2019/11/16

FEMINISMOARI BURUZ HAUSNARTZEN



Bat egiten dut Liernirekin feminismoaren inguruan esaten duenarekin bereziki patriarkatuaren inguruan, dudik gabe suntsitu egin behar dugu, aurrera egin eta mundu feminista erral bat nahi badugu, "Feminismoa, emakume eta gizonak eskubide eta aukera berdinak ditugun pertsonak garela errealitate izatea litzateke", taldekideak dioen moduan.

feminismoaren garrantzia hezkuntzan bilaketarekin bat datozen irudiak


feminismoaren garrantzia hezkuntzan bilaketarekin bat datozen irudiak




















feminismoaren garrantzia hezkuntzan bilaketarekin bat datozen irudiak       liburua feminista bilaketarekin bat datozen irudiak
                                                  Liburu gomendagarria, hastapenerako.






feminismoa hezkuntzan bilaketarekin bat datozen irudiak
Aurreko blogger batzuetan argazki hau badago ere, asko gustatu zaitenez jarri izan nahi dut, esaldiak aurrera egitera animatzen didalako.


Hori gustatuko litzaiguke, bai baina oraindik bidean gaude, 1. aldarrikapenetaz zera gustatuko litzaidake aipatzea lehenengo eskerrak eman gure aintzindariei, beraien konpromezurik gabe ez genituen lortuko hainbat olatu: emakumeak hiritar izateko eskubidea, hezkuntza esubidea. Egun gauza arrunta iruditzen bazaigu ez dugu bista galdu behar,  ez bait zegoen aukerarik geniengo handi batentzat.Bozkatzeko eskubidea sufragistei esker eta XX. mendean Europa eta Ipar Amerika ezker aldea egun transfenismoa genero sexua + gizarte sexua direla dio, honek:hausnarketa gaiak (sesualitatea, prostituzioa, pornografia), eta patriarkatuaren kontra egin eta hau suntsitzeko erantzunei aurre egin. Lanbide aukera, amatasuna, nesken goi mailako hezkuntzan parte hartzea (hainbat espezialitateetan)...

Ikerkuntza feminismoa epistemiologiari eta metodologiari buruzko gogoetak.

Nik jai eta zuk ere bai!


Jai eta ospakizunei buruz hausnartzen eman dugu astea ikastaroan eta gaia aitzakitzat hartuta osatu dudan akrostikoa duzu goikoa.

Aurreko urteko ikastaroko kideen ekarpenetatik,  ArgiƱe Alacano Loitiren Zer nolako jaiak (nahi) ditugu? izenburukoa aukeratu dut. Luzetxoa izanik ere, oso gustura irakurri dut bukaeraraino, gai asko jorratzen dituelako (Gabonetako opariak, musika, tradizioa, sorginak...) adibideak emanez eta orotariko baliabideak partekatuz (irudiak, bideoak, musika, artikuluak…). Eta asko gustatu zait Euskal Herriko Bilgune Feministari leloa maileguan harturik egin dion bukaera: Festa dezagun gaurdanik geroa!


Asteko irakurgai nagusiaren bitartez konturatu naiz jai eta ospakizun guztietan dagoela zer kritikoki aztertu eta zer berrikusi, baita oharkabean pasatzen zitzaizkidan horietan ere. Adierazpide argiki sexistak dituzten eta aspalditik askori kontzientzia piztu diguten jaiez gain (Hondarribiko Alardea, kasurako, urtero medioetan azaltzen dena eta, besteak beste, Arantxa Urretabizkaiak Bidean ikasia liburuan kontatu duena), beste jai askotan, ia guztietan, baita gertuenekoetan ere, ematen dira adierazpide ez-parekideak (sexismoa eta/edo arrazismoa islatzen dutenak).


Ikusi ditugunetatik oso interesgarriak iruditu zaizkidan hiru adibide: Olentzero eta Mari Domingiren inguruko hausnarketa (Oier Araolazak Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai! artikulutik abiatuta hausnarketa sakona egin daiteke gaiaren inguruan, ikus artikuluan bertan aipatutako bibliografia), inauterietako mozorroak zeinen estereotipatu eta arrazistak diren (ikus Ohioko unibertsitateko We’re a culture, not a costume kanpaina) eta mozorroek duten potentziala frogatzeko generoa eraikuntza soziala dela, ia-ia performatibitate hutsa (irakuri June Fernandezen Lumak eta mozorroak artikulua).

Irudia: Goian aipatutako We’re a culture, not a costume 2011ko kanpainako posterrak, Ohioko unibertsitateko ikasle arrazializatuek eginak.


Goian aipatutako June Fernandezen Lumak eta mozorroak artikulua ilustratzen duen irudia (Argia, 2013ko urriaren 06a). Argazkiaren egilea: Kali SĆ”nnchez. Iturria, Pikara Magazine. (CC)


Hezkidetzaren bitartez jaiak eta ospakizunak lantzeko gako batzuk izan litezke egun “seinalatu” moreetatik kanpo ere sexu-genero sistema birsortzen duten ereduak berrikustea eta sistema horretatik harago doazen ereduak erakustea, gizon-emakumeen arteko harreman berdinzaleak sustatzeko, eta arrazismoa eta bestelako bazterkeria motak detektatzeko eta desargerrarazteko ahaleginak egitea.

Nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronka nagusia da helduok (eskolan, irakasleek; baina baita familian, guraso eta bestek ere) hausnarketa egitea eta oinarrizko formakuntza izatea lehenik. Izan ere, Amelia Barquinek bere Kinka blogeko artikulu honetan dioen moduan:  Nire iritziz formazioa behar dute irakasleek, bai, feminismoan formazio sendoa. Azken urteotan ikusi dugu erakundeak irakasleengana hurbildu direla ikasleekin gai batzuk lantzeko proposamenarekin (hezkidetza, tratu txarren kontrako ekimenak…). Baina irakasleek ezin dute kanpotik datozen jarduera horien ejekutore hutsak izan; kontzientzia feminista garatuta eduki ezean, proposamen horien funtsa oso eskasa izango da. (…) Hori lortzen den egunean, agian ez da beharrezkoa izango kanpotik irakasleei sekuentzia didaktikoak ekartzea haien ikasleekin jorratu ditzaten; irakasleek beraiek jakingo dute noiz eta nola jokatu, zer indartu, zer proposatu ikasleei”.

Lan hori egin ezean, zaila izango da denontzat diren jai eta ospakizunak lortzea; eta hori da, hain zuzen ere, helburua: “hik lan eta nik jai” egoeratik “hik jai eta nik ere bai” egoerara pasatzea. Izan ere, guztiontzat onartezinak beharko luketen jai eta ospakizun ez-parekideek, lan eta buruko min asko ematen dizkiete kolektibo jakin batzuei, eta horrela jai daukagu!


BAINA...ZERTAN GABITZ !!!!!



Aurreko edizioetan kuxkuxeatu ostean Loinaz Lekuonarena “Ospakizunak eta jaiak” aukeratu dut. Bereziki interesgarria iruditu zait post-ean txertatu duen mapa kontzeptuala.

Ospakizunen inguruko gai hau oso interesgarria iruditu zait, irakurtzen hasi bezain pronto BAINA .... ZERTAN ARI GARA!!!!! pentsatzera eraman nau. 

Konturatu naiz, jai ugarien forma eta egitura XIX. mendearen bigarren erdialdetik eta XX.mendearen hasierakoak direla, eredu eta egitura hauek, garaiko sistema patraikalaren isla direlarik eta aldi berean hau errotzen dutelarik. 
Gizartearen eta lanaren  antolaketa eredu bat sendotu ziren eta lanaren banaketa sexualaren finkapenak genero sistema indartu. Horrela, emakumeen eginkizunak, etxekoandre eta ama funtzioetara mugatu ziren. Emakumearen espazioa, beraz, etxea zen, bizitza publikotik, lanetik eta aisialditik erabat kanpo.
Honako dokumentua oso lagungarria izan zait:


