2016/01/23

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKO HEZKIDETZAILEAK EZARRIZ

HEZIBERRI 2020ren glosarioaren arabera curriculum-edukia esaten zaio ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementuen multzoari eta hezkuntza-eredu pedagogikoaren "esparrua" esaten zaio hezkuntza-eredu pedagogikoaren ildo nagusiak biltzen dituen dokumentu bati, curriculuma garatu ahala zehaztuz joango denari.

EMAKUNDEk, bere aldetik, 1997. urtean argitaraturiko Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidan Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspegitik egiterakoan kontuan hartu beharreko iturburuak aztertu zituen: soziologikoa, psikologikoa, pedagogikoa eta epistemologikoa.

Aurreko guztia kontuan izanik, teoriatik praktikara pasatzeko pauso hauek eman behar ditugu:
1. Daiagnosia sustatu
Marian Morenok argitaraturiko Queremos coeducar liburuan (27. orr.) aipatzen du lehen pausoa diagnostiko on bat egitea dela, honek ahalbidetuko baitigu, alde batetik, gure testuingurua ezagutzea eta, bestetik, zeregin honetan ditugun gabeziak eta alderdi indartsuak hezkuntza-komunitateari ezagutaraztea.

Euskal Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko Hezkidetza Gidan (2008) lantzen diren ataletik  Edukiak, Metedologia eta Materialak aukera ditzakegu aztertzeko sexistak izan baitaitezke. 

Horietaz gain, Bechdel testak filmetan, komikietan eta bestelako kultura-produktuetan genero-bereizkeria detektatzeko sistema erraza ere erabil daiteke.

2. Erabakiak hartu. 
  • Dagoena eta hezitzailea ez dena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu.
  • Dagoena moldatu edota osatu.
  • Hezkidetzailea den batekin ordezkatu.
  • Falta dena sortu.
Nik uste dut Marian Morenok proposatzen duen bezala, premiazkoa dela diagnostiko on bat egitea, horren inguruko hausnarketa egitea eta  hortik aurrera, ikastetxe horretan eman behar diren pausoak ondo definitzea. Genero ikuspegia txertatuz gero, guztiok konturatuko direla Curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak landu behar direla eta beraz, hori lortzeko jarraibideak emango dituztela elkarlanean.

 Baliabide didaktiko hezkidetzaileak

Baliabide hezkidetzaile asko dira eta horiek biltzeko guneak ere badaude. Baliabide horien artean hauexek daude: 
SEXUMUXU ekimena DBHn Hezkuntza sexuala lantzeko proposatuta dago. Nerabeek afektu eta sexu arloan dituzten premiei aurre egiteko beharrezkoak diren konpetentzien barnerapen egokia sustatzea da honen helburu nagusia.
Teknologia berrietan oinarrituriko bideojolas interaktiboa da eta DBHko hirugarren eta laugarren maileko ikasleei dago zuzendua. Bertan, hiru eremu nagusi daude; ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Horietako bakoitzean baliabide desberdinak, gaiarekin harremanduriko dokumentuak eta esteka interesgarriak daude. 

Ipuin eta liburu ez sexistak aukeratzeko gida. Haur Hezkuntza, LH, DBH eta Batxilergoko ikasleentzako ipuin eta liburuak agertzen dira. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gastelaniaz daude.

Publikatu berri den Oinarrizko curriculum dekretuan hezkidetzako helburuak, indarkeriazko jokaeren prebentzioa eta eguneroko bizitzari buruzko eduki zehatzak eta bertan txertatuko diren gai hauek: etxea, pertsonen zainketa,eta sexuen berdintasuna eta aniztasuna errespetatzen duten bizikidetza-ereduak sartzen dira.
Curriculuma garatzeko material didaktikoak eta baliabidei dagokienez, material didaktikoetan, hezkidetza-helburuak azalduko dira. Bestalde, hizkuntza ez da modu sexistan erabili behar, eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotipatu gabekoa bermatu behar da. Dena dela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak debekatu egiten du pertsonek sexu batekoa edo bestekoa izateagatik duintasun gehiago edo gutxiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duten testu-liburuak edo material didaktikoak zabaltzea eta erabiltzea, bai eta emakumeenganako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen dutenak ere. Era berean, aniztasun familiarra eta afektibo-sexuala agertu behar da curriculum-materialetan, gainerako errealitate kulturalak, etnikoak..

               Curriculuma eta baliabideak hurbilean: baliabide hezkidetzaile digitalak sortzen


“Emakumeak ere industrian behar dira” baliabidea Lanbide Heziketan lantzeko sortu dut baina DBHn eta Batxilergoan ere erabil daiteke.
Lanbide Heziketan emakumeen kopurua txikiagoa da, batez ere, industria arloko zikloetan.Hori dela eta, baliabidea sortu dut emakumeak motibatzeko, emakumek eta gizonek berdin egin dezaketela lan arlo horretan ikusteko eta genero estereotipoak apurtzeko.

Baliabidean  gai hauek jorratzen dira:
  • Emakumeak oraindik ere presentzia txikia du industrian: Bideo honetan industria arloko Lanbide Heziketako institutu batean ikasten ari diren bi emakumek azaltzen dute beren esperientziak; ez dela indartsua izan behar lan hori egiteko, ez dela zikina, gustura daudela… Horretaz gain, industria arloko lanpostuak sortuko direla eta emakumeak beharko direla esaten da.
  • Emakumeen aztarnak industrializazio-prozesuan, eta industriaren aztarnak emakumeengan: XIX. mendearen amaieratik 1970eko hamarkadara arte Errenteria izaera industrial argiko herria izan zen, eta emakumeen aztarnek eragina izan zuten izaera horretan. Denbora horretan, garapenaren eragilea izan zen industria, baita herriko bizitza soziala, hiria bera eta herritarren harremanak nahiz bizitza pertsonalak baldintzatu eta aldatu zituen alderdi nagusia ere. Belaunaldi gazteentzat ez bezala, lehenagoko belaunaldientzat Errenterian bizitzea “fabrika artean bizitzea” zen.
    Emakumeen aztarnak industrializazio-prozesuan, eta industriaren aztarnak emakumeengan  XIX. mendearen amaieratik 1970eko hamarkadara arte Errenteria izaera industrial argiko herria izan zen, eta emakumeen aztarnek eragina izan zuten izaera horretan. Denbora horretan, garapenaren eragilea izan zen industria, baita herriko bizitza soziala, hiria bera eta herritarren harremanak nahiz bizitza pertsonalak baldintzatu eta aldatu zituen alderdi nagusia ere. Belaunaldi gazteentzat ez bezala, lehenagoko belaunaldientzat Errenterian bizitzea “fabrika artean bizitzea” zen. 

  • Emakumea Eibarko industriaren gorakadan: gerra osteko urteen ondoren, eta zailtasunak-zailtasun Eibarrek garai berrietara egokituz industria sakabanatu egin zuen.
    Garai hartan asko izan ziren makina-herramienta sektorean buru-belarri aritu ziren emakumeak. Emakumeak berebiziko garrantzia izan zuen Eibarko bizimoduan eta bertako ekonomian, 50. hamarkadatik geroztik izan zen biziberritze prozesuaren ondorioz hazi ziren enpresetan egiten zuten lanagatik.
  • Gernikar emakumeak xx. mendean: Gernikar emakumeak, ahal zuten jardueran ibiltzen ziren diru apur bat etxera eraman ahal izateko. XX. mendearen bigarren hamarkadatik aurrera industri lantegietan emakumeen parte hartzea nahiko garrantzitsua zela esan beharra dago.

Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak 

  • Diagnosia  on bat egitea eta horren inguruko hausnarketa egitea.
  • Ikastetxe horretan eman beharreko pausoak ondo definitzea curriculum eta baliabide hezkidetzeileak ezartzea lortzeko.
  • Dagoena eta hezkidetzailea ez dena ikuspegi kritikoz aurkeztuz mantendu, moldatu edota osatu.
  • Hezkidetzailea den batekin ordezkatu.
  • Falta dena sortu.

Curriculuma eta hezkidetza

Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.Orduan,ikastetxean  ikuspegi hezkidetzailea jorratu nahi badugu ezinbestekoa da atal honi arreta jartzea. HEZIBERRI 2020 dugu Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa eta  dokumentua aztertuz gero “hezkidetza” behin baino ez da aipatzen, etengabeko prestakuntza aipatzen denean, hain zuzen ere.  
“Alderdi indibidualenetan oinarritutako prestakuntza‐eredua baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntza‐ereduak bultzatu, lekuan lekuko ikastetxeetako premietara egokitutako proiektuen bitartez, eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan: hobekuntza‐planak, esku‐hartze globaleko proiektuak, hezkidetza‐proiektuak…” indibidualenetan oinarritutako prestakuntza‐eredua baztertu egin behar da, eta, horren ordez, eskoletan ardaztutako prestakuntza‐ereduak bultzatu, lekuan lekuko ikastetxeetako premietara egokitutako proiektuen bitartez, eta, horretan, lekuan lekuko proiektu eta planak hartu behar dira kontuan: hobekuntza‐planak, esku‐hartze globaleko proiektuak, hezkidetza‐proiektuak…”

Horretaz gain,  Heziberrik “Sexu eta genero”ari dagokionez, pertsonon orientazio anitza aipatzen du eta generoa ikasleen ibilbidea baldintzatzen duen  gizarte konstruktutzat hartzen du.
Beste era batera esanda, ez da laguntza handia erakundeetatik datorkiguna eta ondorioz lana egiteko urteetan baliabideeak sortzen eta gidak egiten jardun duten profesionalengana jotzen dugu.
Gida  horien  zerrenda luzetik  bakan batzuk aipatuko ditut:

- (2008).Euskal Herriko Bilgune Feministak argitaraturiko hezkidetza Gida.
- Nola landu eta aukeratu hezkidetzarako ikasmaterialak Neli Zaitegi eta Mari Jose Urruzolarena.
- Marian Moreno-ren Queremos coeducar gida.
- Luixa Reizabal Arruabarrenaren Genero berdintasunean hezteko gida

Goian aipaturiko gidatan hainbat tresna proposatzen dituzte ikastetxeetan  erabiltzen ditugun ikasmaterialak hezkidetzaileak izateko.
Baina teoriatik praktikara igarotzen garenean, eta mintegian ohartu naizenez,  diagnosiaren fasea aldatz goranzkoa egiten zaigu hezkidetza arduradunei: nondik hasi? Nola egokitu gidak gure ikastetxeko errealitatera?.Behin korapiloa askatzen dugunean eta diagnosiarekin hasten garenean, irtenbide egoki, originalak eta ikastetxe guztietan ezberdinak ateratzen dira.

Eta diagnostikoaren ondoren zer?


Diagnostikoaren ostean eta datu guztiak eskuartean ditugunean beste fase bat hasten  da. Irakurgaian proposatzen den bezala ezagutzaren esparru orotan historian zehar emakumeak eginiko ekarpenak gehitu egin beharko liratezke.Kontua ez da aldaketa  sasoi baterako egitea, curriculum hezkidetzaile honi denboran  iraunkortasun bat ematea baizik.Hau da hezkidetza  “nekea luze eta bizia labur” duen prozesua izatearen arriskua dugu .Horretaz sarri hitzegin dugu gure mintegian eta askotan azpimarratu dugu beste agente batzuen inplikazioaren beharra; adibidez, testu liburu eta ikas materialen egileena, erakundeena eta abar…




Irakasleok badugu ere beste erronka bat,hain zuzen ere,  baliabideen sortzaile izatearena. Mintegietan edozein ekintza edo ospakizun antolatzerako orduan proposamenak originalak, landuak eta sormen handikoak izaten dira baina ia beti gure ikastetxeetako eremutik ez ditugu ateratzen. Orain sare sozialek gure esparrutik ateratzeko, lana partekatzeko eta besteengandik ikasteko aukera ematen digute. Irakasleok, horretarako, beldurrak kendu beharko  ditugu eta ikasleengandik ikasi.Ez bakarrik sare sozialetan aritzen, baizik eta datorrenari egokitzen Zygmunt Baumanek deskribatu duen garai berrietara. Hau da  modernitate likidora.




EMAKUMEAK ERE INDUSTRIAN BEHAR DIRA

                     



KALDEREROAK
HH eta LHrako proposamen didaktikoa Hezkidetza begiradatik:



http://www.slideshare.net/itsasogutierrez/kaldereroak-hezkidetza-ikuspuntutik


CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARKETA

CURRICULUMA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOEN INGURUAN HAUSNARTZEN



Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioaren multzoa da.

Eskolak ikasleei ikas dezaten baliabide didaktikoak eskaintzen dizikie




Curriculumak lau galdereei erantzuten die:

Zer ikasi-irakatsi?
Nola ikasi-irakatsi?
Noiz ikasi-irakatsi?
Zer, noiz eta nola ebaluatu?

ITURBURUAK

Soziologikoa:
Gizarteak hezkuntza sistemari egiten dizkion eskariak dira. Prozesu horren bidez, ikaslea sistemari egokituko da eta sistemak bere horretan iraungo du.
Psikologikoa:
Ikasleen garapenari buruzko informazioa ematen du (psikomotorea, kognitiboa, afektibo-soziala eta morala).
Pedagogikoa:
Oinarri teorikoa, hezkuntza-ereduak, irakastereduak eta hezkuntzaren hartzaileak eta helburuak biltzen ditu
Epistemologikoa:
Diziplina akademikoetatik abiatuta, honako informazioa lortzen da curriculumerako: batetik, legitimatutako jakintzei buruzkoa eta, bestetik, ezagutzen metodologia, barne-egitura eta horiek transmitituko dituzten curriculum-arloak zertan diren kontuan hartuta

CURRICULUM HEZKIDETZAILEA ERAIKITZEKO PAUSOAK:











DIAGNOSTIKOA
Honek ahalbidetuko baitigu, alde batetik, gure testuingurua ezagutzea eta, bestetik, zeregin honetan ditugun gabeziak eta alderdi indartsuak hezkuntza-komunitateari ezagutaraztea.
Bechdel testa filmetan, komikietan eta bestelako kultura-produktuetan genero-bereizkeria detektatzeko sistema erraza: Hiru arau definitzen ditu:
1.- Gutxienez bi emakume protagonista ditu?
2.- Prertsonaia horiek gutxienez behin gutxienez htz egien dite elkarrekin?
3.- Elkarrizketaren gaia gizon bat ez den beste zerbaiti buruzkoa da?


ERABAKIAK HARTU
Hezkidetzaileak diren baliabideak sustatu eta elkarbanatu
Hezkidetzaile ez direnekin, zalatzeaz gain:
Mantendu eta ikuspegi kritiko batez erabili
Moldatu edo osatu genero ikuspuntua txertatuz
Ordezkatu genero ikuspuntua duen batekin
Sortu genero ikuspuntua duenarekin


Eskolan honako diapositiba hauek erabili genezake materialaren azterketa egiteko, berdintasunaren aldeko ikuspegitiko. Diapositiba hauen helburua, eskolan haurrak hezitzeko erabiltzen diren materialak bi sexuen arteko bereizketarik egin ez dezan lortzea da. Horretarako berdintasun hau ekiditen duten zenbait material eta hauen erabilera azaltzen ditu, hauen salaketa eginez:
http://www.slideshare.net/GAlbarriatu/material-hezkidetzailea-7986682?ref=http://tolosaldea3.blogspot.com.es/2012/11/material-hezkidetzailea.html

Bideo honetan Hezkidetza proiektu intesgarri baten berri dugu:
https://www.youtube.com/watch?v=UDM8kQbojzc


Ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:

  • Zuzendaritzak eskola hezkidetzailearekin konpromezua izatea
  • Irakasleak hezkidetzaile diren materialen inguruan prestakuntza izatea.
  • Ikasleei helarazten zaizkien materialak berrikusi eta berriak egiterakoan arreta jarri
  • Eskolak hezkidetzaileak diren materialak eskura izatea