuelako.

    http://hezkeh0506.blogspot.com/2017/11/erre-gintuen-su-berbera-gara.html




    Hezitzaile modura landu beharreko gaien artean bi hauek aipatuko nituzke:

    Istorian zehar, liburuetan agertzen ez diren baina istoria egin duten emakumeak ezagutzea. Badirudi emakumeok beti hutsetik hasten garela.

    Hedabideetako irudi, publizitate,...aztertzea, jasotzen ditugun mezuen eragina ahalik eta txikiena izan dezaten.  




    MARIE  CURIE

    Zientzialari poloniarra, fisikan eta matematiketan lizentziatua izan zen. Maria Salomea Skłodowska zen bere izena eta Curie hartu zuen Pierre Curie-rekin ezkondu ondoren.
    Erradiazioaren ikerketako aitzindaria izan zen. Bere ikerketei esker, bi elementu berri aurkitu zituen: erradioa eta polonioa. Modu honetan Marie Curie  Nobel saria jasotzean lehen emakumea bihurtu zen, zehazki Fisikakoa. Baina ez da dena hor bukatzen, urte batzuk beranduago lortu zuen bigarren aldiz sari hau, nahiz eta, Kimikan, kasu honetan. Horrela Istorioan lehen pertsona izatera pasatu zuen modalitate desberdineko bi Nobel sari lortzean.

    2018/11/07

    Feminismoak





    Aurreko edizioetako FEMINISMOEN INGURUKO ikastarokideen post bat aukeratu beharko banu, Artaldetik at autoreak argitaratu zuen “Denok irabazle” izenekoa gomendatuko nuke:

    Bi arrazoi direla medio. Lehena, Hezkidetzari ekiterakoan feminismoaren definizio zuzenaren transmisiotik abiatzeko egiten duen sugerentziarekin bat natorrelako. Eta bigarrena, aukeratu duen pertsonaia, Kattalin Miner oso gustoko dudalako eta Euskal Herritik eraikitzen den pentsamendu feministaren garapenenan eta hedapenean eragin handia duela uste dudalako.


    Nire inguru hurbilean hezitzaile bezala jorratu beharreko gai “feministen” artean oso garrantzizkotzat jotzen dira:

    -Biolentzia sexistari buruzkoa, dituen dimentsio erraldoiengatik, suposatzen duen injustizia eta eskubide urraketagatik eta eragiten dituen kalte, beldur nahiz heriotz andanarengaitik.
    -Edertasun patroi hegemonikoekiko indiferentziaren lanketa jorratzeari buruzkoa, eragiten dituen buruhauste, ezinegon eta intseguritate sakonak direla eta; batik-bat, bere nortasuna eraikitzen ari diren pertsona gazteengan.

    Emakume feminista esanguratsu bat aukeratu beharko banu eta haren ekarpenak bildu, historigilea nahizen heinean, Cristine de Pizan aukeratuko nuke; XV. mendeko idazle eta filosofo paristarra. Egun feminismoa ulertzen dugun parametroen baitan kokatu ezin den arren, “Emakumeen kereila” izeneko mugimendu zabalean hartu zuen parte; bere ekarpen nagusiak Emakumeen hiria liburuan jasoz. Bertan, emakume ilustre eta prestu askoren figurei erreparatuta, garaiko tratadista misogenoek behin eta berriro justifikatzen zueten emakumeen gaitasun urriak ezeztatu nahi izan zituen. Hari buruzko artilikulu interesgarria luzatzen dizuet:

    https://www.revistaesfinge.com/filosofia/filosofos/item/1252-cristina-de-pizan-una-feminista-en-la-edad-media



    Eta garai bertsuko gizon bat aukeratu beharko banu, etxera etorri eta Bernart Etxeparen jarriko nuke arreta. Zuek bere Linguae Vasconum Primitae (1545) obrako “Emazteen fabore” olerkian jasotzen dituen hitz ederrekin nik bezain beste gozatzea espero dut:

