2015/11/04

GENERO INDARKERIA



Azken hilabeteetan prentsan agertzen ari diren albisteak beldurgarriak dira. Ia egunero eraso matxista baten berri ematen dute egunkariek eta azpimarratu nahiko nuke Gasteizen suertatzen ari den erasoen olatuak bereziki kezkatzen nauela. Halaber, erasotzaileen eta erasotuen adinak ere asko larritzen nau, izan ere, azkenaldian ematen ari diren erasoak gazteen artekoak dira. Ez genuke gazteok genero indarkeriaren gaineko kontzientzia handiagoa izan beharko? Eta eraso horiek salatutakoak dira bakarrik, zenbat eraso pairatzen ditugu emakumeok salatuak ez direnak?

        Heteropatriarkatua egiturazko sistema oso bat da eta sistema oso bezala egiturazkoak diren zapalkuntzak eragiten ditu, indarkeria egiturak sexu- genero sistema bizirauteko behar duen tresna izanik. Genero indarkeria sexu-genero dikotomian oinarritzen da eta horrek sortzen dituen botere harreman desorekatuetan. Gizonezkoak boteredunak dira gaur eguneko gizartean euren identitatearen eraikuntzan estereotipoek, agente sozializatzaile ezberdinen bidez jasotakoak (komunikabideak, eskola, familia...) izan duten eragina dela eta. Luis Boninok Micromachismos: La violencia invisible en la parejan adierazten duen bezala:
 “... Esto es asi porque  nuestra cultura patriarcal ha legitimado la creeencia de que el masculino es el único género con derecho al poder autoafirmativo: ser varón supone tener el derecho a ser individuo pleno con todos sus derechos (y derecho a ejercerlos). La cultura androcéntrica niega ese derecho a las mujeres. Así los varones quedan ubicados como superiores, y por creerse superiores, es que sienten que tienen derecho a tomar decisiones o a expresar exigencias a las que las mujeres deben sentirse obligadas. Es decir, ejercer poder de control y dominio sobre ellas quienes quedan en lugar subordinado...”


         Zelan definituko genuke genero indarkeria?
         Sistema heteropatriarkalak emakumeak zapalkuntza egoeran mantentzeko erabiltzen duen herramienta da. Horrela sistemaren hierarkia mantentzen da gizona gailenduz eta daukan boterea mantenduz. Azken finean, emakumeari egotzi zaion generoa izateagatik jasotzen dituen erasoak dira. Horrek ahalduntzea ekiditen dio, izan ere, zapaltzailearen jabetzaren menpe dago.

        Genero indarkeriak edo indarkeria matxistak espresio ezberdinak ditu eta sistema heteropatriarkalak indarkeriaren formak aldatzen ditu identifikatzeko geroz eta zailagoak izan daitezen. Adierazpen batzuk oso agerikoak dira, muturreko kasuak direnak, esate baterako, bortxaketak, tratu txarrak, jazarpenak..., hau da, indarkeria psikologikoa, indarkeria sexuala, indarkeria fisikoa.
        Hain agerikoak ez diren erasoak berriz, gizartean oso errotuta eta naturalizatuta daude. Horietako adierazpen bat indarkeria sinbolikoa da, emakumeak menderatzeko modu bat da, indarkeria mota hau oso sutila da eta zaila da identifikatzen. Irudien, sinboloen eta ideien eraikuntzarekin lotuta dagoela esan genezake, horrela munduaren deskribapena egiterakoan emakumearen inbisibilizazioa eta umillazioa egiten da.

        Mikromatxismoak ere gure eguneroko harremanetan ematen dira, eraso horiek pairatzen ditugu. Mikromatxismoari ez zaio mikro aurrizkia intentsitatez mikroak direlako, baizik eta izkutukoak bihurtzen direlako askotan, gehienetan.

        Baina indarkeriak eraikita dagoen genero identitatearekin eta harreman eredu heteropatriarkalekin (maitasun erromantikoa barne) lotura estua duenez indarkeria ere eraikia dela esan genezake, beraz, egoera irauli dezakegu. Erronka ugari ditugu bidean:

·        Emakumeon ahalduntzea, emakumeok subjektu aktibo bihurtuz.
·        Genero indarkeriaren aurrean batzea eta erantzuna ematea, autodefentsa feministaren aldarria eginez.
·        Egoera desnormalizatzea, indarkeria matxista estruturala dela adieraztea.
·        Berdintasunaren ideia faltsuarekin amaitzea.
·        Emakumeok jasaten ditugun zapalkuntzez ohartzea eta gizonezkoek gizonezko izateagatik soilik dituzten pribilegioei uko egitea.
·        Maitasun erromantikoaren mitoak deseraikitzea eta harreman ez normatiboak eta disidenteak bistaratzea (monogamia eta heterosexualitatea kolokan jarriz)
·        ...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat