June Fernándezen aipuagatik hautatu dut, hain zuzen ere, aurreko
edizioetako posten artean Uxuerena, gorputz lodiei buruz egiten duen
aldarrikapenagatik, Fernándezek proposatzen duenaren bidetik, hots,
estereotipoak gainditzea, gorputz argalak eta gazteak baino gorputz anitzagoa
daudela, edertasunaren agindu zorrotzak kolokan jartzea eta erotismoaren
mugak zabaltzea.
June Fernándezek gauza garrantzitsua esaten du: gure desioa ere
kolonizatuta daukagula. Ideia horretan sakontzeko interesgarria iruditzen
zait eta sentsibilizaziorako baliagarria Paola Damonti psikologoaren
honako audioa: “Brecha orgásmica, de cómo el patriarcado nos sigue hasta en lacama”.
Bertan azaltzen duen bezala, Hainbat ikerketa egin
dira, ondorioa da oso arrakala handia dagoela emakume eta gizon heterosexualen
artean orgasmoari dagokionean (gizonek emakumeek baino aukera gehiago dituzte
orgasmoak edukitzeko), baina arrakala hay gay eta lesbianen artean desagertu
egiten dela dio. Horregatik uste du argi geratzen dela arrakala honen jatorria
ez dela biologikoa, gizarte eta kultura patriarkalaren ondorioa baizik.
Patriarkatuak indar handiagoz eragiten die bikote heterosexualei.
Ondorengo bideoan arestian aipatutako ikerketa
horietako hainbat datu azaltzen dira modu errazean:
Damontik hitzaldia Iruñeako Emakumeen etxean eman behar zuen, baina
Udalak zentsuratu egin zuen eta debekatu. Hala eta guztiz ere, hitzaldia ez zen
bertan behera gelditu, eta urtarrilaren 31n eman zuen Katakrak-en.
Hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak asko dira.
Gogora ekarri nahi ditut gainera, Amelia Barquinen hitzak: “Ez dakit
zenbateraino kontziente garen gure identitatearen eraikuntzan zer-nolako
eragina daukaten eskolak eta eskola-komunitateak."
Begibistakoa da bizitzako alderdi guztiak daudela patriarkatuak eragiten
dituen ezberdintasunez beteak, eta sistema bitarraren mende. Horiek ikustea
da irakasleok eman beharreko lehenengo urratsa, edo Barquinek dioen
moduan: “Irakasleek klik egin behar dute”. Horretarako beharrezkoa da
berdintasun konpetentziak sistematizatzea, eta ez geratzea boluntarismoaren
araberako kontu gisa. Eta bigarrena, ikasleei ikustaraztea. Haur Hezkuntzatik
hasita transbertsalki landu beharrekoa da.Are gehiago, Amelia Barquinek eta
Pilar Aristizabalek honakoa diote “LHko hirugarren zikloan eta DBHko bigarren
zikloan materia bat ematea oso pertinentea izango litzateke. Feminismoak garatu
dituen tresna kontzeptualak eskura izan behar dituzte ikasleek, haien
errealitatea irakurri ahal izateko, pelikula hori ikusteko, bideoklip hori
ikusi ahal izateko, abesti hori entzuteko... Horretarako irakasleak entrenatu
egin behar dira.”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina