2019/03/11

GATAZKEI ESKER NORBERAREN IDENTITATEA ERAIKIZ ETA GARATUZ

Nire ustez, honakoak dira gatazkei dagokienean aipu nagusienak:












Iazko ikastarokideen postei dagokienez, Irati Mendiguren Cosgayaren Noren bakea eta noren gatazka? izeneko posta aukeratu dut; izan ere, hausnarketa teoriko sakona egiteaz gain, gai honi buruzko hausnarketa egiteko hainbat baliabide interesgarri proposatzen ditu, honakoak, besteak beste: 




Bi bideo labur horiek ikasleekin eztabaida piztu eta gaia lantzeko benetan interesgarriak izan daitezkeela uste dut. 

Horrez gain, gaia laburbiltzen duen eta zer hausnartua eskaintzen duen ondorengo bideo interesgarria ere plazaratzen du Iratik:




Horiez gain, sarean arakatzen ibili ostean, benetan interesgarria iruditu zait gai honi erabat lotua dagoen Jule Goikoetxearen Bakea ez da existitzen, feminismoa bai (I) izeneko artikulua. 

Gai hau hezkuntza-eremuan lantzeko, benetan interesgarria da Nafarroako Gobernuak argitaratutako Gatazka. Gatazkak konpontzeko materiala izeneko dokumentua. Bertan, gatazkaren gaia ikastetxean lantzeko unitate didaktiko interesgarria aurkezten zaigu. 

Gai honen egungo egoera geroz eta hobea dela eta irakasleok gatazken inguruko geroz eta interes eta formazio handiagoa dugula esango nuke. Erronka nagusienei dagokienez, honakoak direla esango nuke:
  • Irabazle-galtzaile dikotomia apurtzea.
  • Gatazkak lantzeko tresnak izatea.
  • Gatazka elementu positibo gisa identifikatzea. 
  • ...
Beraz, bada zer egina... Has gaitezen lanean!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina