2016/02/13

Aberastasun sexuala hezkuntzan

“La cultura occidental está profundamente comprometida con la idea de que hay solamente dos sexos. Incluso el lenguaje se rehúsa a otras posibilidades...

Pero si el estado y los sistemas legales tienen interés en mantener un sistema bipartidista sexual, lo hacen en desafío a la naturaleza. Porque, hablando biológicamente, hay muchas gradaciones en lo que va de hembra a macho; y dependiendo de cómo se establezcan las reglas, se puede argüir que a lo largo de esa gama hay por lo menos cinco sexos… y quizás más”. Anne Fausto Sterling


Teoria feministen arabera bai generoa baita sexua ere eraikuntza soziokulturala dira. Eta eredu hori eraikitzen laguntzeko  komunikabideak, zientzia eta hezkuntza  parte hartu dute.  Orain eraiki  dena deseraikitzeko  eta heteronormatibitatearen muga estuak  zabaltzeko instituzio bakoitzak bere partea egin beharko du. Gu hezkuntzaren parte izanik, guri dagokigu ikasitakoa zalantzan jartzea edo desikaste prozesua aurrera eramatea. Nondik hasi?Nora jo? Zein baliabide erabili?

Lanean hasteko badugu hezkidetza gida planean gai honi loturiko erronka:

D)Harreman afektibo-sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko
heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta
gizonezkoen berdintasunean oinarrituta.

Erronka honek, gaiari heldu nahi dion irakaslearen lanari legitimitatea ematen dio. Ez da bere “borroka pertsonala” izango ( sarri hezkidetza gaiarekin gertatu den bezala), baizik eta komunitate osoarena.
Hartara jarrita,   eta erronka bere osatasunean landu nahi badugu ikastetxeko talde bakoitzari zeregin  bat dagokio:
  • Momentuz ikastetxeetako zuzendaritza taldeak  zabalik duen hezkuntza proiektua eraberritzeko edo martxan jartzeko  betekizuna du.Hortaz,  unea da aniztasunaren ikuspegia   dokumentu horretan txertatzeko.
  • Orientazio taldeak tutoretza plana tresna hezkidetzaile bihurtzeko aukera du.Aniztasun sexualaren inguruan dauden baliabide anitzak aukeratu, sailkatu eta erabiltzeko.



  • Irakasle taldeari dagokio ikastetxean harreman afektibo sexualen lanketa bermatzea, eta kanpo eragileen lana ikastetxera ekarri ezkero ( adibidez Gehitu, Berdindu...) egindakoaren informazioa eta formazioa jasotzea.Horretaz gain, Irakasle taldeari dagokio  euren eguneroko lanean aniztasuna ikustaraztea




Harreman afektibo-sexualen erronka , sarri, gai deserosoa  bihurtu da ikastetxeentzat. Egia da, bigarren hezkuntzan irakasleak lasaiago mugitu izan garela gure arloaren inguruan ( matematika, gizarte ... ) pertsonaren identitate, emozio edo sinesmenen inguruan baino. Askotan ahaztu egin dugu” isiltasunak” ere  hezi egiten duela eta ez era egokian (Carlos de la Cruz)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat