2019/03/11

Gatazkak










gaitegia irakurrita argi gelditu da gizarte heteropatriarkalak dituen mekanismoak motz geratzen direla gatazkei irtenbide integralak emateko. Beraz, hezkidetzak bere biziko garrantzia dauka gatazken aurrean.
Ikusi bezala, hezkuntza esku-hartzeetan gatazken trataeran eta harremanen eta bizikidetzaren berregite-lanetan genero-analisia kontuan ez izatea bera da indarkeria mota bat.
Gilliganek proposatzen duen moduan, baloreetan hezteko eta garapen morala lortzeko beharrezkoa da justizian zein zaintzan eginiko heziketa.

Iazko post hau aukeratu dut:  gatazkak edota liskarrak ebazteko estrategiak argitara eraman dituen dokumentu honekin egin dut topo. Interesgarria iruditu zait partekatzea. Hona hemen:



 http://www.gabiria.eskolatxikiak.org/wp-content/uploads/2012/08/Guia_7CLaves_res._conflictos_Geuz-EUSK.pdf 

Eskolan lantzeko baliabide aproposak Pixarren bideo hauek:







 


Hauek dira, eremu hezkidetzailetan ditugun erronkak:

- genero-ikuspegia kontuan hartzea edozein gatazkaren aurrean, bai analisian, interpretazioan, zein trataeran
- gatazkaren trataerarako eredu positiboa trasmititzea
- partaidetza aktiboa sustatu eta hori bermatzeko metodologi kooperatiboak erabili
- irakaslegoaren formazioa ezinbestekoa da
- bizikidetza behatokiak genero-ikuspegia izatea


Neuri ere abesti hau etorri zait burura!




aste ona izan,

maria





Gatazkak, guztion garapenerako lagungarri eta beharrezkoak!

Gatazkak, onak ala txarrak? Ez bata eta ez bestea, beharrezkoak baizik!
Beste gauza bat da gatazkari aurre egiteko hartzen dugun jarrera, gugan zelan eta zenbaterainoko eragina duen, hori bai positiboa edo negatiboa izan daitekeela.

Gatazkari buruz hitz egiten dugunean, saihestezina da “bakea” aipatzea. Gaur egun, ezin daiteke esan bakean bizi garela. Izan ere, emakumeon* aurkako biolentziak darrai eta, zoritxarrez, sistematikoa da. Euskal Herriko Bilgune Feministak Klitto! aldizkari digitalean aipatzen duen moduan, “Bakea ez da soilik zuzeneko indarkeriarik edo gerrarik gabeko egoera. Feministok, bakea: giza eskubideekin, garapen sozialarekin eta naturarekiko errespetuarekin lotutako epe ertain eta luzeko prozesu konplexu gisa ulertzen dugu. (…) Normalizazio prozesua bizi dugula Euskal Herrian dioskute. Patriarkatuaren funtzionamendu “baketsua” alegia? Baina emakumeok* ez gara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, erailketak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab. eguneroko errealitate diren gurean.”

Ez, hau ez da gure bakea...


Hemen Jule Goikoetxearen “Bakea ez da existitzen, feminismoa bai” ponentziari buruzko iritzi artikulu interesgarria.

Ikusi dugu, baina, gatazkaren trataera egokia egiten bada, oso lagungarria eta eraikitzailea izan daitekeela; arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko, harreman hobeak eta iraunkorragoak eraikitzeko edota nork bere buruaz eta gainontzekoez gehiago jakiteko. Gatazken trataera egokiak pertsonak eta taldeak indartzen ditu, harremanak sendotzen ditu.

Hemen, nire ustetan, 2 gako/ideia/aipu nagusi:





Iazko ikastarokideek egindako posten artean, Janire Itsaso Bilbao Timiraosek eta Irati Mendiguren Cosgayak idatzitakoek atentzioa eman didate. Janireren posta, izenburuagatik hasita gustatu zait; “Gatazkatik ikasi eta irtenbideak abiarazi”. Gainera, komentatzen duen gatazkaren konnotazio negatiboaren ideiarekin guztiz ados nago eta “Del revés” pelikularen inguruan komentatzen duena oso kuriosoa iruditu zait. Iratiren postean, aldiz, interesgarria iruditu zait arestian aipatu dudan Jule Goikoetxearen artikuluaren inguruan egiten duen hausnarketa eta “por la paz un Ave María” irentsi izanaren ingurukoak.

Gatazkek hezkuntzan duten garrantzia erakusteko, hemen proposamen adierazgarri batzuk:

HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoaren arabera, “Gatazkak, haien kabuz konpontzen utziz gero , eta ikastetxean bizikidetza positiborako lanketa seriorik ez bada planteatzen, gizartean gatazkak konpontzeko nagusi den eskema erabiliko dute: IRABAZI-GALDU eta MENDERATZE- MENDETASUN erlazioak ezarriko dituzte.” Bizikidetzaren ikaskuntzak irakasleen eginkizunean dituen ondorioak eta ikastetxe guztietan bizikidetza positiboaren markoa eraikitzeak zer eskatzen duen azaltzen dute, “zer egin eta nola” aukera ezberdinak proposatuz. Hala ere, ez dute zehazki aipatzen sexua eta generoaren eragina gatazketan edota genero ikuspegia txertatzearen beharra.

Mariví Fernández Roldánek, Irungo Berritzeguneko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Aholkulariak, “Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza” izenburuko hitzaldian hezkidetzak elkarbizitza hobetzeko duen gaitasuna azpimarratzen du. Bertan, gatazkak aukera oso onak direla pertsonen garapenerako eta ez direla ekidin behar aipatzen du. Hemen hitzaldiaren zati bat:


Eta hemen hitzaldi osoa:



Hemen, “Eskolan bizikidetza hobetzeko hezkidetza” lanaren aurkezpen oso interesgarri eta didaktikoa.

Honetaz gain, beste proposamen interesgarri batzuk:
Nire ustez, gaur egun gatazka baten aurrean askotan horri aurre egiteko baliabide edo tresna barik gaudela sentitzen dugu. Gainera, gatazkaren ebazpena “irabazi-galdu” eskeman oinarritzen da. Eremu hezitzaile zein jendartean, erronka nagusiak hauek direla esango nuke:
  • Gatazka saihestezina eta beharrezkoa dela ulertu, helburua tratamendu positiboa izanik.
  • Gatazkei aurre egiteko gaitasunak/trebeziak garatzeko mekanismoak curriculumean integratzea. Horretarako, ezinbestekoa da emozioetatik eta sentimenduetatik lan egitea eta kontuan hartzea zaintzaren etika.
  • Sexu eta generoa gatazketan duten eraginaz kontzientzia hartzea eta ikusaraztea. Izan ere, bizitzan eraikuntza sozial horiek gure helburuak, beharrak, harremanak, e.a. baldintzatzen dituzte.
  • Harreman horizontalak eta lankidetza sustatzea, helburu eta harremanei garrantzia emanez.
  • Feminismoak gatazken trataerari egin dizkion ekarpenak ikusaraztea: pertsonen arteko harremanetan eta jendarte mailako egitura-harremanetan justiziaren humanizazioa; naturarekin eta gorputzarekin errespetu-harremana bilatzea; gatazketan gure aurrean duguna eta sexua, etnia edo klaseagatik objektu bihurtutakoa, subjektu eta pertsona gisa ikustea; garrantzia ematea adimen-garapenari zein emozio-garapenari…
  • Justizia heteropatriarkalaren "etika" zalantzan jarri eta horretan ezin garela oinarritu ulertzea.
  • Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko Isabel Fernándezek aipatzen dituen bost eremuak landu.
Umore pixkatekin bukatzeko, Irantzu Varelaren bideo honekin agurtzen natzaizue.



Ondo izan!


2019/03/10

BIZITZA SOZIALERAKO EZINBESTEKOA

Interes kontrajarriak daudenean gatazkak sortzen dira. Bizitzak berezkoa du gatazka, elkarren arteko harremana bera da gatazka. Positiboa edo negatiboa gatazkari aurre egiteko modua izan daiteke .
Galtung-ek dion moduan:  “​gatazka erronka da; azken batean, helburu bateraezinak edukitzea izugarrizko desafio da bi aldeentzat, bai adimen aldetik, bai emozio aldetik. Honen arabera, beraz, gatazka gure izateari zentzua ematen dion rrazoietako bat da; aldaketaren arrazoia, aldaketarekin batera gertatzen den zerbait eta aldaketaren ondorioa; bizitza sozialerako ezinbestekoa; bizitzeko arnasa hartzea bezain garrantzitsua".

Ikastetxeetan bizikidetza eta gatazken trataerarako kultura positiboa hedatzeko indar guztiak jarri beharko genituzke. Horretarako ondorengo erronkak landuz:

1.- Bizikidetza Planean jarritako helburuak ebaluatzeko genero-adierazleak izatea eta horien ebaluazioa egitea. Komunidade osoak kontzientzia hartu behar du.

2.-Curriculumetan gatazken trataerarako behar diren konpetentzien garapenerako edukiak txertatzea: komunikatzeko gaitasuna, emozioak ulertzeko gaitasuna, "irabazle-galtzaile" sistemarekin apurtzea,...

3.- Zaintzaren etika bultzatu.

4.- Parte-hartze aktiboaren kultura indartu, espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarrituta. 


"Etica del cuidado" izeneko tailer baten inguruan,  aurrera eraman zituzten jarduerak eta ondorioak azaltzen dituzte. Materiala interesgarria iruditu zait:

http://www.madrid.org/cs/Satellite?blobcol=urldata&blobheader=application%2Fpdf&blobheadername1=Content-Disposition&blobheadervalue1=filename%3DCUENTAN+IGUAL+guia.pdf&blobkey=id&blobtable=MungoBlobs&blobwhere=1158621994157&ssbinary=true



Nerearen posta aukeratu dut:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2016/02/hezkidetza-elkarbizitzarako-tresna.html. Joan Vaellok proposatzen dituen urratsak baliagarriak eta lagungarriak dira. Badu, liburu interesgarri bat:



GATAZKA POSITIBOA

Aste honetan GATAZKA izan da garatutako gaia.  Asko izan dira aste honetan landutako hausnarketa berriak baina hauek dira niretzat garrantzitsuenak:



Egungo egoera nire eremu hezitzaileetan/jendartean gatazka hitza aipatzen denean beti zentzu txarran egiten da (rollo txarra da).  Baina ezin da uko egin gatazka eta Bakea hitzak estuki lotuta daudela, hori dela eta, gatazkari aurpegi positiboa eman behar diogu eta kontuan hartu gatazka ezinbestekoa dela pertsonen eta jendartearen garapenerako.  Nola tratatzen ditugun gatazkak adieraziko digute gure izaera baketsua den ala ez…..





Hona hemen gai honen inguruan hezkuntzarekin lotutako baliabide batzuk:









BIZITZAN =GATAZKAK =BEREZKOAK

Eskola Abian:  Inklusioaren eta berdintasunaren bidean



Preguntas a Marian Moreno en #EskolaAbian sobre los "Pilares de la Coeducación: camino a la igualdad en las aulas. Ekoizpena @BGNagusia CCbySA 2019


"Euskal Hezkuntza Sistemarako II. Hezkidetza plana, Berdintasunaren eta Tratu Onaren Bidean" Martxoaren 7an aurkeztu zen. Bertan Marian Moreno Llanezak "Hezkidetzaren zutabeak: berdintasunaren bidean gure ikasgeletan " inguruko hitzaldia eman zuen. Goiko bideoan galderak erantzuten agertzen da...oso hausnarketa interesgarriak egiten ditu.


Marian Morenoren hitzak kontuan izanda hauek dira gure erronkak:


  • Ikastetxeko Bizikidetza Behatokiek genero-ikuspegia (neskeek zein mutilen) izatea. Bizikidetzako planean genero adierazleak agertzea.
  • Harreman hobeak eta iraunkorrak eraikitzeko esparruak.  
  • Aniztasunaren trataera ardatz izatea, jakinda elkarren beharra dugula.
  • “Birziklapen” kontzeptua izatea gatazken trataeraren mamia. Birziklatzeak , bakoitza bere ahalmenekin, abiatu behar dugula lortu nahi duguna aurrera eramaten ahal izateko. Eta hortik aurrera, beharrak identifikatuta, baliabide eta tresnak eskuratu beharko dira gatazken eraldaketa lortzeko.
  • Espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarritzea, adibidez, patioetan jolas kooperatiboak sustatzen.



Aurreko ikastarokideek egindako posten artean Artaldetik atek partekaturikoa hautatu dut Rigoberta Menchuren hausnarketa hau:


Gure eskuan dago eraldaketa hori gertatzea. Irakasleek etengabeko prestakuntza behar dugu, guztiak aldaketaren eragile zuzenak izan gaitezen.



Gatazken trataera eraikitzailea + berdintasunean oinarritutakoa = BAKEA

Aste honetan GATAZKA izan dugu hizpide.  Hainbertze erran aipatu nahiko nituzke baina hauek aukeratu ditut:

                    

Egungo egoera   nire eremu hezitzaileetan/jendartean gatazkaren zentzu txarra nagusi da (arazoa, traba, onartezina, ikustezina, ). Esku hartzearen beharra ez da aintzat hartzen, seguraski zer eta nola egin ez dakigulakoz, gatazka txikiak mantso-mantso handi bihurtzen diren arte, eta orduan arautegia eskuan hartuta, epaile lanak egiten ditugu.https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/6/67/Padres-autoritarios.jpg

Gai honek hezkuntzan egunerokoan duen garrantzia erakusteko baliabide edo proposamen adierazgarri hauek aipatuko ditut. Lehendabiziko biak emakumea eta gatazka lotzen ditu. Gainerakoak Hezkuntzarekin lotura duten baliabidek dira.

1.-












2.-https://conlaa.com/las-mujeres-en-la-resolucion-de-los-conflictos/

3.- Nafarroako Gobernuak Irakasleak gatazken kudeaketan trebatzeko GATAZKAK KONPONTZEKO ESTRATEGIAK



4.-

5.-



7.-
8.-




Hortaz, hauek ditugu erronka nagusiak:
  • Ikastetxeko Bizikidetza Behatokiek genero-ikuspegia izatea eta hori kontuan izanik aritzea, erabakiak hartzea.
  • Nahiz eta arauak ongi zehaztuta izan, zaintzaren etikaren haritik, bertze alderdi hauek ere kontuan hartu: testuingurua, elkar ardura, harremanak.
  • Gatazken kudeaketan esku hartzea ez ikusiarena egin beharrean.


  • Epaiketaren aurrean “Birziklapen” kontzeptua izatea gatazken trataeraren mamia. Birziklatzeak , bakoitza bere ahalmenekin, abiatu behar dugula lortu nahi duguna aurrera eramaten ahal izateko, erran nahi du. Eta hortik aurrera, beharrak identifikatuta, baliabide eta tresnak eskuratu beharko dira gatazken eraldaketa lortzeko.
  • Espazioen eta denboren kudeaketa parekidetasunean oinarritzea, adibidez, patioetan jolas kooperatiboak sustatzen.

Aurreko ikastarokideek egindako posten artean Artaldetik atek partekaturikoa hauatu dut: Gatazka gu gara, bertan ageri den kortoa, Zubia, gogora ekarri didalako. Gatazka era positiboa eta negatiboaren kudeatzearen ondorioak erakusten ditu.

2019/03/09

GATAZKAK




Gatazken inguruan informazioa biltzen, ikuspegi pedagogiko batetik gatazkaren inguruko bideotxo hau ulergarri eta interesgarria izateaz gain, oso informazio baliotsua ematen digula iruditu eta hemen konpartitzea okurritu zait.
Iazko posten artean honekin geratzen naiz, izan ere Paco Cascón-en ideiak pentsarazi eta hausnarrarazi dit, erlazio eta taldearen nortasunaren inguruan. Gatazkak ebaztearen teknikak, espazioak…hau da, nolalakotasunen inguruan, gizarte justuago eta bakean oinarritutako mundu bat lortu ahal izateko.
Erronka nagusiari dagokionean, nire ustez irakaslearen bitartekari lanari dagokio. Gatazkak egunerokoan egotea normala da, oso ohikoa, eta askotan ez dugu jakiten nola esku hartu. Nire ustez, haurrek hauek konpontzeko gaitasuna garatzen lagundu behar diegu. Gure bitartekari lana da izatez zaila, izan ere, erantzuna eman gabe jardun behar dugu hor, laguntzen baina beraiek beren baliabideekin erantzuna edota emaitza bilatzeko gaitasuna lor dezaten zai. Baliabide baliagarri bat uzten dut, inspiratzeko ideia moduan. Zamakola ikastetxeko “Adostokia”. Haurren arteko gatazkak ebazteko espazio edo gune bat non batek ahoa duen, eta orduan du hitz egiteko aukera, besteak belarria duen bitartean, entzuteko aukera eta betebeharra izanik. Ondoren, rolak aldatzen dira, biak entzunak izan direla eta biek hitz egin dutela sentituta. Ez al da ideia bikaina?
Bukatzeko, Hik Hasiko artikulu bat uzten dizuet, bizikidetza positiboaren inguruan, irakaslearen lana eta hainbat dinamika proposatzen ditu.

2019/03/08

Gatazkak naturalak dira, biolentzia aldiz ez



 



Iazko sarreren artean Artaldetikat-en “Gatazka gu gara” posta hautatu dut, eskaintzen dituen bideo interesgarriengatik, tartean Paco Cascónen gatazken inguruko bideoa,  eta Jule Goikoetexearen  ”Bakea ez da existitzen, feminismoa bai” artikuluagatik.

 
Paco Cascónek hainbat gogoeta aurkezten ditu bere hitzaldian, tartean “Gatazkak naturalak dira, biolentzia aldiz ez”. Batzuetan gatazkarik gabeko mundu bat posible dela uste dugu, eskola ere hala izateko, arauez betetzen dugu, baina kontziente izan behar gara, ez dela posible, beti egongo direla interes edo behar desberdinak eta horiek lortzeko aukera ugari,  gatazkak sortuko dituztenak. Baina gatazka ezinbestekoa bada ere, berari ematen zaion erantzuna da modu eraikitzailean jorratzen ikasi behar duguna. Horretarako hainbat trebetasun eta tresna erabiltzen ikasi behar ditugu. Trebetasunen artean, konfiantza eta errespetua lantzen ikasi behar dugu, taldeen kasuan talde barruko harremanak landuz. Garrantzizkoa da ere, argi eta ondo espresatzen ikastea, entzuketa aktiboa egitea eta erabakiak kontzentzuz hartzen jakitea.
Tresnei dagokionez,  prebentzioa eta negoziazioa ezinbesteko lanabesak dira eta beharrezkoa denerako bitartekaritzarako guneak edukitzeak, behar diren denborak hartzen, akordioak lantzen,... lagunduko du. 

Oraindik gatazka hitzak oso konnotazio negatiboa daukalako eta askotan beldurra izaten dugulako gatazken aurrean, hezitzaileon erronka, gatazken inguruan dugun irudi negatiboa gainditzea izan daiteke, modu horretara beste era batera jokatzeko aukera izango dugu. Gatazketan ere ikasi egin dezakegulako eta ikaskuntzaren elementu mesedegarri bihurtu. Ideia horrek, gatazkak ikasleen artean harremanak mehatxatzen dituzten egoera bezala ikusi ordez, irakatsi eta ikasteko prozesua aberasten duen ideia indartu dezake. Baina honek, beste lanketa pertsonala exijitzen digu hezitzaileoi, formazioaz gain.
Nire partetik, hauek dira eskaini nahi ditudan baliabideak:

  •  MÉNDEZ, ROCÍO (2010). Resolución de conflictos en el aula: técnicas de negociación y comunicación. Revista digital para profesionales de la enseñanza, . https://www.feandalucia.ccoo.es/docu/p5sd7326.pdf. Oso modu xumean 6 orritan gatazken ezaugarriak eta aurre egiteko moduak azaltzen ditu. Bada tartean ideia interesgarria: ikasle bitartekariaren figura. 
  •  Beste baliabide interesgarria, Harremanitz talde kooperatiboak eskaintzen duen Harremonak zerbitzua da. Urteak daramatzate harreman hezkidetzaileak eskoletan lantzen.