2016/10/31

HEZKIDETZARI BURUZ HAUSNARTZEN

Nire inguruan hezkidetzari buruzko inkestatxoa egin eta gero argi eta garbi ondoriozta dezaket ez dutela ezagutzen eta ez bakarrik esan dutenagatik, jarri duten aurpegiagatik baizik. Baten batek, gainera, erresistentzia puntu bat agerian jarri du “berriro ere gai hauekin” espresioarekin.

Dena den, hau salbuespena izan da, izan ere, lau gauza “argitu” eta gero, beharrezkotzat jotzen dute. Ez da harritu nauen erantzuna. Nire jarduna zertan den azaldu behar izan dudanean, horrelako aurpegiak maiz ikusi ditut. Horregatik, gaia gizarteratzeak berebiziko garrantzia dauka. Eta horretarako ekintzak egin behar dira. Arlo akademikoa gainditu (alboratu gabe, noski) eta kalera atera. Emaitzak oso onak dira.

Akrostikoari dagkionez, nik ere hamaika zailtasun izan dut azken hizkiekin!! Hona emaitza:

Heziketa
Eraiki
Zubia
Komunitatea
Ikasi
Desikasi
Eskola
Trena
Zintzotasuna
Apaltasuna


Iazko ikasleen aportazioei dagokionez, oso esanguratsua iruditu zaizkit Olarizu Etxarteren aportazioetako batzu. Besteak beste Font Vella etxeak ateratako “neska” eta “mutikoentzako” botilak.

Niretzat oso esanguratsua da honako irudia ere. Orain arte ikusi dugunarekin, komentario gutxi behar duela uste dut. Bakarra: ez da irudi zahar bat; duela denbora gutxikoa da.







Hezkidetzarako arrazoiei dagokinez:

  1. Aukera berdintasuna bermatu behar delako, eta horretarako beharrezkoa da aukeratzeko eskubidea bermatzea.

  1. Justizia, edo logika? esan beharko nuke? Ezin dugulako batzuentzako bakarrik gizartea eraiki.

  1. Egungo desorekak, oraindik ere gizartearen erdiaren (neskenean) ibilbide akademikoan eragina duelako eta etorkizunean bere buruaren jabe izateko oso garrantzitsua delako erabateko autonomia garatzea, honek eskatzen duenarekin. Norberaren buruaren eta bizitzaren jabe izateko. .

  1. Gizarte hobeago bat lortzeko, ze honek Coca Colaren iragarki baten lelo txar bat dirudien arren, honelako sinpletasunak arrazoi garrantzitsua du bere baitan. Asko egin dela ezin ukatu, baina nik (eta nire belaunaldikoek) nere baitan jasaten ditudan patriarkatuaren ondorioak ez ditut nahi nire ondorengoek jasan ditzaten.

  1. Norberaren indibidualtasuna garatzeko genero estereotipoetatik at, bakoitzaren ahalmena areagotzeko. Horrek eragin biderkatzailea izango duelako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina