2016/02/18

Heziketa Afektibo-Sexualaz hausnartzen




Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea sustatzeko behar beharrezkoa da eredu heterosexista ugalkor hegemonikoa kolokan jartzea. Hau da, bere inposaketei kritika egin, botere harremanak eta genero rolak bistarazi-deseraiki, sexualitate aniztasuna plazaratu, norberaren errepika-ezintasunaren ideia indartu eta berdintasun- askatasun-adostasun- eta begirunean oinarrituriko harreman desberdinen ereduak proposatu.








“Afektuen esparruan neskek eta mutilek genero-harremanak barneratu dituzte, (harreman) horiek gizon askoren oldarkortasuna eta indarkeria sustatu ez ezik, emakume askok gizon beldurgarri hauek maitatzea ere bai”. Hori dela eta  neskek ez dute  identifikatzen “mutil gaiztoak” nahiago izateak dakartzan gutxiespen eta erasoak eta mutilei transmititzen zaie “matxote” izan behar direla baldin eta bikoterik izan nahi badute.









Askatasun sexuala kontzeptuari erreparatuz, modernoa izateko ezinbesteko baldintza izango balitz bezala ‘izan ditzakezun harreman sexual guztiak izan, nahi ez dutenean ere, jatorra denaren ustetan. Ez diote bere buruari planteatzen harreman sexualik ez izatea ba dela ere askatasun sexuala”.








NOLA ULERTZEN DUGU AFEKTIBITATEA ETA SEXUALITATEA?

  “Afektibitatea  harreman positiboak izateko pertsonen gaitasuna da”. Afektibitatea pertsonaren osagai estrukturala da, emakume eta gizonen garapen integralerako oinarrizko gaitasuna.
Afektibitatea eman eta jasotzeko gaitasuna bezala izango litzateke.

Sexualitatea plazerraren kudeaketa gisa ulertu daiteke, “desioa eta plazerra abiapuntu eta helmuga izango lirateke” komunikazioa eta errespetua direla medio.

Heziketa afektibo-sexual hezkidetzaileak pertsonen, harreman eta bizitza modu desberdinen aniztasuna bistarazi eta normalizatu, nor den moduan onartua sentitu eta bere afektibitatea eta sexualitatea aske espresatzen bizi ahal izateko.




DEKALOGOA

  1. Sexu- eta genero-binarismoen (emakume-gizon, femenino-maskulino) deseraikitze lana.
· Batetik, inposaturiko edertasun-eredu estandar asimetrikoek, sexualitatearen espresioa baldintzatzen dute. Ederrena norberaren gorputza da: gorputza dela medio sentitu, gozatu, espresatu eta bestearekin erlazionatzeko aukera dugu.

· Bestetik, generoa da sexualitatearen mugatzaile nagusia. Neska/emakumeak desioaren “objektu” bihurtzen ditu eta mutil/gizonak desioaren “subjektu”. Plazerra esperientzia subjektiboa da, gozatzea baimentzen duena, ez da rol zehatz bat betetzea baizik eta partekatzeko gogoak.

  1. Afektibitatearen garapen berdinkidea.
3.   Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira.
4.   Sexualitatea ez da berdin heterosexualitatea, genitalitatea, ezta koitoa egitea ere.
5.   Sexualitatea eta ugalketa gauza desberdinak dira.
6.   Sexualitatea ez da arriskutsua, pertsonaren baitan dago eta era osasuntsuan bizi ahal da, bere               barne balioak kontuan izanda.
7.   Elkarrekiko errespetuan, nahian eta “adostasunean” oinarrituriko edozein sexualite-adierazpen             zilegi da
8.   Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke bizitzan zehar
9.   Sexualitatea jaio eta hil bitarteko laguna dugu
    10. Norberak bere buruaz aritzeko aukeratuko du nahi duen etiketa bere bizitzaren une zehatz                    batean, hori  bada berak nahi duena.

   

Hizkuntzaren bitartez, errealitatea isla dezakegu edo aldaketak sustatu. Hona hemen sexualitateaz hitz egiteko kontuan hartzeko moduko alderdiak:

● Hitz gozoak, samurrak, maitekorrak eta atseginak erabiltzen saiatu.
● Genero-rolak, emakumeekiko eta beren bizitza-zikloetako aldaketekiko mesprezua, gizonen                “omnipotentzia”, koito-zentralitatea eta heteronormatibitatea erreproduziten dituzten hizkuntzaren       espresioak aztertu, alternatiba ez-sexistak identifikatu eta beren erabileraren barneraketa bultzatu.
● Aniztasun afektibo-sexuala irudikatu, izendatu eta errepresentatzeko ahalegin kontzientea 


Sexualitateen diskurtsoak beren espresio anitzekin ikastetxeko harreman esparru guztietan integratzea izango da helburua, hau da; izendatuak senti daitezen baita giza-sexualitatearen diskurtso normalizatuaren parte ere bai.






Eskolak esaten du inklusiboa eta jatorrizko bazterkerien orekatzailea dela baina, materia guztiek maitasun-eredu bakarra transmititzen dute gehienbat: maitasun erromantikoa eta honekin batera osagarritasunaren ideia- (laranja-erdiaren mitoa), derrigorrezko heterosexualitatea- eta dominazio-meneko harremanen naturalizazioa.






Heziketa afektibo-sexuala ikastetxe eta irakasleen sentsibilitate eta boluntarismoaren eskuetan geratu ohi izan da Sarritan gai honetaz kanpoko erakunde bat arduratzen da eta horretarako duten denbora tartea laburra delarik.





Artikulu interesgarria:

haurrak afektibitate eta sexu aniztasunean hezten - Hik Hasi



heziketa afektibo sexuala bilaketarekin bat datozen irudiak


Heziketa afektibo-sexual hezkidetzailearen helburua da, Planak dion moduan, “harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta”.






Harreman afektibo eta afektibo-sexual positibo eta autonomoak eraikitzea eskola-barnean eta baita kanpoan ere.

Horretarako hauek dira hezkidetzak planteatzen dituen erronkak:
● Eskola-komunitate osoaren sentsibilizazioa eta prestakuntza
● Heziketa-eragile guztiak heziketa afektibo-sexuala egiten ari garela onartzea
● Eskola-komunitate osoaren konpromisoa hartzea plan integral bat diseinatu eta aurrera                         eramateko
● Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean hezteaexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea
● Sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
● Gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen edertasuna
● Heteropatriarkatuak ezarritako mugak gaindituz nork bere identitate afektibo-sexual propioaren          eraikuntza prozesua sustatzea
● Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzen duen heziketa izatea
● Material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea

Hezkidetzak bultzatu nahi duen eskolan kide guztiak baloratuak sentitzea izan beharko luke xede

                       


http://www.berriz.org/eu-ES/Zerbitzuak/Gizarte-Zerbitzuak/Gizarte%20zerbitzuak/2013%20Heziketa%20afektibo%20sexuala.pdf

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat