2020/01/18

HEZKIDETZA CURRICULUMEAN




                Curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero gure jarduera                   hezkidetzaileagoa izateko bidean jarriko dugu baina ezin dugu ahaztu, curriculum ezkutua,  curriculum eta material      hezkidetzailea izan dadin gure jarrera, gure jokaera, hizkuntzaren  erabilera ere hezkidetzailea behar du izan.
                 Jarrera hezkidetzaile batekin, material eta baliabide hezkidetzaileak erabiliz helburu 
 hauek lortzea iritsi gaitezke:

  •  Estereotipoak gainditu eta neska zein mutilen gaitasunak garatzea, norberaren desberdintasunak eta ezaugarriak positiboki baloratuz.
  • Ikuspuntu androzentrikoa baztertzea.
  •  Historian zehar eman diren emakumeen ekarpenak curriculumean ikusaraztea.
  •   Zaintza eta arduren banaketa bermatzea.
  •  Erabiltzen den metodologia, materiala, hizkuntza ez sexista bermatzea
Erabiltzen ditugun baliabideak aztertzeko errepara diezaiogun eskema honi eta egin dezagun diagnosia :




Hausnar dezagun zer material, ze curriculum, ze baliabide erabiltzen ditugun, erabaki dezagun egokiak diren ala ez , egin ditzagun beharrezko aldaketak, sor ditzagun berriak eta azter eta alda dezagun gure jarrera, jokabidea , hizkuntza. Oinarrizko hezkuntzak bermatu nahi duen hezkuntza-eskubidea lortze aldera:


Oinarrizko Hezkuntzak hezkuntza-eskubidea bermatzeko behar die pertsona guztiei; beraz, zuzentasun eta justizia sozialaren planteamendu etiko batetik, hezkuntzak aukera-berdintasuna eskaini behar du, inolako bazterketarik gabe, eta konpentsatu egin behar ditu desberdintasun ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta pertsonalak.


Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia nagusiak formakuntza eta sentsibilizazioa direla esango nuke, prozesu parte hartzaile batetik bideraturiko sentsibilizazioa








Curriculum / baliabideei buruz hausnartzen


Hona hemen nire hitz hodeia:


Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero?
Hainbat lekutan esaten den eran, ikuspuntu hezkidetzaileak, betaurreko moreak, errealitatea aztertzeko tresna paregabea bihur daitekeela azpimarratuko nuke nik. Irakasleok  ezin dugu egin ezikusiarena eta material didaktikoarekiko izan dugun begirada kritiko horretan azterketa hezitzailea barneratu beharko genuke. Oso ariketa emankorra da material didaktiko baten azterketa eta taldean egiten bada askoz hobeto. Aste honetan ikusi dugun moduan, tresna ugari daude materialak behatzeko, baita sortzeko ere.
Zentzu horretan, ikuspuntu hezitzailea lotuko nuke paradigma inklusiboarekin. Nik uste bi ikuspuntu horiek erabat komunikatuta daudela eta ezin dela bultzatu ekintza hezkidetzailearik ez bada inklusiboa, eta aldrebes.






Aurreko kartela adibide on bat da frogatzeko nola lotzen diren Hezkidetza eta inklusibitatea, izan ere, material inklusibo bat diseinatzeko irizpideetan Hezkidetzaren ikuspuntua erabat txertatu dago. Beste adibide bat da zer dioen otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (29. artikuluan, hain zuzen ere): “Irudien eta hizkuntzaren erabilera inklusiboa egitea, bi sexuen irudi plurala bermatuko duena, genero-rolak eta -estereotipoak alde batera utzita. Generoan ez ezik kultura edo sexu-aukera bezalako alderdietan diskriminaziorik sortzen ez duten hizkuntza eta irudia erabiltzea hezkidetza-eskola sortzeko funtsezko urratsa da.”

Nik iradokizun hauetatik materiala behatzeko tresna sume bat egingo nuke nire lankideekin konpartitzeko eta edozein artikulu, unitate didaktiko edota materiala erabili baino lehen kontuan izan dezagun.



Aurreko edizioetako sarreren artean, Olatzena aukeratu dut, irakasleon arteko auzi zahar bati  buruz hausnartzera ausartu delako: Curriculumaren aldatzeko beharra. Hona hemen, apunte azkar bat: “…curriculumak bi helburu argi izango balitu, pertsona integralak eta komunitate inklusibo bat lortzea, hezkuntza errotik aldatuko litzatekeela uste dut eta modu hontara, pertsona askeagoak, zoriontsuagoak, hobeak eta gizarte justuago bat lortuko genukeela iruditzen zait. Androzentrismoaren ordez, pertsona anitzen ikuspegitik mundua ulertuz.”.

 





2020/01/17

Partaidetza parekidea, kooperatiboa eta integrala gaurko erronka dugu



PARTAIDETZA PAREKIDEA, KOOPERATIBOA ETA INTEGRALA GAURKO ERRONKA DUGU

 Partaidetza kontzeptu gisa garatu dadin parekatua eta integrala behar du izan, eta kooperatiboa gehitu nahiko nioke, gizartearen zerbitzura egongo dena. Esparru gehinetan partaidetza ez dago ziurtatuta  (umeen kasuan, emakumeen kasuan, desgaituen kasuan, adin nagusiko pertsonen kasuan). Normalean, boterea duen taldeak momentu eta baldintza batzuetan baino ez du bideratzen partaidetza. Bestalde, egungo gizartean partaidetza handiago eskatzen ari da, baina pertsonok beti ez gaude edozein unetan parte hartzeko. Horregatik Equipo Clavesek (1994) hiru jarduera-ildo zehaztu ditu: parte hartzen jakitea, parte hartu ahal izatea eta parte hartu nahi izatea. Ildo horiek ondo gauzatzeko dauden oztopoak (emakumeok tradizionalki eskatutako rola baztertu behar dugu eta geurea den propioa bilatu, mundu publikoan posible dena pribatura eraman , ezkutuko curriculum baztertzailea, desorekatua baztertu, emakume-ereduak bilatu eta sortu, beldurrak gainditu...) aztertu eta gaindi beharra dago. Jasotako dokumentuak dioen bezala.

Partaidetzak estrategia zehatzak behar ditu (harreman berriak, genero-bazterkeriak baztertu, guztien ametsak kontuan hartu, gatazken trataera integrala lantzea). 

Baina partaidetza sustatzeko sare sozielek jokatzen ari diren papera ere ezagutu behar da. Sare zozialek gero eta gehiago kontrolatzen baitute gure bizitza, gure partaidetza. Horren ingurukoa da hurrengo bideoa.

CĆ³mo nos manipulan en las redes sociales | Santiago Bilinkis | TEDxRiodelaPlata


https://youtu.be/8nKCA9h-7BA


Emakumeen partaidetzaren arira, hurrengo bideoa interesgarria dela uste dut. Gipuzkoako Foru Aldundian Emakumeen parte hartze politikoaren inguruko hausnarketa, mugimendu feministako eta instituzioan lan egiten duten berdintasun adituen eskutik jasotako prozesua.

 https://www.youtube.com/watch?v=zznKDvUdgrI

Ikastetxeetan ere, partaidetza landu beharra dugu, gaurko eskolak oso jerarkikoak baitira; hori bai partaidetza arduratsua. Adibide gisa, interesgarria iruditu zait ordezkariak aukeratzeko orduan, elkabizitzarako positiboak jotzen ditugun ezaugarriak kultura "femeninoak" zein "maskulinoenak" izatea. 
Horrez gainera, umeek partaidetzaz zer esaten duten interesgarria da, maila afektiboa erdigunean kokatzen dute eta.

La participaciĆ³n vista por los niƱos.


https://www.youtube.com/watch?v=cGIF2R_gSts

Aurreko edizioetako aportazioetaik bat aukeratzekotan Bego Mentxakarena adieraziko nuke. Berak partaidetza kontzeptu gisatik abaituta (pertsonen komunitate bat antolatzeko eta mobilizatzeko prozesua da, eta, berorren bidez, eragile- edo subjektu-funtzioa hartzen dute pertsona horiek beren gain, kolektibo horren etorkizunari begira”) hainbat proposamen batu dituelako leku desbedinetatik (Bizenteren lumak, entzumen aktiboak lantzeko ekimenak eta abar).
hezkeh0506.blogspot.com/2016/01/emakumeen-partaidetza-partaidetza.html


BALIABIDE DIDAKTIKOAK ALDAKETARAKO GILTZA


Gure jarduera hezitzailean, sistematikoki, curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero:

  • Eduki sexistak eta estereotipatuak ekidingo genituzke.
  • Hizkuntza inklusiboa erabiliko genuke.
  • Irudi inklusiboak txertatuko genituzke.
  • Ikustezin bihurtu diren esferak ikusgai izango lirateke.
  • Emakumezkoen jakintzak eta historian zehar, gizartearen onerako, burututako ekimen eta lanei garrantzia emango genieke.
Ondorioz:
  • Androzentrismoa jakintza akademikotik baztertzen joango ginateke.
  • Ikasle guztien garapen integrala eta nortasun indibidularen garapena posible izango litzateke. Emakumezkoak izateagatik ematen den subidentifikazioa ekidinez, autoestimua igoz eta autokontzeptu positiboa garatuz.
Eremu hezitzailean, baliabideetan, hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko, bi estrategia erabilgarri aipatuko nituzke:


  • Baliabideetan azaltzen diren irudien azterketa egin ahal izateko INBERTSIO ERREGELA oso erabilgarria gerta daiteke.
Aurreko ikastarokideek egindako sarreretatik, Andoniren Baliabideak saretu eta elkarlana biderkatu aukeratu dut. Txertau dituen bi bideoak oso interesgarriak eta erabilgarriak iruditzen zaizkit.






2020/01/14

II-4-3- PARTAIDETZA PAREKIDEARI BURUZ HAUSNARTZEN


II-4-3- PARTAIDETZA PAREKIDEARI BURUZ HAUSNARTZEN.

      


2015-2016ko deialdian formakuntzan parte hartu zuen kide baten ekarpenarekin natorkizuet. https://hezkeh0506.blogspot.com/search?q=partaidetza

Bertan, Partaidetza garatzeko 3 baldintzei buruz hitz egiten ditu:
Parte hartzen jakitea, ahal izatea, nahi izatea.

Horretaz gain, hezkuntza sistemak eredua izanik, nesken partaidetzan duen eragina eta islada aipatzen digu. Bizi dugun errealitatearen behaketa eta hausnarketa baita neskeei bermatu beharreko partaidetzaz.

Nire uste apalean, ekarpen aberasgarriak dira. Idazkia egin zenetik hona, urratsez urrats aldaketa ugari eman dira, etengabeko eraldaketa murgilduta gaudelakoan nago.
Hala ere, autokonplazentzian murgilketa sahiestuz, aurrera jarraitu ahal dugu. Formakuntza honetan partekatzen ari diren emaitza adibide adierazgarria da.

  • ·        Partaidetza gure inguruan behatu dudan aspektu bat:


Emakumeak atletismoan, begirada bat.
Gaur egun emakume korikalariak ikustea ohikoa da. Baina beti ez da hĆ³rrela izan.  Gogoan izan dezakegu 1967. Urtean Kathrine Switzer estatubatuarra dorsalaz korrika egin zuen lehengo emakumezkoak, Bostongo maratoian izandako esperientzia. Lasterketako epaile batek bostgarren kilometroan gelditu nahian, gerritik heldu zion. Hainbat korrikalari defendatu eta haien babespean maratoia bukatu zuten. Ondorengo bi irudien artean 50 urte igaro dira.


80. Hamarkadaren hasieran Euskal autonĆ³mi erkidegoan federatutako emakume beteranak ea esku batekin zenbatu ahal ziren (Camila Bravo, Charo LarraƱaga, EncarnaciĆ³n MartĆ­nez… Horretaz gain, federatu gabeko “running” aintzindariak ere izan ziren:  Lali, Juli, Esperanza, Bego…

1981. urtean Santurtzin emakume batek bere senarrarekin batera, bere laugarren umea izan zuen. Senarrak animaturik, alabek praktikatzen zuten kirolan hasi zen. Atletismoa izan zen 36 urteko emakume honek aukeratutako kirola. 
Bera EncarnaciĆ³n MartĆ­nez da, nire ama.

Garai horrean, neska gazteen artean arrunta egiten ari zen kiroletan aritzea. Soinketa, ballet-a, saski baloia edota igeriketa kirolarruntenak ziren. Neska gutxi batzuk arte martzialak edota futbola ere aukeratzen zuten.

Atletismoak ohiartzun txikia zeukan eta emakume beteranoentzat lehen urteak ez ziren errezak izan. Pistatik kanpo entrenatzen zutenean irainak eta hitz potoloak entzun behar zituzten. Etxera joateko eta etxekoaz arduratzeko oihu egiten zieten edota haien irudiari buruzko iruzkin desatseginak entzun behar zuten ere. Baina kirolarekiko maitasuna handiagoa zen. Kementsuak izan ziren eta beste emakumeak erakarri zituzten, Santurtzin talde indartsu eta gogotsua bilduz. Beste clubetako emakumeekin atzikimendu sendoa eraiki eta ahizpatasun modelo eredugarria sortu zuten.

EncarnaciĆ³n MartĆ­nez,1983. urteko LogroƱon burutatako EspaƱako pista txapelketan.

Haiek, orain emakumeok normaltasunez igarotzen dugun bidea zabaldu ziguten. Eskerrik asko. 

  • ·        Baliabideak:

Beti emakumeen partaidetza sustatzen. Dosnostiako maratoia. https://www.zurichmaratondonostia.com/albisteak/beti-emakumeen-partaidetza-sustatzen
Emakumeen partaidetza partidu politikoetan
Prentsa oharra: Indurstria ministerioak gizonen eta emakumeen partaidetza orekatua sartzea sustatzen duten ekintza publikoetan parte hartzea.

Susta dezagun partaidetza


Partaidetza parekidearen inguruan hausnarketarik esanguratsuena berau bultzatzea, aholkulari gisa dinamizazio lanetan dihardugunon funtziorik indartsuenetakoa dugula berretsi dut. Baita irakasleek ere euren geletan, koordinatzaileek lan-taldeetan…

Partaidetza xedeetako bat baita, ez prozedura bat, batzuetan nahasten bada ere. Errepikatu beharrik ez dago pertsona bakoitzaren garapenaz ari garela, rol aktiboaz eta behar den protagonismoa hartzeaz dagokion testuinguruetan.

Horregatik talde dinamikak erabili behar direnean, lehenik, oinarri teorikoak ezagutzea beharrezkoa da eta ziurrenik ohiko papera ere eraldatzea, rol tradizionalek urruntzen baitute horrelako asmoa: giro armonikoa sortu taldekideen artean, ideien zirkulazio librea eta begirunezkoa ahalbidetu eta erraztu, begirada taldean eta partaideengan izan, ez ideia edo pentsamolde desberdinetan, eta jaio daitezkeen ekimenei arreta jarri, partaideengandik datozenek indar biziagoz onartu eta intentsitate handiagoz garatuko baitira.

Oso kontuan hartzekoak taldearen tamaina eta espazio egokiak ere, dituen onura ugariak merezi baitute: taldea norbanakoaren motibazio iturria bilakatzen da, ikuspegi heterogeneoa eskaintzen du, sormena bultzatzeaz gain, prozesuaren parte izanez, irtenbideak bilatzeko ardura baitakar. Diagoloari ateak irekitzen dizkio eta arazo zailenei ere alternatibak aurkitzeko aukerak eman: sozialei, etikoei, ideologikoei…

Beraz  SUSTA ETA GAUZA DEZAGUN PARTEHARTZEA  ETA ERANTZUKIZUNA.

Gaur izan dudan Elkarbizitza-Hezkidetza mintegi saioan ikastetxeetako ordezkariek ikasleen parte-hartzeaz euren praktika azaltzeko aukera izan dute eta pozgarria izan da entzutea Elkarbizitza Behatokietan Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasle ordezkariek ere parte hartzen dutela zuzenean ezagutzea. Eta gainerako partaideek zein estrategia erabiltzen dituzten gelakideengandik dakartena eta jarraian eramango dutena komunikatzen laguntzeko. Hori bai ahalduntze prozesua txikitatik indarrean izatea!!


Aurreko edizioetako  posta Yolanda Artorena aukeratu dut, ikasleen parte-hartzeaz eskaintzen digun Jolastokia amesten bideoarengatik. Adibide askoren artean jolastokia da ikasleen parte-hartzea interes handiz piztu dezakeen gaietako bat. Horregatik orain gutxi argitaratu den ESKOLAKO JOLASTOKIAK ERALDATZEKO PROIEKTU PARTE-HARTZAILEAK EGITEKO GIDA ekarri nahi dut hona goian aipatutako partaidetza sustatzeko erronken aurrean baliabide oparo suerta baitaiteke.



Munduak ezin du galdu ezagutzaren erdia

Leleoarekin hasteko Teresa NuƱo Angos-ek, ikastaroaren aurkezpen saioan aipatutako hitzak berreskuratu ditut:



Aurreko edizioetako ikaskideek egindako sarreretatik, Eiderren  Ikusiz ikasi, aldaketari ekinez irabazi aukeratu dut. Gaiaren inguruan ematen duen azalpena asko gustatu zait.

Partehartzea denok dugun eskubidea da. Parte hartzeko, halere, parte hartu ahal izan behar da, parte hartzen jakin behar da eta parte hartu nahi izan behar da.

Parte hartzen jakiteko, errespetua, enpatia eta asertibitatea ezinbestekoak iruditzen zaizkit. Haurdanik praktikan jarri beharreko entzute aktiboko teknikak oso baliagarriak iruditu zaizkit honetan trebatzeko. 

Parte hartu ahal izateko, foro eta prosezu egokiak planteatu behar dira. Geletan IKKI programak, aukera paregabea ematen digu hau berma dadin. 

Geletara sartu naizenean, ikusi ahal izan dut, taldeka esertze soilarekin, ez dela parte-hartze parekidea bermatzen.
Parte-hartze parekidea Ikaskuntza Kooperatiboa martxan duten geletan ikusten dut. Talde lanak denbora darama, horregatik, irakaslea ezin da denboraren %75a hitz egiten dagoena, ikasleak dira, interakzioan, elkarlanean, euren artean elkarrizketan dabiltzanak, parte hartzen ikasten. 
Nagusiki, bi faktorek laguntzen dute parte hartzea parekidea izan dadin. Batetik, dinamika  kooperatibo egokien erabilpenak, taldekide bakoitzaren parte-hartzea bermatzen du, ikasle bakoitzaren lan indibiduala ezinbestekoa da taldeak lortu behar duen helburua, ataza, ariketa…egin ahal izateko. Bestetik, rolen banaketak, taldekide bakoitzak bere rola du, idazkaria, bozeramailea, materialaren arduraduna eta denboraren/giroaren arduraduna. Irakasleak, maiztasun batekin, ikasle bakoitzaren eginkizunak aldatzen ditu. Horrela, nesken eta mutilen arteko eginkizunen eta partaidetza  parekidea bermatuz. 
Eta amaitzeko, nola ez, parte hartu nahi izateko, intereseko gaiak mahai gainean jartzea ezinbestekoa da.




2020/01/13

Partaidetza parekidearen bila


Oso gai interesgarria da partaidetza parekidearena, benetan. Aste osoa daramat honetaz pentsatzen eta egia esan, hausnarketa sakonerako gaia dela uste dut. Emakumeak parte hartu behar dute eta ezin dira bizi mundu aparte baten, edo guztiz ikustezinak, orain arte bizi diren moduan. Baina non dago eredu hori? Horren erraza izango da? Emakumeei esan parte hartzeko, eta parte hartuko dute? 

Nire ustez ereduak ez daudenean bidea zailagoa izaten da. Emakumeen elkarte feminista baten partaidea naiz eta batzutan, batez ere kudeatzeko momentuetan, eredu patriarkalak oso argi ikusten ditut. Ikasi dugun hori barru-barruan dugu eta eredu berriak sortzeko denbora behar da, pazientzia handia behar da, guztiak eta guztien ideiak onartzeko prest egon behar gara, eta, garrantzitsuena, entzuteko prest egon behar gara; eta entzun esaten dudanean, entzute aktiboa esan nahi dut. Horiek izango litzateke partaidetza parekidea lortzeko baldintzak. Gure elkartean antolaketa horizontala dela esaten dugu; baina oraindik botere harremanak hor inguruan dabiltza eta ez ditugu berdin entzuten ekarpen guztiak. Oraindik batzuren ekarpenak, besteak baino gehiago balio dute! (Eskerrak ez dutela hauxe irakurriko!!!)

Txiki-txikitatik eman behar diogu bidea emakumeei, gizartean parte hartu dezaten, eredu hezkidetzailea behar beharrezkoa da. Umeak txiki-txikitatik berdintasunean hezitzen badira, ez lirateke arazorik egongo, baina nire ustez oraindik bide luze samarra dago aurrean. Asko aurreratu gara azken 100 urtetan batez ere, azken 20 urtetan, baina oraindik...

Emakumeak oraindik animatu behar dira, eta nire ustez, eredu berri bat sortu behar dugu. Kanpainak badaude, eta dena dela, saiatu behar gara eredu patriarkaletik urruntzen.



Aurreko urtekoen artean sarrera batzuk gustatu zaizkit, bat aipatzearren hauxe aukeratuko nuke oraintxe bertan amaitu dudalako irakurtzen bertan aipatzen diren Las sinsombrero 1 eta Las sinsombrero 2. Bizitza osoa ikasten zein gutxi dakigu emakumeei buruz aurkitzeko. Errepublika aurretik Espainiako bizitza kulturalean hainbat emakume parte hartu zuten eta orain arte gehienak ezezagunak izan dira niretzat. Oso liburu interesgarriak!!!