Ikaskideek
plazaratutako hausnarketak bikainak iruditu zaizkit, horien artean
Ane Lenizek plazaratutako leloa hartu eta inguruan plazaratzea
ideia aparta dela uste dut: Hezkidetza, ezberdinatasunaren
aitortzatik hezten!
Inguruan
galdeketak egin ditudanean denetarik topatu dudala aitortu behar
dizuet, baina irakasle diren 2 lagunekin izandako solasalditxoa
ekarriko dut hona. Hezkidetza kokatzerakoan irakasgaia batekin lotu
zuten, ez orokorrean eduki guztietan landu behar den zerbaitekin.
Irakasle motibatu eta maitagarri hauek praktikan horrela ikusten
zuten. Baina, eztabaida jarraian etorri zen, lehenengo kokapen
mugatzaile horretatik zabaltasunera jo genuen eta horrek erronka
ezberdinak piztu zituen. Behin da berri galdera hauxe baitzen, eta
hori praktikan nola?
Lehendabizi,
programazioan dagoen sexismoaren gradua diagnostikatzea oinarrizkoa
dela komentatu genuen (liburuen edukietan, espazioaren erabileran,
erabilitako tonu edo hizkuntzan...). Ondorioz, hau aztertzea
gomendatzen nien, adibidez errealitatean maneiatzen dituzten: eduki
androzentrikoak, komunikazio moduak, curriculum ezkutua, partekatzen
diren erantzukizunak eta rolak lupaz begiratzea aukera bat izan
zitekeen. Azterketa hau egin ostean, metodologian edota
programatutako ekintzetan adierazpen, printzipio edota balore
sexistak zuzentzeko neurriak txertatzea ondo legokeela komentatu
genuen. Hau dena garagardotxo batzuez inguratuta plazer bat izan zen.
Gainera, beste hitz modu eta adierazteko era anitzek eguerdi
aberasgarria oparitu ziguten.
Bestetik
ariketan eskatutakoa jarraian duzue!
Harremanak
Elkarbizitza
Zapaldua
Kontuan
hartu
Identitate
anitzak
Danon
artean
Tinkotasunez
erantzun
Zorroztasunez
aztertu
Askatasuna
Hezkidetza
lantzeko 5 arrazoi:
- Zapaldua eta zapaltzailearen errolak gainditzen dituen ikas prozesuak eraikitzea.
- Kontuan hartzen ditu ikastetxeko errealitate ezberdinak eta aniztasuna aberastasun-iturritzat du.
- Identitate anitzak bultzatu eta plazaratuko ditu, ikasleak genero eraikuntza sexistetatik at hezteko.
- Biolentzia matxistarekin bukatzeko ezinbestekoa da jarrera eta eraikuntza sexistak aztertzea eta tinkotasunez arbuiatzea.
- Ikasleen askatasuna eta aukera aniztasuna errespetuz eta genero–baldintzarik gabe eraikitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina