2020/11/21

FESTAK GUZTION ESKUBIDEA!

 Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu naiz…

Gipuzkoako Foru Aldundiaren txostenak dioenez: “Festa ez da aisialdiko manifestazio hutsa… Jaia gizarte-ordenaren eszenaratze trinkoa denez, emakumeak gizarte-ordenatik kanpo uztea jaiaz haratago doan bazterketa da, eta horrek frogatzen du gizartean oro har bermatzen duten balioak, ereduak eta botere-egiturak indarrean daudela.”

Beste era batera esanda, jaiek patriarkatuaren, gizonezkoen hegemoniaren eta gizonaren eta emakumearen arteko botere-mendetasun hierarkiaren eredua islatzen dute. Festek matxismoa eta genero estereotipoak islatzen dituzte.




Jaien azterketatik ondorioztatzen da emakumeen eta gizonen jaien parte-hartzean alde handia dagoela. Emakumeen eta gizonen arteko lan-banaketa desorekatuak aisiaren kudeaketan dauka eragina: gizonek, “ekoizle” eta “ogiaren irabazle” gisa, aisiarako eskubidea dute lanalditik kanpo; emakumeek, lanean “ugalketarako” eta “inaktibo” gisa, ez daukate eskubide hori. Bestalde, denbora librearen antolaketa horren ondorioz, gizonak jaietan protagonista da, eta eremu hori maskulinoa da nabarmen. Jaietako ekitaldi askok maskulinotasuna publikoki baieztatzeko nahiari erantzuten diote.


Gizona espazio publikoan mugitzen da protagonista giza eta emakumea, berriz, espazio pribatuan jaia hesitik begiratuz eta parte hartu gabe. Normalean rol-banaketa ondo bereizirik geratzen da jaietan, batez ere sexuen artean. Gizonek paper nagusiak betetzen dituzte eta jaien protagonistak dira. Emakumeek, berriz, bigarren mailako paperak betetzen dituzte.

Bestalde, gertatzen den indarkeria sexista ere oso kezkagarria da. Ez da jaiari berari lotutako fenomenoa, badirudi argi dagoela jaietan indarkeria sexista errazten duten zenbait baldintza gertatzen direla.


Nire jakinmina piztu du…

Jaiei buruz ikasitakoa orokorrean asko gustatu zait. Gaia berria izan da niretzat eta bultzatu nau hainbat gai aztertzera:

  • Ia jai guztien protagonistak gizonak dira:  Hiru errege Magoak, Gazteizko Celedón, Olentzeroa, Papa Noel… Batzuetan, emakumeek asmatu behar izan dituzte pertsonaiak festetan parte hartzeko, horren adibide bat da Mundakako lamiak. Festek emakumeen diskriminazioa islatzen dute.


  • Emakumeek ez dute parte hartzen hainbat jaietan. Adibide bat alardeak dira.


  • Emakumeak ez dira ziur sentitzen jaietan, batez ere gauan. Festetan genero indarkeria azaltzen da.
  • Festetan matxismoa eta genero estereotipoak islatzen dira.



Gomendatzen dut ondorengo EL PAÍSek argitaratutako artikulua.

Nahiz eta asko lortu, jaietan emakumeak oraindik diskriminatuta sentitzen dira. Emakumeek parte hartu nahi dute festan, eta gizonek egiten duten bezala egin nahi dute, haien protagonismorekin, festan mugarik gabe parte hartuz, rolik garrantzitsuenak betez.


Zergatik den hain zaila gauzak aldatzea eta ez zergatik ez dugu lortzen emakumeen eta gizonen berdintasuna jaietan? 

Udal eta talde feminista askok berdintasunaren aldeko eta genero-indarkeriarik gabeko jaien alde lan egiten dute urtero.




Hemendik aurrera nire inguru hurbilean…

Asko gustatu zait Interneten aurkitutako dekalogoa. Hor agertzen diren praktika onak instituzioak, elkarteak, ikastetxeek eta gutako bakoitzak ahal dugun neurrian bultzatu behar ditugu.



Eta hona hemen beste dekalogo bat gizonei zuzenduta.


Hezitzaile gisa ikasleekin, inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposa…

Hemen ikus daiteke gida bat umeekin berdintasuna lantzeko.

Eta hemen deskargatu dezakezue beste gida bat gazteekin berdintasuna lantzeko.


Zeintzuk dira eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak?



Eta bukatzeko Unairen posta gomendatzen dut hor aipatutako hainbat iturriak oso onak eta interesgarriak iruditu zaizkidalako; eta uste dut blogaren titulua lelo gisa oso ona dela genero diskriminazioaren kontra kontzientzia pizteko:

 Nik jai eta zuk ere bai!


Erabilitako iturriak

 

Irudiak


1. irudia

 




2. irudia



 



  3. irudia

 

 



Bideoak

1. bideoa

2. bideoa

3. bideoa

4. bideoa



2020/11/20

Jaietan ere bidea egiten jarrai dezagun

 

Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu naiz emakumearen papera bigarren plano batean kokatuta dagoela, historiatik ezabatu nahi gaituztela androzentrismoan jarraituz.


Argazkiaren iturria


Nire jakin-mina piztu du garai bateko herriko jai eta ohituren benetako jatorria aurkitzeak

Eta gustatu zait: 'Beti-bezperako koplak', Maialen Lujanbiok Faktoria irratsaioan

Iturria: https://sustatu.eus/1454494199197

Hemendik aurrera, nire ingurune hurbilenean, jaien jatorriari eta emakumearen paperari buruzko hausnarketa landuko dut. Eta horren adibide bat ondoren topatuko duzuna

https://www.berria.eus/paperekoa/2096/030/001/2020-08-15/hiru-gizaldi-jai-herrikoien-alde.htm

 

Klikatu aukeratu dudan aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-a

Irakurgai bezala hau hartuko dut: Festak genero harremanak eta feminismoa. 

Post honetan azaltzen den bideoa ikustea gomendatzen dizuet

Deseraiki eta parekidea den gizartea eraiki dezagun

 

Kontuan izan Lanbide Heziketan lan egiten dudala eta nire ikaslegoa gizonezkoa dela.

Ikasleekin Jaiak lantzeko aldez aurretik baloreak landu beharko nituzke: errespetua, kooperazioa, enpatia, adiskidetasuna, komunikazio ez bortitza, indarkeria eta harremanak. Behin lan hau eginda “Volar” pelikularekin indarkeria landuko nuke, zer gertatzen da, ados dauden. Ondoren estereotipoak landuko nituzke: deseraikitzeko.

Baliabideak:

https://drive.google.com/drive/folders/1HrNjcKSVd4WzIzmFpk8GqXjpcXZKpCHX?usp=sharing

https://drive.google.com/drive/folders/1vHsX5RytutgOtUu842Wm9-GbdM0Q_vHq?usp=sharing

https://sites.google.com/a/berrigasteiz.com/hezkidetza_elkarbizitza/egunak

 

Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak?

Nire irakasgaia emateari uko egin behar diodala pertsonak hezitzeko

 

2020/11/19

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK

 

Aste honetako hausnarketa, nire aldetik hausnarketa sakona merezi du. Nik behintzat jai eta ospakizun asko jaso izan ditudan bezala, transmititu izan ditut.

Historia eta festen arteko lotura dela eta, Euskal Herriko jai eta ospakizun desberdinetan emakumearen parte hartzea baldintzatuta egon da. Nik horrela jaso eta transmititu izan dut, ez dut ezer zalantzan jarri.

Gertu diren jaien inguruan hitz egiterakoan adibidez, askotan haurrei gabonetako opariei buruz hitz egiten diedanean, gehienetan Olentzerori indar gehiago ematen diot, baina zergatik? Zergatik Mari Domingi Olentzero ondoren aipatzen dut (aipatzen baldin badut, zeren askotan ahaztu ere egiten baitzait).

Argi dago gabonetako ospakizunetan erlijioak zer ikusi handia izan duela eta opariak ekartzen dutenek Olentzero edota erregeak dira.

Gaur egun ere nire iritziz, haurrentzat protagonista nagusiak goian aipatutakoak dira eta Mari Domingi “bigarren kokapenean” gelditzen da.

Wikipedian Mari Domingi idatzi eta hauxe agertzen da:” Mari Domingi euskal abesti tradizional batean ageri den emakumea da. 1990eko hamarkadatik aurrera, Euskal Herriko eguberrietako hainbat ekitalditan, Olentzeroren gizonezko pertsonaiaren alboko emakumezko irudi bilakatu izan da. Mari Domingiz ere idatzi izan da.”




Nire inguruko herrietan edota egon naizen eskoletan Olentzero, Mari Domingi edota Erregeak etorri izan direnean, mutilak izan dira Olentzero eta Erregeen papera antzeztu dutenak eta neskak izan dira Mari Domingi antzeztu dutenak. Zergatik? Alderantziz ere izan daiteke, ezta? Mari Domingi protagonista ere bihurtu daiteke.

Bizi, barneratu eta ezagutzen duguna zalantzan jarri eta jai/ospakizun berdintasun ildotik eraiki behar ditugu. Beharrezkoa iruditzen zait nahiko zabalduta dagoen ohitura eta kultura horien gainean hausnarketa egin, ideien zaparrada egin, aztertu  eta aldaketa egiten hastea.

Ikastetxeetan ospatzen ditugun jaietan beste eredu batzuk eraikitzen hasi beharko ginateke, dagoeneko ospatzen diren jaiak ikuspuntu hezkidetzatik berdiseinatuz eta berriak sortuz. Honen inguruan erronka anitz ditugu:

- Institutuan egiten diren ospakizunen diagnostikoa egin eta ikuspegi hezkidetzailetik beharrezkoak liratekeen aldaketak burutu.

-   Tradizioa eta ohiturak. Geletan horien inguruan burutzen diren jarduerak aztertu eta horien aurrean kritikotasunez eta begirada hezkidetzailetik trebatzeko konpetentzia garatu.

-  Egun moreetan sentsibilizazio kanpainak egin; eskola komunitate osoa osatzen dugunoi zuzendua eta guztion parte hartzea sustatuko duena.

-    Emakumearen rola eta presentzia aztertu eta parte-hartzaileagoa bilakatu. Adibidez: kirola, dantza abestietan,…

-    Festak jaialdi erlijiosoekin ez lotzea.

- Euskal kultura, zein ohiturak berrirakurtzea, betaurreko moreak jantzi eta jendartearen beharrizan eta errealitateei egokitu.

-  Euskarri materialak: liburu, filma jolas eta jostailu ez sexistak aukeratzearen ezinbesteko beharra.

Erronka haundi hauek eskola osatzen duten kide ororen inplikazioa, hausnarketa eta parte-hartzea eskatuko du. Hezkuntza parekidearen alde, begirada hezkidetzailea garatzeko.


Jarrera
Aniztasuna
Identitatea
Parekideak
Alaiak
Rolak
Emozioak
Kultura
Iraultza
Desira
Erronka
Ausartak
Kritikoak

Gai honek zoritxarrez Jendartean istilu, eztabaida, elkarrizketa bortitzak sortzen ditu. Gure kulturaren barrunbeak sakon astintzen ditu askotan

Adibidez, ulertezina eta oso tristea da Irungo eta Hondarribiko alardean izaten diren istilu eta eztabaidak.

Aurreko ikasturteko hausnarketen artean hauxe da aukeartu dudana. Idazleak idatzitakoarekin bat nator

https://hezkeh0506.blogspot.com/2015/11/jaiak-guztionak-guztiontzat.html


EGITEN DIEGU OMENALDI BAT?

Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketa hastean jarduera egokien genero-ikuspegidun txosten bat aurkitzen dut, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak egindakoa 2019an.

Oso interesgarria iruditu zait. Emakumearen presentzia eta parte-hartzea jaietan eta ospakizunetan hobetu egin da XX. mendean, baina argi dago diskriminazioa oraindik ere handia dela, eta kasuren batean, liburuxka honetan esaten den moduan, bitartekaritzari esker lortu egin da, harrigarria.

Ondorioek harritu egin naute, Elkarte Gastronomikoetan emakumeak duen papera sukaldean eta garbiketan lan profesionalera mugatu zen.

Gai hau behaketan gehiago ikertzea erabaki dut, gizonak eta emakumeak partaideak diren Elorrioko txoko misto batera askotan joaten garelako. Hemendik aurrera nire inguru hurbilean kontuan izango dut.

Aste honetan post hau gomendatze dizuet. Erronka batzuk planteatzen ditu, eta horiekin guztiz ados nago, berdintasunezko gizarte batetik abiatuz.

Hori dela eta, hauxek dira nire ustez eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak.

·  Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko estereotipoak era kritikoan aztertzea, baita sexu-harremanetan daudenak ere eta berriak landu.

· Jaietako jarduera eta ekintza guztiak parekideak izatera konprometitu.

·  Maskulinizatutako ekintzetan, aukera berdinak bermatuko dituzten irizpideak txertatu.

·  Sexu-genero sistematik haratago dauden emakume eta gizon eredu berriak aurkeztu eta bestelako praktikak eta ikuspegiak errespetatu.

Bestalde, duela egun batzuk, albiste hau irakurri nuen, eta esker onez harritu ninduen ideiak. I. Errepublikako eta Gerra Zibileko emakume politikarien memorian omenaldi instituzionala antolatu du Bilboko Udalak eskubideen eta demokraziaren defentsan egindako lanagatik.

Irakurri ostean pentsatu nuen nire OMENALDI FEMINISTA antolatuko nuela. Gonbidatuta zaudete festara!!

Lehen abesti feminista blues bat izan zen 20ko hamarkadan, St. Louis Blues, Bessie Smith-ena. Zalantzarik gabe, lehenengo ereserki feminista, belaunaldi oso baten sentimenduak kantatzen adierazten zituena.


Lehen margolari feminista, Artemisia Gentileschi, bere garairako aitzindaria izan zen, estilo artistiko propio batekin, sexu diskriminazioa lehen aldiz hautsi zuen. "Judith, Holofernes burua mozten" obrarik ezagunenak ahalduntze ekintza bat proposatu zuen, bizitza errealean bortxatzailea izan zenaren aurkako mendeku bat irudikatuz.

Emakumearen Nazioarteko Eguna lehen aldiz 1910ean ospatu zen Emakume Sozialisten bigarren topaketan, ehungintza enpresa batean sute batean hil ziren ehun emakumeei elkartasun ekitaldi moduan.

Horiei esker hemen gaude, berdintasunaren eta emakume guztien lan-eskubideen alde borrokatzen. 

AITORMEN HORI HAIENTZAT.


Jai eta ospakizunei buruz hausnarketa egiten

 


Aste honetan gure ospakizun, jai eta erritualei eman diegu begirada bat. Oso famatuak diren ospakizunak aztertu ditugu, hau da, haien jatorria, ezaugarriak, isladatzen dituzten ereduak, estereotipoak eta abar.

 


Orokorrean esan ahal dugu jaietan ere gizartean existitzen diren emozioak, sinesmenak, pentsamenduak eta jokabideak ikusten direla. Margaret Bullenek, Antropologian aditua denak, esaten duen bezala “jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla da”.

Deba, Gipuzkoa. San Roke Jaiak, Abuztuan. 

 

Ospakizunen indarra oso handia da gure bizitzetan. Ospakizunak eguneroko monotoniarekin zerikusia daukate, batez ere, ideia eta baloreen munduarekin, gure nortasunarekin eta gizonen eta emakumeen  arteko harremanekin  lotuta daudelako. Herriko jai eta ospakizunetan sentimenduak, afektibitateak eta emozioak izugarrizko garrantzia daukate.

Egun seinalatuak aztertu ditugu aste honetan eta hiru ataletan bereziki sailkatu ditugu:

 

Egun moreak. Hezkidetzaren ikuspuntutik lantzen ditugun egun bereziak:

 

  • Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna.

  • Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

  • Maiatzak 17, LGTBQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

 

Egun bereziak. Ikastetxeetan eta gizartean sarritan ospatzen direnak:

 

  • Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

  • Otsailak 4, Ageda Deuna Bezpera Eguna

 

 

Opor aurrekoak.

 

  • Gabonak (Olentzero eta Mari Domingi)

  • Ihauteriak

 

Baina, zelan definituko nuke nik kontzeptu hauen arteko harremanak: “jaiak eta ospakizunak” eta “genero ikuspegia”? Nik pentsatzen dut zoritxarrez bi kontzeptu hauen lotura askotan erlazionatuta dagoela gizartean dauzkagun baloreekin. Horrela, ospakizunetan eredu patriarkalak eta  emakumeen eta gizoneen rol sexistak erreproduzitzen dira. Guk, irakasle bezala, ospakizunetan agertzen diren aipatutako eredu hauek era kritikoan aztertu behar ditugu eta ikuspegi zabalagoarekin jokatu behar dugu ikastetxeetan lantzen diren hainbat jaietan. Sexu-genero sistemari buelta eman behar diogu Olentzero, Agate Deuna eta Eskolako ospakizun guztietan, esate baterako gizon eredu berriak aurkezteko eta beste ikuspegiak errespetatu ahal izateko.

 

Eskolako erronkak izan behar dira, azken finean, gizartean dauden eredu eta estereotipoak aztertzea jaietan ez errepikatzeko modu sistematikoan eta beharrezkoak diren aldaketak proposatzea. Ikastetxeetan berdintasuna eta estereotipoen errebisioa aldarrikatu behar dugu.

 

2020/11/16

NORBERAREN ZAINTZA ETA EMAKUMEON ARTEKO SAREAK

 


Zaintza lanak oso garrantzitsuak diren honetan, esaldi hau irakurri dudan bezain pronto honen kartela egin behar nuela sentitu dut. Pandemia hau gure bizitzen ardatz bilakatu zenetik, elkar arteko zaintza izan da komunikabideetan pestona ezberdinen eskutik entzun dena. Hala ere, lan mota hau berriro ere emakumeon esku utzi eta berriro ere inolako errekonozimendua ez zaio eman.



Emakumeon eskuak, beti noranzko berdinean lanean dabiltzatenak, besteei begira. Besteen beharrizan guztiak asetzeko prest. Berdin du momentua, berdin dio nola gauden, beti gure ezpainek baiezkoa emango dute. Berdin dio guretzako tarterik ez badugu, emakumeok besteentzako bizi behar dugu, gure autonomia eta burujabetza besteen eskutan utziz.


Baina, feminismoak gure eskuak beste modu batetan baliatzeko iakastiko baligu? Aurretik ikasitako guztiak desikasteko baliatuko bagenu feminismoa? Nire ustez, hiru izango lirateke ekarpen nagusienak:



  • Emakumeon arteko sareak: Norbanakotik hasi behar du aldaketa beti, baina honek bakarrik egin behar dugunik ez du esaten. Emakumeok aliantzak sortu behar ditugu gura eartean eta horretarako, gure arteko sareak eraiki eta elikatu behar dira.



FEMINISTAK ANTOLATU

Aste honetan landutakoarekin lotzeko 2 gauza aipatu nahiko nituzke patriarkatua deseraikitzeko: 
  • Formakuntza beharrezkoa dela matxismoak ikusteko, deseraikitzeko eta egunero jasaten ditugun abusuekin amaitzeko. 
  • Koordinatu behar garela eta horretarako txokoak behar ditugu eta hauek ikusgai eta irisgarriak izan behar direla, eta herri eta auzo guztietan topatu beharko genituzkeela, sarea osatuz eta gure artean babesa emateko.

Feminismoari buruzko aipu bat aukeratzekotan hau da bizitzen dudan unearekin bat datorrena, Josebe Iturriozena da:
Hauxe izan da aurreko ikasturteko aukeratu dudan post-a Gustatu zait aukeratu dudan aipuarekin zer ikusia duelako eta ere bere zalantzak adierazten dituelako. Garrantzitsua iruditzen zait irakurtzen duguna zalantzan jartzea eta beste era batera definitzea edo gure izaerakin bat datozen sinonimoak bilatzea bakoitzak bere erritmoa bait du eta errespetatu behar da. 

Bestalde nire ingurune hurbilean galdetu dut prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculum eduki gisa nork aipatu zuen, noiz eta zein ingurutan eta kontuan izanda nire belaunaldia 75. urtekoa denez nahiko lan geneukan eskola kristauarekin eta frankismoren hastarnetatik ihes egiten, gizartea berrantolatu behar zen, demokrazia,… 

Emakume feminista esanguratsu bat hartzekotan, aurten “Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak” ikastaroan topatu nuen emakumea: Eider Goiburu Moreno. Eta bide batez momentu honetan Berritzegunearen bitartez egiten ari naizen beste ikastaroko irakaslea Franziska Rautenberg, “komunikazio ez bortitza”.