(Genero) identitatearen gaia oinarri hartuz, honako hitz-hodeia sortu dut:
Pasa den urteko postak oso interesgarriak iruditu zaizkidan arren, ni Patricia Oregiren Ez dago generorik genitalean, egitura mentala da. Aber sartzen zaigun gaztan! izenekoarekin geratzen naiz; izan ere, identitatearen inguruko hausnarketa sakona egiteaz gain (Erdi Aroan genero bakarra zegoela ere aipatzen du, nesken generoa mutilen barnean sartzen zela esanez), Josebe Iturrioz euskal aktibista transfeministaren honako aipu hau ere ekartzen digu: zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren". Esaldi sakon honek zer pentsatua ematen duela iruditzen zait, gauza asko barnebiltzen baititu.
Horrez gain, identitatearen gaia lantzen duen eta ikastetxeetan gai hau lantzeko oso aproposa den honako bideo interesgarri hau ere plazaratzen digu Patriciak:
Heziberri 2020ri dagokionez, egia da norberaren identitatearen aldeko apustua egiten duela, honakoa baitio:
"Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza‐eskubidea bermatu behar die pertsona guztiei;
beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak
aukera‐berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu
egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak" (7. or.)
"Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta
geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen
diguna" (45. or.)
Baina errealitatean horrela al da? Hainbat ikerketek erakutsi digute ezetz, identitate "ezberdina" duten ikasle horiek jazarpena jasaten dutela. Beraz, zerbait gaizki egiten ari gara, ezta?
Nire inguruari dagokionez, genero-identitatean aurrerapen ugari eman direla esango nuke, baina hala ere, aurrerapen horiek ez dira nahiko, sinesmen faltsu gehiago desikasi beharrean gaudela esango nuke. Honakoak dira nire inguru hurbilean desikasitakoak:
Generoa eta orientazio sexuala ez direla gauza bera.
Generoa eta sexu biologikoa ere ez direla gauza bera.
Generoa ez dela binarioa.
Identitatea norbanakoak erabakitzen duen zerbait dela, ez gizarteak.
Identitatearen gaiak asko erakartzen nau, izan ere, "nor naiz?" Galderari erantzuten jartzen gaitu nahigabean. Nor naiz, bada? Emakume, gizon, transexual eta sexualitateari dagozkion atzeko kontzeptu/sentimenduez gain, hainbat gauza gara. Gure identitatea erlijio edo erlijio ezak, gure maila ekonomikoak, hitz egiten dugun hizkuntzak, bizi garen tokiak, jaio garen tokiak, lan egiten dugunak, ditugun harremanek/harreman ezak eta beste dozenaka gauzak definitzen dute. Jakin badakigu, identitatea aldakorra dela, gure bizitzan mugimendu asko jasaten dituen zerbait dela. Gauza guzti hauek garrantzia dute, baina, zergatik orduan horrenbesteko alergia sexuari dagokion identitateak? Zergatik hartzen du zama gehiago gai honek?
Beldurra da agian arrazoi nagusia, ezezagunari beldurra. Gizakiok oso moldagarriak garen arren, ditugun beldurrez gidatzen gara askotan eta deseroso sentiarazten gaituen zerbait aurrean dugunean, kuriostate sanoari kasu egin beharrean, ezpata eta armadura ateratzen ditugu, gerrari ekiteko prest. Agian hori izango da aurreko urteko ikastarokide Janire Itsasok post honetan dioenaren arrazoia, hala "Psikologiako karreran, gaixotasun mentalak katalogatzen eta
diagnostikatzen zituen manual bat erabiltzen ikasi genuen, DSM IV a.
Psikologia eta psikiatria munduan oso baloratua. Manual horretan, duela
oso gutxira arte, transexualidadea gaixotasun mental moduan sailkatzen
zen."
Azken aldian atentzioa gehien eman didaten elkarrizketetatik, Berria egunkariak German Urteaga eta Ibane Imazi egindakoaaukeratuko nuke. Eskerrak emateko tokian aurkitzen naizela sentitzen dut, izan ere, identitate anitzen inguruan pertsonen buru eta bihotzak elkar topatzeko, elkarren esperientziak elkarbanatzea nahita ezkoa ikusten dut.
