2015/10/31

SEXU-GENERO SISTEMA


Generoen estereotipoen eredu tradizionalak bizirik jarraitzen dutela gure gizartean esango nuke ikusita aste honetan egin ditutan egoeren behaketak eta landu izan dudan esku hartze hezkidetzailea.
Ez da bakarrik nik jaso dudanagatik, baizik eta egin diren hainbat ikerketagatik (Emakunde, UPV, ISEI_IVEI, Ministerio de Igualdad) jaso dena.  Oso gai mingarri baten niretzat, tratu txarrak, argi dago, gazteen artean suertatzen diren tratu txar desberdinak (irainak, mespretsua, baztertzea, biolentzia fisikoa,…) estereotipoetan dutela oinarria.  Tratu txar hauek ez bakarrik gizon emakumeen kontra baizik eta norberaren kontra ere jasozten dute gazteek: arrisku gehiago hartzen, asko sexualizatzen egoera normalak, gehiegikeriak egitea eta habar. Hori baieztatzeko,  osasun zerbitzuetan zaintzen duten  gizonezkoen zenbakia begiratu baino ez dugu egin behar.     
Definizioak argi daude. Sexu-genero esterotipoak pertsonek bere sexuari dagokionez izan behar dituzten sentimenduak eta portaeren gaineko ideiak dira. Gizarteak  eraiki zituen eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira. Denboraren poderioz, estereotipoak naturalizatzen dira eta “maskulinitatea eta feminitatea” egia borobila bezala onartzen dira.  Genero-estereotipo hauen bidez naturalizatzen dugu,   sozialki gizonei eta emakumeei  esleitu zaizkien rolak eta identitateak biologizatzen ditugu.


Generoaren ikuspegia, sexu-genero sistema orekatu, zuzen eta elkartasunezkoa da batez ere emakumeen baldintzak eta egoera aldatzeko. Momento honetan, herrialde aberats eta industrializatuetako politika da nahiz eta beste herrialde askok saiakerak egin.   
Gai honen inguruan hitz egiten dugunean, giza eskubideen inguruan hitz egiten ari garela ez dugu ahaztu behar.  Emakumeak eta gizonak batera hezi behar dira bizitza berdintasunean konpartitzeko, eta alde batera utzi bate bestearen dominantzia eta mendekotasuna.
Umeek eta gazteek eredu positiboak jaso behar dituzte identitate integratzaileak egiteko eta gizartean parte hartzeko berdintasunean. Horretarako, errespetua, berdintasuna, askatasuna eta hainbat balore batzuei beste zentzu bat eman behar diogu, eta hauek dira eskolak dituen erronka nagusiak.


SEXU GENERO SISTEMA HAUSNARTZEN


Aste honetan sexu generoarekin bueltaka aritu gara. Sexua eta generoaren arteko desberdintasunean eta sexu genero sistema  kontzeptuen  gainean. Sexutzat zera ulertu behar dugu: ezaugarri fisiko ezberdinak izateagatik pertsonen artean egiten den bereizketa. Gizon eta emakumea, ar eta eme moduan bereizten dena. Generoa hitzak berriz zera adierazi nahi du: sexu bakoitzari dagokion espektatiba.
Imagen





















Sexua ezaugarri biologikoen arabera persona bakoitzari gizon edo emakume bezala definituko zaio.
Generoa, maskulinoa eta femeninoa. Estereotipoak dira. Genero esteriotipoen ezaugarriak dira, alde batetik hierarkizazioa eta bestetik osagarritasuna.
Sexu genero sistema, sexua(biologikoa) generoarekin (kulturala)derrigor lotuta egon behar izana. Gizonak maskulinoak izan behar dute eta emakumeak femeninoak izan behar dute. Gizonei eta emakumeei kulturalki inposaturiko bi bizi programa. Bi bizi programa ezberdin.
Estereotipoez hitz egitean izaerez eta sentierez hitzegiten ari gara, gizonezkoei genero identitatearen arabaera, izaera eta sentiera baztuk esleitzen zaizkie ( independientea, adorea, erabakitzeko gaitasuna, arrazionaltasuna,…) eta emakumezkoei genero identitatearen arabera veste izaera eta sentiera batzuk esleitzen zaizkie (ahultasuna, zalantzak, zintzotasuna, afektibitatea, dependentzia,…).
Esan dudan bezala, soilik bi sexu eta bi genero onartzen dituen sisteman bizi gara, hauen arteko hierarkizazioan eta bata bestearen menpekotasunean oinarritutakoa.
Generoak hierarkizatzeko funtzioa du, boterearen espazioen eta jardueren bereizketa inplikatzen duten gizonen eta emakumeen inguruko ideia eta jarduera soziala.
Ikastetxean lantzeko erronkak:
-       Genero estereotipoetatik kanpo heztea.
-       Eskaintzen ditugun ereduak kontutan izatea.
-       Komunitatea sensibilizatzea, inplikatzea.
-       Norberaren ezkutuko kurrikulamaren barne hausnarketa.
-       Pertsona anitzak gauden biatrtean aukera anitzak eskaintzea.
-       Emakumeen ekarpenak bistaratzea.



SEXU GENERO SISTEMA


Sexua: naturak berez ezarritako ezaugarri biologikoei egiten die erreferentzia, eta, beraz, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasun fisiko eta fisiologikoei.

Generoa: ezaugarri kultural eta sozialen (bereizgarriak, rolak, motibazioak, jokaerak…) batuketa edo multzoa da. Emakume eta gizonei bereiztuta ematen zaizkie ezaugarriok. Kultura, gizarte eta une historikoaren arabera aldatu egiten dira genero ereduen ezaugarriak.

Kontzeptu bat eta bestea bereizteak erakutsi du gizonezko eta emakumezkoen alde
biologikoetatik haratago, bestelako arrazoiengatik sortu eta mantendu izan direla
desberdintasunak historian zehar. Sexu biologiko bakoitzari genero eredu sozio
kultural desberdinak erantsi zaizkio. Ondorioz, testuinguru sozio politiko bakoitzean
emakumea eta gizona izateak zer suposatzen duen definitzen du gizarteak. Era
berean, gizarteko esparru desberdinak genero ereduen arabera egituratuak izan dira.

Genero estereoptipoak: badira emakumezkoak eta gizonezkoak zer diren eta nola jokatu beharko luketen erakusten duten zenbait aurreiritzi; horietan oinarritutako usteak dira genero estereotipoak.Adibidez, emakumeak sentiberagoak, aldakorragoak eta ahulagoak eta gizonak, kementsuagoak eta indartsuagoak direnaren ideiek genero estereotipoen oinarri dira.

Generoaren araberako rolek sozietateak emakumeei eta gizonei esleitzen dizkien eginkizun eta aukera biltzen dituzte.  Eduki horiek alderdi guztiak bideratzen eta arautzen dituzte:

-         - Sozietatean bete beharreko eginkizunak eta egin beharreko ekarpenak. Rol femeninoari gehienbat etxeko lanak esleitu zaizkio (ugalketa, harremanak emozioen eremuan). Rol maskulinoari, berriz, eremu publikoa esleitu zaio (produkzio lanak): ekarpenak lan eremuan, eremu zientifikoan, ekonomikoan eta politikoan: botere soziala, azken finean.

-         - Emakumeen eta gizonen berezkotzat hartu diren lan eta jarduerak. Ekonomia sustenguaren antolaketa, erabilera eta kontrolarekin zerikusia dutenak gizonei esleitu zaizkie; ugalketarekin, pertsonen zainketa eta sostengu afektiboa eta etxeko lanari lotutakoak, berriz, emakumeei esleitu zaizkie.

-        -  Sexu bakoitzari esleitutako gaitasun eta portaerak eta kontrajarriak dauden bi unibertso sortzen dituztenak. Tradizioz hauek hartu dira gizonen ezaugarritzat: intelektualtasuna; indibidualismoa, oldakortasuna, bortizkeria; hainbat gaitasun: agintzeko, arriskurako, lehiakortasunerako; arrazionaltasuna... Emakumeei, berriz, honako ezaugarri hauek esleitu zaizkie: sentsiberatasuna, besteak ulertzeko gaitasuna, sakrifiziorako erraztasuna, ama-sena, ezegonkortasuna, mendekotasuna, ahulezia, zuhurtasuna…

-          -Prestigioa eta garrantzia eskema sozialean: Maskulinoa, erreferentziako eredu positiboa izanik, menderatze-egoeran dago. Egoera hori boterearen erabileran eta errealitatea izendatu eta sortzeko erabiltzen dituen balio eta formetan islatzen da: politikan, ekonomian, erlijioan, familiaren antolaketan… Hau da, maskulinoak balio, izen, aitorpen handiagoa ditu femeninoak baino.

      Estereotipoen gaia ikasgelan lantzeko hainbat bideo:

   

      Proiektu edo ekimen batean genero ikuspegia barneratzeko oinarrizko lehen pausoa sexu-genero sistemek gazteek bizi duten errealitatean eragin zuzena daukatela ontutan hartzea da. Eragin honen ondorioz gizartean ematen diren generoen arteko botere harreman desorekatuak eta diskriminazio egoerak gazteen artean ere indarrean daude eta hauen jokabide, harreman eta izaera baldintzatzen dituzte. Adina, jatorri kulturala, klase soziala eta beste faktore batzuen eraginez generoen  arteko botere harreman desorekatuen eta diskriminazio egoeren inguruan esperientzia esberdinak bizi daitezke. Sexu genero sistemek esperientzia desberdin guzti hauek eharkatu egiten dituzte. Beraz, faktore sozio-kultural, ekonomiko eta politiko esberdinek gazteek bizi duten esperientzietan eragin zuzena badute ere kontutan hartu behar da esperientzia guzti hauek eragin desberdina izango dutela neska gazte ta mutil gazteengan.
  
      Sexu genero sistema eraikitako zerbait da, beraz eraikia den unetik, eraikitakoa hausnartu eta justuagoa eta parekideagoa den beste jendarte bat berreraiki dezakegu. Gure esku dago!


MILA KOLORE





“Pertsonak emakumezko eta gizonezko izaeren arteko continuum bat gara” (Fausto- Sterling, 206).

Continuum kontzeptua gero eta gustokoagoa dut. Sistema bitarra deuseztatzen du erabat, denok osotasun baten  parte, denok anitzak. Mendebaldeko gizarteek errealitate pertzepzio bitarraren arabera ulertu eta antolatzen dira. Hori dela medio ez da ulertzen ezta onartzen ere, sexu-genero nortasun anitzak. Asko dira “gizon” eta “emakume” deritzen horien artean topa daitezken gorputzak. Etiketa ipintzea, neska ala mutila, erabaki soziala da.

Egitura ekonomiko, instituzional eta sozial guztiak binarismo honetan oinarritzen dira. Diskurtso honek genero bakoitzari bere eremua esleitu dio: arlo publikoa gizonentzat, pribatua, ordea, emakumezkoentzat, adibidez. Androzentrismoa da giza- antolaketa honen hizpide, ezberdintsun, injustizia, errekurtso banaketa bidegabekoa, etab.

Sexu- genero estereotipoak mugatzen gaituzte, kontrola eragiteko tresna besterik ez da, MarĆ­a Jesus Izquierdok genero diktadura esaten dio. Eta diktadura honen kontra borrokatzeko arma boteretsuenetariko bat genero ikuspuntua aplikatzea da, bizitzaren esparru guztietan, estereotipoak identifikatzeko, aztertzeko eta desagertarazteko.

Erronka handia du gizarteak, erronka handia du eskolak. Estereotipoek gure ikasleek hito egiten dituzte: Novitaren ama jasanezina, berebiziko espioiak (Los Angeles de Charlie-ren kopia kutre bat), ama-aita bitxiak, ordu oro ETB3n. Hori txikiak diren bitartean, handitzen direnean okerragoa izaten da: jangelan bazkaltzen badute “Mujeres, hombres y viceversa” grabatzen dute. Eskerrak Pippi Langstrung berri ematen ari direla!



http://www.sinembargo.mx/wp-content/uploads/2014/04/enhanced-2464-1396694604-1.jpg


Atzo berrian Emakumeek ere badute zakila erreportai pozgarria irakurri nuen. Hamabost urteko Mikele Grandek bere istorioa kontatzen: genital maskulinoekin jaio zen. Zakila duen emakumea da, eta horrela aldarrikatu du txikia zenetik. Familiaren babesa jaso du eta eskolarena eta lagunenena ere bai. Zorintzat jotzen du bere burua eta adierazten du "Inoiz ez dut sentitu hitz egiteko beldurra; ez dut sentitu bakarrik nintzela, edo isildu beharra nuela". Erika Salvatierrak sexologoak dioen bezala: "Argi izan behar dugu badirela emakume eta gizon izateko mila modu". 

Hasierako ideiarekin bukatuz munduan mila kolore, mila gorputz mila, mila izaera baina denak continuum baten parte.


Chimamanda Adichie: El peligro de una sola historia 1 y 2.

https://www.youtube.com/watch?v=1BpsnLw368M




Sexu-Genero


“Sexu-Genero sistemak sexu ezberdintasunetik abiatuz gizarteek eratzen dituzten iharduera, sinbolo, irudikapen, arau eta balore sozialen multzoak dira”. (De Barbieri, 1992).

Sexu genero estereotipoak gainditurik gabeko gaia da, oraindik ere. Pertsona bati emakume edo gizon izateagatik gizarteak beregan jartzen dituen esperantzak eta nahiak izango dira. Estereotipoak gizarteak sortuak eta alda daitezkeen ezaugarriei deitzen diegu; nahiz eta askotan pertsona askok genetikoki horrela jaioak garela pentsatu.
Genero ikuspegia gizartea modu berezian berbegiratzea izango litzateke; gizartean ematen diren emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak ikusteko.
Jarraian eskuragarri jarriko dudan helbidean, Font Vella enpresak egindako ur botila batzuei kritika egiten zaie. Enpresa honek, ur botilei printzesa eta super heroien marrazkiak jarri dizkie; hau da, mutil eta neskei bideratutako botila pertsonalizatuak (klikatu irudian):
Oraingo honetan nik planteatutako jarduera edo esku hartzea, bost urteko Haur Hezkuntzako gelan praktikan jarri dut. Ostiralero ipuin bat eraman eta kontatu egiten diet. Aste honetan momentu goxo hori aprobetxatuz “¿hay algo mas aburrido que ser una princesa rosa?” ipuina irakurriko diet. Ipuina ezagutu nuenean asko gustatu zitzaidan; liburuan estereotipoen kontrako defentsa egiten da oso modu egokian. Hurrengo bideoak liburuaren azterketa azaltzen du (oso interesgarria da, merezi duena):

Behin ipuina irakurrita bi aukera desberdinetan pentsatu dut:
1.       Elkarrizketa txiki bat bideratu eta marrazki bat egiteko eskatu. Marrazki horretan bere burua marraztu behar dute, galdera hau erantzunez: zer gustatuko litzaizuke nagusitan izatea? (egiteko denbora luzea izanez gero)
2.       Elkarrizketa bideratzea, libreki ipuinaren inguruan hitz egin eta gero banan banan nagusitan zer izan nahi duten galdetzea, zergatik? (denboraz estuago ibiliz gero).
Oraingoan ez dut denbora gehiegi izan esku hartzea egiteko, beraz bigarren aukera egin dut gelan. Esan behar dut ipuina entzuterako orduan adi adi egon direla (gutxitan daude hain adi gelan). Nire ustez harritu egin zaie ipuina, desberdina, betiko kontuetatik aldentzen dena. Hala ere bukatzean ea ipuina gustatu zaien edo ez galdetu diet. Ezetza eman dutenak honela arrazoitu dute:
-          Ez zaizkidalako erregeak gustatzen (neska).
-          Printzesa zegoelako (mutila.)
-          Ez zait printzesa arrosa gustatzen (mutila).
Gustatu zaiela esan dutenen artean honako hauek izan dira arrazoiak:
-          Printzesak eta printzeak zeudelako (neska).
-          Printzeak daudelako (mutila).
-          Dena arrosa izan nahi dudalako (neska).
Horren ostean begiak itxita bakoitza nagusitzean izan nahi zuena pentsatu dugu denok batera eta honako erantzunak jaso ditugu:

NESKAK
kopurua
MUTILAK
kopurua
AndereƱo
5
Polizia
5
Medikua
4
Tortuga ninja
1
Printzesa
1
Eskalatzailea
3
Tren gidaria
1
Tren gidaria
1
Sukaldaria
3
Zalduna
2
Zapatalaria
1
Fulbolaria
1
Amatxo
1
Rokero
1
Ile apaintzailea
1
Arotza
1
Ballet dantzaria
1



Esandako ogibideen artean nahiko desberdintasun eta barietate dago. Bai daudela gutxi batzuk esanguratsuak direnak, printseza, ballet dantzaria, tortuga ninja, zalduna eta arotza, batez ere, nesken eta mutilen arteko desberdintasun handia markatzen dutenak. Hala ere, beste batzuk ez nituen espero, hala nola, tren gidaria. Gainera lehenengo neskato batek esan du eta gero mutilak, esanguratsua iruditu zait.
Taula honi begiratzen, estererotipoak eta aurreiritziak oraindik ere badaudela ikusten da, baina horiek gutxika gainditzen goazela ere ikusi daiteke modu txiki batean; eta pozgarria da baita ere. Aurrerago bi edo hiru hilabete barru esku-hartze hau errepikatzen saiatuko naiz iritziak aldatu diren ikusteko.

Egoera honetan, ikastetxeetan lantzeko erronkak helmuga zehatz batera heltzeko jarri beharko lirateke, estereotipo horiek apurtzea eta ikasleak erabakitzeko askatasunez heztea. Horretarako ezinbestekoa izango da genero ikuspegia eskolan uztartzea, baina ez da lan makala! Erronka horien artean eskolako espazio neutroak eta parekatuak eskaintzea dago; sexu-genero sistematik kanpo dauden hezkuntza praktikak diseinatzea; eta, pertsonen identitate sexuala aldarrikatzea, besteen artean. Azken finean, eskola hezkidetzaileak lortzeko, ezinbestekoa izango da eskolek horren aldeko apustua egitea, sexu-genero sistema horren oinarriak apurtzeko asmotan eta hezkuntza bidezkoago baten bidean.