    Andren gaiz erraile orok bear luke pensatu
    Bera eta bertze oro nontik ginaden sorthu
    Ama emazte luien ala ez nahi nuke galdatu
    Amagatik andre oro behar luke goratu
    Gizonaren probexuko emaztia bethi da
    Oro behin haietarik sortzen gira mundura
    Sorthu eta hil ginate hark haz ezpaginiza
    Haziz gero egun oroz behar haren aiuta.
    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
    Bertuteak behar luke gizonetan handiago
    Emaztetan nik dakusat hongiz ere gehiago
    Mila gizon gazxtorik da emazte batendako
    Gizon baten mila andre bere fedean dago.
    Nik eztanzut emaztiak borxaturik gizona
    Bana bera zoraturik andriari darraika
    Zenbait andre hel baledi oneriztez hargana
    Zein gizonek andriari emaiten du ogena.
    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.
    Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik
    Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk
    Beso biak zabaldurik dago errendaturik
    Gizonorrek dagiela hartzaz nahi duienik.
    Emazterik ezten lekuian eztakusat plazerik
    Ez gizona ez exia behinere tsahurik
    Exian den gauza oro gaizki erreglaturik
    Parabizuian nahi enuke emazterik ezpaliz.

    2018/11/05

    GENERO INDARKERIARI BURUZ HAUSNARTZEN


    GENERO INDARKERIA:



    AKROSTIKOA

    Gogorra egunerokotasunean
    Erantzunkizun soziala
    Normalizatua
    Ezkutuko indarkeria
    Razonamendu logikorik ez
    Oinarrizkoa gure sisteman 
















    Indarkeria fisikoa/sinbolikoa/ekonomikoa etab.
    Naturalizatua
    Deserosoa denontzat
    Arazo handia
    Radikalki ezabatu beharko litzateke
    Kontrola
    Erakundeak babestua
    Realitate soziala
    Ibilaldi luzea
    Axola duen eztabaida



    Genero indarkeriaren ikaskuntza soziala:

    “Genero indarkeria ikasia da”, hori orain arte ikusi dugun zerbait da. Kulturalki, norbanakoen sozializazio prozesuen bitartez, pertsona hazten eta hezten doan neurrian ikasten den zerbait. Adibidez, umeekin hitz egitean (gertatutako kasua da) eta galdetzean handitan zer izan nahi duten. Zakila duten gorputzei dantzariak, irakasleak, aktoreak, artistak edo erizainak izan nahi duten galdetzean ezetz esaten dute gehienak. Lanpostu horiek emakumeentzat direlako.
    Adibide honekin ikus daiteke nola txikitatik umeak estereotipoetan oinarritzen dira eta hori biolentzia sinbolikoa bezala erabiltzen dutela, askotan jakin gabe. Kontziente izan gabe nola erabiltzen ari diren. Indarkeria hori barneratua dutelako eta estrukturalki determinatuak izaten dira hori erantzuten jarraitzeko, etengabe errepikatzen den eredua da hau.




     AURREKO EDIZIOETAKO... HAUXE, Gorettin blogeko sarrera asko gustatu zait, aportazio teoiko oso ona! Testuan gauzak oso ondo azaltzen ditu, modu argi batean.



    Amaitzeko..Asko gustatzen zaidan irudi bat. Zapalkuntza intersekzionalak jasaten ditugun neurrian, borrokak ere horrelakoak izan behar dira. 


    #Maider


    IKASITAKOAK DESIKASI




    Genero indarkeria  zer den
    Emakumeek ederki dakite
    Nonahi jasaten baitute
    Estatistikek horrela diote
    eraso sexistarik gabeko tokiak
    konfiantzazkoak bihurtzeko bideak




    Indarkeri sinbolikoak sexismoa dakar
    menderatzea lortu nahi du, psikologikoak
    beldurrez, isolamendu familiar eta soziala, ekonomikoak
    markarik gabeko matxista “sotila” dugu mikromatxismoa
    boterea mantentzeko fisikoa eta sexuala
    inkomunikazioa eta ezeztatzea denen helburu
    Elkar gaitezen eskaladaren aurka
    mikromatxismoa bisibilizatu dezagun
    Ikasitakoak desikasi ditzagun
    pauso hauek ematea gure esku ditugu


    Egunerokotasunean gizonezkoa indarra eta boterearekin lotuta azaltzen zaigu. Emakumea, ordea, emozio munduarekin. Zenbat emakume arbitro ditugu? Hauek makina indarkeri jasan izaten ohi dute. Resultado de imagen de arbitro rugby mujer

    Eremu hezitzaileetan lantzeko erronken artean hauek aipatuko nituzke:

    1. Eredu positiboak erakutsi, mutilak enpatia eta sentimenduen mundua garatzeko eta neskek autokonfiantza eta botere pertsonala garatzeko.
    2. Gatazka baten aurrean nola izan gaitezken denok irabazle sentiaraztea. 
    3. Heziketa afektibo-sexuala bultzatu. 
    4. Familia eta eskolan artean  lankidetza indartu.