Bestalde, aurreko astean Josebe Iturriozi egindako elkarrizketa ere asko gustatu zait. Irakasle izan nuen Mari Luz Estebanen modura, berak ere genero eta sexua continum gisa irakurtzen ditu eta niri pertsonalki ideia honek barruan hazi bat erein arazi zidala sentitzen dut. Bestalde, Josebek dio ez duela bere burua gizonezko edo emakumezko gisa definitu nahi, ez duela ideia hortara itxita egon. Bejondeizula ba, geure buruetan ere galdera bera sortzeagatik!
Haziberri 2020 barruan 177.orrialdean arte bidezko expresioari egiten dio erreferentzia. Askotan hitzetan geratzen garenaren sentsazioa dut, gorputzetik pasa gabe sentitzen dugun hori benetan hargizko egin gabe, alegia, burutik sentitzen eta ez bihotzetik. Ildo honetan, identitatea lantzeko, dokumentu honetan dioena oso erabilgarria da, hala nola:"Lehen Hezkuntzan, haurrekin batera egin beharreko lanek helburu garbia dute, oso: batetik, ikasleek beren arte-adierazpenak, musika-lanak, irudi eta marrazkiak sortzea; eta, bestetik, beren bizitza erabat blaitzen duten arte-adierazpenekiko eta ekoizpen bisualekiko espiritu kritikoa izatea, horiek guztiek beren emozioetan, identitatean eta sozializazio-prozesuan berebiziko eragina dutenez gero". Txikitik hasi nahi badugu, agian geure haurrei euren burua eta familia marrazteko eska diezaiekegu, agian sorpresa politenbat eramango dugu eta!
Identitatearen garapenean eragina duten faktoreetaz hitz egiten du. Gainera
aurkezten dituen bideoak eta irudiak interesgarriak dira. Bukatzeko azaltzen
digun esperientzia pertsonala oso aberasgarria dela esango nuke.
Heziberri 2020 inguruan, esaldi hau azpimarratuko nuke:
"Emakumeei eta gizonei esleitutako
portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako
aurreiritziak, estereotipoak eta rolak ezabatzea, sexu bateko zein besteko
ikasleei beren buruak erabat garatzeko aukerak eskaintze aldera”.
Baieztapen hauek idatzita egon
behar dira, noski, baina ezin gara baieztapen hutsean geratu; badakigu, paperak
dena eusten duela.
Argi dago proiektu eta ekimen asko
daudela gai honen inguruan, baina, betiko lez, pausuak oso txikiak dira.
Nire inguru hurbilean, denetatik ikus daiteke. Alde batetik , eta modu
teorikoan, pertsona askoei entzuten diet mezu progresistak erabiltzen, baina,
bestaldetik, egunerokoan, eta bapatekotasunak agintzen duenean, konturatzen
zara gauzak ez direla asko aldatu. Azkenean, egoera agertzen denean, inguru
hurbilean, telebistan, wasapean…, oraindik ere betiko komentarioak entzuten
dira.
Badaukat, nire
ikastetxeko esperientzia bat: pasaden ikasturtean, ikasle batek, sentitzen
zuena, normaltasunez zabaltzea erabaki
zuen. Jaiotzez mutila izan bazen ere, bera neska sentitzen zela. Horretarako,
bere tutorearekin hitz egin zuen. Gero zuzendaritzarekin batera erabaki bat
hartu zen. Gela guztietatik pasatu zen, zuzendaritzaren laguntzaz, nahi zuena azaltzeko. Izen aldaketa kontatu
zuen ere bai.
Salbuespenak-salbu
(gutxi), egoera naturaltasunez hartu da.
Sozializazioa
oinarri bezala hartuta, identitatearen garapena azaltzeko teorietan kontuan
hartu beharreko faktore ezberdinak azpimarratu izan dira. Hala nola:
Psikodinamismoa (gurasoen ereduaren eragina,umeak ama edo aitarekin identifikatu eta imitatzen duelako), gizarte ikaskuntza (komunikazioaren eta
behaketaren bidez ikasten dugu maskulinoak edo femeninoak izaten;
adibidez, gurasoek seme-alabekiko duten portaera berezituta izatea), kognitibotasun aktiboa (nola osatzen dute
haurrek bere buruaren eta harremanen genero-irudia? egokitu zaion generoa
identifikatzen du, transmititzen zaizkion familia- eta kultura-portaerak lotzen
ditu eta genero horren arabera jokatzen du! Haurrek ikasten dute generoarekiko
zer den eta zer ez den egokia), norbere buruari, kultura baten barruan, zentzua
ematen dioten faktore anitzak eta konplexutasuna.
Genero-identitatearen
garapenean faktore asko daude, etengabeko prozesu dinamikoa eta konplexua baita!
Prozesu sortzailea da, eta sortzailea den aldetik zalantzan jartzen ditu
kultura-modu batzuk, tartean eskolarenak. Identitateen garapenean askatasunaren
alde apustu egitea ez da soilik tolerantzia eta identitate anitzen inguruan dauden
sinesmen faltsuak desegitea eta zapalkuntza-jarreren kontra jotzea, horren instituzionalizazioa
haustea ere bada. Apustu politikoa da.
Gaur egun,
adibidez, teoria Queerrek
genero-identitatea kolokan jartzen duenean, sistema bitarra gainditzeko
asmotan, “emakume” eta “gizon” subjektu-kategoriak ere kolokan jartzen ditu.
“Emakumea edo gizona ez dira jaiotzen, egiten baizik” lelo ospetsu horretatik
abiatuta, zer da emakume izatea? Zer da, orduan, gizon izatea? Honi buruz
pentsatzen hasten naizen bakoitzean… buf! ezin erantzun…
Hona hemen, transexualitatea
bizi izan duten pertsonen hitzak entzuteko aukera ematen duen METAMORPHOSIS dokumentala.
Hiru pertsona nagusi dira dokumentalean partaide; Izaro Antxia eta Ares
Piñeiro, transexualitate prozesua jasan duten pertsonak, eta Josebe Iturrioz, gaian
aditua.
Genero identitatea
norbera gizon, emakume edo bestelakorik izatearen pertzepzio subjektiboari
dagokio. Indarrean dauden maskulinitate- eta feminitate-kodeak zein arauak dira
pertzepzio hori bideratzen dutenak. Baina, zergatik jarraitzen dugu
norbera definitzen arauen arabera? Zergatik dugu pertsona guztiak sailkatzeko
beharra? Norbait “berria” ezagutzen dugunean, ttak! Kaxa batean sartzeko
beharra sentitzen dugu (kontziente edo inkontzienteki). Zein kaxatan sartuko
ote dut? Zergatik?
Iazko ikastarokideek egindako post
bat aukeratzekotan, Irati Mendiguren Cosgayarena hautatuko nuke. Ematen dituen genero- eta
sexu-identitateen inguruko azalpenak aberatsak iruditu zaizkit, baina bereziki,
azken paragrafoetan etiketen inguruan aipatzen duenarekin oso identifikatuta
sentitu naiz: “sistema honek zuzen
zuzenean garamatzalako etiketak ezarri eta alde bateko edo besteko jende
multzotan kokatzera. Emakumea zara ala gizona zara, garaitua ala garailea,
zakila edo alua izan...eta horren arabera sortuko zaizkizu espektatiba batzuk
ala beste batzuk, eta eraikiko duzu/dute zure nortasuna zein identitatea”.
Heziberri 2020ren arabera,
identitatearen garapena zeharkakoa da eta kokatzeko, ikaste-irakaste prozesuan oinarrizko
konpetentzia hauez baliatu behar gara:
·Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia
·Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
·Elkarbizitzarako konpetentzia
·Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia (ideiak ekintza bihurtu)
·Izaten ikasteko konpetentzia
Txostenaren 2. eta
3. orrien artean, paragrafo hau topa dezakegu:
“Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleek beren burua prestatu eta
oinarrizko konpetentziez jabetu behar dute, gero eta globalizatuagoa eta
interdependenteagoa den mundu honetan bizitzeko. Bistakoa da oinarrizko premia
komun horiei emandako erantzun kulturalak askotarikoak izan direla eta
oraindik ere hala direla. Gizakien
premiak antzekoak direla jabetu behar dugu, denok parekoak garela
ohartzeko. Kultura bakoitzak premia horiei emandako erantzunak ere ezagutu
behar dira, etnozentrismoa saihestu eta bestelako kulturen ekarpenak balioetsi
edo onetsi, kultura-artekotasunaren eta kultura-inklusioaren bidez errespetua
eta elkarrizketa sustatu asmoz kulturen artean. Aitortu beharrekoak dira aniztasun afektibo-sexuala eta kulturala, bai
eta genero- eta kultura-nortasun malguak eta askotarikoak ere, eta zalantzan
jarri behar dira kultura-, genero- eta sexu-nortasunagatik desberdintasuna
sustatzen duten ereduak.” (II. kapituluan, ikasleek
Oinarrizko Hezkuntza amaitzean lortu behar dituzten oinarrizko konpetentziei buruzko
hainbat proposamen daude).
Bertan, genero-nortasuna malgua izan daitekeela
aipatzen eta aitortzen da. Genero-identitate anitzak daudela onartzeaz gain, genero
edota sexu nortasunagatik desberdintasuna
sustatzen duten ereduak zalantzan jarri behar direla ere esaten da. Nik,
zerbait gehiago gehituko nion, zalantzan jartzeaz gain, 2. blokeko 5. astean baliabideekin
landu genuena oinarri gisa hartuz, eredu horiek “moldatu/osatu”, “ordezkatu”
eta “sortu” behar ditugu.
Hori betetzeko, curriculum ezkutuan
ikastetxeko ikasmaterialez gain (hauetan ere),
beste esparruetan identitate-, harreman-, eta familia-eredu anitzak ikusarazi
behar ditugula kontuan
hartu behar da.
Nire inguru hurbilean
genero-identitateen inguruan emandako aurrerapenak soilik espazio feministetan izan
dira. Familia eredu ezberdinak ikusi ahal izan ditut, baina ez asko, ikaragarri
gutxi izan ere. Gai honi lotuta, artikulu hau datorkit burura… Orokorrean, nire inguruko guztiek bat datoz jaiotzetik
ezarri zaien (zaigun) genero eta sexuarekin. Gehienek, genero arauek ezartzen
dituzten ezaugarriekin identifikatzen dira (gara), hori ikasi eta ikusi
dugulako.
Aipatu nahiko nuke errugbian
bizi izan duguna. Izan ere, errugbia oso kirol maskulinoa izan da beti (horri
lotutako hainbat ezaugarriekin batera) eta apurka-apurka emakumeek ere
kontaktuzko kiroletan ausartak eta trebeak garela demostratu eta sinetsi dugu,
biba gu!
Hala ere, genero
arauari dagokionez, zoritxarrez nire inguruan asko dago oraindik aldatzeko…
Zoritxarrez oraindik desikasi behar
(izan) diren sinesmen faltsuen artean…
Generoa sexu
biologikoarekin batera doala
Generoa, sexua
eta orientazio sexuala gauza berdinak direla
Hezkuntza-praktika
feminista baterako koaderno hau, helduentzako bideratua dagoen liburuxka bat
da, abiapuntu bat. Eztabaidatzeko, gogoeta egiteko eta gure hezkuntza-praktika
eraldatzeko tresna bat izan nahi du.
Lehenengo atalak, Gaiaren kokapena deritzonak, Euskal
Herriko Bilgune Feministaren baitan kokatzen du trans+sexualitateen gaia;
atzera begiratu eta non gauden azaltzen du. Bigarren atalak, Galderak, kezkak
eta probokazioak, galdera gisa planteatzen ditu matazaren hariak; batzuetan
korapiloak desegiten ditu eta beste batzuetan, hariak korapilatzen. Hirugarren
atalak, genero-araua betetzen ez duen (eta duten) haur eta gazteen
bide-laguntzarako pilulak, proposamenak, hausnarketak eta interpelazioak
biltzen ditu, haur eta gazteengandik gertu gauden eta zaudetenei begira.
Azkenik, Gehiago jakiteko atala, amaitu gabeko materialen zerrenda bat, denon
artean osatzeko!
Hemen, bertan
irakur dezakezuenaren eskematxo zehatzagoa uzten dizuet:
"Pertsonaren garapen integrala, maila guztietan: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala" .
Eta xedeak lortzeko ildo estrategikoen artean, garrantzitsu bat zehazten da: HEZKUNTZA INKLUSIBOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA. Hau da, denentzako
eskola, ahalik eta garapen pertsonal handiena lortzeko:
Sexu‐joeren aniztasuna. Nork bere sexualitatea sentitzeari dagokionez, norberak nahi bezalako sexu‐harremanak izateari dagokionez, pertsonok orientabide desberdinak ditugu, jakina. Historikoki, baina, mota horretako aniztasunari bizkarra emanda bizi izan gara, eta, horren ondorioz, zenbait ikaslek aparte sentitu dute beren burua.
Genero‐aniztasuna. Gizarte‐konstruktu bat da generoa, ikasle guztien oraina eta geroa baldintzatzen dituzten desberdintasun bidegabe askoren berri ematen diguna.
Irakurgaian esan den bezala, identitateen garapena zeharkakoa da eta oinarrizko zehar-konpetentziez baliatuko gara. Hori betetzeko HEZIBERRIn aipatutako hauek azpimarratuko nituzke:
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA
"Arreta hezkuntzarekin lotutako jardueretan jarri behar du, eta irakaskuntza hartu behar du aztergai eta gogoetagai"
"Gizarte‐ardura handiak dituzten profesionalak prestatu behar ditu, kritikoak bai, baina aldaketei preaktibotasunez eta sormenez aurre egingo dietenak"
Inguruan emandako AURRERAPENAK nabariak badira ere, oraindik asko dago egiteko: - Familia eredu desberdinak onartzen dira eta gure inguruan normalizatzen ari gara. - Homosexualitatearen, lesbianismoaren, transexualitatearen eta gorputz ez normatiboen bisibilizasioan, onarpenean eta lege-berdintasunean aurrepauso handia eman da azken urtetan. - Ikastetxetan eta familietan, aniztasun afektibo sexuala gero eta gehiago zaintzen eta lantzen da. Eta SINESMEN FALTSUAK, asko dira, bukaezinak, baina hauek bururatu zaizkit, nire inguruan entzunda edo /eta irakurrita: - Sexu heziketa adin jakin batetik aurrera landu behar da. - Emakumeek berdintasun aukera berdinak izateko, eredu maskulinoa bereganatu behar dute. - Transexualitatea gaixotasun bat da, alterazio bat. - Identitatea genitaletan dago. - Gayak promiskuak dira. - Lesbianek gizonezkoak gorrotatzen dituzte.
Aurreko edizioetako sarrera hau gustatu zait, Agurtzanerena. Interesgarria iruditu zait bere hausnarketa.
Orain otsailean urte bat bete da Ekaik, 16 urteko mutil batek, bere buruaz beste egin zuenetik. Gazte honi omenaldi xume bat egingo dion dokumentala grabatu nahi dute.
Iazko ikastaroen artean Irati Mendigurenena aukeratzen dut. Laburpen sakona egiten baitu
gaiaren inguruan, kontzeptuen definizioa, kasu desberdinak aipatzen ditu, zitak
sartu eta adingabeko transexualitateek bizi behar duten prozesu gogorraz hitz
egiten duen link-a
entzutea gomendatzen dudalako.
Heziberri 2020tik VI. Kapitulua aukeratu dut, ikasleen aniztasuna
tratatzeari eta tutoretzari eta orientazioari buruzkoa:
“Gizarteak –eta, haren barruan, derrigorrezko
eskolak– inklusioaren bidez erantzun behar dio aniztasunari. Eskola inklusiboan
haur eta gazte guztiek jasotzen dute hezkuntza, nolanahikoa ez baizik eta
kalitatezkoa, guztiei aukera berdinak ematen dizkiena modu justu eta zuzenean.
Eskola inklusiboak ikasle guztiei eskaini behar dizkie aukerak eta laguntzak
garapen akademikorako eta pertsonalerako, Oinarrizko Hezkuntzaren helburuak
lortzeko. Pertsonei egokitutako testuinguru bat sortu behar da,
desberdintasunei erantzuten diena eta talderik edo pertsonarik ahulenei babes
eta laguntza zehatzak emango dizkiena. Hezkuntza inklusiboak aniztasunaren
adierazpen guztiak hartzen ditu aintzat: hizkuntza, kultura, gaitasunak,
sexu-orientazioa, generoa eta baliabide sozioekonomikoak.” (6. orrialdean)
Aipatzen duen aniztasunaren trataeran, esaldi hori topatzen dugun arren,
errealitatean, haurrei eskaintzen dizkiogun ereduak ez dira anitzak, eta
estereotipodun eta rol jakin batzuei erantzuten dien ereduak erakusten dizkiegu
oraindik ere gehienetan. Bestalde, esaten duen bezala, talde eta pertsona
ahulenei aukera eta babesa ematen diegu- ez dela gutxi- baina bere beharrak
asetzeko adinako interbentzioa ez dakit zein punturaino ematen zaion, hau da,
haurraren garapen pertsonalerako eskuhartzea ez dugu jakiten nola egin.
Familiarekin eskuhartzeari dagokionean ere zalantzak ditut, zein motatako
harremanak ezartzen ditugun, harreman eta elkarlan bateratu bat suertatzen den,
haurraren garapen integrala dugun helburua lortzeko.
babesa eman eta laguntza emate
horretan tarte handi bat dago, formakuntzarik jasotzen ez dugulako
Azkenik, nire inguru hurbilean emandako
aurrerapenen inguruan hausnartu ondoren, emakumearen egoera eta honekiko
desberdintasunkeria nabarituko nuke. Beste generoen existentziaz jabetzea eta
hauen presentziaren nabaritasuna inguruan ere aipatuko nuke. Halere, oraindik
ere zaila zaigu bitasun edo binarioa den sistema horretatik kanpo ikustea. Bestalde,
zein “pribilegiatuak” garen okupatzen dugun eta bizi garen lekua kontuan
harturik (emakume,txuria, bizi-maila ona, europearrak…). Hau da, gure borrokak
ez duela zer ikusirik beste arraza, genero, ezgaitasun, kontinente edota
kultura desberdin batean bizi direnekin, eta haien borrokekin; nolabait
esateko, haien abiapuntua gurearenetik urruti dagoela.
Azkenik, eta irakaslegaren heinean webgune bat gomendatuko nuke: https://naizen.eus/NaizenEuskal Herrian sortu den adin txikiko haur
transexualen familientzako elkartea, laguntza, hezitzaileentzako formakuntza eta eskubideen
eta egoera hauen normalizaziorako biderantz pausuak ematen dituena.
Meme honetan German Urteaga azaldu nahi izan dut. Bera izan da horietako sinismen faltsu desikasten lagundu didana. Zakila edo baginarekin jaiotzeagatik ez dela gizonezkoa edo emakumezkoa izango. Bere sexu-genitalekin gustura egonik, mastektonia egin zuen eta mutil transgeneroa da. Bere bizipenak genero- identitate ugari eta anitzak daudela ikustarazten lagundu dit: zis, trans*, ageneroa,...
"Identitatearen ezak, merkatuaren produktu bihurtzen zaitu, merkatuan dabiltzan beste bat gehiago. Identitatea garatzea ezinbestekoa da gauzak eraldatzeko" (Epsy Cambell).
Beste pertsonengandik bereiztea eta talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriak eta alderdiak, IDENTITATEA osatzen dute. Gaur egun baditugu genero-identitatea kolokan jartzen duten teoriak; sistema bitarra gainditu nahi dutenak.Baditugu ere, eredutzat har ditzakegun bizipenak. Ildo honetatik Nahianek egindako ibilbidea. https://www.eitb.eus/es/television/videos/detalle/4448794/video-entrevista-nahiane-nina-transexual-ahora/
Iratxe Laesek bere postan azaldutako azken irudia gustatu zait. Bertan adierazten duen esaldiaren mezua da nire ustez gakoa:
Hezi Berrik dio hezkuntzan ikaste-irakaste prozesuan identitatearen garapena kokatzeko, zehar konpetentziez baliatuko garela. Irakasleok zehar konpetentzi hauek garatuta al ditugu? edo,oraindik, Zuriñe M. Baztanek dion moduan " ukitzen ez diren bi linea paralelo bezala ulertzen dugu gizona edota emakumea izatea.Ba,ez inondik inora. Batzuk erdian egongo ginateke, edo bazterrean edo inguruan,...".