https://www.gipuzkoa.eus/documents/2556071/2587709/Jaiak+INFORME.pdf 

Guztiz beharrezkoa ikusten dut eskoletan gaiaren inguruko hausnarketa eta horren ondorioz etorriko diren aldaketak egitea:
  • Zer ospatzen da? Noiztik? Beti berdin ospatu izan da? Genero esterotipoak indartzen dira? Badago egun horiek ospatzeko modu alternatiborik?
  • Hausnarketa, bai klaustro mailan, baita ikasleekin egiteko ere aproposa eta ezinbestekoa iruditzen zait.
  • Ospakizunetako abestiak, olerkiak, koplak, irudiak, testuak ... aztertzeko beharra ere ikusten dut.




2019/11/15

BESTELA JAI DUGU!

Jaiak halaxe ospatu behar ditugu, bestela jai dugu!

“Artaldetik AT” goitizena darabilenaren posta hautatu dut aurreko ediziokoen artean. Bertan erabilitako aipuak eta, bereziki, ospakizun parekideei buruz agertu duen eskema xumea bikainak direla esango nuke. Laburbilduz, honakoa dio: ospakizunak gizartean gertatzen denaren isla direla (Margaret Bullen); eta ondorioz, analisi eta gogoetarako pribilegiozko leku bilakatzen direla (Miren GuillĆ³).

Asteko gaian bakarka zein taldean landutakoen ondorioz, KONTURATU NAIZ jai askok oinarrian duten ospatzeko arrazoia erabat ahaztuta dugula. Are gehiago, USTE DUT gizarte heteropatriarkalaren eta kapitalistaren produktu bilakatu direla. GEHIAGO IKERTUKO DUT urtean zehar egiten ditudan ospakizun guztien inguruan, haiekiko ikuspegi kritikoa zorrozteko. Eta guztiek ere gauza bera egingo bagenu, mila bider hobe. Arrisku eta zailtasunak ikusten ditut, ordea:
➤Historia manipulatzeko edota ez ezagutzeko arriskua
Jaiak gertaera isolatu gisa ulertzea
Eta gizartean betetzen duten funtzioa behar adina ez baloratzea
Folklore huts bihurtzea eta transmititzen dituzten balioak hutsalak izatea
Jendartean jaien apropiazioak egitea, eta klasismoan erortzea
Heteroaraua eta estereotipo nahiz rol sexistak oharkabean eta modu naturalean erreproduzitzea
(Ikus inauterietako EITBren albistegietan telebistan agertutako berri hau)


Zailtasun-zerrenda horri aurre egitea da erronka nagusia, baina eremu hezitzailera etorrita, honako ERRONKAK nabarmenduko nituzke:
  • Eskoletako  ospakizun guztiak zerrendatu eta diagnosia egin, ondoren esku-hartzeak egiteko. 
  • Horretarako, ospakizun horietan genero-ikuspegia txertatzeko jarraibide batzuk diseinatu eta ezarri: antolaketan, espazio, material eta irudien erabileran, partaidetzan, janzkeran (hipersexualizatuak edo kosifikatuak..), erabiltzen dugun musika…
  • Ikasleekin jai eta ospakizunei buruzko ikuspegi kritikoa zorroztu, hausnarketarako guneak eskainiz (zergatik? nola? zertarako?...) Hainbat herritan dagoeneko hasiak dira...
  •  Herri eta auzoetako jaietan ematen diren erasoen inguruan kontzientziatu.

  • Ospatzeko egun berriak eta berritzaileak proposatu, parekideak eta bereizkeriarik gabeak (urriaren 14ko emakume idazlearen eguna, martxoaeren 21eko arrazakeriaren aurkako eguna,ekainaren 20ko errefuxiatuen eguna, eta abar luzea dago aukeratzeko)
  • Eskolako egutegia birplanteatu.


JAI PAREKIDEAK GAUZATUZ GOZATU!

Guztion konpromisoa funtsezkoa da
 
Eta inor ez zokoratzea ezinbestekoa