Ikaskide ugarik aipatu dute haien hausnarketetan botere publiko eta judizialek salaketen gizarteratzean jolasten duten papera; Gertakizuna jazo, gizarteak salatu, eta goazen bakoitza berera dio Idoiak bere post-ean (ezin adosago egon). Ziurrena, denok darabiltzagu buruan aste honetan irakurri ditugun estatistikek aipatzen dituzten zenbakiak:
"Estatu mailan, iaz, 54 emakume hilik, 3 Euskadiko Autonomia Erkidegoan. Estatuan 126.742 salaketa egon ziren, 2013an baino %1,5 gehiago, bost urtez behera joan ondoren . Haietariko 3.990 EAEn eta 1.328 Nafarroan."
Matxismoak hil dituen emakumeak. Argia |
Burura etorri zait gaztetxoa nitzela, Bilbon autobus geltokira bidean, gizon batek berarekin zihoan emakumea bultzatzen ikusi nuenekoa. Emakumeak estropezu egin zuen, eta lurrera erori zen. Eskua luzatu nion altxatzen laguntzeko, baina emakumeak ukatu egin zuen laguntza. Gizonaren oihuen artean aldendu nintzen, minduta eta amorratuta. Ez dut errudun sentimendua guztiz desagertarazi; gehiago egin nezakeen, udaltzaingoa deitu agian, edo gizon hari aurre egin. Emakume haren egoera aurrerantzean (eta aurretik) nolakoa izan ote zen imaginatu dut maiz. Eta oraindik galdetzen diot nire buruari zergait izan ote nintzen ni, 16 urte eskaseko nerabea, inguruan zegoen jende ororen artean emakumearengana hurbildu zen bakarra.
Hausnarketarekin hasi nintzenean, iaz ikusi nuen bideo batekin oroitu nintzen. Genero-indarkeriaz hitz egiten dio alaba batek, jaio aurretik, bere aitari. Bideoak kritikatzeko hainbat esaldi dituen arren, funtsean emakume asko identifikaturik sentitu daitezke bertan agertzen diren indarkeria pasarteekin.
Asko gustatu zait iaz Neu Nabigatzera ikaskideak idatzi zuen sarrera. Bereziki, bertan agertzen diren Mikromatxismoaren inguruko bideoek erakarri naute. Ernai antolakundeak 2014-ko kanpainarako sortutakoak dira, eta gazteen artean kontzientzia sortzea zuten helburu.
Izan ere, hori da nire ustez nire eremu hezitzailean lantzeko dudan erronka nagusienetako bat: gazteen artean kontzientzia sortzea. Azken ikerketen datuak ikusita eskuak burura eramaten ditut nahi ta nahi ez. Gazteek, haien gurasoek baino jarrera matxistagoak erakusten dituzte. Politikoki egokia den diskurtsoa dugu guztiok, genero-indarkeria gogaikarria da. Baina zer gertatzen da indarkeria sinbolikoarekin? Ez al dugu bada genero-indarkeria gisa ulertzen?
Hausnarketarekin bukatzeko, indarkeria matxistaren inguruko eztabaida hau utzi nahiko nuke hemen: Aitziber Eguskiza, Idurri Eskisabel, Josebe Iturrioz eta Nora Alejos-ek genero-harremanak, botere-harremanak, espazio publikoa eta autodefentza fenimistaz hitz egiten dute bertan.
Zuri autobusean gertatutakoarekin identifikatua sentitu naiz, ni ere behin bikotearekin nindoala gizon batek nola emakume bat kalean bultza eta lurrera botatzen zuen ikusi genuen, laguntzera joan eta ez zuela nahi laguntzea esan zigun, udaltzaingoari deitu etorri ziren baina ez zuen nahi izan denuntziarik jarri. Gogorra baina errealitate hutsa, nik ere pentsatzen dut agian gehiago egin nezakeela....
ErantzunEzabatu