2016/10/31

SEXU/GENERO SISTEMA EZBAIAN

     Sistema, talde edo kolektibitate baten funtzionamendua regulatzen duten arau edo prozedimendu multzo ordenatua da. Egungo gizartea,  emakume eta gizonen arteko harremana ardatz izanik, sexu genero sistemak ezartzen dtuen arau eta prozedimenduen arabera mugitzen da. Gu gara, gizakiok, momentuko sistemaren sortzaile eta elikatzaileak.  Eta gurea da, honen baliagarritasuna zalantzan jartzeko eta ondorioz, berau gainditu, moldatu edo eta apurtzeko gaitasuna. 

         Egun, indarrean dagoen sexu genero sistemak, ez ditu emakume eta gizonen arteko berdintasun baldintzak bermatzen. Hau horrela, eredu honek bere baitan dituen eta sozializazio prozesu amaigabe horretan  asumitzen ditugun arau eta prozedimenduak aldatu, moldatu edo apurtu beharrean gaude. 

Jaio bezain laister, eta gehienetan lehenago,  sexu/genero sistema horretan kokatzen gaituzte eta bizitza guztia gutaz espero denaren arabera jardutea behartu ere. Mutil jaiotzen banaiz, indartsua, kementsua, menperatzailea….. izatea da nere zeregina. Aldiz, neska jaio ezkero, leuna, sensiblea, hauskorra, menpekoa….. 

Baina nor da giza kontextu bakoitzean indarrean dagoen sistemari aurre egin eta aldaketa prozesu bat abiatu dezakena? Nola? 

            Galdera honi segidan datorren diagramaren bitartez eman nahi izan diot erantzuna. Nere azken lan urte luzeak, enpresa pribatuaren  munduan eman ditut eta organigrama, prozedimendu eta halakoak modu honetan aurkezteko ohitura oso barneratuta daukat. Beraz, esan nahi dudana ondo ulertzea espero det.






Iazko ekarpenei begira, Maitane Ortiz de Martiodak landutakoa  gustatu zait, http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/10/sexu-genero-sistema_30.html.  Bertan esaten dituenen artean,  Judith Butler filosofaren esaldi honek zer pentsatua eman dit: “Generoaren eraikuntza soziala ez da sexu natural baten gainean egiten, sexua bera generoaren egituren arabera eraikitzen da”. Jaiotzen garenetik, baldintzatuak.

Ni ez naiz irakaslea baina  ikastaro honetan buru belarri nagoenetik, asko dira nere seme helduenarekin izan ditudan eskuhartzeak, eskolan gertatutako zerbaiten inguruan, telebista ikusterakoan…. . Genero ikuspegiaren baitan egunerokotasunean behin eta berriz ematen diren urraketak detektatzeko  gaitasuna lantzen ari  dela konturatu naiz. Tresna desberdinak (bideoak, idatziak, irudien azterketa…) erabilita ikasleak beraiek bihurtzen dira baliabide.


Ikas-irakas prozesuaren erronkak, orohar gure  errealitatetik abiatzea;

-      - Genero ikuspegitik, ikastetxean erabiltzen ditugun baliabide guztien azterketa (espazioak,       liburuak, ipuinak,…)
-     - Sexu/genero sistema gainditu, balio eta konpetentzien lanketan  oinarrituz.
-    -   Gai honen inguruan gure ikastetxean ditugun ahuldade, indargune, mehatxu eta aukerak aztertu eta hauen baitan aritzea.
-     - Zikloz ziklo eta mailaz maila gure ikasleekin hezkidetza eraikitzea. Horretarako, garai bakoitzari dagozkion baliabide  eta metodología egokiak landu eta ikasleak,  eraikuntza prozesu horretan eragile aktibo bihurtu. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina