2016/02/07

Identitateei buruz hausnartzen


Beste pertsonengandik bereizten gaitu eta aldi berean talde baten barruan partaide izaten ahalbideratzen du.

Norberak bere buruaren zentzua garatzen du, alde batetik, bere esperientzien, historiaren, ezaugarrien eta pertzepzioen bitartez eta, bestetik, haren hartu-emanen eta kulturak gidatzen dituen balioen eta arauen eraginez

Identitatea txiki txikitatik eraikitzen hasten da. Eraikuntza honek bi alderdi ditu:
Eraikuntza pertsonala eta banakakoa da, ni neure buruarekin
Eraikuntza soziala, beste batzuekin partekatzen

Sexu identitatea
Haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaiona. Sexu anbiguotasun handia dagoenez, konplexua da.

Genero identitatea
Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kulturala da.
Sexu-genero sistema bitarra gainditzean, sexua zein generoa kultura-eraikuntza mugatuak direla planteatzean, mapa berria agertuko zaigu begi-parean. Egon badauden aniztasunek kontzeptualizazio berrien beharra eskatzen dute.

Identitateak anitzak direnez, kontzeptualizazioak anitza ere anitzak dira:
Zisgenero- Zisexual- Transgenero- Transexuala- Trabesti- Cuirgenero/queergenero- Ageneroa- Intergeneroa- Androginoa- Bigeneroa- Poligeneroa-- Sasi-gizona/sasi-emakumea- Trans

Mutikoek eta gizonek makro-nortasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzen dute, eta beren sexua onena dela eta gizartean baloratuta eta onartuta dagoela ikasten dute. Neskatoek eta emakumeek, ordea, genero-identitatea garatzeko bidean, "emakumezkoak" izateagatik beren buruak gutxietsi egiteko joera nagusia erakutsiko dute, gizartean ere hala baitaude estigmatizatuta. Horrela, sub-identifikazioa garatzen dute, autoestimu txikia eta autokontzeptu negatiboagoa.





Identitatearen garapena azaltzeko teorietan hezkuntzan kontuan hartu beharreko faktore ezberdinak azpimarratu izan dira, sozializazioa oinarri bezala hartuta:
  • Psikodinamismoa, txiki txikitatik umeak ama edo aitarekin identifikatu eta imitatzen duelako
  • Gizarte-ikaskuntza, Komunikazioak ikaskuntzan, garapen kognitiboan eta identitatearen garapenean duen garrantzia azpimarratzen du
  • Kognitibotasun aktiboa, sozializazioa prozesuaren ondorioz, haurrek ikasten dute generoarekiko zer den eta zer ez den egokia, bere identitatearen eraikiz
  • Faktore-anitzak. Norbere buruari, kultura baten barruan, zentzua ematen dioten faktoreak
  • Konplexutasuna, genero-identitatearen garapena etengabeko prozesu konplexua da

Heziberri 2020ren ustez identitatearen garapena zeharkakoa da, oinarrizko zehar-konpetentziez baliatuz. Konpententzi hauek garatuz, bizitzako alor eta egoera desberdinetan, identitatea erakitzen joango da eguneroko bizitza:
Komunukazio gaitasuna
Ikasteko eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
Elkarbizitzarako konpetentzia
Ekimenerako ete ekiteko espiriturako konpetentzia
Izaten ikasteko konpetentzia

Eskolan, nire ustez, modu irekian tratatu behar da identitatea. Identitateak poliedrikoak dira, alde asko dituzte. Pertsona bat ez da bakarrik emakumea, ez da bakarrik euskalduna edo bakarrik ikaslea. Hori guztia izan daiteke eta askoz gehiago, kontutan hartu behar da. Genero identitatea edo genero batekiko identifikazioa oso modu desberdinean eman daiteke eta eskolan aitortu eta sustatu behar da.
Sistema estereotipatuan, neskeei mutilei baino lehenago hitz egiten hasten direla esaten da, berritsuagoak direla eta horren araberako jarrerak garatzen dituzte, zenbait ikerketek adierazten dutenen arabera, eta neskei gehiago hitz egiten zaiela. Mutilei dagokienez, jokaera bortitza izatea naturaltzat hartzen dugu. Nesken kasuan, jokabide horiek erreprimitu egiten dira eta, erreprimitzen badituzu, noski, ez dira etorkizunean ematen.

Nire inguruko eskoletan patioaren espazioen berantolaketan lan zakona egiten ari dira. Neskak neskekin eta mutilak mutilekin jolasteko joera apurtzeko asmoarekin besteak beste. Patioak antolatuta zeuden eran, neke handiz jarduten zuten bi sexuek elkarrekin jolasean. Patioa ikasleek sozilizatzeko gune garrantzitsua da, beraz identitatea eraikitzeko gunea ere. Aldaketak gauzatzeko erresistentziak ugari topatzen dituzte, hasteko familiak eta ikasleak. Gehienetan patioaren erdigunean eta ia espazio gehiena erabiliz futbol eremuak zeuden, eremu hauen jabeak edo mutilak izanik. Aldaketak komunitatearen partaidetzarekin egin direnean errazago bideratu dira eta poliki poliki onurak somatu dituzte bai neskak eta bai mutilak.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat