Hausnarketa:
Sexu- genero sistemari buruz hausnartzen hasteko, hainbat kontzeptu argi
izan nahi nituen: zer da sexua? Eta zer generoa? Zer sexu- genero sistema?
Sexua, zenbait ezaugarri biologikoen arabera pertsona bakoitza gizon edo emakume bezala sailkatua
izatea da; generoa, maskulino edo femeninoa izan daiteke. Azken batean, estereotipoak dira,
kolektibo bati atxikitzen zaion ezaugarri multzoa.
Genero- estereotipoen ezaugarriak bi
dira: hierarkizazioa eta osagarritasuna, maskulinoa beti baitago femeninoaren
gainetik eta maskulinoak erreprimitzen duena indartzen baitu femeninoak, edo
alderantziz.
Sexu-genero sistemak, sexua (biologikoa) generoarekin (kulturala) derrigor
lotuta egon behar duela dio; beraz, gizon
bezala sailkatuek maskulinoak izan behar dute eta emakume bezala sailkatuek, femeninoak.
Gizonei eta emakumeei kulturalki
inposaturiko bi bizi-programa ezberdin ezartzean datza sexu- genero
sistemak. Azken batean, eraikuntza soziala da, paper
ezberdinak betetzea tokatzen zaigula dioena.
Baina, zer gertatzen da neska (edo mutil) bezala sailkatua izan bazara eta
aurrez suposatzen zaizkizun ezaugarriak betetzen ez badituzu? Zer, gustatu behar zaizuna, gustatzen ez bazaizu?
Hemen barruak mugitu dizkidan bideo bat:
Iazko
ekarpen bat:
Iazko ekarpenak irakurriz, asko gustatu zait Maialen Arregiren
ekarpena. Oso azalpen argia iruditu zait, argazki, bideo, zein testuak ulerterrazak
eta garbiak. Gehiago irakurtzeko gogoz utzi nau: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/sexu-genero-sistemari-buruz-hausnartzen.html
Eremu hezitzaileetan zein ikas- irakas
prozesuan lantzeko erronkak:
- Genero
estereotipoetatik kanpo heztea.
- Genero
ikuspegia hezkuntzako arlo eta eremu guztietan txertatzea.
- Gorputz eta
identitate anitzak bistaraztea.
- Emakumeen
ekarpenak bistaratzea: zientzian, historian, musikan…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina