2018/11/19

Jai parekideak herritik eta herriarentzat!


Jaiak eta ospakizunak jaiotzen garen momentutik hor daude, eta egun berezi gehienak gogoz eta emozio handiz hartzen ditugu, herriko jaiak gehienbat gaztetan. Hauek lege eta ohitura  moduan bihurtu dira gazteen artean eta ematen du ezin direla aldatu edo eraldatu. Baina, gehiengoak badakigu hauek aldatu egin behar direla eta emakumeen presentzia handitzea komeni dela, hau da, parekideak eta parte hartzaileak bihurtzea. Jaiak eta ospakizunetan guztiok aske sentitu behar gara eta seguru, horregatik rolak eta estereotipoak apurtzea garrantzitsua da.

Aurreko urteko zenbait post irakurri ondoren Iratik egindakoarekin geratzen naiz, gehienbat egindako eskemagatik. 

Azken urteetan zenbait herri ezberdinetan gida edo protokolo bat egin izan da emakume zein gizonei aholkuak emateko, jakiteko nola erreakzionatu pertsona bat erasotua izan denean. Baina hau gertatu ondoren aplikatzeko da, eta honelako gertaera edo kasuak ekiditea da helburu nagusia, orduan, ez gertatzeko jendea kontzientziatu egin behar da.

Honelako gaia eremu hezitzailean lantzeko hainbat erronka daude, baina guztion parte hartze eta elkar laguntzarekin gainditu daitezke.
-Ikastetxeak ospatzen dituen jai eta ospakizunak berriz pentsatu eta analizatu ikuspuntu hezkidetzaile batetik (eguna, ospatzeko modua, janzkera, rolak…)
-Jai eta ospakizun hauen ohitura edo tradizioa aldatu dela ikustea, oraingoak aldatzeko proposamenak jasoz.
-Parte hartzea bultzatu eta inplikazioa.
-Bilerak egitea guztiok jai eta ospakizun hauen inguruan diskurtso antzekoa edukitzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat