2020/02/15

GORPUTZAREN KONTROLA, KONTU POLITIKOA


Gorputza, espazio politiko bezala ulertuta, kontzeptu berria izan da niretzat. Emakumea, subjektu politiko bezala ulertuta, gure gorputza espazio politiko bilakatzen da.
Asko hitz egiten da emakumeak bere gorputzarekin egin dezake edo ez dezakeenaz, abortua, sexu harremanak, amatasun subrogatua, ...
Emakumeon gorputza, kapitalismoaren azken muga da, horregatik, kapitalismoa mantentzeko eta bere zerbitzura, patriarkatuak, indar handia jartzen du emakumeon gorputza kontrolatzen. Zertarako? Erreprodukzio sistema mantentzeko, gizonezkoen satisfakzio sexuala ziurtatzeko, esfera publikoan atzeko planoan azaltzen jarraitzeko, lan erreproduktiboetan mantetzeko ...
Baina, gure gorputzak, gure askatasunerako espazioak dira eta eurekin NAHI DUGUNA egin dezakegu.
Gure gorputza, munduarekin erlazionatzeko dugun tresna da. Gure gorputza ez bazaigu gustatzen, nola posizionatzen gara munduan? Subjektu oprimitu bezala, patriarkatua mantentzeko bidea.

Aurreko ikastarokideen post-etatik Leire De Miguel Martinez-en, LESBIANISMOA AUKERA POLITIKO BEZALA aukeratu dut oraingoan. Kattalin Miner eta Lore Etxeberriaren "Bollera da bide bakarra"  bideoaren inguruan egiten duen hausnarketa eta ondorioak sakonak iruditzen zaizkit eta guztiz bat nator berak idatzitakoarekin.

Sentsibilizaziorako bideo bezala, gaian aurkeztutako Mari Luz Esteban-ena aukeratu dut. Sakona da, baina niretzat guztiz eraldatzailea izan da, gorputza beste modu batean ulertzeko lehen pausoa izan da. Irakasleontzat proposatuko nuke.

Erronkei dagokionez ...
Inguruan ikusten dudana, bai gazte baita helduon artean ere, bidaltzen dizkiguten mezuetan, ez duela garrantziarik, ez gure gorputzaren ongizateak ezta plazerrak ere. Garrantzitsuena itxura da: zimurdurak kendu behar ditugu, kanak tapatu, kiloak galdu ... Emakumeon gorputza, epaitua da etengabe. Honek gogoraratzen digu etengabe, ez direla gureak.
GURE GORPUTZAK GUREAK DIRA! Eta gureak diren heinean, maitatzen eta zaintzen ikasi behar dugu.
Gorputzen aniztasuna baloratu behar dugu, eta horretarako, erreferenteak behar ditugu eta dituzte gure ikasleek. Testu liburuetan, jolasetan, erabiltzen ditugun testu analogiko eta digitaletan... azaltzen diren pertsonak, arraza desberdinetakoak, altuak, bajuak, argalak, potoloak, belarri eta sudur txikiekin, handiekin ... izan daitezen beharrezkoa da.
Gaia esplizituki lantzea ere ezinbestekoa ikusten dut. Telebista, bideojoko, aldizkariek ... bidaltzen dizkiguten mezuekiko kritikotasuna, ondorioak eta gure gorputza maitatzeko moduetaz gelan etengabe aritzea.


2020/02/13

ORGASMO ARRAKALATIK ANIZTASUN SEXUALERA!



June FernƔndezen aipuagatik hautatu dut, hain zuzen ere, aurreko edizioetako posten artean Uxuerena, gorputz lodiei buruz egiten duen aldarrikapenagatik, FernƔndezek proposatzen duenaren bidetik, hots, estereotipoak gainditzea, gorputz argalak eta gazteak baino gorputz anitzagoa daudela, edertasunaren agindu zorrotzak kolokan jartzea eta erotismoaren mugak zabaltzea.
June FernĆ”ndezek gauza garrantzitsua esaten du: gure desioa ere kolonizatuta daukagula. Ideia horretan sakontzeko interesgarria iruditzen zait eta sentsibilizaziorako baliagarria Paola Damonti psikologoaren honako audioa: “Brecha orgĆ”smica, de cĆ³mo el patriarcado nos sigue hasta en lacama”.
Bertan azaltzen duen bezala, Hainbat ikerketa egin dira, ondorioa da oso arrakala handia dagoela emakume eta gizon heterosexualen artean orgasmoari dagokionean (gizonek emakumeek baino aukera gehiago dituzte orgasmoak edukitzeko), baina arrakala hay gay eta lesbianen artean desagertu egiten dela dio. Horregatik uste du argi geratzen dela arrakala honen jatorria ez dela biologikoa, gizarte eta kultura patriarkalaren ondorioa baizik. Patriarkatuak indar handiagoz eragiten die bikote heterosexualei. 

Ondorengo bideoan arestian aipatutako ikerketa horietako hainbat datu azaltzen dira modu errazean:

Damontik hitzaldia IruƱeako Emakumeen etxean eman behar zuen, baina Udalak zentsuratu egin zuen eta debekatu. Hala eta guztiz ere, hitzaldia ez zen bertan behera gelditu, eta urtarrilaren 31n eman zuen Katakrak-en.  
Hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak asko dira. Gogora ekarri nahi ditut gainera, Amelia Barquinen hitzak: “Ez dakit zenbateraino kontziente garen gure identitatearen eraikuntzan zer-nolako eragina daukaten eskolak eta eskola-komunitateak." 
Begibistakoa da bizitzako alderdi guztiak daudela patriarkatuak eragiten dituen ezberdintasunez beteak, eta sistema bitarraren mende. Horiek ikustea da irakasleok eman beharreko lehenengo urratsa, edo Barquinek dioen moduan: “Irakasleek klik egin behar dute”. Horretarako beharrezkoa da berdintasun konpetentziak sistematizatzea, eta ez geratzea boluntarismoaren araberako kontu gisa. Eta bigarrena, ikasleei ikustaraztea. Haur Hezkuntzatik hasita transbertsalki landu beharrekoa da.Are gehiago, Amelia Barquinek eta Pilar Aristizabalek honakoa diote “LHko hirugarren zikloan eta DBHko bigarren zikloan materia bat ematea oso pertinentea izango litzateke. Feminismoak garatu dituen tresna kontzeptualak eskura izan behar dituzte ikasleek, haien errealitatea irakurri ahal izateko, pelikula hori ikusteko, bideoklip hori ikusi ahal izateko, abesti hori entzuteko... Horretarako irakasleak entrenatu egin behar dira.”