2016/10/31

SEXU-GENERO SISTEMAZ HAUSNARTZEN


Gai honetan ikusi eta landutakoa oso baliagarria izan zait alde batetik inguruan ditugun kontzeptuak askoz hobeto ulertzen lagundu didatelako eta bestetik sexu-genero sistema nola dagoen txertatua gure bizitzetan ikusteko eta ez dela erreza, oraindik,  gizartean hain errotuta dagoen dikotomia hori salatzeko aliatuak bilatzea.

Sexua eraikuntza natural bat da, berarekin jaiotzen garena, gizakiak eme eta ar bezala definitzen gaituzten ezaugarri fisiko, biologiko, anatomiko eta fisiologikoak dira. Generoa, berriz, maskulinoa eta femeninoaren eraikuntza sozial bat da. Pertsonaren bizitza, bere rol garrantzitsuak, estatusa eta identitatea finkatzen (edo inposatzen) duena; horrela emakumezkoei eta gizonezkoei nolakoak izan behar duten esaten zaie. Genero identitatea, sexu-genero estereotipo horien arabera eraikitzen da eta horiek jarraitzen ez dituena gizartean baztertua izaten da.  



Argi dago gizarteko edozein eremutan daudela sexu-genero sistemaren isla diren ezaugarriak (jokaerak, jarrerak,…) eta sexu-genero sistema hori generoen arteko hierarkizazioan oinarrituta dago, genero maskulinoari gizartean boterea duten ezaugarriak esleitzen zaizkiolarik. Horrela generoen arteko menpekotasun harremana sortzen da non maskulinoa gailentzen zaion femeninoari, hau da, maskulinoa da zapaltzailea eta femeninoa zapaldua. Baita ere esan daiteke sexu-genero sistemak, pertsonen garapen integrala galarazten duela, pertsonen identitatea, arlo soziala, adimena, gorputza  eta emozioak kontutan hartu gabe.


Iazko ikastarokideek egindako post –en artean, Arantza Leizarena aipatu nahiko nuke, kontzeptuen azalpen argiak ematen dituelako eta guztiz ados nagoelako berak esaten duenarekin.

Eskola gizartearen oinarrizko erakundea da eta guzti horren isla zuzena, baina era berean ikuspuntua aldatzeko leku aproposa da .  Dokumentuan dioen bezala sexu-genero sistema  eraikuntza soziala da eta nahi izanez gero deseraiki ahal da( genero ikuspegia tresna bezala hartuta) berriro eraikitzeko  eta eskolak ardura handia dauka deseraikuntza horretan. Zaila da hain errotuta dauden pentsaera eta sinesmenak aldatzea baina hezitzaileon ardura da identitate anitzak , harreman eredu ezberdinak ,… bultzatzea.

Eskoletan guzti hau lantzeko erronkak asko dira eta nik honako hauek azpimarratuko nituzke:
  •        Ikasleak genero estereotipoetatik kanpo heztea.
  •       Hezkuntza komunitate osoa formatzea, sentsibilizatzea eta inplikatzea.
  •   Historian zehar egon diren eta gaur egungo emakumeen ekarpenak argitara ekarri eta duten garrantzia eman.











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina