2017/01/28

Curriculuma eta baliabide didaktikoak

CURRICULUM ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAEN INGURUAN HAUSNARKETA

                               Ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementuen multzoa curriculum-edukia da. Curriculumaren izaera hezkidetzailea bermatea ezinbestekoa da. Horretara hezkuntza curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik egiterakoan  iturburuak kontuan hartu behar ditugu.

-Iturburu soziologikoa.
            Iturburu hau kontutan hartuta eta genero-azterketaren arabera, gizarte antolamendua banatuta dagoela ikusten da.
                        -Maskulinoa eta femeninoaren estereotipoak eraikitzen dira.
                        -Genero hierarkizazioaren ondorioz,gizonezkoak nagusitu egiten dira emakumezkoekiko.
                        -Esparru publikoa hierarkizatu egiten da,esparru pribatu-etxekoarekiko.

-Iturburu psikologikoa.
            Sistema patriarkalean,hainbat teoría psikologiko legitimatu dira,guztiek hezkuntzan eragina handia izan dutela. Maskulinoa dena gehiegi baloratzen da eta femeninoa aldiz,oso gutxi.
            Horrela,mutikoak eta gizonek makronostasuna,neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzen dituzte,eta neskatoak eta emakumeak,ordea,genero nortasuna garatzerakoan, “emakumezkoak” izateagatik bere buruak gutxietsi egiten dituzte.
-Iturbur pedagogikoa.

            Historian zehar garatu diren hezkuntza ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren  hierarkizazioan oinarritu izan dira.Baina,hezkuntza interbentzioen helburu nagusia,ikasleek ikaskuntza esanguratsua egitea izan behar du.
            Eta hezkuntzaren helburua berriz,pertsonak gizartera egokitzea ,hau da, bakoitzak zer den jakin dezan eta errealitatea nola behatu,epaitu eta aztertu behar duen ikus dezan.


-Iturburu epistemologikoa
            Jakintza akademikoa izan da, hain zuzen,gizarte-sistemak baliozkotzat hartu izan duten bakarra.
            Inoiz ez dira emakumezkoen jakintzak onartu. Horretaz,historia partziala eta desitxuratua da,gizarteriaren erdia baztertuta geratu bada eta gizoneskoen ikuspuntu hutsetik interpretatu baita.
Honekin lotuta, iaz,Galiziko emakume zientzilariekin  egin zen iniziatibaren berri ematen dizuet


ZERGAITIK DA HAIN ZAILA CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK HEZKIDETZATURIK EGOTEA?

Historian zehar garatu diren hezkuntza-ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira, eta hierarkizazio horrek eragin handia izan du hezkuntzan.

Ikaskuntzen alderdi afektiboa alde batera  utzi izanak era, badu zailtasun horretan zerikusia.

ERRONKAK

Lortu dugu erakunde desberdinak baliabide didaktikoak sortzea.




Erronkak

Hezitzaileok, hezkuntzan erabiltzen ditugun baliabideak ez ditugu,ikuspegi hezkidetzailetik  aztertu eta ez ditugu zalantzan jarri.Horregatik baliabide horien diagnosi bat egitea,eta ondoren erabaki batzuk hartu beharko genituzke.


Baina guzti hau,aurrera eraman ahal izateko,hezitzaileok, hezkidetzari buruzko formazioa jaso behar dugu.Betaurreko moreak jantzita edukitzeak,zer esan nahi duen jakin beharko genuke.

Irakasle eta ikasleak hezkidetzari buruz kontzientziatzea lortu beharko genuke.


Iazko ikastarokieen post bat aukeratzerakoan,Arantza Leiza rena aukeratu dut, oso konpletoa iruditu zait bere aurkezpena, eta asko lagundu dit nirea egiteko garaian .




2017/01/27

Moldatu, ordezkatu eta baliabide berriak sortu


Aste honetan, curriculuma eta bere baliabideak izan ditugu aztergai. Baina zer da curriculuma? Bada, ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementu multzoa. Argi dago, gaur egungo errealitatea ikusirik, curriculum androzentrikoa eta baztertzaile nagusitzen dela. Izan ere, itsu itsuan, sexu- genero sistemaren aginduak jarraitzen ditugu neska zein mutilengan trebetasun ezberdinak sustatuz; eta ondorioz, beraien garapena mugatuz.  Egin dezagun apustu ikasle bakoitzaren identitate pertsonala eta integrala garatzeko, ireki diezaiogun ateak curriculum hezkidetzaileari.


 Historia partziala eta desitxuratua da, gizateriaren erdia baztertuta geratu baita eta gizonezkoen ikuspuntu hutsetik interpretatu baita”.  





“Hezkidetza ereduan, gizartea pertsona guztien autoritatean oinarrituko da, guztiek elkar onartu, errespetatu eta baloratu egingo dutela. Desberdintasuna eta aniztasuna aberasgarritasuntzat joko dira”: 



 “Teoriatik praktikara. Diagnostiko on bat egin (nolako jarduerak, edukiak, metodologia eta materialak sustatzen ditugu); testuingurua ezagutu eta ditugun gabeziak eta alderdi indartsuak hezkuntza- komunitateari ezagutarazi”. 


Zergatik da zure ustez hain zaila sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktikoak hezkidetzaturik egotea? Zaila da; izan ere, historian zehar garatu diren hezkuntza- ereduak, sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizazioan oinarritu izan dira. Eta hierarkizazio hori gaur egungo jendartean zein hezkuntza nabari da, eta hain barneraturik ditugu non oharkabean erreproduzitzen ditugu. Azken finean, nolako hezkuntza, halako jendartea.

Beraz, curriculum hezkidetzailea bermatzeko, ikuspegi aldaketa beharrezkoa dela uste dut. Ezkutukoa azaleratzea, gizartea sentsibilizatzea eta aldaketaren partaide bilakatzea. Gizabanako bakoitzari Ezinbestean oinarrizko ardura, eskubide zein aukeren berdintasuna bermatuz.


Iazko ikastarokideek egindako post hau gomendatzen dizuet: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktiko_23.html . Sarrera hori hautatu du euskarri mordo bat partekatzen dituelako. Esate baterako, niri aipagarria iruditu zait Sexu muxu hezkuntza sexuala lantzeko ekimena.  Edota “emakumeak ere industrian behar dira” baliabidea. 

Erronkak
Argi dagonean da, ezinbestean hezkuntza komunitatea eta gizarte osoa orokorrean sentsibilizatu behar dela. Curriculumean hezkidetzan sartu eta horrela irakasleak generoan formatu. Eta nola ez, dagoen material didaktikoa egokitu edo berria sortu.
  •          Ikasleen trebetasun guztiak garatzea eta estereotipo eta aurreiritziak deuseztatu, bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz.

  •          Ikuspuntu androzentrikoa baztertu eta diziplina bakoitzaren barne ikuspuntua landu.

  •          Jarduera, eduki, metodologia zein materialen diagnosia sustatu eta ondoren erabakiak hartu. Moldatu, ordezkatu eta baliabide berriak sortu. Eta nola ez, partekatu!






2017/01/26

Curriculuma, aldaketa beharrean


Aste honetako gaia curriculuma da, eta horrek, curriculumaren inguruan hausnartzera eraman nau arlo ezberdinetan, nahiz eta magisteritza ikasi dudan, beti curriculumarekin lan egitea izan da egin beharrekoa, baina ez dugu aztertu curriculuma bera noiz sortu zen, zein aldaketa jasan dituen… baina nire iritziz, curriculuma oraingo gizarte aldakorrarekin identifikatzen ez den garai batekoa da, eta horregatik, berrikuntza bat egin beharko litzatekeela iruditzen zait.
Aste hontako hiru ideiei dagokienez:
Batetik, gure zientzia historikoki eta gaur egun ere androzentrista izan denez, arlo guztietan, hezkuntza, politika, zientzia, filosofia… gizonek beren mundua islatu dute jakintzetan, eta horrek dugun curriculuma kolokan jartzen du. Batetik, curriculumak eskoletera gizonen mundu ikuskera eramaten du. Bestetik, curriculuma alderdi politikoei lotua egoteak, atzetik dauden interes politikoak erakusten ditu, curriculumak nahi duzun gizartea erreproduzitzeko duen boterea agerian utziz.
Bestetik, curriculumak bi helburu argi izango balitu, pertsona integralak eta komunitate inklusibo bat lortzea, hezkuntza errotik aldatuko litzatekeela uste dut eta modu hontara, pertsona askeagoak, zoriontsuagoak, hobeagoak eta gizarte justuago bat lortuko genukeela iruditzen zait. Androzentrismoaren ordez, pertsona anitzen ikuspegitik mundua ulertuz.
Azkenik, eta orain aipatutako idea nagusiaren ildotik, beste metodologia eta material batzuekin lan egingo bagenu, haurrekin hizkuntza bera beste modu batera landuko bagenu, filosofiaz hitz egingo bagenu… beste balore batzuetan, kooperatiboagoak eta sozialagoak, heziko genituzkela iruditzen zait, pertsona bakoitza nolakoa den onartuz. Geroz eta gehiago dira gure inguruan eskola alternatiboak eta beraiek erabiltzen dituzten materialak genero roletatik ihes egiten dutela iruditzen zait.

Nire iritziz, historikoki mundua ikusteko modua oztopo handia izan da gaur egun curriculum ez inlkusibo bat zergaitik ez dugun ulertzeko. Ez dugu curriculum hezkidetzailea, ez baita hezkidetzailea izan idatzia izan den kontestua.
Lortu ditugun erronkei dagokienez, hezkuntza kapitalista zalantzan jartzea, eskola mistoa eta hezkidetzailea berberak ez direla ulertzea, ezberdintasunak zein eremutan erreproduzitzen diren identifikatzea eta horren aurrean antolatzen hasi eta  material zein eredu berrien alde egin eta sortzea izan dira niretzat aipagarrienak.
Hau guztia ezinbestekoa izan den arren, aldaketa prozesu bat baita, kontuan eduki behar dugu gizarte justuago batera bidean oraindik ere aurrera pauso asko ditugula emateko, baina aldi beran azpimarratzekoa da mugimendu hauek geroz eta babestuagoak  direla herritarrengandik. Beraz, egiteko bide asko dugun arren, bide onetik goazela esango nuke.
Amaitzeko hemen uzten dizuet lehengo ikasturteko kide baten lana, oso laburpen ona iruditu baitzait:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/01/baliabide-hezkidetzaileak-eskolan.html

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK


Guztion ardura da gizarte hezkidetzaile baten alde egitea, neska-mutilen bakantasuna onartzen duen heziketa bermatzea, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezean heztea, ikasleei estereotipo eta diskriminazioei aurre egiteko tresnak ematea.

Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko gida argitaratu zuen emakundek 1997an, horretarako kontutan izandako iturburu soziologiko, psikologiko, pedagogiko eta epistemologikoek baieztatzen dute, besteak beste, historian zehar garatu diren hezkunzta ereduak sistema patriarkalaren arabera finkatutako genero maskulino eta femeninoaren hierarkizaioan oinarritu izan direla, non gizonek makronortasuna, neurriz kanpoko autoestimua garatzen dituzten eta emakumeek aldiz bere burua gutxiezten duten.

Errealitate honi aurre egiteko ezinbestekoa dugu ikastetxeetan diagnostiko on bat egin, edukiak, metodologia eta materialak aztertu, hezkidetzaileak diren materialak sustatu eta ez direnak ahal bada baztertu eta bestela moldatu, ordezkatu edo ikuspegi kritikoz aurkeztea.

Uste dut sistematikoki materiala hezkidetzaturik ez egotearen arrazoiak bat baino gehiago direla; formakuntza eta sentsiblizazioa beharrezkoak dira, naiz eta diskurtso hezkidetzailea barneratuta izan, teoria hori praktikara eramateak lan asko eskatzen du, eta ez lan indibiduala, koordinatutako talde lana baizik. Ordu asko eskatzen ditu materiala aztertu, aldatu eta berria sortzeak. Prest gaude gure ordutegitik kanpo lan hori hartzeko? Prest gaude gure metodologia aldatzeko?

Hezkidetza ikastetxe gehienetanmahai gainean dagoen lana dirudi, orain arte lortutako lanen barruan sartuko nuke, hala ere, sentsibilizazio eta formazio lan hori praktikara pasatzea falta da, metodologia eta edukiak egokitzea, espazioa egokitzea, emakumeak bisibilizatzea, hizkuntza ez sexista eta ez bortitza erabiltzea... Guzti hau praktikara eramaten duten ikastetxeak ere izango dira, gurea ere saiakera egiten ari da, hala ere irakasle guztien arteko koordinazioa behar da, guztien inplikazioa. Pausoz pauso!


Iazko post bat

MOLDATU, ORDEZKATU ETA SORTU



Eta horretarako orduak behar ditugu. Formakuntzarako nahiz materiala lantzeko. Hasteko ikastetxeetan kontzientziazioa falta da, azken 7 urteetan ezagutu ditudan Nafarroako Bigarren Hezkuntzako institutuetan, lehenik eta behin kontzientziazioa falta da. Irakasle askok ez dute uste erabiltzen den materialetan arazorik dagoenik, sexismoa edota androzentismo zantzuak daudenik. Beraz, lehenengo indarrak irakasleak formatzen eman beharko liratezke. Ondoren orduak egon beharko lirateke momentu horretan erabiltzen diren materiala ikuspegi hezkidetzailetik aztertzeko eta azkenik, moldatu, ordezkatu eta sortzeko ere orduak beharko genituzke. Nafarroan eta Bigarren Hezkuntzak nire esperientziatik ikusten ditudan hutsune eta behar nagusiak dira hauek.  

Formakuntza estrukturala
Arrazoi beragatik da oso zaila sistematikoki Curriculuma ez hezitzailea izatea, administrazioetan ez delako lehentasuna eta ez delako nahikoa indar eta baliabide eskaintzen honi benetako buelta emateko. Norbanakook gure kabuz, gure diruz eta gure ordu libreetan formakuntzak egitea oso baliagarri eta interesgarria da, baina formakuntza hauek sistematikoki guztion eskura jartzen ez diren bitartean ezingo da sistematikoki Curriculum hezkidetzailea lortu.

Prebentzioa
Iazko post hau oso interesgarria iruditu zait, prebentzioaz hitz egiten duelako eta nire ustez, irakasleak kontzientziatzeko modurik eraginkorrena horixe izan daiteke. Jakitun izan behar gara gure ardura ere badela ikasleei bazterketarik gabeko hezkuntza ematea eta guneak sortzea. Prebentzioa landu behar dugula, ikastetxeetan alegia.



2017/01/25

Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan hausnartzen

Sormena nire gaitasunik preziatuena ez den arren, aste honetan landutakoari buruzko gogoeta komiki bidez egin nahi izan dut:



Inguru hurbilean begirada azkar bat ematearekin nahikoa da curriculuma eta baliabide didaktikoak sistematikoki hezkidetzaturik ez daudela ikusteko. Izan ere, zaila da gizarte patriarkala baliabide eta materialetan ez erreproduzitzea. Kontzientzia hartu gabe sortzen diren baliabideek halabeharrez errepikatuko dituzte gizartean hain erroturik dauden estereotipoak. Baina, noski, gure esku dago hori aldatzea. Zaila baita, baina ez ezinezkoa.

Iazko ikastarokideen post-en artean #Edurne-rena gomendatzen dizuet: Baliabide hezkidetzaileak eskolan! Estetikoki erakargarria izateaz gain, eskematikoa eta irakurterraza da. Gainera, sareak sortzearen garrantzian indar egiten du: egindako lana elkarbanatu eta baliabide horiek erabili nahi dituenaren eskura jartzearen garrantzia aipatuz.


Bukatzeko, eremu hezitzailean dagoeneko baliabideen inguruko hausnarketa mahai gainean jartzea lortu dugula azpimarratu nahiko nuke. Baina oraindik ataza ugari ditugu aurretik: curriculuma aztertu eta baliabideak diagnostikatzeaz gain, erabilgarriak diren horiek identifikatu eta praktikara eramatea falta zaigu. Izan ere, eskura ditugun baliabide gehien gehienak ez dira hezkidetzaileak, eta ondorioz oraingoz beharrezkoa da dagoena moldatu, ordezkatu eta baliabide berriak sortzea.

Beraz, nik ere indar egingo dut saretzean: egiten dugun lanak are balio handiagoa hartuko du zabaldu egiten badugu, besteon eskura jarri eta baliabide hezkidetzaile euskaldunak bateratzen baditugu!

Diagnosi prozesu eta parte hartze adibide bat ere utzi nahi dut hemen, emaitza gisa praktika on bat izan duena: hezkidetza patioan. 
Eskolako patioa hobetzeko Dovella (Katalunia) eskolan aurrera eramandako proiektu bat azaltzen da bideoan. Patioa ikaskuntza eta harreman espazio hezkidetzailea bilakatu dute, ikasleen eta familien parte hartze aktiboaren bidez. Bideoa katalanez dago, baina azpitituluak jar daitezke (itzulpena oso ona ez bada ere ondo uler daiteke diotena).


ITZALPEAN MANTENDU DITUZTEN ARGIAK KALERA ATERATZEKO GARAIA DA






Irudian ageri den esaldiaren ideia garrantzitsua da, gure historia ikertu, eta berriro lehen planora eraman behar dugu. Protagonismoa izateak identitatean du eragin zuzena eta ez badugu erreferentziazko eredurik, uneoro, aitzindari eta pareta apurtzaile moduan irudikatuko dugu gure burua. Batzuetan, halabeharrez horrela izango da baina, beste batzuetan gure aitzindarien lan eskergari esker beste mota batetako mundu bat erakutsi dezakegu. Historian zehar egon egon ginen, hori jadanik ezin digute ezkutatu, hau horrela dela jakinik testu liburuetan edo erreferentziatzat hartzen ditugun  ikusentzunezkoetan txertatu beharrak ditugu emakumeon testigantza, aurkikuntza, bizimodu, etabarrak. Gainera ez gara 0tik abiatzen nahiko lan egina dago eta egiten ari dira. Saretzeaz eta estrategiak erabiltzearen indarraz jabetu behar gara horretarako. 



Berregin, eraiki eta birformulatzeko, bizikletaren pedalei ematea besterik ez dago. Kontzientzia feminista izateak edo garatzeak inplizituki ekintza izan behar du oinarri. Bestela, bere horretan gera daiteke aldatu beharreko sistema patriarkala. Bizikletak, emakumeon historian, askatasun tresna irudikatzen du, horrek leku batetik bestera, edota espazio desberdinetan mugitzeak ekarri zigulako (beste gauza askoren artean). Modu berean ikuspegi edo kontzientzia feminista izateak; androzentrismoa, sexismoa eta ekarpenen lapurketa detektatzen laguntzen gaitu eta honek mugiarazi beharko ginduke. Horregatik, berregitearen ohitura hartu eta has gaitezen gurpilak biratzen. 


Iazko ikastarokideei begi keinua egiteko momentu honetan, egindako aukeraketa hauxe izan da:

“Ez etsi zailtasunen aurrean, onena hortik sortzen da eta”



Bazterretako pertsonei egiten die erreferentzia izenburuak, eta indartsu edo aberasgarriena hortik sortzen dela baieztatzen dut nik ere!  Modu labur eta argian plazaratzen ditu gai honetako ideiak Ainhoa Calvok. 





Aukeratu dudan emakume aitzindaria, Mari Angeles Etxebarria Begiristain (Amasa, Billabona 1923-1976) da, sendabelarretan, zauri kangrenatuetan eta hainbat sukar sendatzen zen aditua. Bakar bat aukeratzea zaila egiten zait, bakarka eta modu kolektiboan aritzen ziren sendalari edo sorgin ugari baitzeuden Euskal Herrian. Urteetan eta ahoz ahoko trasmisioaren bitartez bereganatu zituen sendabelarren erabilerak Mari Angelesek, eta herriko edo kanpoko pertsona ugari lagundu zituen. Guzti hau ezkutuan egin behar izaten zuen ez baitzen onartzen emakumeek jakinduria edo gorputzaren ezagutza izatea. Entziklopedietan edo Googlen aurkituko ez duzuen emakumea da bera, bazterrekotzat zuen bere burua baina, bizitzari gogor ekiten zion horietako bat. Amonaren izena hona ekarri eta plaza birtual honetara atera nahi izan dut. Bera bezala jakinduria handiko milaka emakumek protagonismoa izateko eskubide bera dutelako, gure ingurumarian milaka ditugulako eta itzalpetik ateratzeko eskubidea dugulako.  Berak aspaldi galdu zuen aukera blog hau irakurri ahal izateko, baina, bere bitartez hamaika Mari Angeles edo sorgin omendu nahi izan ditut. 

Guzti hau eremu hezitzailean lantzeko erronkak zeintzuk diren aipatu duzue jada. Beraz, emakumeen protagonismoa berreskuratzeko beharrezkoak diren kontzeptu edo hitzekin bukatuko dut. 

PROTAGONISMOA
AHALDUNTZEA
EKINTZARA JOTZEA
IKUSGARRITASUNA
JAZARPEN MEKANISMOAK BAZTERTZEA

ETA EDUKI HAUEK DANAK PLAZARATZEA!





2017/01/23

EMAKUMEON PARTE HARTZEA KOLOKAN?

“Hegaztiek hegal bakar batekin hegan egin ezin duten bezala,
espaziorako hegalaldiek ez dute aurrera egingo
emakumeen parte hartze aktiborik
gabe.".
Valentina Tereshkova


Azkenengo hamarkadetan partaidetza eta generoa batera ikusten dira hainbat diskurtsotan. Hala ere, askotan ikusten dugu, partaidetza zein genero ikuspuntua itxura besterik ez dela izaten, ordezkatu omen nahi dituztenen interesak ez direlako inondik inora azaltzen.

Hainbat eremutan emakumeen partaidetza handitzen ari dela ikusten da, baina horrek ez du esan nahi genero-ikuspegia barne dagoenik, ez du bermatzen berdintasuna ematen denik. Ez da nahikoa emakumeak eta gizonak egotea, ez da nahikoa oso diskurtso ausarta izatea edota emakumeen diskriminazioaz jabetzea.

Zailtasun edo mugen jatorria arrazoi askoren ondorio izan daiteke eta neurri handi batean zerikusia izaten dute nesken zein mutilen genero-sozializazioarekin, barneratutako jarrerak, baloreak eta mundu sinbolikoaren eraikuntzarekin.

Emakumeen partaidetzarako zailtasunak eraldatzeko, hasierako urratsa da zailtasunez ohartzea.

Parte hartzeko zein arazo dituzten emakumeek kontuan izanik, bestelako partaidetza bat eraiki
beharra dago.

Izan ere, azken urteetan emakume gisa parte hartzeko hainbat zailtasun sumatu ditut eta bestelako partaidetza bat eraikitzen saiatu naiz. Hona hemen nire testigantza:


“Nik argi daukat, emakumeon partaidetza ez dela onartzen, ez behintzat elkarte, udal, eskola, komunitate, … guztietan. Ni baserriz osatutako mendi aldeko auzo txiki batekoa naiz eta bertako elkarteetan aktiboki parte hartzen dut. Bertako gizonek parte hartze hau ez dute baloratzen, ordea.

Azkenengo bileran negarrez atera nintzen, sorgina eta agintaria nintzela entzunda. Baina, hau ez da nire parte hartze sozialaren ondorioz, negar egiten dudan aldia. Auzoko jaiak antolatzerakoan ere, koordinazio lanak inork burutu ez bazituen nahi ere eta niri egokitu bazitzaizkidan ere, jaiak bukatu eta bi astera herriko plazan auzoko gizon batek oihu egin zidan, baita mehatxatu ere. Gizon honek ez du elkartean parte hartzen, izan ere, bere aburuz ez du lanerako sasoirik, baina oraingo gazteok (emakumeok) beraiek sortutako ezin dugu eraldatu, bizi diren bitartean beraiek agintzen dutelako. Momentuan negarrari eutsi nion eta ez zela ez tokia ez modua eta hurrengo batzarrean ikusiko ginela esan arren ere, etxera heldu orduko negarrari eman nion.

Hurrengo batzarra ere ez da izan toki egokia hitz egiteko, iritziak plazaratzeko, akordioetara heltzeko, …  Izan ere, batzarreko txandak ez ziren errespetatu, guk(emakumeok) esandakoa ez zen kontuan izan, …

Are gehiago, hartutako erabaki bakanak bertan behera geratu dira, denbora tarte batean auzoko bi emakume horiek aurrera ateratzeko lan eta lan ibili bagara ere. Izan ere, auzoko gizonak barraren inguruan elkartu, emakumerik gabe, eta emakumeak bultzatutako erabakiak bertan behera uztea erabakitzen dute. Beraientzat emakumeon interesak eta beharrizanak ez daukate garrantziarik, bigarren mailakoak dira.

Egoera honek errudun eta etsipen sentimenduak sortarazten dizkit. Egoera hau modu pertsonalean bizi izaten dut. Gainera, botereari beldurra ere badiot, hainbat alditan gauzak aurrera atera nahi izatean, erabilitako botereaz beldurtzen naiz, maskulino bihurtzen ari ote naizen galdetuz neure buruari “

Hala ere, zenbait tokitan emakumeen parte hartzean eraldaketak ematen ari direla jabetzeak poza ere ematen dit. Hala nola, Eskoriatzanneska-mutilak irtengo dira kantu-eskean eta dantzan, lehen mutilek bakarrik parte hartzenbazuten ere. Bilakaera hori nola gertatu den erakusten duen bideo laburra ikus dezakezue:


Gure auzoko emakumeok dugun borroka, parte hartzeko parekidea izatea, gure ondorengoa ez dezaten izan, inguru hezitzaileetan ondorengo baliabide hau oso erabilgarria da: "Partaidetza: Gurekin bada, izango da".

Honez gain, hona hemen Bego Mentxakak iaz idatzitako posta, "Emakumeen partaidetza, partaidetza parekidea?", bertan hainbat baliabide eta euskarri aurkitu ahalko baitituzue.